Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

Artxiboa: Iraila 2007

28/09/2007 GMT -1

BIDEAN (Inma4B)

xaranba @ 10:01

Inoiz galdetu egin al duzu zer den infernua edo zerua, txikitan Ikasi dugunarekin apartez?Beti sufritzen dugunean norbaiten errua da baina ez bakarrik beste pertsonak, zuk ere errua eduki dezakezu adibidez zeozer gaizki egiterakoan, badaezpada zure errua izan daiteke baina gehienetan besteengandik sufritzen duzu.Bizi izango duguna, gure bidean, galdera asko egin behar izango ditugu, baina batzuetan, galdera horiek ez ditugu galdetuko, haien erantzunaren beldar garelako, gaizki sentituko garelako pentsatzean.Baina noren beldur gara galdera horiek egiten baldin baditugu?ez digu inork erreprotatzuko egiten baldin baditugu.Beltzaran asko etortzen direnean, papelik gabe, batzuetan beste alde batera uzten dugu, zeozer egitekotan etorri direlako pentsatzen baina azkenean lan bila etorri dira, beraien herrietan oso gaizki daudelako, beste bizi on bat bilatzeko asmoz. Mundu honetan jende batzuk haiei gaizki begiratzen diete pentsatzen dute beste kontinente batetik etorri direlako. 3. munduan bizi diren pertsonak ez dute ezer hau da ez arroparik ez jostalurik…eta hemen gu bizi garen lekuan denetarik dugu, ez zaigu ezer falta eta gehienek eta bertan sartzen nahiz, asko dugu eta gehuago nahi dugu, ez gara konformatzen dugunarekin. Eta ez gara konturatzen jende asko ezerrez ez dutela. Bizi honetan, batzuetan nahi duzu zure bizia beste batekin aldatzea, gaizki dabilelako edo, baina ez gara konturatzen bizi honetan kolpeak, sufrimenduak eta mina pasatzen dugula.Baina ez gara konturatzen beste pertsonak ere gu pastasen duguna ere beraiek pastasen dutela baina beste modu batera, kalean gauzak oso ondo ikusten dira baina etxe guztietan arazo asko egoten dira. Eta arazo horiek ez dira bakarrik sortzen guk sortzen ditugulako edo beste batzuk sortzen dituztelako.Batzuetan isilik egotea hobeto da, momentu batzuetan hobeto ez hitzegitea hoberena da, badaezpada hanka sartuko duzu.Aurrera egin behar duzu, arazoei aurre egin eta ez utzi ezer eta inork uztea, zoriontasuna bilatu edo sailatu, ez zaizu ezer kostatzen. Jendea aurrera jarraitu behar du eta ez ataskatuta egon arazo baten aurre edo beste zeozergatik.

BIDEAN (Elena4A)

xaranba @ 10:00

Batzuetan jendea pentsatzen du infernua eta zerua katekesiarekin  erlazionatzen dute, zerua joaten direla onak eta infernuara gauza txarrak egiten dituztenak.Batzuetan momento txarrak igarotzen dugunean sufritzen dugu eta beti norbait errua du, zu bera edo beste pertsona bat, hau da, norbaitengandik egotea maiteminduta eta pertsona hori ez dizu kasurik egiten.Batzuetan  beldur gara galderak egitari haien erantzunen beldar, eta horregatik batzuetan gaizki sentitzen zara, ez dituzulako egiten eta zure bizi osoa edukiko dituzu galdera horeik haien erantzunak jakin gabe.Mundu honetan pobrexi asko dago, eta 3.munduko beltzaran asko edo beste arrazako jendea beste continente batera joaten dira, bizi on baten bila. Baina gaizkiena, papelik gabe etortzen direla, hau da, ilegalak. Hauek etortzen dira adibidez Espainira, lan baten bila gero dirua bere familiekoei bidaltzeko eta bere herrietan beraien arrebak eta abar gosea ez igarotzeko.Inoiz ez zara galdetu, zapatilak batzuk erostean, nork egiten dutela? Edo markako arropak erostean? Ba… nik askotan galdera hauek pentsatu ditut eta seguruenik 3. mundeku ume txiki horiek egiten dutela eta diru gutxikin erosten dute empresek gero hona etortzeko. Ez duzu inoiz esan zure amrai arropa gehiago  nahi duzula? Eta zure armairua ireki eta ia ez da ezer gehiago sartzen? Duzunarekin ez zara konformatzen, edo gehiago nahi duzu? Ume txikian beste mundu batean hiltzen ari dira gozez. Bizi honetan  ez da dena kolore arrosa, edo beltza, bakoitza bere bizia du eta ezin dugu esan besteena hoberena del aedo txarrago, bakoitza berea du, arazoak, diru problemak eta abar. Bizi honetan gertatutako gauzak  bere arrazoia dute, ez dira gertatzen, gertatzeagatik eta egun batean konturatuko gara zein den arrazoia. Bizia bide bat bezala, eta bakoitza  hautatu behar dugu zein bidetik joatea, batzuetan bide txarretik joan gaitezke baina konturatzen bazara atzera egin dezakezu eta bizi berri  bat hazi.Eta pixka bat laburtuta da abesti honek esan nahi duena. Asko gustatu zait zentzumen askokoa delako eta nola den bizia esplikatzen orokorrean.

