Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

Kategoria: 07-08 IRITZI ARTIKULUAK

11/12/2007 GMT -1

BIDEAN -7 (iOSU mONTEro)

xaranba @ 07:12

Nik abesti honen zenbait balorazio edo ideia azalduko dizkizuet. Beno niri abesti hau ez zait asko gustatu, zeren eta ez dator bat nire gustoko musikarekin (punk eta rock n’ roll) baino bai bere barnean dituen zenbait mezu importante. Adibidez "ba al daki inork bereizten zerua ta infernua", nere ustes ez norberak bereiztuko ditu bere zerua eta bere infernua baino ez ondoan dagoenaren zerua eta infernua, hau da , norberak daki zer dagoen gaizki berarentzako eta zer ondo, zer gustatzen zaio eta zer ez. Gero ere gustatzen zait "erantzunen beldur al zara" esaten duen parrafoa zeren bizia bezain egia iruditzen zait zeren batzutan egiten ditugu zenbait galdera eta gero erantzuna ematen digutenean harrituta gelditzen gea eta pentsatzen dugu zergatik galdetu nion hori. Hori askotan gertatzen da eta guztioi noizbait gertatu zaigu horregatik uste det pentsatu behar dugula galdetu baino lehen, hori hobeagoa delako gaizki geratu baino lehenago. Ostean beste esaldi bat dago,horretaz baita ere komunikazioen optatiban hitzegin dugu, "ba al dakigu bereizten albisteen kolorea",hau da ba al dakigu nork bidaltzen digun informazioa, zeren ez da berdina zu informazio ezkerti bat entzutea edo informazio eskuinti bat entzutea. Segun zein da gu entzuten duguna informazioa aldatuko da nabarmenki gainera.azkenekoz beste esaldi on bat: "begiak ireki behar dira kolpe ta kolpe artean" hau da begiak ireki behar dira ikusteko txiroen gosea eta dirudunen gaiztekeriak. Zerbait egiten dugunean pentsatu behar dugu zerbait alboan dugunarengan ere zeren bestela dirudun amorragarri batzuk bezala izango gara. Horregatik kolpe ta kolpeka mundua aldatuz jun behar gara eta ahal dugun moduan lagundu behar dugu aldaketa hori zortu ahala izateko. Textu hau idatzita dago irakurlea zenbait erreflexio edo halako zerbait egiteko. Abestia bezala naiz eta ez gustatu textua irakurri eta erreflexionatu hortaz, zeren ez da textu bat gezurrez beteta dagoena baizike ta egiaz neure egiaz.  Hau amaiera da.

10/12/2007 GMT -1

Tortura gelak (eLeNA)

xaranba @ 08:19

Gaur egun, Builling izeneko tortura, geletan, kalean eta beste leku batzuetan gehien bat hasi dira ikusten. Urte hauetan kasu asko eman dira tortura hauei buruz. Tortura hauek geletan, gertatzen dira normalean, mutil edo neska berri bat etortzen direnean eskolara eta oso lotsatiak izaten denean eta ez duenean inorekin harremanetan jartzen, eta egun guztia bakarrik igarotzen duelako. Gelan barruan, mehatxuak egon daitezke ikasleak eta ikasle berriaren artean, adibidez, ikasle berria etxeko lana egin beharrak beste ikasle bati, ezer ez gertatzeko beraien artean. Gaurko umeak, oso krudelak bihurtu dira, ikasle berriari zeozer egiten badiote, umilazio hori grabatzen dute eta internetera eramaten dute jendea ikusteko, eta “barre” batzuk egitera, baina neska edo mutil horren kasuan jartzen bagara, ikusiko dezakegu oso zaila izango zela bere lekuan bizitzea eta egiten dizuten gauzak aurre egitea. Ume horiek, beldurra edukiko dute, bere gurasoei esatea, zer gertatuko ote zen beldur. Tortura hau, txantxa bat ez da, guk tortura hau, pentsatzen dugu, leku urrun batean gertatzen dela, baina urteak pasatuak, gehioz eta hurbilago ikusten dugu tortura mota hauek. Jende batzuek pentsatzen dute gertatzen dena, ez dela gehiegizkoa suizidio batera ailegatzeko, baina oso gaizki pasatzen dute ume hauek geletan eta gela kanpoan, tortura hauek izaten baldin badituzu. Kalean ere ikusi dezakegu tortura mota hauek, gehien bat handietan… adibidez, oraingo  mutil eta neskak gauza asko egiten dute, adibidez, erre egin, eta bere inguruan egoten diren jendea ez baldin badute hori egiten, arraroa da eta alde batera uzten diote, eta batzuetan pertsona hori egoten da derrigortuta hori egitea bakarrik ez badu egon nahi. Nire ustez, tortura hau egiten duena, egiten du inoiz ez duelako hortik pasatu, baina egun batean, bera pasatu behar du ikusteko zer sentitzen duen pertsona hori tortura hau egiterakoan, esaten dizut ez dela sentsazio on bat, lagun bat eduki nuelako eta oso gaizki pasa zuelako. Hau ezin da jasan!

