Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

Kategoria: 06-07 lanak

11/06/2007 GMT -1

Matematikak, ikasle guztien buruhaustea(GoRkA)

xaranba @ 13:15

matematikaMatematikak…nire ikasgairik gustukuena. Zenbatetan entzun dugu horrelako esaldi bat esaten??? Matematikak nire ustez ikasgairik aspergarrienetakoa da. Zenbakiak, formulak, zenbaki gehiago eta formula gehiago…eta guzti hori zertarako? Hau bai galdera ona, kalkulagailu bat izanda zertarako irakasten digute gauza horiek guztiak egiten? Eta adibidez, gure eguneroko bizitzan zertarako balio digu honek: 2x2 -4x +5 eta guzti horren erro kuadroa. Zertarako? Joan eta jakin. Urte guztietan matematikak lantzen dira, gauza batzuk oso errazak dira baina beste batzuk beraien mamia dute…Gainera matematikak ez dira eskolako beste ikasgaiak bezalakoak. Historian adibidez, zerbait ulertzen ez baduzu ez da ezer gertatzen, ikasi beharrekoa buruz ikasten duzu eta kito. Baina matematikekin ezin da hori egin. Ez da nahikoa formula bat buruz ikastea, gero erabiltzen ez badakizu, eta hor dago koska. Nork esango luke, hain saila dela zenbakiekin lan egitea: 1+1=2, oso erraza, ezta? Gustatuko litzaidake matematikaren mundua horrelakoa izatea beti. Matematikako azterketak…beti berdina gertatzen da. Zertarako ikasi? Hori ez da ikastea, ulertzea baizik. Beti “aitzaki” berdina jartzen dugu, baina azterketaren ordua iristen denean…eta hau nola egiten zen? 15 minutu ariketa berdinean egon eta gero, zerbait egiten duzu, nahiz eta jakin egin duzuna gaizki dagoela. Hurrengo ariketa irakurtzen duzu, eta orduan galdetzen diozu zeure buruari: eta hau noiz ikasi dugu? Orduan kalkulagailua hartzen duzu, eta zenbakiak jartzen hasten zara, halako batean emaitzarekin topo egingo duzula pentsatuz. Beste 15 minutu tontoarena egiten, eta beste ariketa bat gaizki. Klase osoaren 30 minutu galduak ezertarako ez, eta oraindik sei ariketa falta zaizkizu!! Riiing, txirrina. Klasearen amaiera, eta azterketaren erdia baino gehiago egin gabe, eta egindakoa, gaizki egina. Eta hori zergatik? Ahh noski: “matematikak ez da ikastea, ulertzea baizik”.  Nahiz eta matematikak gustatu ez, ikasi beharreko beste ikasgai bat dira, eta oso garrantzitsuak dira gainera. Niri asko kostatzen zait matematikak ulertzea baino egin beharra daukat gainditu nahi baldin baditut, eta gainera, nire etorkizunean eduki nahi dudan lana edukitzeko, matematikak ikasi behar ditut.Matematikak ikasi behar dira, nahi eta ez gustatu, eta nahiz eta gogo handia ez eduki horretarako.

ALKOHOLA SALDU, ARAZOAK SORTU(aNdEr)

