Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

Artxiboa: Maiatza 2007

31/05/2007 GMT -1

Exhibizionistak.(Jaione)

xaranba @ 09:26

Exhibizionistak gehienbat gizonezkoak izan ohi dira, nahiz eta emakume exhibizionistak ere badauden. Pertsona hauek gehienetan, biluzik ateratzen dira jende guztiak ikus ditzaketen lekura, adibidez zezen plaza batean, zenak hil eta gero egiten den atsedenalditxoan. Beste batzuk, futbol partiduetan ateratzen dira zelaira.


 

Denek, kexa moduan egiten dute, adibidez, lehen esandako zezen plazetan, tipoak, animalien defendatzaileak izan ohi dira edo bestela gai horrekin zerikusirik ez duen gai baten defendatzaileak dira.

Gorputzean zehar eramaten dituzte adierazi nahi dituzten mezuak, nahi duten gaia defendatzeko. Gehienetan gaiak agerpena egiten den lekuarekin zerikusia du.


 

Batzuetan pentsatzen dut, ea ez duten lotsik sentitzen biluzik agertzen direnean ehunka pertsonen aurrean eta besteetan pentsatzen dut, ongi egiten dutela beraiek pentsatzen dutena adierazten dutelako mundura etorri ziren bezalaxe, zergatik ez. Gainera modu horretan adierazteak, batzuei begiak irekitzen dizkiete. Beste adibide desberdin bat jartzeagatik esango dut, tipo bat Madrileko udaletxearen aurrean biluzik agertzen dela eta bere gorputzean zehar jartzen duela etxeak garestiegiak direla eta ia inork ezin dituela erosi. Era horretan, hiri horretako alkatea lotsatuta geratuko litzatekeela suposatzen dut, ni behintzat Madrilgo alkatearen lekuan egongo banintz egoera horretan izugarri lotsatuko nintzateke.


 

Batzuentzat hori ikustean barregarriena, aiton-amonek jartzen duten aurpegia da. Baina exhibizionistarentzat ez da batere barregarria, berarentzat garrantzitsuena, bere kexak eragina izatea da. Hori lortu arte ez baitu etsiko.


 

Exhibizionistak ez dira beti biluzik agertzen, beste era bat da, edonork ikus zaitzakeen leku batean jartzea eta gose greba bat egitea edo beste edozein motatako greba esanguratsu bat egitea. Kasu argi bat izan dugu azken hilabeteetan bai aldizkarietan, bai telebistan. De Juana-ren kasuaz hitz egiten ari naiz. Gizon horrek bere kartzela epea bukatu ondoren kartzelan jarraitu behar zuela esan zuten epaiketan, baina oraintxe esan bezala kartzela epea bukatu zitzaionez ez zuen kartzelan egon beharrik, beraz kexa moduan gose greba bat hasi zuen. Lortu zuen kartzelatik ateratzea, baina ez zuen askatasuna guztiz lortu, orain ere gutxinaka epaiketetara joan behar duelako eta bera zaintzen polizia kopuru bat dagoelako.


 

Nire ustez exhibizionistek, hori egiteko arrazoiak dituzte eta gauzak lortzeko milaka era daudenez, bakoitzak nahi duena aukeratzeko eskubidea du, baina era bakoitzaren ondorioak ondo ezagutuz.

30/05/2007 GMT -1

Un dedo de espuma, dos dedos de frente.(Jaione)

xaranba @ 07:14

Iragarki honek oso ondo islatzen du gaur egun gertatzen dena gure gizarte honetan. Telebistan agertzen direnen antzekoa da. Iragarkian agertzen den beste mezu bat da, bat denontzat eta ez denak batentzat. Ez badut esan, iragarkia alkoholari buruzkoa da.

Alkoholak gibela izorratzen du, pixkana-pixkanaka, gibela okerrera joaten da asko edan ezkero. Orain, gibeleko transplanteak egin daitezke, baina lehen ez, arazo horrengatik jende asko hil egin zen.

Orain badakitenez transplante hori egin daitekeela, ardura gutxiago hartzen dute edaterako garaian.