AEB-ETAKOAK, ETA EUSKARAZ

xaranba @ 07:49

Badago jendea udan euskara ikastera etortzen direnak, adibidez John eta Kristine Boyd anai-arrebak, Juliet Morgan eta Anikka Piphagen.Lau ikasle hauek Donostiako kanpusean egon dira euskara ikasten Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Sailaren bidez. Nik ez nekien horrelako gauzak egiten zirenik euskara ikasteko, banekien Ingalaterrara edo Frantziara joateko aukera dagoela ingelesa edo frantsesa ikastera baina ez nuen inoiz pentsatuko gauza bera euskara ikasteko egingo zenik. Programa honetan parte hartzen duten pertsona gehienak Estatubatuetakoak dira, arbaso euskaldunak dituztenak. Hona etortzen dira beraien arbasoen hizkuntza ikastera. Beste asko japoniarrak dira euskara ikasten dute euskararekin miretsita daudelako. Pertsona hauek guztiak 20 eta 23 urte bitartekoak dira. Programa honekin gainera turismoa garatzen da. Anikkak esan zuen bezala Euskal Herria bisitatzeko asmoa du etorkizunean. Baliteke Euskal Herria gustatzea eta gero beraien familiei argazkiak erakutsiz jakin-mina piztea haiengan eta haiek Euskal Herrira bidaiatzea beste leku batera ordez. John Boyd-ek esan zuenez Euskal Herria asko gustatu zitzaion. Egona zen aurreko ikasturtean Bilbon 6 hilabetez. Bere ustez hemengo eta hango kulturak oso desberdinak dira. Hemen jendea librago bizi da han ordez lanetik etxera eta batzuetan lagunekin egoten dira besterik ez. Japoniarrak ere jakin-min handia dute euskararengan, hegazkinetik jaitsi bezain laster euskal ,musika lortu nahi dute. Esan ohi da musikaren bitartez errazagoa dela hizkuntza bat ikastea. Japoniar asko etorri ohi dira Donostia edo Bilbora oporretan eta beti ageri ohi dute jakin-min handia hemengo kulturarekiko. Nik uste dut estatu batuarren kasuan oso polita dela honaino etortzera zure arbasoek hitz egiten zuten hizkuntza ikastera eta beraiek bizi izan ziren lekua, bizitzeko era …Eta japoniarrek ere euskara eta euskal kultura nolakoak diren jakiteko gogo handia erakutsi dute eta eskertzekoa da nola hain urruti bizi den pertsona batek gure kultura eta hizkuntza ikasi nahi dituen, eta gertuago bizi den batek euskarak ezertarako balio ez duela esatea ez dago batere ongi.

