Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

Artxiboa: Abendua 2007

11/12/2007 GMT -1

BIDEAN -7 (iOSU mONTEro)

xaranba @ 07:12

Nik abesti honen zenbait balorazio edo ideia azalduko dizkizuet. Beno niri abesti hau ez zait asko gustatu, zeren eta ez dator bat nire gustoko musikarekin (punk eta rock n’ roll) baino bai bere barnean dituen zenbait mezu importante. Adibidez "ba al daki inork bereizten zerua ta infernua", nere ustes ez norberak bereiztuko ditu bere zerua eta bere infernua baino ez ondoan dagoenaren zerua eta infernua, hau da , norberak daki zer dagoen gaizki berarentzako eta zer ondo, zer gustatzen zaio eta zer ez. Gero ere gustatzen zait "erantzunen beldur al zara" esaten duen parrafoa zeren bizia bezain egia iruditzen zait zeren batzutan egiten ditugu zenbait galdera eta gero erantzuna ematen digutenean harrituta gelditzen gea eta pentsatzen dugu zergatik galdetu nion hori. Hori askotan gertatzen da eta guztioi noizbait gertatu zaigu horregatik uste det pentsatu behar dugula galdetu baino lehen, hori hobeagoa delako gaizki geratu baino lehenago. Ostean beste esaldi bat dago,horretaz baita ere komunikazioen optatiban hitzegin dugu, "ba al dakigu bereizten albisteen kolorea",hau da ba al dakigu nork bidaltzen digun informazioa, zeren ez da berdina zu informazio ezkerti bat entzutea edo informazio eskuinti bat entzutea. Segun zein da gu entzuten duguna informazioa aldatuko da nabarmenki gainera.azkenekoz beste esaldi on bat: "begiak ireki behar dira kolpe ta kolpe artean" hau da begiak ireki behar dira ikusteko txiroen gosea eta dirudunen gaiztekeriak. Zerbait egiten dugunean pentsatu behar dugu zerbait alboan dugunarengan ere zeren bestela dirudun amorragarri batzuk bezala izango gara. Horregatik kolpe ta kolpeka mundua aldatuz jun behar gara eta ahal dugun moduan lagundu behar dugu aldaketa hori zortu ahala izateko. Textu hau idatzita dago irakurlea zenbait erreflexio edo halako zerbait egiteko. Abestia bezala naiz eta ez gustatu textua irakurri eta erreflexionatu hortaz, zeren ez da textu bat gezurrez beteta dagoena baizike ta egiaz neure egiaz.  Hau amaiera da.

10/12/2007 GMT -1

TXAKURRARI GAUEAN GERTATUTAKO ISTRIPU BITXIA(Kristina Zaldua)

xaranba @ 08:37

Mark Haddon ipuin honen idazlea, 1962an jaio zen Northampton (inglaterran).

Literatura ingelesa ikasi zuen Oxford-en eta Edinburgoko unibertsitatean bukatu zituen ikasketak.

Urte batzuetan adimen urriko pertsonekin lan egin zuen eta inspirazio oso ona izan zuen liburu hau idazteko.

LIBURUA:

Liburua irakurtzen hasi nintzenean ez zitzaidan batere gustatu, oso arraroa zen eta gauza asko kontatzen zituen eta asko nahasten zidan. Baina liburu erdia irakurri eta gero jakingura nuen ea nor zen beste ama hori… Lehengo kapituluak nahiko zailak ulertzeko dira, baina gero, istorioa pixka bat ulertzen duzunean, nahiko ona da.

LABURPENA:

Cristopher istorioaren protagonista da, 15 urte ditu baina autista da.

Ez ditu pertsonak ulertzen. Baina matematika, zenbakiak, fisika eta honelako gauzak oso ondo daki. Bigarren mailako ekuazioak, buruz egiten ditu eta 7507 bitarteko zenbaki lehenak esateko GAI DA.

Ez ditu kolore horia eta marroia gustuko eta ez ditu jaten kolore hauetako janak.

Ez zaio gustatzen jendea ukitzea eta ez zaio jende pilaturik egotea. Arratoi bat du Tobby izena du.

Liburua txakur hil batekin hasten da, Wellington, Shears andrearen txakurra.

Eta Christopher  ikertzen hasten da baina bere aita ez du  nahi bera ikertzerik. Liburu bat idazten dago txakurraren hiltzaileari buruz. Aitak esaten dio bere ama bihotzekoa jota hil dela. Egun batean bere aitak ikertzen harrapatzen dio eta liburua kentzen dio. Shears andreak esaten dio shears jauna eta bere ama maitemindu zirela. Christopher bilatzen du eta liburuarekin batera bere amaren gutunak Londresetik idatziak aurkitzen ditu. Aitak christopherri esaten dio bera dela txakurraren hiltzailea dela, eta Christopher hori entzutean ikaraturik dago eta bere amarekin joatea erabakitzen du.

Londresera doa eta bere ama aurkitzen du.