xaranba @ 12:55

Gaur egungo gizartean, alkohola edatea normala da, festa egunetan, ondo pasatzeko eta barre batzuk egiteko. Edatea ez da delitua baina, kontrolarekin eta 18 urte baino gehiago edukita. Zeren eta gazteek uste dute alkoholak boterea ematen diela, uste dute zaharrago egiten diela alkohola edateak. Hori arazo bat da gure gizartean, eta ez baldin badugu hori konpontzen gazteak, 10 urterekin hasiko dira edaten eta horrek gazte alkoholikoak ekarriko lituzke eta gizartean atzerapen bat. Zer egiten dute gure gizarteko buru diren “pentsalari” garrantzitsu horiek? Ba ahal dakite nolakoa den beraiek sortutako gizartea? Bai beraiek sortutako gizartea, zeren eta alkohola ez da bakarrik saltzen. Beraiek izan dira alkoholari ospe ona eman diotenak. Ospea gauza guztiei ematen diote baina, alkoholarekin pasatu egin dira eta orain ez dute kontrolatzen alkohol salmentak eta errua gizarteari botatzen diote, esanez gurasoek gaizki hezi dituztela gazteak. Errua gazteena eta gurasoena da bai, baina, zergatik edaten dute gurasoek? Alkohola duen ospeagatik.Alkoholaren beste arazo bat da lehen esan dudan bezala kontrola galtzea litzateke. Behar dena baino gehiago edatea edo norberak jasan dezakeen  alkohol kantitatea gainditzea. Horrek gatazkak, koma etilikoak eta beste hain bat hondamendi, adibidez, kotxe istripuak. Automobil istripuetan jende pila hil egin da autoa mozkor gidatzeagatik eta jende pila hil egin da baita ere, hordi joaten diren pertsonekin talka egiteagatik. Hori guztia alkohola edategatik. Zer egiten dute gure gizarteko “pentsalariek” hori konpontzeko? Kontra-iragarkiak egin. Alkohola iragarkien bidez saldu zuten, orduan kontra-iragarkien bidez salmenta tasak jaitsi nahi dituzte sortu egin diren gatazkak, kotxe istripuak, eta lehen komentatutako arazoak desagertu daitezen.Automobilen istripuen tasa jaistea lortu dute baina ez dute lortu mozkorren tasa jaistea ezta gazte mozkorrena ere.Hau guztia hausnarketa batzuk sortu dizkit. Lehenengoa gizarteko buruetaz litzateke: Nire ustez botere gehiegi dute gugan, gainera beraiek sortu egiten dituzten arazoak guri leporatzen dizkigute. Bukatzeko, bigarren islapena gizarteri buruz litzateke: Nola huts dezakegu, “pentsalari” horiek, gure bizitza, haien trikimailuen bidez, beraien gustura moldatzea? MANIKIAK ALA PERTSONAK GARA?

06/06/2007 GMT -1

Bardeak 2007

xaranba @ 13:15

txirringanAurten ere bertara goaz. Ea Legazpiko Korosti taldetik zenbat animatzen diren. Nire bederatzigarren bardeak izango dira. 100Km basamortuan, beroa, egarria, hautsa, 1500 txirrindulari bata bestearen aldamenean, azken kilometrotako nekeak, ezin egonak, aldamenekoaren arpegi etsia... Urtero komeria berdinak izena ematerakoan. Herriaren sinpatia horrengatik bakarrik merezi du bertaratzea.

UME SOLDADUAK (Iker)

xaranba @ 12:26

 

haur-soldaduak2.jpg  Geroz eta ume soldadu gehiago daude munduan (garapen urriko herrietan). Ume soldadu bat, 18 urte baino gutxiago duen edozein pertsona da, indar edo mugimendu armatu baten partaidea dena. Arrazoirik nabarmenena ume soldaduak erreklutatzeko joera ohia izateko, hain beste urte gerra igaro ondoren, gerretan parte hartzeko heldu gutxi daudela da, beraz, umeak erreklutatzen dute. Ume hauek kaleetan bahituak izan dira, eskolako geletatik errefuxiatuen kanpalekuetara. Beste batzuk beraien etxeetatik ateratzen dituzte buruan pistola bat dutelarik. Eta beste batzuk, boluntario egin dira soldadu pobrezian bizi direlako edo familiarekin arazoak dituztelako.Umeak edozertarako balio dute gerretan: borrokatzeko, janaria prestatzeko, espia edo mezulari bezala iharduteko, ura ekartzeko, amuak izateko.  Adibidez, Golfo-ko gerran parte hartzen zuten bi aldeek umeak zituzten beraien ilaretan; Iran-en umeak soldaduen aurretik korrika egitera bidaltzen zituzten minak zituzten lurrak garbitzeko. Arma berriekin, pisurik gabekoak eta errazak erabiltzeko, umeak armaz hornitzea errazagoa da, eta hezkuntza gutxiago behar da. Mundu osoan, milioi erdi bat ume baino gehiago erreklutatuak izan dira gobernuko armadetan, talde paramilitarretan, milizia zibiletan eta abarretan 85 herri baino gehiagotan. Hauetako ume asko, batzuk 10 urtera iristen ez direnak, parte hartu dute edo ikusi egin dituzte biolentzia handiko egoerak, batzuetan bere familiaren aurkakoak. Umeak arrisku eta sufrimendu, fisiko eta psikologikoak, handiak jasan behar dituzte. Are gehiago, erraza da manipulatzea eta ekintza oso txarrak egitera behartu. Nesken kasuan, borrokatzeaz gain, zerbitzu sexualak ematea espero da. Argazki honetan, Sudaneko hegoaldean desmobilizazio zeremonia batean, neska-mutil adoleszenteak zibil moduan jantzita, ume soldadu izan zirenean erabili zituzten armetatik urruntzen dira.Hona hemen Ugandako armada batetik ihes egin zuen 15 urteko neska batek esandakoa: “Mezu bat eman nahi dizuet. Mesedez, egin ahal duzuen guztia umeoi gertatzen ari zaiguna mundu guztiari kontatzeko. Beste ume batzuk biolentzia hau jasan behar ez dezaten.”Nire iritsiz, soldadua izan den ume bat, betirako markatua gelditzen da, nahiz eta armada uztea. Beraz, munduko ume bakar bat ere ez du merezi horrelakorik. Soldadua izatea haurtzaroa kentzen die.

