Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

Kategoria: 06-07 lanak

13/06/2007 GMT -1

Ume bat, soldadu bat(Nahikari)

xaranba @ 13:51

Gaur egungo munduko egoera jasanezina da eta mundua osatzen dugun pertsonak
okerragoak oraindik.


Esango duzue, bai arraroa dela neska hau. Agian bai, arraroa naiz, baina
uste dut honen kontra hitz egiten duen pertsona baten faltan dagoela mundua.
Zuek pentsatu ezazue....zuen semeak soldadu bezala utziko zenituzketen? Nik
ez nituzkeen utziko beintzat. Egia esan, horrelako argazkiak ikusten
ditudanean bihotza uzkurtu egiten zait hain txikiak direla ikustean.
Argazki gehienak ikusten badituzue, umeak adin gutxikoak direla konturatuko
zarete. Gehienak ez dira zortzi urtetik gorakoak. Beraien begiradak dena
esaten du.
Hala ere, badaude batzuk ematen dutenak ondo pasatzen dutel hau guztiarekin.
Hor ikusten dituzu gerratearen erdian eta gainera batzuk barrezka daude.
Baina ez pozik daudelako, baizik eta gustora hiltzen dutelako jendea. Hau
zergatik gertatzen den orain azalduko dizuet.


Ume hauek txikitatik ikasi dute zer den hau. Eta ez dut esan nahi zortzi
urteetatik. Askoz txikiagoetatik ikasten ari dira zer diren armak.
Erabiltzen ikasten dute, edo egia esanda, behartzen dituzte ikastera. Baina
hau gehienetan...bueno beti ez da izaten umeen erabakia. Askotan familiak
zerikusia izaten du. Umeak "saldu" egiten dituzte hauek mantentzeko gai ez
direlako edo beste batzuetan, diru pixka bat irabazteko.


Hori da nire ustez okerrena hau guztian, Beraiek erabaki gabe munduko
gauzatatik okerrenetakoan sartzen dituzte beraiek "bai" hori esan baino
lehen. Eta erabakia hartzeko gai balira ere ez dut uste bai esango zutenik.
Ez dute pentsatzen haiek izango balira txikitan ez litzaiekela gustatuko
bere gurasoek horrela saltzea?? Lotsagarria da benetan. Agian egoera
ekonomikoarengatik gaizki biziko ziren baina ez dut uste gerratean hobeto
biziko zirenik, eta gainera bere familiarekin familiaren maitasuna izango
lukete behintzat.


Nik, adibidez, ez nuke nire semea utziko jakinez agian hurrengo egunean
hilda ikusiko nukeela. Badakit han egoera oso zaila dela eta oso erraza
hemen hitz egitea baina burutik pasako zitzaidan azken gauza hori izango
litzateke.
Gainera, hau guztia ikusita zergatik ez dira gurasoak joaten direnak hain
erraz ikusten badute??


Horregatik pentsatzen dut egoera hau lotsagarria dela eta zerbait egin
beharko zela hau guztia (hau guztia jarri dut ee xabi...kontuan hartu xD)
gelditzeko.
horri bat eta erdi dira eeee

Denok dakigunez gure planeta, Lurra, 2 zatitan banatuta dago: Lehenengo Mundua eta Hirugarren Mundua.(AlAzNe)