23/11/2007 GMT -1

AEB etakoak, eta euskaraz (Kristina)

xaranba @ 08:58

                      AEBetakoak, eta euskaraz. “AEBetakoak, eta euskaraz” artikulua irakurri dut  eta nire iritzia emango dut. Izenburua irakurri nuenean, ez nuen uzte hori. Ideia oso ona, interesgarria eta aprobetxagarria  izan dela iruditu zait. Estu Batuar batzuk, euskal herrira etortzea eta gainera euskara klaseak hartzea oso ondo dago.Nire ustez, idei hau euskal herriko eskola guztiak kopiatu behar zutela, iruditzen zait. Euskara, mundu mailan oso jende gutxi mintzatzen du eta horrelako bidaiak egiten, mundua pixka bat gehiago jakingo du euskarari buruz.  Baina ez bakarrik estatu batuetako ikasleak euskal herrira etortzea ez, Euskal Herrikoak Estatu Batuetara ere joatea, ingelesa ikastera. Adibidez, gure eskolan truke bat egiten da: Frantses obtatiba hartzen dutenak, Frantziara joateko aukera dute. Nik orain dela bi urte Baigorrira  joan nintzen eta primeran pasatu nuen, klasean urtean zehar ikasitako frantses guztia baino gehiago  ikasi nuen aste batean. Esperientzia oso ona gogoratzen  dut.Artikuluan jartzen duen bezala ez dira estatu batuetatik bakarrik etortzen, beste lurralde batzuetatik ere, hala nola: Txinatik,Danimarkatik,Irlandatik, Alemaniatik,Italiatik, Eta Britainia Handitik ere etortzen dira euskara mintzatzera.Niri asko harritu nau, hainbeste herrialdetik, Euskal Herrira etortzea Euskara mintzatzeko bakarrik. Eta munduko beste puntatik etortzea euskara mintzatzeko oso harrigarria da, oso deigarria iruditu zait, adibidez, Txinatik Euskal Herrira, Txinatarrak etortzea. Horrelako gauzak ere egin behar ziren Euskal Herrian,baina ez bakarrik euskara ikastera, ez  beste hizkuntza batzuk ere ikastea hala nola, ingelesa frantsesa… edo adibidez Estatu Batuetara joan ingelesa ikastera, edo Kanadara, frantsesa eta ingelesa ikastera…Bidai hauek oso interesgarriak eta probetxagarriak dira, egun osoan hizkuntza hori, hitz egiten saiatzen zaudelako, entzuten  eta ulertzen saiatzen zarelako.Gainera eskola batera zoaz, baina ez egun osoan eskolan, ez, lekua erakusten dizute, bertako janariak probatzen dituzu, leku aipagarrienak erakusten dizkizute, bertako musika, kirolak, hondartzak, dendak…Gainera lagun berriak egiten dituzu, hango jendea nolakoa den, ikusten duzu, beraien kultura eta beste hainbat gauzak ere ikasten dituzu.

19/11/2007 GMT -1

BuLLIng (Miriam)