UMEA ALA GERRA OBEJTUA?(Ander)

xaranba @ 12:13

Gaur egun esan genezake gizarte aurreratu batean bizi garela ezta? Gauza pila ditugu gure arazoak konpontzeko, nahi duguna lortzen dugu eta ez ditugu inongo kezka larririk. Bai, ondo irakurri duzu, ez ditugu kezka larririk esan dut, kezkak guk egiten ditugulako larriak. Gainera gure “supermundu”  honetan nola egongo dira kezkak mesedez! Denok BIKAIN bizi gara, horretarako agian gure munduko beste leku batzuk esplotatzen ditugu baina, berdin da hori guztia mundu berekoi honetan. Hau da gure mundua ikuspuntu objektibo batetik ikusita baina gure mundua ez da arrosa kolorekoa. Ezinezkoa da gizarte honetan denok ondo bizitzea, horregatik badaude gure “supermundu” honetan  “puntu beltzak”, lekuak non, jaio egiten diren pertsonak hobe egongo lirateke hilak. Leku horietan ez dago ezer, beno bai badago: pobrezia eta gerrak. Gerrak zergatik? Gure berekoitasungatik.Gure munduko “puntu beltzetan” gertatzen diren gerrek ondorio latzak ekartzen dituzte bertan bizi direnentzako, nik idatzizko honetan gerra munduko umeetaz hitz egingo dut, batez ere ume baten historiaz.Ume hau Jasin du izena eta miseria herrialde batean jaio zen, ezer ez dagoen lurralde batean, eta jaio bezain laster konturatu zen ASKATASUNA ez zuela inoiz ezagutuko. Gerrate batean preso hartu zuten, torturatua izan zen eta hiltzailea izateko prestatua. Jasin, bakarrik ume bat identitate galduarekin zen eta hiltzailea bihurtu zuten. Egunak pasatzen joan ziren, eta umea hiltzaile madarikatu bat bihurtu zen baina gauzarik harrigarriena izan zen leku “beltz” horretan egun “beltz” batean gertatu zena. Jasin pistola bat bere buruari apuntatzen zuela bere aita hil egin zuen. Harrigarria benetan!Guk zer egiten dugu gure munduko puntu “beltz” hauetan hori gerta ez dadin? Guk egiten dugun gauza bakarra da beste leku batera begiratzea da. Gure mundu zoragarriari begiratzen diogu eta zein zoriontsu garen pentsatzen dugun bitartean munduko leku “beltz” horietan ume batek bere aita hiltzen du, ume bat hiltzailea bihurtzen da, ume bat gerra objektua  bihurtzen da, ume bat gure zoriontasunarengatik hil egiten da. Zergatik ez dugu zerbait egiten guk beraiengatik? Berekoi mundu batean bizi garelako, MUNDU BELTZA.