BIDEAN (Mikel 4B)

xaranba @ 09:18

Nire ustez ken zazpiko abestia oso egokia dago mundu honetan gertatzen diren gauzekin zeren jende gehiena ni barnean sartuta beste lekuetako jendea mespretxatu egiten ditugu.

Jende hori gu bezalako pertsonak dira gure penintsulara etorri direnak bere bizia, aurrea ateratzeko.

Abestiak letraren barruan galdera batzuk ditu eta galdera hoiek oso garrantsutsuak dira niretzako  zeren ez dizkiogu kasorik egitn horrelako galderei eta ken zazpi taldea garrantsi handia ematen diote abesti horretan horrelako galderei .

Erlijioari dagokionez oso garrantsitsua da .Munduan pobresia dago guk nahi dugulako bestela ez zen egongo oso xuhurrak garelako eta dena guretzat nahi dugulako , eta munduko bakearekin berdina gertatzen da ezin da bakea egon zeren zerbait gertzatzen denean beti borroka eginez kompontzen deguu eta tontakeri batengatik eta gau serio bat izaten bada lehergailuekin egiten ditugu borroka edo armekin kompontzen degu eta horrekin jokatzen badegu gerratea deritzona da,hitzegiten komponduko bagenu eta denok berdinketa edukiko bagenu ondo joango zen gure mundua baina inork ez dago  ohituta horrela kompontzera arazoak.

Pertsonen errespetua oso garrantsitsua da mundu honetan  beste jendearekin arremanak edukitseko eta ez badakizu beste jendeei errespetatzen ezingo dezu inoiz ongi  hazi edo hezi.Jende askok oso nazkagarri direlako beste guztiek ordaintzen ditugu berain zergak.

Diru asko duten pertsona oso zoriontsu bizi dira dirua dutelako baina dirua ez du zoriontasuna ematen eta horrelako jendea pobrezian dauden jendeei diru kopuru bat emango balieke hilabetero edo bi hilabetero horrela emango zuen zoriontasuna dirua baina 3-ko munduan bizi direnei ez lehenengo munduan bizi direnei.Baita ere pertsona gay edo lesbianak direnak asko baina asko mesprexatzen ditugu eta nik naiz gehien mesprexatzen ditudanak zeren zerbait txarto ematen dit berain bizimodua edo pentsakaera eta horrelako jendearekin ezin nahiz ondo eraman baina nik badakit aldatu behar detela zeren mundo honetan denok ez gara berdin eta bakoitzak den bezala tratatu behar da.Bueno hau da nire erlijioko lana errespetuas hitz egin dizut eta espero det gustatzea agur eta beste baterarte.

Mikel 4B

Ken zazpi- bidean (Julen 4B)

xaranba @ 09:15

Kaixo Julen naiz eta orain hitz egingo dizuet ken zazpiren abestiari buruz.
Ken zazpi abesti honetan oso sakona izan da, eta bizitzako galdera asko
ateratzen ditu. Bertan niretzako garrantzitsuenak diren galderen erantzunak
emango ditut. Baina hau nik uste dudana izango da, hori ezan nahi du nik
esaten dudana ez dela egia izan behar.

Abestian galdetzen du ea norbaitek badakien zerua eta infernua bereizten eta
nire ustez  bai, jendea zerua zein den eta infernua zein den bereizten
badaki  baina jendea ez du agian  galdera horretan pentsatu nahi eta
horregatik bere erantzuna baztertu egiten du. Honek, beste galdera
batzuetarako bidea ematen digu. Baina hori baino lehenago beste galdera bati
erantzuna ematea nahi dut.
Galdera hori galdetzen diguna da ea nor dakien nor dagoen sufritzen eta nork
daukan errua eta nire ustez galdera honen erantzuna, ez da, baina jendea
agian baietz ezan dezake eta honen arrazonamendua honako hau izango
litzateke: jendea badaki nor dagoen sufritzen eta nor duen errua baina
gehienetan  begiak itxi egiten dituzte eta itsuak egiten dira. Beti beste
alde batera begiratzea errazagoa izango da, nire ustez hori ez da izango
soluziorik egokiena baina horrekin ez dut ezan nahi nik egiten ez dudanik,
gehienetan  denok  bide erreza nahiago izaten dugu, bertan abestiak esaten
duen bezala  oztopoak ez daudelako eta hau ezan nahi du, kolperik ez direla
egongo.