xaranba @ 14:11

Nik bulling-ari buruz hitz egingo dizuet idazketa honetan.Nire ustez bulling-a gaur egun edozein lekutan dagoen arazo larri bat dela pentsatzen dut. Gelako “ikaskideek” izaten dira normalean beste gelako ikaskide bati egiten dizkioten mehatxuak, irainak etab.Ikaskide horrek gainera jasan behar izaten ditu.Ez da normala gaur egun gertatzen ari dena, bai, beti egon da klaseko jendea indartsua izan dena, eta indartsu hitzarekin ez nago hitz egiten indar fisikoari buruz baizik eta “boterea” duen pertsonaz baizik.Normalean bulling-ak jasaten duten pertsonek, zoritxarrez ,pertsona “ahulak”izaten dira erasotzaileen ikuspegitik.Gauza bat da bromak egitea eta horrelako gauzak, baina noski beste pertsonak jakinda bromak direla eta ez broma mingarriak baizik eta bi pertsonak barre egiteko bromak;egiten duena eta egiten zaionari eta alderantziz.Baina oso gauza desberdina da “broma” egitea jakinda besteari ez zaiola gustatzen, eta gainera hori jakinda behin eta berriz egitea.Nire ustez horrelako egoerak sortzen direnean klase baten barruan, eta maisua edo irakaslea ohartu egiten bada, tutoreari abisatu beharko lioke ,edo tutorea baldin bada ikusi duenak erasotzailearen etxera deitu beharko luke gurasoak jakiteko. Ez dena normala da gaur egun daukagun egoera bulling-arekin erlazionatuta.Adibide argi bat izango litzateke Jokinen kasua (Hondarribikoa).Nire eskuetan egongo balitz erasotzaileei merezi duten zigorra jartzea , bi aldiz pentsatu gabe kartzelaratu egingo nituzke , zeren bi edo hiru “kakamokordok” egin dutena Jokinen familia bizitza guztirako egongo dira jasaten historia gogoratzean.Niretzat bulling-a egiten duten pertsonek , errealitatean ahulak direnak haiek izaten dira.Beste batekin sartzeko beharra daukate zenbait izateko, norbaitek txalokatzeko edota boterea edukitzeko.Niretzat erru berdina dauka bulling-a egiten duen pertsona batek eta dakienak norbaitek bulling-a jasaten ari dela eta ez du ezer egiten edo ezer esaten. Ez zaidana batere normala iruditzen ,lehenengo bulling-a egitea hori hasteko eta okerrago sakelako telefonoaz grabatu sekulako jipoiak ematen eta ondoren interneten zintzilikatu.Erasotzailearen familia jakingo balu bere semea, bai neskak eta bai mutilak, ari direna egiten  batek baino gehiagok eskuak burura eramango lituzke , eta noski normalena izango litzateke. Eta bukatzeko esango dut, horrelako egoera sortuko balitz nire gelan , bi aldiz pentsatu gabe erasoa jasaten ari dena defendatuko nukeela , hortaz seguru nago.

12/11/2007 GMT -1

gOsEa (usefa)

xaranba @ 07:49

            Gai hauek behin eta berriz ikusi ditugu: izugarrizko pobrezia, etengabeko gosea, desnutrizioa, gaitz kutsakorrak... baina hau, gure ingurunean ere ikus dezakegu, ez hainbesterainoko graduan baina bai gauza serio bat bezala. Artikuluan, Argentinako goseaz mintzatzen zaigu, baina gai horiek betidanik dakizkigu eta edonon ikusi ditzakegu.

            Kalera ateratzen zara, eroskira, eta atean badago eskale bat eta pertsona horrek seguruenik gosea pasatuko duela.

            Argentina osoko gizartea ekonomia, osasun eta hezkuntza adierazlerik okerrenak ditu, Chacok. Chaco, Argentinako eskualde bat da, non pobrezia lurraldea hartuta dauka eta jendea hil egiten da desnutrizio eta gosez. Argentinako ipar-ekialdean dago eskualde hau. Elikagai faltak, Argentina osoan du eragina baina ez da berdin ikusten eskualde guztietan edo jendearen poltsiko guztietan. Argentinan bada jendea ere diruduna eta geroz eta horrelako jende gehiago egon, pobreziak gora egiten du. Lurralde hauetan aldaketa horiek oso nabarmenak dira eta herrietako jendea hil egiten da.

            Gainera leku hauetako bizi baldintzak oso onak ez direla esan dezakegu. Hango jendea kotoia lantzetik bizi dira, jarduera honetatik aparte ez dago ezer aipagarririk, bakarrik laborantza minoritarioa.

            Gobernuak larrialdietarako hainbat neurri hartu eta elikagaiez betetako zakuak bidali ditu Chacora, baina gobernuak bidalitako laguntzak nahikoak dira?

            Ezin daiteke beti han egon, eta hori erantzun bat da baina ez da konponbidea. Horregatik konponbide bat bilatu behar zaio arazo honi. Gosea arazo mundial bat da eta geroz eta zailagoa da konpontzeko zeren geroz eta handiagoa egiten hari da arazoa eta ez zaio konponbiderik ematen.

