Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

Atala: 07-08 KRITIKA LITERARIOA

10/12/2007 GMT -1

TXAKURRARI GAUEAN GERTATUTAKO ISTRIPU BITXIA(Kristina Zaldua)

xaranba @ 08:37

Mark Haddon ipuin honen idazlea, 1962an jaio zen Northampton (inglaterran).

Literatura ingelesa ikasi zuen Oxford-en eta Edinburgoko unibertsitatean bukatu zituen ikasketak.

Urte batzuetan adimen urriko pertsonekin lan egin zuen eta inspirazio oso ona izan zuen liburu hau idazteko.

LIBURUA:

Liburua irakurtzen hasi nintzenean ez zitzaidan batere gustatu, oso arraroa zen eta gauza asko kontatzen zituen eta asko nahasten zidan. Baina liburu erdia irakurri eta gero jakingura nuen ea nor zen beste ama hori… Lehengo kapituluak nahiko zailak ulertzeko dira, baina gero, istorioa pixka bat ulertzen duzunean, nahiko ona da.

LABURPENA:

Cristopher istorioaren protagonista da, 15 urte ditu baina autista da.

Ez ditu pertsonak ulertzen. Baina matematika, zenbakiak, fisika eta honelako gauzak oso ondo daki. Bigarren mailako ekuazioak, buruz egiten ditu eta 7507 bitarteko zenbaki lehenak esateko GAI DA.

Ez ditu kolore horia eta marroia gustuko eta ez ditu jaten kolore hauetako janak.

Ez zaio gustatzen jendea ukitzea eta ez zaio jende pilaturik egotea. Arratoi bat du Tobby izena du.

Liburua txakur hil batekin hasten da, Wellington, Shears andrearen txakurra.

Eta Christopher  ikertzen hasten da baina bere aita ez du  nahi bera ikertzerik. Liburu bat idazten dago txakurraren hiltzaileari buruz. Aitak esaten dio bere ama bihotzekoa jota hil dela. Egun batean bere aitak ikertzen harrapatzen dio eta liburua kentzen dio. Shears andreak esaten dio shears jauna eta bere ama maitemindu zirela. Christopher bilatzen du eta liburuarekin batera bere amaren gutunak Londresetik idatziak aurkitzen ditu. Aitak christopherri esaten dio bera dela txakurraren hiltzailea dela, eta Christopher hori entzutean ikaraturik dago eta bere amarekin joatea erabakitzen du.

Londresera doa eta bere ama aurkitzen du.

30/11/2007 GMT -1

IpuIN LIzuNAk (Mikel)

xaranba @ 10:12

-Nik ipuin lizunaren istorio bat kontatuko dizut.

Ipuin hau neska eta mutil batzuen erlazioa kontatzen du,hau,Bartolok Maritxurekin erlazionatu nahi da eta maritxuk ere nahi du Bartolokin erlazionatu.Bartolok Maritxurekin arreman sexualak egiten ditu .Batolok Maritxuri larrua jotzen dio behin eta berrriro ondoren Maritxuk zakila miazkatzen dio Bartolori eta hitzegin dute beraien artean ze nolako zakila duen Bartolok eta ze nolako alua duen Maritxuk.

-Idazleari buruz  hitzegingo dizuet pixka bat idazlea Aitor Arana da.

Aitor legazpian (Guipuzkoa)jaioa da1963 abenduaren 21 ean.Idazle honek idazteko gai oso arraroak artzen ditu nere ustez zeren nik irakurri ditudan hiru liburuak arreman sexualetas doazte (mutila eta neska/bi mutilen arreman sexualaketa mutiko batek bere emaztea hilda dagüela larrua jotzen dio.

-Orain nere iritzia emango dut :Nire ustez ez nuke gai horretaz hitzegindo zeren perbertitu bat dela ezango dute Euskal herrian eta gehien bat bere herrian (Legazpian) denok gaizki begiratu lioketen.Nire ustez hitzegin beharko zuen orain Euskal herrian eta mundu guztian moda dagoen gai batetaz hitzegin beharko luke jende guztia bera ezagutzeko eta horrela ospetxua egingo lirake.

-Hau izan da nere kritika literarioa.

23/11/2007 GMT -1

xABIneitoR (kRISTINA)

xaranba @ 08:48

                                                  POLOLOAK:              POXPOLIÑEN LURRIÑA  

Pololoak poxpoliñen lurriña, “trilogia” antzeko komikiak dira eta oraingoz bi daude:

 -Pololoak 1.” Poxpoliñen lurriña" (2004an argitaratu zen)-Pololoak 2.” Poxpoliñaren bahiketa" (2006an argitaratua)

-Pololoak 3. Atxeritoko balada"  (ez dago argitaratuta zeren komiki honetan lanean dago oraindik ).

 

Trilogia honen idazlea Patxi Gallego da.