xaranba @ 13:39

Denok dakigunez gure planeta, Lurra, 2 zatitan banatuta dago: Lehenengo Mundua eta Hirugarren Mundua.Gu Lehenengo Munduan bizi gara, hau da, Lurra planetaren iparraldean eta Hirugarren Munduan, pobreak bizi dira, hegoaldean.Hegoaldekoek aberatsak garela esaten dute, baina gu ikusten garenean, ez gara abertsak izango bagina bezala ikusten. Iparraldean bizi garenak etxe erosoak ditugu, janari osasuntsuak, gauzak erosteko denda aproposak, dirua etab., baina hegoaldean bizi direnak ez dituzte guk ditugun hainbeste gauza. Beraien etxeak ez dira erosoak eta txikiak izaten dira, gainera bertan, familia bat baino gehiago bizi dira, janari gutxi dute, ez dituzte dendak eta ia ez dute dirurik. Guk komodidade hauek eta dirua lortzeko lan egin behar dugu.Iparraldean leku asko ditugu lan egiteko. Gizon gehienek lantegietan lan egiten dute, baina badaude batzuk irakasle, mediku, abokatu edo dendari bezala lan egiten dutenak.Gaur egungo lantegiak modernizatutak daude eta horregatik bertan lan egiten dutenak oso eroso egoten dira, ez dute hotza edo beroa pasatzen, deskansatzeko lekuak dituzte eta ez dute ordu asko lan egin behar, gainera diru dexente irabazten dute.Lantegietan ez dutenak lan egiten leku erosoetan lan egiten dute eta beraien lana hobea da.Hegoaldekoek baita ere lan egin behar dute dirua lortzeko, baina beraien lantegiak ez dira gureak bezalakoak. Beraiek lantegi zaharretan lan egiten dute eta neguan hotz handia eta udan bero handia jasan behar izaten dute.Gainera, ia egun osoa igaro behar dute lan egiten eta oso diru gutxi irabazten dute. Hegoaldekoak ikusten dugun bezala oso gaizki bizi dira eta gauza erosoak lortzeko lantegi zaharretan ordu asko lan egin behar dute. Demografo batzuk esaten dute Hirugarren Mundukoek guretzako lan egiten dutela eta gure arropa batzuk eta produktu asko beraiek egindakoak direla. “Nike” markako arropak eta zapatilak hegoaldean bizi diren umeak egiten dituzte.Ume horiek ez dira iparraldekoak bezalakoak, bertakoak ez dira eskolara joaten eta egun oso igarotzen dute lantegietan edo nekazari bezala lan egiten. Horregatik esaten dute guretzat lan egiten dutela eta horregatik hegoaldekoek pentsatzen dute gu aberatsak garela. Hegoaldekoak eta gu aparte badaude beste pertsona batzuk.Pertsona horiek munduko aberatsenak dira eta aktore eta aktoresak, abeslariak, politikoak etab. dira.Hauek dira munduan hobe bizi direnak, diru asko dute, ez dute lan egiten, marka aberatseko arropak erabiltzen dituzte... Nire ustez, Lurra planeta oso gaizki banatuta dago zeren eta pertsona oso pobreak eta oso aberatsak daude eta gu bezalako pertsona bakarrik egon behar ziren.Horrela ez ziren desberdintasunak egongo ekonomikoki eta bakoitza beretzat lan egin behar zuen eta ez beste familientzat. Urte asko darama gure mundua horrela eta askok pentsatzen dute egun batean aldatuko dela eta ekonomikoki denok berdinak izango garela, baina nire ustez hori ez da gertatuko eta gertatzekotan denbora asko igaro behar da.