            Gainera gobernuak oztopoak ere jartzen dizkiela esan daiteke, zeren haiek beren arauak dituzte eta gobernua etortzean denean eta egiten zituzten gauzak debekatzen ditu, ez die ehizan egiten uzten, ibaian arrantza egitea edo bestelako ekintzak, baina enpresei basoa mozten uzten diete. Gainera ehizaz bizi ziren herriek orain ezin dute ehizatu eta janari eza dute eta janari falta eta horrelako arazoak. Haien ohiko janariak kendu eta beste batzuk hartzean tuberkulosia jasaten dute pertsona batzuk, eta haiek, tuberkulosia sendatzeko animali baten haragia erabiltzen zuten eta ezin dutenez ehizatu ba arazo gehiago sortzen dira.

            Horrelakoa da hango egoera eta egia esanda, egoera txarrean bizi dira, arazoetan murgildurik bizi direla esan daiteke, arazoak ebatzi ordez gehiago eta gehiago sortzen dituzte.

31/10/2007 GMT -1

TOrtURa gElAK (josu ETxaniz)

xaranba @ 14:20

Tortura gelak… ez nago ados termino horrekin. Nik uste dut ikasgelan baino gehiago gelatik kanpo gertatzen direla gertakizun hauek. Baina badaude kasu batzuetan asko handitzen dela  istorioa. Normala umeen artean horrelako gauzak gertatzea, egun batean bati eta beste batean bati. Bale eginkizun hau gaizki dagoela baina mundua horrelakoa da, gauza asko daude munduan “Bulling”-a baino inportanteagoak. Baina  “Bulling” hitz honen esanahia gaizki dagoela uste dut.Duela urte batzuk gure gurasoak eskolan zeudenean irakasleek ikasleak egurtzen zituzten zerbait gaizki egin ezkero edo gaizki portatzeagatik.Eta hori, ez al da “Bulling”-a? Edo orain zenbait autonomia erkidegoko ikastetxetan gertatzen den bezala ikasleek irakasleak jotzen eta apaltzen dituzte,Eta hori, ez al da “Bulling”-a? Hori gelditzeko era bakarra umeei txikitatik irakastea da nahiz eta oso zaila den.Umeei betidanik erakutsi zaie beste ume batzuei burla egitea edo jotzea gaizki dagoela baina argi dago ez dela nahikoa. Errespetua oso inportantea da elkarbizitzarako baina norbaitek ez zaitu zu errespetatuko zuk bera ez baduzu errespetatzen. Beraz guztion eskuetan dago hori aldatzea. Nik adibidez eskola kiroleko talde bat entrenatzen dut beste ikaskide batekin batera eta oso gustura nago umeekin zeren  eta gehiengoa oso ondo portatzen da entrenamenduetan. Baina badago ume bat edo beste besteen gainetik dagoela uste du eta horien erruagatik taldeko giro ona hausten da.Gainera hori guztia gutxi balitz entrenamendu batzuetan “borrokak” egon dira ume batzuen artean eta kasu horietan bi umeak korrika egitera bidaltzen ditugu.Normalean umeen eta gure artean giro ona egoten da eta ume askok ikasteko gogoa erakusten dute eta hori pozgarria da edozeinentzat.Honekin esan nahi dudana da eskola kiroleko entrenamendu batean txintxo egoten badira nik pentsatzen dut klase barruan antzeko egongo direla  eta ea zorte pixka batekin horrela jarraitzen duten hemendik aurrera.  Idazlan honekin argi uzten dut “Bulling”-a ez dela oraingo arazo kezkagarrienetakoa badago beste arazo handiagorik eta konpontzeko premia handiagoa duenik.Gainera ausartuko nintzateke esatera “bulling”-a gauza tenporala dela eta hemendik urte batzuetara ez da horrelako kasurik egongo behintzat gure eskolan (taldetxo batzuk kenduta).