Patxi Gallego Errenterian jaio zen 1973ko apirilak 10ean.

Komikigile gipuzkoarra da.

Leioan arte ederrak ikasi zituen eta aldizkarientzako komikiak egin ditu, hala nola, “lau haizetara” aldizkariarentzat.

 

Komikiaren protagonista  Xabinator ezizenez ezagutzen da, baina bere benetako izena Xabino Iizuniaga da.

Xabinatorren helburu bakarra emakume euskaldunak salbatzea da horretarako bere usaimena, bueno bere superusaimenarekin. Baina, salbamenaren truk, fabore sexualak nahi ditu.

Xabinator, neska batez maiteminduta dago, kariñe.

Txapela bat du eta  hegan egin dezake.

 NIRE IRITSI PERTSONALA: 

Komiki hau ez zait gehiegi gustatu, zeren ez dut istorioak ondo ulertu.

Gainera oso euskara, niretzat behintzat arraroa, eta ez dut gehiegi ulertu.

Baita ere, ez zaizkit komikiak gustatzen.

IpuIn LizuNAk (AitorFndez)

xaranba @ 08:40

Ipuin Lizunak Liburuko hiru atal irakurri ditugu klasean.Liburu hau Aitor Aranak idatzi zuen 1994ean. Aitor Arana 1963. ean jaio zen abenduak 21ean, Legazpin (Gipuzkoa).Unibertsitatera iritsi arte ikasi zuen, eta hamazazpi urterekin idazten hasi zen. Klasean irakurri ditugun ataletan denetik dago, hildakoekin sexua, munstroekin etab. Izenburuak esan bezela ipuin lizunak dira.

 

Lehenengo istorioa bi gazteein buruzkoa da, Maritxu eta Bartolo. Maritxu uraren bila joaten denean Bartolorekin topatzen da eta txortan egiten dute. Maritxuren aitak harrapatu egiten ditu eta ezkontzen derrigortzen ditu. Bigarren istorioan zientzialari batek esperimentu bat egiten du, pertsona bat sortu. Taberna batera joaten da eta han Gizon bat ikusten du, Iñaki. Honi garuna kentzen dio eta berak sortzen arri den gizonari jartzen dio. Hurrengo egunean gizona esnatu egiten da eta zientzialariarengana joaten da honi arropa kendu eta sexu harremanak edukitzen dituzte. Hirugarren istorioko protagonista Josu deitzen da eta berak maite duen neska istripu batean hil egin da. Neskak Josuri txortan egingo zutela hitz eman zion eta Josuk bere hilobira sartzea pentsatzen du. Josu kanposantuan sartzen da  eta neskaren  hilobia aurkitzean hil kutsa ateratzen du eta neskarekin txortan hasten da, atzetikan norbait gerturatzen zaio eta hilkutsan ixten ditu mutila eta neska batera.

12/11/2007 GMT -1

XABINEITOR (Joseba)

xaranba @ 07:31

Patxi Gallego Palacios, Errenterian jaioa da (Gipuzkoa), 1973. urtearen apirilaren hamarrean. Bere bizitza eta ikastetei dagokionez, Arte Ederretan lizentziatua da, Leioan. Institutu bateko irakaslea ere bai, DBH-ko ikasleak zituen. Komikigilea izatea da bere lana. Komiki-tirak egin izan ditu aldizkari baterako, “Lau Haizetara” aldizkariarentzako.

            2004.urtean sortu zuen euskal super heroi bat, Xabinator. Orain arte, hiru liburu aterata ditu. Euskaraz idatzitako komikiak dira. Euskaraz idatzita euskaldunentzako. Hala ere helduentzako liburuak dira, barruan dituen gaiak direla eta. Komikian prosa atalak ere ikus daitezke, baina bakarrik zati batzuetan.            Irakurritako liburua, Pololoak, Poxpoliñen Lurriña da. Komikia Xabinator super-heroiaren istorioa kontatzen du pixka bat eta Kariñe emakume poxpoliñari buruz ere hitz egiten du. Euskal Herriko gai batzuei buruz ere barre “ironikoa” ere egiten du. Gure kultura edo gizartearekin barre eginez, eta ez kritikatzen. Bera ere euskalduna da, eta bere helburua, ez dut uste gu kritikatzea izango denik.

            Liburuaren euskara, zerbait arraroa da, beno arraroa ez, euskara batua ez du erabiltzen, eta erabiltzen badu gutxitan eta prosa dagoen testuetan. Komikiaren bokadiloetan dauden hitz batzuengatik esaten dut. Gainera leku batzuetan ere gaztelera sartzen du.

            Liburua ondo dago irakurtzeko, barre egiteko batik bat. Zeren ez da liburu serioa baina hala ere ondo dago, niri gustatu zait.