12/06/2007 GMT -1

Lagunak, Festa eta Garagardoa

xaranba @ 06:47

                            Lagunak, Festa eta Garagardoa      Nola atsegin ditugu festak, lagunekin ateratzea, ondo pasatzea....baina hori bai, kontrol batekin; hau da, etxera iristea gehiegizko kopa batzuk edan gabe, gatazkaren bat sortu gabe...Gaur egun gazte gehienek lagunekin ondo pasatzeko edaten dute, bai tabernetan, bai bere kontu, eta batzuetan honek arazoak sortzen ditu. Adibidez: Mozkortzea, asko edanda koma etiliko batean erortzea....Badira tabernak debekatuta dutela 18 urteko gazteei edari alkoholikoak saltzea, horregatik edari hauek erosteko beste modu batzuk bilatzen dituzte. Beste modu bat; adineko pertsona bati erosteko eskatzea,(dendetan ere ez dietelako 18 urtetik beherako jendeari erosten uzten.) eta behin edari guztiak dituztela leku on bat bilatzen dute (mendian, lokalean..) edateko. Badira ere tarberna batzuk gazte hauei saltzen dietenak diru gehio irabazteko, baina kontu handiz ibili behar dira zeren eta taberna itxi diezaiekete.Aipatu behar da ere, “zenbait edari mota nohizbehinka edatea ez dela txarra”. Garagardoa jateko orduan eta batez ere udan, osasungarri eta freskagarria da; beraz, kaltegarria dela esatea atzoko kontua da. Garagardoa 2 motatakoa izan daiteke: Alkoholik gabekoa eta alkoholduna.Edari hau, garagarra deritzon landare batengatik dator eta Amerika Hegoaldean ekoizten da gehien.Beste kontu bat, eta garrantzitsua dena ere, afari batean zaudenean edo festa batetatik edanda irten zarenean, nahiz eta mozkorturik ez egon, kotxea hartzea da. Gaur egun kontrol asko daude errepideetan, alkoholemia froga da ezagunena, hontan putz egin behar da aparatu batean baina...KONTUZ! Garagardo edo sagardo ugari edanda positibo emateko arriskua dago eta honek, isun bat ordaintzea eta gidabaimenatik 2 puntu kentzea dakar. Hau ez da arazo bakarra, gauza larriagoak gerta daitezke mozkorturik joanez gero; adibidez, okerrago ikustea gidatzen ari garen bitartean, lo geratzea, istripu handi bat sortzea... Horretarako, DGT-ak edo trafikoko zuzendaritza orokorrak, hainbat kanpainia egin ditu istripuak murrizteko; hau da; errepideetan pantaila antzeko batzuk jartzea mezu batzuekin, metodo batzuk azaldu, adibidez; egun bakoitzean edan ez duen norbaitek gidatzea eta abar.Gainera metodo horiek jendea sentsibilizatzeko balio izan dute eta azken urte hauetan istripu eta hildakoen kopuruak murriztu dira, beraz merezi ahal izan du.Nire ustez publizitate eta sentsibilizazio kanpaina hauek oso interesgarriak dira, zeren eta hauei esker jendea kontzientziatuko da egoeraz.Festak, alkoholak...aztarna uzten dute, hau da,kaleetan zehar ikus ditzakegu hauen ondorioak; mozkorrak lurrean etzanda, zarata handia gau osoan zehar, jende oso-oso alai, kaleak zakarkeriz beteta...Egun gutxi barru, herriko jaiak direla eta, ikusiko ahal izango ditugu, idazketa honetan kontatutako lagunen, festen eta garagardoaren ondorio latzenak.Adi egon!     

Eskulan Merkea(SiGrId)

xaranba @ 06:40

Enpresa edo multinazionalei dagokienez arazo larriak daude. Lehen munduan, hau da, planetaren iparraldean edo berdina dena, lurralde aberatsetan; empresa eta multinazional hauek lanpostu ugari sortu dituzte eta esan behar da, langile gehienek “soldata on bat” jasotzen dutela.Aipatu beharra dago ere, ez dela berdina Espainiako estatuan 8 orduz lan egitea  Frantziarekin alderatuz. Espainiako estatuan eskulana merkeagoa baitda. Hala ere, multinazional edo empresa horiek beren lantegiak ixten ari dira lurralde aberatsetan beste lurralde ez hain garatuetan berriak ireki ahal izateko. Lurralde horiek, normalean, India, Txina, Hego Amerika...izaten dira eta bertan, langileek ordu asko sartzen dituzte diru gutxiren truke.“Nike”, Kirol marka ospetsuak, Amerika Iparraldean ditu bulegoak. Baina, nork egiten du lanik gogorrena?Multinazional honek, Indian ditu bere lantegiak eta bertan emakume eta haurrek, (7 urtetik aurrerakoak izaten dira), igarotzen dituzte ordu asko lanean, baldintza txarretan eta diru gutxi irabaziz. Gainera, irabazten duten diru hori lantegietan ematen dieten janari eta logelak ordaintzeko dira. Beraz, beren senideei mantentzeko ez zaie dirua iristen.Baina harrigarriena, Beckham edo Michael Jordan-i adibidez; “Nike” zapatillak, kirol arropa, baloiak eta abar iragartzeagatik ematen dizkieten zifra millonarioak dira, hau da minutu erdian, telebistan, kirol arroparekin ateratzeagatik aberats bihurtzen dira eta bitartean haur asko Indian, bere haurtzaroa galtzen.Gainera, kirolari famatu horiek diru gehiago eskatzen diete, bestela ez dago kontraturik.Behin irakurri nuen bazela Indian haur bat, 10 urtekoa “Nike”- en zapatillak ekoizten zituena eta egun batean hain nekaturik zegoenez boikot-a egin zuela, zapatillak ez erosteko esanez, bera bezalako ume askok egiten zituztela...Baina ez zuen merezi; jendea oraindik iragarki-ren bat edo baloi modelo berri bat ikusten duenean ez du pentsatzen beste jende batek pairatzen duena edo nork ekoiztu dituen.Gu beti ari gara kezkatzen ea erosiko diguten elastiko modelo berria, ea atera duten joku garesti hori... eta ez gara konturatzen beste batzuek jatekoaz, janztekoaz...kezkatzen direla eta bizitza ahal duten moduan ari direla irabazten.Nik uste dut herrialde horietako gobernuek zerbait egin beharko zutela egoera hori desagertzeko eta lurralde aberatsetako gobernuek berriz, lantegiak itxi ez daitezen zerbait gauzatu beharko zuten, bestela jende pilo bat, bai emakumeak bai gizonak kalean geratuko ziren eta ezingo zuten etxea, janaria, seme-alaben gastuak, kotxea... ordaindu, ez da nahikoa diru laguntzekin, zeren eta hauek normalean ez dira ezertarako iristen. Gainera, zailagoa izango zen 40-60 urteko jendearentzat lan berri bat aurkitzea, egun, jende gaztea eta prestatua ari baitdira lantegi edo bulegoetan sartzen.Telebistan ikusten ditugu egunero langileak gatazka baten erdian, beren lanpostuak mantentzeko ahaleginak egiten, baina batzuetan ahalegin horiek ez dute ezertarako balio. Empresei dirua axola zaie, zer ateratzen zaien errentagarriagoa, baina ez zaie axola egunero empresa hori aurrera eramaten duten langile kopurua.