 

Batzuen edateko arrazoia, ondo pasatzea da. Nork esan du, ondo pasatzeko edan beharra dagoela? Ez dakit, baina ez du arrazoirik. adibidez, festetan, ez dago edan beharrik besteek bezain ondo pasatzeko. Batek baino gehiagok jakin beharko lukete hau.


 

Edateko gaia ere arazo bat da, errepidean. Iragarki batek esaten duen bezala, gidatu behar baldinbaduzu, ez edan. Gidaria mozkortuta doalako hamaika mila istripu gertatu dira azkenaldian. Hurrengo egunean gainera, mozkorturik zihoazen pertsona horiek errudun sentituko dira. Ez dute lotsarik. Autoa hartu baino lehenago pentsatzea zuten. Egin eta gero ez dago atzera egiterik, egiterik balego, mundu honetan askok egingo genuke denboran atzerantz. Baina hori ez denez horrela, gauzak egin baina lehenago bi aldiz pentsatu behar ditugu.


 

Aurrerantzean, festetara zoazenean eta ondoren autoa hartu behar duzunean, ez edan, beste edonorentzat eta zuretzat arriskutsua izan liteke, errepidean mozkorturik ibiltzea.

Horregatik, puntuak kenduko lizkizute autoko gidabaimenetik.

Aurrerantzean kontu handia izan egiten duzunarekin. gogoratu ondo pasatzeko ez dago alkohola edan beharrik. Gainera, pentsa ezazu parrandan zurekin doazenek ez dute zergatik zu jasan beharrik morkozturik zoazenean eta egoera horretan etxera eramatea ezta. Beraiei parranda izorratzen diezu.


 

Ez zara zu bakarrik, zure ingurukoak ere badira.


 

Gogoratu honako hau ere, garagardo bat denontzat eta ez denak batentzat eta edaten baduzu ez gidatu hotel batera joan edo lagun baten etxera, baina ez hartu autorik, ez zurea ezta zure lagunarena. Beste batzuen biziak arriskuan jar ditzakezu.


 

Badakit gauzak askotan errepikatzen ditudala, baina alkoholaren eta errepideen arteko erlazio hau oso garrantzitsua da

Zazpi urteko soldaduak.(Jaione)

xaranba @ 07:12

Zergatik iruditzen zaigu arrunta edo ia arrunta, lurralde azpigaratuetan, zazpi urte inguruko mutilak soldadutzan ibiltzea??Agian edo ziur, egunero telebistako albistegietan hori delako gai garrantzitsu eta esanguratsuena.Batzuetan, nire buruari galdetzen diot, ea zergatik ez duten gizon helduek soldadutzan jarduten eta oso gazteak diren umeak horretan jarduten duten.Ez diot azalpenik aurkitzen.

Gizon helduak ez al dira ba gai beren lurrak eta beren familiak defendatzeko?? Zergatik izan behar dira beren semeak beraiek defendatu behar dituztenak??

Esango duzu, galderak besterik ez ditudala egiten, baina, nahiz eta egunero telebistan ikusten den gaietako bat den, albistegietan ez dituzte inoiz nire zalantzak argitzen.


 

Ume horiek itxura oso txarra dute, ez dute asko jaten ezta edan ere, ez dute behar bezain beste edaten eta gainera hor egon behar dira beti borroka dagoen lekuan, beren lurrak eta familiak defendatzeko.


 

Gaixoak, eta badakigu guk ere lagun genezakeela baina asko besoak gurutzatuta geratzen dira, GKE batean lagundu ordez. Batzuei ez die hunkitzen horrelako irudiak ikusteak, baina eskerrak mundu honetan oraindik ere badagoen hunkitzen diren pertsonak eta laguntzen dietenak.


 

Egoera oso latza duten, bost urterekin suzko arma bat eskuetan edukitzea ez da izango oso samurra, ziur. Ezin dut lehenengo pertsonan idatzi bost urte izatea pasa zitzaidalako eta adin horrekin ez nuen arma bat eskuetan eduki eta orain labana izan ezik ez dut armarik izan.


 

Lehen esan nahi izan dudan bezala, denok lagundu beharko genieke mundu honetan bizi diren txiroei eta ez da bide txarra GKE batean laguntzea. Esan beharra dago geroz eta jende gehiagok laguntzen dietela hirugarren munduko pertsonei eta pertsona kopuru hori igo egin behar dela.