BULLING (ChristiNA)

xaranba @ 07:33

Idazlan honetan bullyng-ari buruz hitz egingo dut. Bullyng hitza entzutean ez dakigu oso ondo zer esan nahi du. Ingelesetik datorren hitza da ,eta bere  esanahia hauxe da: pertsonen arteko tratu txarrak; fisikoki eta psikikoki izan daitezke. Ikasleak, lan bullyng-a egon daiteke, irakasle bullyngHitz hau geroz eta gehiago  entzuten ari da. Nire ustez ikasleen arteko tratu txarrak beti egon dira, baina orain geroz eta gogorragoak dira; hau izan daiteke, gazteak geroz eta informazio gehiago dutelako. Zigorrak ere oso baxuak dira.“Lehengo” bullyng-a oso desberdina zen, hau da, broma txikiak ikasleen artean, baina malezia gabe. Oraingo gazteak, mugikorrarekin ostikadak eta kolpeak grabatzen dituzte eta beste ikasleak txalokatzen eta barre eginez eta gero jipoia  interneten zintzilikatzen dute, nahi duen jendea ikusteko.Gazteak beste batzuk jotzen dituzte hainbat arazoengatik: inbidiak, batek beste baino nota onagoak ateratzen dituelako, batek bestea baino arropa politagoak dituelako…Mutilen eta nesken arteko lehiak ospeagatik ere izen daitezke.Niretzat eskola guztietan ikasle talde asko daude. Baina ez dira bakarrik borrokak, jipoiak eta horrelakoak psikoki ere izan daiteke.Adibidez, nire lagun baten ahizpa, sei urte dituela:Eskolan neska bat dago eta neska honek esaten die nola jantzita etorri behar diren jantzita eskolara, bestela iraintzen edo jotzen die. Hau gertatzen bada zer egin behar dugu? galdetzen gara.Biktimaren familiak, susmoa badute, tutorearengana joan behar dira, bera ere adi egoteko eta prebentzio lana egiteko.Bullyng egoera baldinba dago, inoiz  erasotzaileengana edo erasotzaileen familiara joan behar dute. Lan hau tutorea egin behar du. Eta seme alabari errurik ez duela azaldu behar dio. Orain dela gutxi, aldizkari batean irakurri nuen, Espainian ehuneko bian bullyng-a ematen dela. Jende asko “bullyng” entzutean ikasleetan pentsatzen du, baina hain bat motatako bullyng-a dago.Niri penagarria iruditzen zait hain gazte izanda, horrelako gauzak egitea,eta gainera jendea geroz eta gazteagoa izanda. Hau izan da nire iritzi pertsonala bullyng-ari buruz.                                                                                                     AMAIERA

29/10/2007 GMT -1

ToRtUrA GeLaK (UnaI)

xaranba @ 14:41

biolentzia1.jpgBuilling-a , gaurko gazteen hobbi bat da , eta oso gaizki ikusita egon arren , mutiko horiei ez die axolarik ematen . Denak baten kontra joaten dira eta gauzak botatzen diote , jotzen diote , nahi ez dituen gauzak egitera behartzen diote , psikologora joaten dira besteen “ torturengatik ” eta batzuk suizidatu dira eta guzti.“ Torturatuak “ oso presionatuta sentitzen dira . Hain gaizki daude ze ezin dira inortaz fidatu , ezin dira kalera atera beldurragatik eta ez dira beste pertsonekin erlazionatzen .Eskoletan gertatzen dira gehien bat gauza hauek eta batez ere irakaslea ez dagoenean edo ez duenean begiratzen ; gainera , torturatuak ez diote ezer esaten beldurra ematen dielako .Kasu bat da , adibidez , mutil bat oso potoloa denean denak berarekin sartzen dira : zirikatzen dute , jotzen diote , gauzak kentzen diote eta ezkutatu edo ez diote ematen , korrika egitera behartzen dute , eta abar .Jendeari geroz eta gehiago kezkatzen ari da gai honekin . Oso gaizki pasatzen dute mutiko hauek eta ez dago gazteei hori aldatzeko formarik .Zer da gertatzen hari zaiena gazte horiei hori egiteko beste horiengandik kezkatu gabe .Guraso asko besteen gurasoengana joan dira kexatzera  beraien semeak zer egin duten esateko eta , kasu askotan , gurasoak ez diete kasurik egiten .Pertsona asko daude arazo onekin eta ezin dira lasai bizi . Pertsona hauek trastornaturik geratzen dira kasu askotan eta , batzuk , gaixotzen dira ez dutelako jan nahi edo txoko batean geratzen direlako eta ez direlako bertatik mugitzen beldurrak eraginda .Bizi gogorra eramaten dute eta esaten du psikologo batek , lehenago aipatu dudan kasuetan , oso zaila dela pertsona hauei laguntzea , trastorno handiak izaten dituztenean batez ere .Gogoratu ezazue , gauza hauek , batez ere , klaseetan gertatzen direla.