11/06/2007 GMT -1

• Leturiaren egunkari ezkutua. (Txillardegi)(SilvIA)

xaranba @ 13:54

Leturia deituriko mutil bati buruzko irakurgaia da hau. Mutil hau egunero joaten da parkera bere buruarekin hitz egitera (erreflexionatzeko moduan). Egun batean eserleku batean eserita zegoela, txakur bat hurbildu zitzaion eta berarekin jolasten hasi zen. Denbora pasa ahala, konturatu zen txakurraren jabea Miren deituriko neska polit bat zela. Eta azkenean, maitemindu egin zen. Orduan, beste arrazoi bat zeukan parkera joateko: erreflexionatzeko eta Miren ikusteko. Eskutitz bat idatzi eta bere etxera joatea erabaki zuen, dagoeneko parkean ez zelako agertzen. Mutil batekin ikusi zuenean eskutitza txikitu zuen, amorrua zela eta. Egun batzuk geroago, Club batera joan zen eta bertan beste mutil batekin ikusi zuen. Oraingo honetan, beste eskutitz bat idatzi eta eman zion esanez ez zuela gehiago ikusi nahi.   Nire iritzia: Gustokoa gertatu zait, baino nahiko luzea. Ulergarria eta irakurterraza iruditu zait.

• Egunero hasten delako. (Ramon Saizarbitoria)(SilvIA)

xaranba @ 13:53

Irakurgai honetan gizon baten pentsamenduak agertzen dira. Gizona geltokiko kafetegian eserita dagoela, pasatzen diren neskei buruz pentsatzen du; zer eramango du maleta txiki horretan, zein izango den bere etorkizuna, eta horrelakoak.  Geroago, bera trenean doala, erreflexionatzen du neska hauei buruz.   Nire iritzia: Ez dut gogokoa izan. Ulertzeko zaila gertatu zait eta irakurtzeko luzea.

• Hamabost egun Urgainen. (Jose Antonio Loidi) (sILVia)

xaranba @ 13:48

Urgaineko lurperatzaileari, Txomin, gertatutako egoera arraro samarra da hau. Txomin kanposantuan zegoela, hildako gizon bat lurperatu behar zuen eta bere emaztea dagoeneko hilda zegoenez, bere alboan lurperatu zuen. Baina emakumea ikusterakoan harrituta geratu zen, kopetan tiro bat zeukan. Harriduraren poderioz, alkatearengana joatea erabaki zuen. Bere etxean zegoela, emaztearekin hitz egiten egon zen eta alkatea etxean ez zegoenez, ikusitakoa emazteari azaldu zion. Honek ez zekien zer egin eta irtenbide bila herriko sendagileari deitu zioten. Sendagileak ez zuen ezertxo ere ulertzen eta guztion artean Garaidiri (herriko polizi ohia) deitzea erabaki zuten. Garaidik kanposantura joatea proposatu zien emakumearen egoera ikusteko asmotan eta ondoren erabakiko zuten zer egin.  Nire iritzia: Nahiko interesgarria iruditu zait. Erreza irakurtzeko, misterioa dela eta jarraitzeko gogoarekin gelditzen baitzara.