31/10/2007 GMT -1

XABINEITOR (UnAi)

xaranba @ 14:12

Xabinator , poxpolinen super heroia da eta bere komikietan zer egiteko gai den erakutsiko digu .Xabi bere pastillatxo bat hartuta Xabinatorren bihurtzen da eta jendea salbatzen du bere super botereekin .Pertsonaiak :1 – Xabi da gure pertsonai handiena .2 – Kariñe , Xabik gustuko duen neska da .3 – H jauna , Xabiren homeopata da eta hari esker lortu zituen Xabik bere botereak .4 – Aldanondo inspektorea Xabinator atxilotu nahi du eta edozer egingo du hori lortzeko .5 – Kortajarena Xabinatorren etsai handiena da . Gainera Xabinatorrek Lauburu bat jaurti zion burura eta bertan geratu zitzaion.Potroak ditu Xabi egiten duena egiteko !Nahi duen neska guztiekin egiten du txortan !Baita zipayoen aurka egiten du eta ez diote harrapatzen .Bere komikiak oso interesgarriak dira eta jendeari gustatuko zaizkiela uste dut .Ez dago bera bezalakorik eta super heroi guztietatik hoberena izango da .

22/10/2007 GMT -1

IpUiN LiZuNaK (Kristina Zaldua)

xaranba @ 08:12

 “ Ipuin lizunak” ipuina  irakurri dut eta Aitor Aranari buruzko informazioa bilatu dut.Aitor Arana 1963. urtean jaio zen abenduaren 21ean , Legazpi (Gipuzkoa).Unibertsitaterainoko ikasketak egin zituen, eta hamazazpi urtekin  idazten hasi zen. Lau urtez, Euskara irakaslea izan zen Legazpiko AEKn eta Euskaltegian.HOTS kultur aldizkariaren arduraduna izan zen, itzultzailea era da. “Ipuin lizunak” hiru dira: Sasian,egungo frankestein eta horitzako orduan.Istorioak pixka bat faltsuak dira eta arraroak dira, gainera izenburua esaten duen bezala ipuin lizunak dira. Lehengo ipuina bi gazteei buruz da, Bartolo eta Maritxu.Maritxuk Bartolorekin topatzen da mendian eta  sexu harremanak izaten dituzte. Azkenean, Maritxuren aita harrapatzen die eta Bartolori Maritxurekin ezkontzeko agintzen dio. Bigarrena, gizon zientzialari batek esperimentu bat egiten dago, pertsona bat hain zuzen ere.  Baina pertsona egiteko garun bat behar du. Egun batean taberna batera doa eta gizon batekin topa egiten da, Iñaki.Iñaki hiltzen du eta garuna kentzen dio eta “Frankestein”-ri jartzen dio.Frankestein - ri Iñaki izena jartzea eraikitzen du, eta hurrengo egunean Patxi, esnatzen da, eta zientzialariari arropa kentzen hasten dio eta honek ez du nahi baina azkenean sexu harremanak izaten dituzte. Hirugarrena eta azkena gizon eta neska bati buruz da.Josune kotxe istripu batean hil egiten da.Eta Josuk txortan egin nahi du, Josunerekin.Gauean kanposantura joaten da, hil kutxa irekitzen du eta txortan egiten du.Ipuin honek bi amaiera ditu: A)     Bukatzerakoan,  Josune “berpiztu” egiten da eta lasai-lasai joaten dira etxera.B)     Norbait entzuten dio eta hurbiltzen da, Josuk ez ikusteko hilkutxan sartzen da. Eta pertsona hori hilkutxa zuloan sartzen du.

11/10/2007 GMT -1

IPUIN LIZUNAK (UnAi SaLGado)

xaranba @ 08:27

Inoiz ez dut ikusi , inoiz , liburu pornografikorik eta gainera maritxuren kantuan basatua zegoena . Bai espabilatua Txernoko tipo hau ! Baditu barrabilak tipo hau hori kalera ateratzeko ! Baina uzte dut pasatu dela , jendea honetatik azkenean kexatuko dela , batez ere emakumeak ; eta hori ez dut uste ez denik gertatuko ( gertatu ez bada , noski ) , gaur egungo emakumeak ez direlako konturatzen hori literatura baino gehiago artea dela .Baina , nire uztez liburu ona izan behar da ( noski pasatu dela pixka bat “gaur egungo Frankenstein” eta beste kapitulu batzuekin ) eta erosiko dugula klasekoak ( mutilak ) .Oso motibatua ikusi dut Gil lhen kapitulua irakurri dugunean eta hori esan nahi du liburu ona izan behar dela ( eta hori esaten dut Gili ez zaiolako irakurtzea gustatzen eta irakurtzeko zerbait gustatzen zaionean ona izan behar da ) .Eta liburua gomendatzen diot mundu guztiari.Bukaera .

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!