05/06/2007 GMT -1

SOLDADUTZA (7a)

xaranba @ 13:25

"Razhid Alhamel nauzue eta zazpi urte besterik ez ditut, baina gobernuarentzat handia naiz, bai, handia, indartsua eta ausarta! Afrikako hego-erdialdeko herri batean jaio nintzen 2000ko maitzak 3an.  Nire ama oso gazte zelarik behartu zuten haurdun geratzea, 14 urte zituen, orain sei anai-arreba gara eta txikienak ez da hilabetera iritsi oraindik. Soldadua nuen aita, orain direla bi hilabete hilik agertu dena bataila kanpo haietariko batean, bai benetan pena... nik ez det pena asko sentitzen ez bainuen nire aita ia ezagutzen, beste askok bezela hil egiten den bat gehiago zen nire aita.  Soldadu izatea erabaki zuen, bere lurraldea defendatzea zen haren helburua , bere ideologia ez da batere nirearen antzekoa ezta urrutitik ikusita ere. Sei urte eman ditu nire aita soldadutzan, zertarako? A zer nolako galdera nirea...  Nire egunak zenbaturik daude, datorren hilean, zehazki ekainak 15ean, soldadutzara naramate.  Lasai mundua, oso indartsua naiz eta ia ez det jan egiten ere, handia nahiz eta zazpi urte egin berri ditut baina benetan ausardi galantako mutila nauzue, izugarrizko gaitasuna daukat  kalashnikov horietako arma bat hartzeko eta ezagutzen ere ez dudan   pertsona bat, pertsona asko hil egiteko. Nire lagunen zain nago ea noiz etorriko diren zain eta nolakoa den soldadutza kontatzeko irrikitan nago, badakit ez direla bueltatuko eta badakit soldadutza nolako izan daitekeen, baina honela pentsatuz, esperantza apur bat izanez, hobe sentitzen naiz. Nire amarekin nahiago izaten dut egoera honetaz ez hitz egitea, oso gaizki pasatu du jada eta etorkizunean datorkiona ez dela asko hobetuko badakigu,  hemendik alde edo hil egin, beste irtenbiderik ezin dugu aurkitu. Nire soldadutza egunak oso beltz eta ilunak ikusten ditut, egia esan ez ditut oso hurrun eta luzeak ikusten. Hurrun ezin ditut ikusi bueltan ditudalako, egun batzuk besterik ez dira falta, eta luzeak ez dira izango heriotza gertu sentitzen dudalako edo ala sentitu   nahi dudalako. Sufritzea badakit zer den, beti ama laguntzen saiatu nahiz, ezer asko lortu gabe eta 5 anai-arreba txikiek  ez dute asko laguntzen baina familiako kideak amona eta izeba batez ere gure ondoan daude beti laguntzeko prest  baina orain   izango dut aukera beste ikuspuntu batetik ikusteko sufrimendua, bakardadea sentitzeko, hotza eta beroa era gogor batean sentitzeko eta halako sentimendu eta sentsazio ezagunak beste modu batera bizitzeko aukera. Pentsatuko duzue zergatik ez dut ezetz esaten eta soldadutzara ez joaten, baina nire amaren aurrean hil ez egitea besterik ez dut nahi, ezetz esatearekin ez dut ezer lortzen, behartuta eramango naute eta horrela ez bada hil egingo naute nire ama eta anai-  arreben aurrean. Bukatzeko esan nahi, eskatzen eta desiratzen dudan azkenekoa,  ni eta nirekin doazen gazte guztiak azkeneko soldaduak izatea da.  Nahi duenak soldadutzara joan dezala baina ez gerra egitera edo gerran parte hartzera, baizik eta bakea lortzearen aldeko soldadutzara joatea."  Asmatutako historiatxo honekin batera salatu nahi izan dut errealitatean ematen den egoera hau, aintzinean esklabuak erabiltzen zituzten eran, erabiltzen dituzte pertsonak gaur ere gerrateetan eta ikaragarriena umeak horretara behartu egiten dituztela da.Ume horiek esaten den bezela, jaio egiten  dira arma bat besoetan edukita eta gure gizarteko umeak berriz jaio egiten dira ogi barra bat besoetan edukita.Oso gainetik ikusten dugu arazoa, gure arazoa ez denez gero ez gara asko arduratzen ahal den eran konpontzeko, egia da ez digutela hainbesteko konfiantza adierazten eman dezakegun laguntza hori eskeini ahal izateko. Telebistako iragarki askoetan ikusten dugu zenbait laguntza elkarteak, gure laguntza eta partaidetza esakatzen digutela, umeak apadrinatzeko eta diru laguntzak eskatzen dituzten iragarkiak izaten dira gehien bat. Iragarki hauek ikustean eta laguntzeko gaitasuna duzula ikusterakoan hori egin behar duzula sentitzen duzu baina pentsatzen hasten zarenean gauzak asko aldatu egiten dira, hau da, pentsatu momentu batez,  telebistan oraintxe bertan ikusitako iragarki bat diru laguntzak eskatzen dituena afrikako umeak eskolara joan ahal izateko, nolako izan daitekeen eta  burutik zer pasatzen zaizun. Nire burutik pasatu egin den lehenengo pentsamendua hori ikusterakoan, dirua bidali behar dudala izan da, baina geroxeago pentsatuz beste idei honekin topatu egin nahiz, " eta bidalitako dirua, benetan iritsiko da umeak eskolara joateko? edo, bidean norbaitek hartuko du bere poltsikorako? "Galdera honen bidez azaldu nahi izan dut hasiera batean aipatutako deskonfiantza hura, benetan atzetik zer dagoen ezagutzen ez duzulako sortzen den deskonfiantza. Nire ustez benetan fidatzekoak  badira, beste biderenbat bilatu beharko lukete hobe adierazteko benetan laguntzen ari direla edo guztion partaidetzaz baliatuz lagundu nahi dutela.