MATEMATIKA (Nahikari)

xaranba @ 13:40

matematikaInoiz entzun al duzu norbaitek "matematika ona da" esaten duela? Nik ez
beintzat.
Egia esan, matematika kontrako sentimendua sortzen du gugan, oso sentsazio
txarra. Horregatik, gai hau aztertzeko aukera edo obligazioa, hobeto esanda,
eman didazunez, momentu honetan bertan egitea erabaki dut.
Lehenengo, sortzen digun sentsazioaren arrazoian pentsatzen hasi naiz.
Zergatik da matematika hain txarra? Bakarrik pixka bat pentsatzea da ez?
Gero, zenbakitxo batzuk idatzi eta kitto.

Ba ez, ez da horrela.

Agian, matematikari diodan estima txikia, egia esanda zientzarekin zerikusia
duten ikasgai guztiei diedana, gelaren giroarekin elkartzen dudalako da.
Gelako giroarekin esan nahi dudana aspertzea eta lan eta lan egotea da.
Baina ez, gero pentsatu egin dut letrazko ikasgaiekin ere berdina gertatu
behar zitzaidala arrazoi horren bidez. Orduan soluzioarekin topo egin dut.
Badakit zergatik gertatzen zaidan hau.

Letrazko ikasgaien azterketak gainditzeko lana egin behar duzu, mahai batean
atera behar dituzu liburuak eta IKASI. Matematikarekin, ordez, horrekin ez
du balio. Jakintsua izan behar zara. Pentsatu matematikan ikasi behar
duzunean. Mmmm... egia esan ez zait ezer burura etortzen. Ah bai!! Txikiak
ginenean ikasi genituen biderkatzeko tablak. Gogoan dut. Hori alde batera
utzita, matematika azterketa bat gainditzeko, ariketa asko egin behar direla
esaten dute. Ongi, baina ez baduzu ulertzen? Bai, asmatu duzu! Ezin duzu
ariketarik egin. Bai, bai....irakasleari galdetu diezaiokezu...baina hark
gelan egiten duenean dena oso erraza ematen du. Etxera iristerakoan, berriz,
ez duzu jada ezer ulertzen. Horregatik, egun horretan ohera joaten zara,
beldurtuta, bihar matematikako azterketa duzulako eta ez duzulako ulertzen.
Pitagoras...trigonometria....aljebra....biderkagai nabarmenak...

Nire pentsakera honek bere konklusioak ditu. Gai honetan zenbait konklusio
atera dira, egia esanda.

Lehengoa, badakit zergatik erabaki dudan letrazko batxillergoa egitea.
Bigarrena, tontoa naiz?...badakit arraroa iruditu zaizula baina matematika
jakintsuentzat da...eta nik askotan ulertzeko arazoak izaten ditut. Arraroa
iruditu zait justu letrazko batxilergoa egiteko izena eman dudanean Goyo-k
matematikako gai errazena (nire ustez) jarri digula. Hori edo ni bat-batean
oso jakintsua bihurtu naiz. Egia esanda, funtzioen kontu hau asko gustatzen
zait. Agian izango da ez delako dena zenbakia...Goyo-k esaten duen bezala
funtzioa "aztertu" egin behar da. Badakizu zer? Matematika beste modu batez
ikusten hasi naizela uste dut.

Hirugarren konklusioa. Ikusten pentsakera batek ekartzen dizkizun
buruhausteak? Homer-ek esaten zuen bezala...buruhausteak sufrimendua
ekartzen dizute. Ez ezazu pentsatu. Eta gero tontoa dela esaten dute.
Horregatik esango dizut orain pentsatzeari utziko diodala. Orduan bakarrik
idazketa honi agurra ematea geratzen zait.
Zer iruditu zaizu? Nik ondo pasatu dut ordenagailuarekin batera pentsatzen.
Baietz hiru puntu jarri? Ez zaitez lotsatia izan! Badakit gogoak dituzula!
Beno orain bai...AGUR.