Testu osoa daramat nire iritzia emanez, baina irudi hauek ikustean nire iritzia emateko beharra izan dut.

Animatu zaitez eta zuk ere lagundu ezazu, ziur munduko leku batean norbait egongo dela zuri eskerrak emateko itxaroten.

Ez dut inor behartu nahi, bakoitzak nahi duena egiten baitu bere bizitzarekin.


 

Munduan milaka edo milioika pertsona daude argazkiko pertsonen egoeran.

28/05/2007 GMT -1

Hamabost egun Ugainen(Lorena)

xaranba @ 09:46

Laburpena:Txomin, Urgaiko pobre bat zen, honek gauzak konpontzen eta enterratzaile lana   egiten zuen. Gau euritsua zen eta Txomin herribururen etxera joan zen eta etxeko jauna ez zegoenez, etxekoandrearekin hitz egin zuen, Maritxurekin.  Txominek ez zekien nola esan eta azkenean Maritxuri kontatu zion. Egurmendi jauna hil egin zen eta Txomin Egurmendi enterratzeko zuloa prestatzen ari zela, bere emaztearen ondoan, emaztearen gorpua ikusi8 zuen eta kopetan tiro marka bat zeukan. Maritxuk ez zekien nola gerta zitekeela hori eta horren ondorioz, Garaidiri deitu zion herriko poliziari. Honek galdeketa egin   zion Maritxuri eta Txomini eta azkenean, hilerrira joatea erabaki zuen. Nire iritzia:Gustatu zait lehena baino gehiago. Interesgarria eta ulerterraza  iruditu zait baino hitz batzuk desberdinak daude idatziak eta arraroa iruditu zaizkit.

LETURIAREN EGUNKARI EZKUTUA(Iker):

xaranba @ 09:40

Leturia izeneko mutil bat “Zerubide” izeneko parke batera joaten da bakarrik egoteko, bere buruarekin kontuak garbitzeko.Baina bere burua gezurtatu nahi duenean, ez du bakarrik egon nahi, beldurrarengatik. Baina jadanik ez du beldurrik, eta bere burua aztertu eta miatu nahi du. Parke horretan, bere kezka guztien kutxa, egunerokoa, idazten hasten da. Egun batean, bere betiko lekuan zegoela, zakur handi bat hurbildu zitzaion. Zakurra neska batena zen, eta honek zakurra deitu zuen eta joan egin zen. Oso polita zela pentsatzen zuen, eta ikusi zuen hurrengo egunean, agurtu egin zion. Miren zuen izena eta hortik aurrera “Zerubide” parkera joaten zen bakoitzean, bera etortzeko zain egoten zen, eta horrela pixkanaka maitemintzen hasi zen. Gutun bat idaztea pentsatu zuen eta ala egin ere. Baina ezin izan zion eman ez zuelako berriz ikusi, bera bizitzen zen etxera joan zen arte. Bertan beste mutil batekin ikusi zuen. Egun batzuk pasa ondoren, berriro ikusi eta eskutitza eman nahi izan zion, baina Mirenek ez zion eskutitza onartu. Oso minduta gelditu zen. Hala ere saiatzen jarraitu zuen, “Cannes Club”-en zegoela, beste mutil batekin joaten ikusi zuen arte. Azkenik, eskutitz bat idatzi zion, maite zuela baina hobe sekula ezagutu ez balu esanez, baina azkenean puskatu zuena. Nire iritzia:Hasieran pixka bat zaila izan da ulertzeko, baina irakurri dudan heinean hobeto ulertzen hasi naiz. Hiztegia pixka bat zaila da, ez ditut hitz guztiak ulertu. Orokorrean gustatu egin zait, baina hasierako zati batzuk aspergarri samarrak iruditu zaizkit errepikatu egiten zirelako.   

25/05/2007 GMT -1

Egunero hasten delako (Lorena)

xaranba @ 07:33

Laburpena
Pertsona batek kontatzen du estazioetan gertatzen dena, pasatzen diren pertsonak etab.
Gehienbat pertsonei buruz hitz egiten du, hasieran neska gazteei buruz eta berak ezagutzen dituela hogei bat. Azkenean trenean igotzen da eta tren barruko gauzei buruz hitz egiten du, bere lekura iritsi arte.