15 EGUN URGAINEN (Sheila)

xaranba @ 13:04

Txomin herriko enterratzailea da.Hilerrian zegoela, hilda zegoen herriko emakume baten gorpua ikusi zuen kopetan tiro bat zuena. Izutu egin zen eta alkatearen etxera joan zen hark iritzia emateko. Baina etxean alkatea ez zegoenez, bere emaztearekin hitz egin zuen.Honek, ezin zuen ulertu nola lehendik hilda zegoen emakume batek tiro bat kopetan zuenik eta arazoari irteera aurkitzeko medikua zen ezagun bati deitu egin zion.Gertatutakoa kontatu zioten eta gero, ezaguna, itzuli egingo zela esanez, joan egin zen.Oraindik zalantzak izaten, alkatearen emaztea, bere senarraren lagun zahar bati telefonoz deitu egin zion bere etxera joan zedin.Laguna etorri eta Txomin ea fidagarria zen galdetu zion. Emakumea baietz esan eta honek Txomini eta emakumeari hurrengoa egingo zutela esan zien: hilerrira joango ziren emakumearen gorpua nola zegoen ikusteko eta ikusi ondoren, egingo zutena eztabaidatuko zuten.Hor amaitzen da kapitulua. Irakurgaia polizia generokoa da. 3.pertsonan kontatuta dago eta ulerterraza iruditu zait.Oso interesgarria da ekintzak misteriotsuak direlako baina ez da zaila irakurtzeko ekintzak ez direlako oso poliki joaten, beraz ez zara galtzen irakurtzen.

LETURIAREN EGUNKARI EZKUTUA (Sheila)