Tortura gelak (eLeNA)

xaranba @ 08:19

Gaur egun, Builling izeneko tortura, geletan, kalean eta beste leku batzuetan gehien bat hasi dira ikusten. Urte hauetan kasu asko eman dira tortura hauei buruz. Tortura hauek geletan, gertatzen dira normalean, mutil edo neska berri bat etortzen direnean eskolara eta oso lotsatiak izaten denean eta ez duenean inorekin harremanetan jartzen, eta egun guztia bakarrik igarotzen duelako. Gelan barruan, mehatxuak egon daitezke ikasleak eta ikasle berriaren artean, adibidez, ikasle berria etxeko lana egin beharrak beste ikasle bati, ezer ez gertatzeko beraien artean. Gaurko umeak, oso krudelak bihurtu dira, ikasle berriari zeozer egiten badiote, umilazio hori grabatzen dute eta internetera eramaten dute jendea ikusteko, eta “barre” batzuk egitera, baina neska edo mutil horren kasuan jartzen bagara, ikusiko dezakegu oso zaila izango zela bere lekuan bizitzea eta egiten dizuten gauzak aurre egitea. Ume horiek, beldurra edukiko dute, bere gurasoei esatea, zer gertatuko ote zen beldur. Tortura hau, txantxa bat ez da, guk tortura hau, pentsatzen dugu, leku urrun batean gertatzen dela, baina urteak pasatuak, gehioz eta hurbilago ikusten dugu tortura mota hauek. Jende batzuek pentsatzen dute gertatzen dena, ez dela gehiegizkoa suizidio batera ailegatzeko, baina oso gaizki pasatzen dute ume hauek geletan eta gela kanpoan, tortura hauek izaten baldin badituzu. Kalean ere ikusi dezakegu tortura mota hauek, gehien bat handietan… adibidez, oraingo  mutil eta neskak gauza asko egiten dute, adibidez, erre egin, eta bere inguruan egoten diren jendea ez baldin badute hori egiten, arraroa da eta alde batera uzten diote, eta batzuetan pertsona hori egoten da derrigortuta hori egitea bakarrik ez badu egon nahi. Nire ustez, tortura hau egiten duena, egiten du inoiz ez duelako hortik pasatu, baina egun batean, bera pasatu behar du ikusteko zer sentitzen duen pertsona hori tortura hau egiterakoan, esaten dizut ez dela sentsazio on bat, lagun bat eduki nuelako eta oso gaizki pasa zuelako. Hau ezin da jasan!

AEB-ETAKOAK, ETA EUSKARAZ

xaranba @ 07:49

Badago jendea udan euskara ikastera etortzen direnak, adibidez John eta Kristine Boyd anai-arrebak, Juliet Morgan eta Anikka Piphagen.Lau ikasle hauek Donostiako kanpusean egon dira euskara ikasten Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Sailaren bidez. Nik ez nekien horrelako gauzak egiten zirenik euskara ikasteko, banekien Ingalaterrara edo Frantziara joateko aukera dagoela ingelesa edo frantsesa ikastera baina ez nuen inoiz pentsatuko gauza bera euskara ikasteko egingo zenik. Programa honetan parte hartzen duten pertsona gehienak Estatubatuetakoak dira, arbaso euskaldunak dituztenak. Hona etortzen dira beraien arbasoen hizkuntza ikastera. Beste asko japoniarrak dira euskara ikasten dute euskararekin miretsita daudelako. Pertsona hauek guztiak 20 eta 23 urte bitartekoak dira. Programa honekin gainera turismoa garatzen da. Anikkak esan zuen bezala Euskal Herria bisitatzeko asmoa du etorkizunean. Baliteke Euskal Herria gustatzea eta gero beraien familiei argazkiak erakutsiz jakin-mina piztea haiengan eta haiek Euskal Herrira bidaiatzea beste leku batera ordez. John Boyd-ek esan zuenez Euskal Herria asko gustatu zitzaion. Egona zen aurreko ikasturtean Bilbon 6 hilabetez. Bere ustez hemengo eta hango kulturak oso desberdinak dira. Hemen jendea librago bizi da han ordez lanetik etxera eta batzuetan lagunekin egoten dira besterik ez. Japoniarrak ere jakin-min handia dute euskararengan, hegazkinetik jaitsi bezain laster euskal ,musika lortu nahi dute. Esan ohi da musikaren bitartez errazagoa dela hizkuntza bat ikastea. Japoniar asko etorri ohi dira Donostia edo Bilbora oporretan eta beti ageri ohi dute jakin-min handia hemengo kulturarekiko. Nik uste dut estatu batuarren kasuan oso polita dela honaino etortzera zure arbasoek hitz egiten zuten hizkuntza ikastera eta beraiek bizi izan ziren lekua, bizitzeko era …Eta japoniarrek ere euskara eta euskal kultura nolakoak diren jakiteko gogo handia erakutsi dute eta eskertzekoa da nola hain urruti bizi den pertsona batek gure kultura eta hizkuntza ikasi nahi dituen, eta gertuago bizi den batek euskarak ezertarako balio ez duela esatea ez dago batere ongi.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!