Nire iritzia
Ez zait gustatu oso nahasia iruditu zait eta hitz batzuk ulertezinak iruditu zaizkit.

Ez dakit nahiko izango den edo ez, agian luzeago egin behar dut.Agur ondo izan!!!

Saizarbitoria (Iker)

xaranba @ 07:32

Iruzkina:
Irakurketa honetan gizon batek estazioetako kafetegietan eserita dagoela, bertan dauden neska gazte guztiak, trena hartzean, beraien destinoa tren horrek ekarri eta eramaten duela pentsatzen du. Eta erreflexio asko egiten ditu bakoitzaren estiloari, gustuei, moralari eta abarrei buruz.

Nire iritzia:
Irakurtzeko zaila eta luzea iruditu zait. Ez da erreza ulertzeko. Erreflexioak ez daude gaizki, inoiz pentsatu ez dituzun gauzetan pentsatzea lortzen du.

18/05/2007 GMT -1

EGUNERO HASTEN DELAKO (Sheila)

xaranba @ 07:53

saizarbitoriar.jpg

Irakurgaian, gizon heldu batek bere gertaerak eta pentsamoldeak kontatzen ditu, beraz, ez dago narratzailerik.

Gizon hau, RENFE trenbide batean dago. Istorioa trenbidearen deskribapenarekin hasten da, gero esaten du gustoko duela bakarrik doazen neskekin hitz-egitea, ematen duelako abandonaturik daudela eta jarraian moral erlijioso eta sozialari buruz hasten da hitz egiten. Bere iritziz, eskolan ez gaituzte bizitza normalerako ezer hesitzen; ez dizute azaltzen nola hartu ditzakezun harremanak neskekin eta nola eskola erlijiosoan ez dizute aukerarik ematen zu zaren bezalakoa izateko; hau da, nahi duten gauza bakarra ama birjinan pentsatzea da eta lehentasuna katolizismoa izatea. Ondoren, ezkonduta dauden gizonen eta ezkondu gabeen arteko diferentziak kontatzen ditu. Hark pentsatzen du, misterioa gorde behar dela eta ezkonduta dauden gizonek misterioa ezkontza gauean galtzen dutela eta gero ez dutela berriz berreskuratzen. Esaten du jendea pentsatzen duela ezkongabeak libertate asko dutela, baina narratzailearen arabera, inor ez da libre gaur egungo gizartean. Hortaz aparte, jendea ezkontzen dela ezkondu gabeetaz barre egiteko esate du. Azkenik azaltzen du, bere izpiritua eta bere gorputza beraien artean ez direla ezagutzen eta oso arraro sentitzen direla bata bestearen aurrean. Bere izpiritua normala dela eta bere izpirituari jarraitu ez balio, bere gorputza nahi duena egingo lukeela esaten du.

Testua atsegina iruditu zait eta oso erakargarria, zeren eta, ematen du beste pertsona batekin hitz egiten ari dela momentu guztietan, bere ikuspuntuak eta pentsamoldeak azaltzen ari balitzaizkio bezala. Horregatik, oso adi egon behar da zer esaten duen eta testuan dauden jauziak ulertzeko. Entretenigarria da, baina horrelako pertsona batekin hitz-egitea tokatuko balitzait, asko aspertuko nintzateke ematen duelako bera bakarrik hitz- egiten ari dela besteari ez diolako kasu handirik egiten. Gizonari erretzea eta edatea gustatzen zaio eta testuan nabari dezaket nahiz eta bere hitzen arabera pentsatzera eraman dezake ez zaiola inporta bakarrik egotea eta oso pozik dagoela horrela, nik esango nioke ez begiratzeko asko 16-18 urteetako neskak eta bere adineko pertsona bat bilatzea,ordua dela!

Esango nuke pixka bat aspertuta dagoela eta horregatik “txapada” asko botatzen dizkio jendeari.

Besterik gabe entretenigarria da eta gustatu egin zait.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!