xaranba @ 12:57

Protagonista, bakarrik sentitzen da. Jende askorekin egonik ere, bakarrik sentitzen da eta bere bakardadea ekiditeko, parke batera joaten da, “Zerubide” parkera, bere barnea aurkitzeko, ezagutzeko eta aztertzeko. Horretarako, eguneroko bat idazten hasten da.Parkean, egun batean, txakur bat ikusi zuen eta oso polita iruditu zitzaion. txakur hori, neska batena zen eta txakurra ikusi zuen egunetik ikusten zuen bakoitzean agurtu egiten zuen. Poliki-poliki neska hartaz maitemintzen hasi zela konturatu zen eta eskutitz bat idatzi zion bere sentimenduak azaltzen. Noiz ikusiko zain egon zen eskutitza emateko baina neska ez zen denbora askoan itzuli. Orduan, bere etxera ematera joan egin zen  baina han, mutil batekin ikusi zuen, beraz, ez zion eman. Beste egun batean ere eskutitza ematen saiatu zen baina beste mutil batekin zegoen eta Miren, horrela deitzen zen neska, gutuna ez zion onartu. Gertatu zenagatik minduta geratu egin zen, baina eskutitza ematen saiatzen jarraitu egin zen "Cannes Club"-ean ikusi zuen arte. Han konturatu egin zen neska prostituta bat zela eta orduan, mutila eskutitza puskatu eta beste bat idatzi zuen esaten maite zuela baina hobe izango zen inoiz ezagutu ez balu. Azkenean, amore eman eta gutuna ez dio ematen. Nire ustez:Pixkat “rayantea” iruditzen zait epoka honetako idazleak beti bakardadeaz hitz egitea, nire ustez gai asko daude haietaz hitz-egin dezaketenak baina ez, haiek bakardadeaz hitz egiten dute soilik.Ez zait asko gustatu irakurgaia, pentsatzen dudalako, oso erreala ez dela, bizitza gogorra da baina uste dut jende oso gutxiri pasatu zaiola mutil honi pasatu zaiona, beraz, ezin zara harekin ondo identifikatu. Gainera, zer ari zen egiten mutila “Cannes Club”-ean? Maiteminduta zaudenean ez zara putetxe batera joaten ez? Hizkera ulerterraza da eta kapitulua pixkat luzea da hain gauza gutxi gertatzeko. Uste dut, pixka bat errepikatzen dela gauzak kontatzen.Besterik gabe.

15 egun Urgainen (Nahikari)

xaranba @ 12:51

Txomin kanposantuan lan egiten duen gizona da. Herrian gizon bat hiltzen da
eta Txominek bere emaztearen ondoan lurperatu nahi zuen gizona. Zuloa
egiterakoan, bere emaztea hor ikusten du eta konturatu egiten da emaztea
buruan tirokatu egin zutela. Orduan alkatearen etxera doa baina alkatea
bidai bat egiten du. Beraz, alkatearekin emakumearekin hitz egiten du eta
dena kontatzen dio. Orduan mediku bat etortzen da eta kontatzerakoan, ezer
egin gabe joan egiten da. Orduan inspektoreari deitzen diote eta Txominek
sukaldean itxaroten du alkatearen emazteak inspektorearekin hitz egiten duen
bitartean. Azkenean kanposantuaren atean geratzen dira Txomin lehenago joan
behar delako jendeak susmatu ez dadin. Hor bukatzen da.

Nire iritzia da nahiko ondo dagoela...baina....ez dut ia ezer ulertu. Uste
dut apunteetan jartzen duen bezala, ulertzeko saiak direla. Ez zait asko
gustatu egia esanda.

PD: Irakurri dut ez esan tontakeririk .egun asko egon naiz irakurtzen nire
gelan galdetuiozu nire amari.jo.baina hurrengo baterako jarri errezagoak,
estazioarena oraindik okerragoa da eta.

Leturiaren egunkari ezkutua(Lorena)

xaranba @ 12:46

Iruzkina:

Mutil bati buruz doa, berak parkera doa  bere gauzetaz pentsatzeko eta parkean zegoenean, txakur bat hurbildu zitzaion eta txakur horren jabea neska polit bat zen, hortik aurrera egunero joaten zen neska hori ikusteko gogoekin, Miren izenekoa zena. Egun batzuen ondoren, konturatu zen maitemindu zela Mirenetaz orduan, eskutitz bat idatzi zion. Parkera joaten segitzen zuen baino dagoeneko ez zuen ikusten Miren, orduan Mirenen etxera joatea erabaki zuen baino mutil batekin ikusi zuen eta eskutitza puskatu zuen. Beste egun batean putetxera joan zen eta han ikusi zuen beste batekin eta eskutitz bat idatzi zion esanez ez zuela gehiago ikusi nahi.

 

Nire iritzia:

nahiko ondo ulertu dut baino ez zait gustatu, hitz batzuk ez ditut ulertzen.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!