Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

Artxiboa: Apirila 2008

02/04/2008 GMT -1

Ferran Suayren ikastaroa

xaranba @ 10:07

Martxoak 25-26an, Ordiziako udaletxeak antolaturiko Ferran Suayren ikastaroan izan naiz. "Taller d`splai linguistic". 10 orduko ikastaroa. Euskaldun izanik, izan nahirik, bizimodua euskararen alde normalizatu nahian  dabilenarentzako interesgarria oso.  Norberak hainbat egoeratan izaten dituen jarrerari buruz hausnarketarako baliogarria.Zein hizkuntza-jarrera izaten dut euskaldun berri baten aurrean?, Ezagunen aurrean?, Eroskiko kutxa-zainaren aurrean? Lankide euskaldun baina beti gazteleraz zuzentzen zaidanaren aurrean? Zergatik makurtzen natzaio gaztelerari halako egoeratan? Zergatik gertatzen zait hain erraza makurtzea? Ez dut bestea egoera deseroso batean jarri nahi.  Barkamena ere eskatu  izan diot, aitortzen dut, hari euskaraz egin eta ez dakiela erantzun didanean. Barkamena eskatu! Baina zergatik?????? Hark jakin ez eta nik barkamena eskatu!!!!!!!!!!!!! Zer demontre dut buruan egoera horietan??? Halakoak ez jasateagatik, azkenean, nekeak jota, gazteleraz egiten dut. Eta honek bere ondorioak ditu. Amorrua.  Oporraldi hauetan Euskadiko Kutxan, Caja Laboral guztiontzat, izan naiz nire diru urriak moldatzen. Sartu bezain azkar konturatu naiz bertako erdaldun guztiak miopeak direla. DIRECCION-zuzendaritza / ATENCION AL CLIENTE- bezeroari arreta… eta halakoak dituzte sabaitik zintzilik. Laguna dudan langileari aipatu eta zer esan ez dakiela utzi dut. “Bai, badakit hobe dela biak tamaina berean jarriko bagenitu”. erantzun dit halako batean.    Eta nik neure buruari: “biak tamaina berean!” bai, ziur?  Euskaldun loti hauek noiz esnatuko zain bagaude…gureak egin du. Iruditzen zait esanguratsua gertatzen dela gure herriko dendatan izenak, horma-irudiak, zein hizkuntzatan jarririk ditugun ikustea. Gaztelera hutsean, euskara hutsean, elebietara… bata edo bestea azpimarratuz. Zein azpimarratuz? Zein interesen arabera azpimarratuz?Duela aste batzuk telebost ikusten ari nintzela, tertulistoak Duran i Lleida politiko katalanari aipatzen zioten nola Generalitateak arkitekto bati isun bat jarri zion bere negozioan horma-irudia gaztelera hutsean jarri zuelako. Ez omen ziren kontuak hala, hau da Katalunian legeak dio gutxienez katalaneraz jarri behar direla halakoak. Beraz legea ez betetzeagatik jaso zuen isuna. Ferranen haritik , gazteleraz askotan entzun izan dugun esaldi polit horietako bat  aipatuz: “VIVE COMO PIENSAS O PENSARAS COMO VIVES”. Nola bizi naiz? Nola pentsatzen dut?  Pentsatzen dudan moduan bizi naiz? Hala bizitzen saiatzen naiz? Jabetzen al naiz hortaz guztiaz?Kontua ez da besteek dituzten aurreiritziak, nik ditudanak baizik. Justifikatu beharra al dut euskaraz zergatik hitz egiten dudan? Ferranen gomendioa: ez arrazoitu, tranpa hutsa da, arrazoitzeak galdetzailea indartzea garamatza. Tinko eutsi. Ez makurtu.  “Errudun” sentiarazten bagaituzte manipulatuak gara. “Ez-jakin” sentiarazten bagaituzte manipulatuak gara. “Deseroso” sentiarazten bagaituzte manipulatuak gara. Manipulatua naiz? Psikologia ikuspuntutik badira pertsona pasiboak, asertiboak eta oldarkorrak. Nolakoa naiz ni egoera horietan?  Ez da harritzekoa topatzea adibidez euskaldunak gaizki sentitzen direnak erdaldun bati euskaraz egiten zaionean. Badira ere pertsona oldarkorrak, hauek aldiz pentsatzen , sentitzen , irizten eta nahi duena esaten eta egiten dute…baina besteek errespetatuak izateko duten eskubideak errespetatu gabe. Nolakoa naiz ni? Hala, jarrera asertibo-linguistikoa dut? Hau da: norberaren hizkuntza erabiltzea, mintzakideak errespetatuz, mehatxurik gabe, inor behartu gabe, eroso sentituz.  Nahi bai, ja!  TINKO EUTSI EZ MAKURTU NIK EGITEN DUDANA GARRANTZITSUA DAX2R

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!