Abestia beste galdera bati erantzuna emateko gogoa ematen du, galdera hau
aukeratu egin dut guk eramaten dugun bizitzarekin erlazioa duelako. Galdera
hau galdetzen digu ea inork dakien bereizten nahi dugunaren pisua.
Kasu honetan nire erantzuna ez da bai edo ez izango galdera honetan hau ezan
nahi dut: Jendea munduan guztia lortu nahi du baina ez du pentsatzen edo ez
du pentsatu nahi guztia lortzearen ondorioak, ondorioak dira,besteen gosea,
gerrateak eta agian gutxien ikusten dena edo erakusten dena, jendearen
alaitasun falta. Jendearen alaitasun falta ez da bakarrik jende pobrearen
aurpegietan ikusten, baita ere guztia duen jendearen aurpegietan ikusten da.
Fenomeno hau  sozietatea sortu egin du.

Baita ere gustuko dudan ezaldi bat agertzen da abestian eta niretzako esaldi
hori esan nahi duena ezan nahi dut. Esaldia esaten duena da begiak ireki
behar direla horma zaharren ahurrean. Eta niretzako esaldi hau esan nahi
duena honako hau da: jendea  ezan dudan bezala ez ditu hartzen oztopoak
dituzten bideak eta horregatik “ hormak “ agertzen dira bidean baina ez
horma berriak baizik eta horma zaharrak, hau da, jendeak bota ez dituenak,
eta horma hauek izango dira gainditu beharrekoak, agian ez da erraza izango
baina egin beharreko gauza bat da.

Eta hau izan da guztia baina hau nik uzte dudana da eta ez dut nahi jendea
pentsatzea esaten dudana egia dela baizik eta nire pentsatzeko era ulertzea.

Julen 4B

KEN-ZAZPI (CHRISTIAN 4B)

xaranba @ 09:12

Ken zazpiko abeslaria abesti honen bidez jende askoren errealitatea erakutsi nahi digu, hemengoa eta hirugarren mundu jendeenarena ere bai. Adibidez hasteko zeruan bizi den eta infernuan bizi den jendeari buruz hitz egiten saiatzen da, eta honen arabera nire ustez zeruan dirua dutenak dira beste hitzetan lehenengo mundukoak eta infernuan pobreak hirugarren mundukoak txabolismoan bizi direnak. Gero, behar diren galderak egiteaz beldur garen esaten du, eta nire ustez bai, zeren eta ez dakizu zein izango da erantzuna, ea ona edo txarra izango den, edo nahigo duzulako ez jakitea. Hurrengo galdera, ez al daki inork bereizten albisteen kolorea? Hemen abeslaria hitz egiten digu telebistan agertzen diren albisteei buruz, zeren eta  albiste askotan gauzak askok eta asko asmatu egiten dituzte esaldi hau telebistako aurkezle bat esaten zuen “así a  ocurrido y así se lo contamos “ eta hori gezurra da, telebista ikusten ari garenok ez dugu gauzak gertatu diren bezala entzute lehen esan dudan bezala zeren eta gauza asko asmatzen dituzte. Oraingoa esaldi bat da, boteretsuen armak eta etorkinen gosea. Honekin nire ustez abeslaria esan nahi duena da, armetan diru asko gastatu egiten dugula eta bitartean jende asko gosez hiltzen ari dela. Hurrengoa pixka bat konplikatuagoa da, ba al daki inork bereizten nahi dugunaren pisua dena dutenen amorrua esku hutsen mezua, hemen abeslaria jarri nahi dion zentsua hurrengoa da. Gauza asko nahi ditugula eta lortzen dugula eta jende asko oso gutxi dauka eta asko eskatu eta ez du eser lortzen eta esku hutsen horien barruan gauza asko sartzen dira: gosea, mina… Beste zati batean bide batez hitz egiten du eta bide horretan oztopo asko aurkituko ditugula esaten digu. Bukatzeko esaldi bat oso barnean pentsatzeko zailena amets ez egitea, gu geu izanda aurrera eginez gure bidean. Hemen abeslaria esaten digu oso zaila dela ez amets egiten eta gu geu izan behar garela bestela bidea ez duela zentsurik eta bide hori jarraitzea.  