Leturiaren egunkari ezkutua(nAHIKARi)

xaranba @ 13:30

Ba pixka bat gizon baten bizitza kontatzen du. Gizon honek, bakardadea
gustoko du. "Zerubide" deitzen duen leku batera joaten da askotan
irakurtzera, eta beste batzuetan, zerbait idaztera. Egun batean horretan
zegoela, neska bat pasa zen txakur batekin, Miren deitutakoa. Orduan, beraz
maitemindu zen eta elkar ezagutu ziren. Protagonistak berarekin ateratzeko
eskatu zion baina neskak ez zion ezer esan. Gero denbora asko egon zen neska
ikusi gabe baina egun batean topatu egin zuen. Miren beste mutil batekin
zegoen. Mirenen lana zen hura, gizonekin ibiltzea. Azkenean ezkutitz bat
idazten dio sentitzen duena esanez.

Iritzi pertsonala:


Gehiena gustatu zaidana izan da ulerterraza izan delako. Nahiko gustatu zait
baina ez nion 10 bat emango ezta ere. Ez ditut gustoko asko pertsonaien
izaerak.

KANPOKO ZORRAK (IkEr)

xaranba @ 13:22

Kanpo zorraKanpoko zorrak, hegoaldeko estatuek iparraldekoei zor dieten dirua da. Zor hauek gobernuak jasotako maileguetatik datoz, ezin izan zieten aurre egin eta. Zorrak handitzen joan dira nahiz eta herriak ordaintzen gelditu ez direnik. 1999-an 1982-an baino lau aldiz gehiago ordaindu behar zen, eta zorrak ordaintzeko mailegu gehiago eskatu behar izan zuten. 1979-an lau ekintza kaltegarri gertatu ziren. Lehenegoa, interesen igoera da, honek zorren krisia eragiten du. Mailegu gehiago eskatzen dira zor handiei aurre egiteko. Bigarrena, dolarra garrantzia hartzen duela da. Hirugarrena, merkataritza mundiala puskatzen da eta hegoaldeko esportazioak gutxietsi egiten dira petroleoa izan ezik. Eta laugarrena, akordio estrukturalaren planak hasten dira.   Hau guztia, petroleoaren prezioa hirukoizten denean hasten da. Estatu produktoreak diru asko irabazten dute, eta diru hori bankuetan sartu zuten interes txikiarekin. Baina geroago, interesak igo egiten dira eta maileguak eskatu behar izan zituzten zorrak ordaindu ahal izateko. Ondorioz, Hirugarren Munduko herriek zorrak ordaintzeko diru gehiago erabili dute bere aurrerapenean baino.  Zorren zergatiak hauek dira:

  • Hondamendi naturalak, izurriak eta horrelakoak, maileguak eskatzera behartzen dutenak.
  • Industrian, laborantzan etab. Inbertsioak, porrot egin dezaketeenak.
  • Fondoen administrazio txarra.
  • Gehiegizko zorrak izan dezaketen efektuak ahaztea.

  Zor gehiegi edukitzearen ondorioak:

  • Kreditu gehiago ezin jasotzeko aukera behar baldin badira.
  • Inflazioaren hazkunde handia.
  • Askotan zorra hain da handia, non herria ez da ezta interesak ordaintzeko gai. Beraz zorrak handitzen dira txikitu ordez. Horrela herria ezin da garatu.
  • Barruko politikan erabilera txarrak, krisi ekonomikoak dakartzatenak.

 1970-ean zorrak 68000 milioi dolarrekoak ziren, baina 1980-an 577000 milioi dolar arte igo ziren. Gainera, laurogeiko hamarkadan, garatzen ari diren herriek milioi bat milioi hirurehun mila milioi dolar ordaindu behar izan zuten, mailegua ematearen zerbitzua emateagatik.  Duela gutxi, G-8 taldea ,munduko 8 potentziek osatzen dutena (EstatuBatuak, Britainia Handia, Frantzia, Alemania, Italia, Kanada, Japonia eta Errusia), zorrak dituzten munduko hemezortzi herri pobreei zor guztiak barkatu zizkieten.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!