24/10/2007 GMT -1

UMEA ETXEAN EDUKITZEKO AUKERA (MiRIaM)

xaranba @ 08:17

Nire ustez aukera on bat izan daitekeela pentsatzen dut.Testua irakurri baino lehen ez nuen orain bezala pentsatzen.Uste dut arrazoia daukala,egia da mingarriagoa ,zailagoa edota arriskutsuagoa ,izan daitekeela , baina ospitalean baita ere arrisku hori izateko aukera daukazu.Ospitaleetan gaur egun, haurdun zaudenean ia erditzeko ,zenbait cm - dilatatutaepidurala jartzen dizute,(nahi baldin baduzu bestela ez , askotan hospitaletara joaten diren emakume asko erditzeko epiduralarik gbae izaten dute semea) eta egia da gehienetan ez duzula ezer sentitzen ,epiduralaren ondorioz.Baina askotan pasatu izan da, epiduralak dituen efektuak erditze erdian pasatzea eta orduan min asko sentitzea.Nire ustez etxean izaten balin baduzu umea askoz intimoagoa dela iruditzen zait.Zure etxean zaude eta inorrek ezin dizu ezer esan .Eta garrantzitsuagoa dena , etortzen diren emaginak ,laguntza behar baduzu eskaintzen dizute ,baina inola ere ez ,ez dizkizute ematen ez medikamendurik ez ezer,pentsa gauza sintetiko guzti horiek kalte egin diezaioketela umeari.Ospitale batean ez daukazu etxeko bakea eta lasaitasuna bezala,eta hori ama eta umeari eragin handia sortzen diote.Umea izan aurretik etxea ondo prestatzen da, dena punttuan egoteko.Badira emakume askok bainuontzian izaten dituztenak umeak.Jendeak pentsatu dezake arrisku handia izan daitekeela umearentzat,baina guztiz kontrakoa da.Umea tripa barruan dagoenean urez inguratuta dago,orduan bainuontzian erditzea askoz hobea dela esaten dute medikuek .Umea etxean edukitzearena ,pentsa dezakezue ez dela normalena , baina “balore” eta pentsaera kontua dela pentsatzen dut.Horregatik bakoitzak ikus dezala , baino behintzat jakin dezazuela aukera hori ere hor dagoela eta modu honetan umeek ez dutela arriskurik jasotzen,edo behintzat ez hainbeste medikamendu kontuarekin.Eta bukatzeko , esan modu hau ez dagoela hain ondo ikusita.Baina argi utzi nahi dudana gauzatxo bat da: lehen gure aitona-monen garaian semeak edukitzen zituztenean guztiak ,eta guztiak esaten dudanean guztiak dira, etxean izaten zituzten ,modu naturalean,eta begiratu umeak osasuntsu ateratzen ziren.Nire galdera da:Zergatik ez da modu hori mantentzen eta orain erditzeko ospitaletara joan beharra dago?

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!