-7 (Josu 4B)

xaranba @ 06:42

Nire ustez ken zazpik abestian oso argi uzten ditu bere pentsamenduak oraingo mundu onetaz. Azkenean oraingo arazoetan hitz egiten du pixkanaka-pixkanaka. Lehenengo parrafoa kontuan hartuta jendeak gauza desberdinak ulertu ditzake baina azkenik bi gauza esan nahi ditu: gauza(leku) onak eta txarrak alde batetik eta bertan bizi diren pertsonak bestetik. Parrafo horretako azkeneko esaldian asko sakondu daiteke, nork daukan errua, azkeni ondo pentsatu ondoren konturatzen zara guztiok garela horren errudunak eta baita ere gu garela hori aldatu dezaketen bakarrak guztiok batera lan eginez. Nik uste dut estribilloen arteko estrofak lastoa bakarrik direla uste dut inportanteena lehenengo parrafoa eta estribilloak direla.Abestian ondo azaltzen den bezala hemen bi pertsona mota daude, boteretsuak = dirua duten pertsonak, eta etorkinak edo diru gutxien duten pertsonakAzkeneko mota onek beti galtzekoak dauzka beren baliabideak urriagoak baitira.Beraz herrialde indartsu batek Afrikako edozein herrialde atakatuko baluke beti herri indartsuak irabaziko luke gainera herrialde pobrea guztiz suntsituta utziz. Dagoen beste arazo bat da telekomunikabideek albisteak beren interesekin jarraituz aldatu egin ditzakete.Adibidez atentatu bat egon bada segun ze telebista kate jartzen duzun hildako kopurua asko aldatzen da  eta horrela ia ezinezkoa da seguraski zenbat hildako dauden jakitea. Baina ez da hildakoekin bakarrik beste edozein albisterekin ere gerta daiteke.Baita ere segun eta nola esaten den hitz bat era desberdinean ulertu daiteke eta orregatik ezinezkoa da albiste batekin guztiz ziur egotea geroz eta pertsona gehiagoren ahoetatik pasa gero eta aldatuago dago albistea. Ken zazpik oso ondo esaten duen bezala azkeneko parrafoan errazagoa da ezer egin gabe egotea ori guztia aldatzeko lanean astea baino. Horrela jarraitu ezkero azkenean boteretsuak geroz eta boteretsuago dira eta pobreak geroz eta pobreagoak.Horregatik ken zazpik esan bezala gu geu izanda, aurrera eginez, gure bidean…Horrela aldatu daiteke mundua eta ez begiak itsiz gurekin zerikusirik ez balu bezala.Guztiok batera lan eginez lortu daiteke.   Amaiera

Bidean abestiaren ausnarketak(Joseba 4A)

xaranba @ 06:17

Abestiak, guri buruz hitz egiten du, gure inplikazioari buruz, zer egiten dugun eta ondo edo gaizki egiten dugun. Pentsatzen badugu, egiten ditugun gauzetan, ala beldurra ematen digun gauza horietan pentsatzea egiten gaitu. Hau idatzi zuenak, begia irekiak ditu eta abesti honen bidez, gu erreflexio txiki edo handi bat egitea nahi du. Guk ere begiak ireki dezagun eta gauzak aldatzeko beharra eta gogoak baditugu, hori gure esku dago, baina idazleak lortu du bere funtzioa, gauzak nola dauden informatzea eta gu hori ikustea. Gainera berari esker zerbait egitea lortzen badugu, beraren intentzioak bete egin dira. Abestiak gauza asko komunikatzen digu, zeinek daukan boterea, nor dagoen sufritzen, zein bizi den ondo eta zein gaizki (zerua eta infernua) eta hor, guk geuk ikusi dezakegu. Batzuetan telebistak nolabait, tapatu dezake, baina egia han dago eta ikusi egin daiteke. Adibidez, telebistak ez ditu kontatzen albisteak diren bezala. Klasean ikusi genuen bezala argazki horrekin, baina ala ere gaur egungo bizitzan, momentu guztietan ikusi ditzakegu adibideak, eta ez bakarrik telebistan, inguratzen gaituzten gauzetan, komunikabideetan eta abar. Guk hau ikusten dugu, baina gero galdera da: Barneratzen al ditugu gauza hauek?Hau da, gauza edo errealitate horiek ikustean ala entzutean, zerbait egiten dugu?Entzun eta kasurik egin gabe gure bizitza aurrera eramaten dugu? Gauza hauetaz ez gara konturatzen, beno batzuk bai, baina gizartea orokorrean ez gara konturatzen, ez garelako gelditzen gauza hauetaz pentsatzera. Eta hau da idazleak nahi duena, abestien bitartez ikustea, ez bakarrik entzun, baizik eta pentsatzea eta hau aldatzeko gauzak egiten hastea, inguratzen gaituzten injustiziak gelditzeko, adibidez. Zaila da gauzak aldatzen hastea, hain eroso gaude egin diguten munduan, gu geu sortu dugu, pertsonak sortu dugu eta sortu dugun, edo sortarazi egin diguten gurpilaren barruan gabiltza biraka. Hau horrela dago, guk nahi izan dugulako, bestela ez geniekeen gurpil hori egiten utziko, baina hori ez da hain erraza egiten ustea bezala. Asko zirikatzen bazabiltz “mina zaurietan” izango duzu eta oztopo pila bat.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!