Hizkuntzaren iraultzari buruz (David Crystal)
Historian zehar natural izan dira hizkuntzek jasan dituzten aldaketak, ez ezagutzerainoko aldaketak. Gerrateak izan direla, arrazoi ekonomikoengatik emigrante kolonoak, izurriteak… baina gaur, XXI. Mendean zerk erasotzen du gure hizkuntza preziatua? Orduan bezala gaur ere badira gerrateak, badira izurriteak eta badira ere, nola ez, arrazoi ekonomikoak. Gaur, ingelesaren indarra aberasgarria zaigu. Aniztasuna onuragarria zaigu. Ez dirudi marokoarra edo hungariarra edo… gailenduko zaigunik Euskal Herrian. Garai batean ez bezala gaur arrazoi politikoak dira, ene uste apalean, euskararen arerioak. Frantziar errepublikarekin batera hasi ziren komeriak. Frantziak bat behar zuen izan, hizkuntza bakarrarekin, nortasun bakarrarekin. Gaur iparraldeko euskara desagertzear dago, eta ez dirudi Sarkozyri ezta ipar euskaldun gehiengo bati ere gehiegi axola zaienik. Hor dago kakoa, NORTASUNA. Hego aldean zer? Beno, Crystal irakurri ondoren iruditzen zait gauzak ez daudela hain gaizki. Ikastetxeek – planak direla eta- lanean dihardute, hedabide zenbait euskaldunak ditugu, jaurlaritzak neurriak hartzen ditu (internet etxe askotan, euskal Curriculuma…). Athletic inoiz baino euskaldunagoa “duzue, “Akaba bera-bera” ez akaba eta ez bera, gora eta gora Europan zehar. Soroiz eta konpainia hor dihardute euskal antzerkigintzan; Ken-7, Oskorri ibiltari, Asgarth, garai bateko Ertzainak, Idi bihotz, kauta, Su ta gar, EH sukarra… bertsolaritza geroz eta indar gehiago hartzen ari da… izan gaitezen baikor.Finantzazioan huts egiten badugu ere. Hau da gure ARTEA. Arerioa nortasun kontzientzia falta da. Baina zergatik?Gureak ezin duelako atzerritar artearekin lehiatu. Hala, nortasuna galtzen dugu, lapurtzen zaigu. Izan gabe nor garen dakigula diogu. Ja!Gaur erreal-ari asko ditugu, guztiak madril zaleak!! Euskaldun loti ugari ditugu gure artean. Horiekin zer? Zein jarrera izan? Ferran Suayren haritik, asertiboak izan gaitezen! Asertiboak? Gazteleraz behin eta berriz hitz egiten didan ikaslearekin asertiboa behar dut izan? Ez dakit. Gure helburua lor nahian “zuzena” deritzot 111.orrialdean Crystalek esaten diguna: “hizkuntza ofizial” kontzeptua “helburu jakin baterako ofizial” izaerarekin ordezkatzea eta denbora helburu horiek zein izan behar luketen argitzeko ahaleginetan ematea. Batez ere nekea gutxiago izango litzatekeelako. Ados, jarri gaitezen orain denok zein bide euskaraz jorratu eta zein bide beste hizkuntzaren batean egin behar dugun erabakitzen. Baina, zergatik jorratu behar ditugu bide batzuk euskara ez den beste hizkuntza batean? Zein bide? Gaztelerak bide guztiak ditu erabilgarri eta euskarak “pagozkoak”? (…) Berriro ere makurtu behar gatzaizkio gaztelerari? Zergatik? Etorkizuneko erronka nagusia kontzientzia da. Nola esnatu euskaldun loti horiek? Etorkizuneko erronka nagusia Nortasuna da. Nola esnatu … ez al naiz politika egiten ari???? Geure arteari gogor eutsi behar diogu. Ez dut beste irtenbiderik ikusten. Bide berriak euskaraz jorratu behar ditugu gaztelerari tokia eman gabe. Beste batzuk arduratuko dira hortaz. Ikastetxeetan horiek dira landu behar ditugunak kontzientzia piztu nahi badugu. Ez da erraza, lehia izugarria da. R.Madril, Fama, OT, Bisbal, El canto del loco, La oreja de…,

Zabaldu
del.icio.us