asdf

Ikastetxean irakasleak apunteak gaztelera hutsean eman dizkit. Eta nik D ereduan ikasten dut. Bizitza osoa daramat euskaraz ikasten, zertara dator orain niri galderatxo hauek gazteleraz irakurraraztea?
Erantzuna sinplea da. Nire gelakide bi atzerritarrak dira, bata Segoviatik etorria eta bestea… ez dakit nongoa den.
Irakasleren batek bileraren batean zerbait esan duela eta hurrengo klaseko apuntetxoak elebietara eman didate, euskaraz eta gaztelaniaz. Baten batek esango luke ongi dagoela, bidezkoa dela, hori dela jorratu beharreko bidea… hala ere berriro esango dut, aspergarria gerta banaiteke ere: Nik D ereduan ikasten dut, bizitza osoa daramat euskaraz ikasten, zertara dator orain niri galderatxo hauek gazteleraz irakurraraztea?
Euskaltzaleok beti eskuzabalak izan gara eta horrek askotan burumakur ibilarazi gaitu. Zerbait esanez gero, gaztelera hutsean idatzitakoa elebidun egiten dute, baina nire hizkuntza txikiagoa , gutxiagoa egiten duen horrek hor darrai, beti present. Ez didate ez euskara-ingeleraz apuntetxoak eskuratzen! Beti gaztelera. Eman diezaietela euskara-gazteleraz ez dakiten horiei, baina niri? Nik D ereduan ikasten dut, bizitza osoa daramat euskaraz ikasten, zertara dator orain niri galderatxo hauek gazteleraz irakurraraztea?
Badira bai inguruan oztopo ugari jartzen jarraitzen dutenak. Eta badira ere oztopo horien aurrean ezer egiten dutenak.
Jakin bezate "gure aitaren etxea defendatuko dugu".
Historian zehar natural izan dira hizkuntzek jasan dituzten aldaketak, ez ezagutzerainoko aldaketak. Gerrateak izan direla, arrazoi ekonomikoengatik emigrante kolonoak, izurriteak… baina gaur, XXI. Mendean zerk erasotzen du gure hizkuntza preziatua? Orduan bezala gaur ere badira gerrateak, badira izurriteak eta badira ere, nola ez, arrazoi ekonomikoak. Gaur, ingelesaren indarra aberasgarria zaigu. Aniztasuna onuragarria zaigu. Ez dirudi marokoarra edo hungariarra edo… gailenduko zaigunik Euskal Herrian. Garai batean ez bezala gaur arrazoi politikoak dira, ene uste apalean, euskararen arerioak. Frantziar errepublikarekin batera hasi ziren komeriak. Frantziak bat behar zuen izan, hizkuntza bakarrarekin, nortasun bakarrarekin. Gaur iparraldeko euskara desagertzear dago, eta ez dirudi Sarkozyri ezta ipar euskaldun gehiengo bati ere gehiegi axola zaienik. Hor dago kakoa, NORTASUNA. Hego aldean zer? Beno, Crystal irakurri ondoren iruditzen zait gauzak ez daudela hain gaizki. Ikastetxeek – planak direla eta lanean dihardute, hedabide zenbait euskaldunak ditugu, jaurlaritzak neurriak hartzen ditu (internet etxe askotan, euskal Curriculuma…). Athletic inoiz baino euskaldunagoa “duzue, “Akaba bera-bera” ez akaba eta ez bera, gora eta gora Europan zehar. Soroizek eta konpainiak hor dihardute euskal antzerkigintzan; Ken-7, Oskorri ibiltari, Asgarth, garai bateko Ertzainak, Idi bihotz, kauta, Su ta gar, EH sukarra… bertsolaritza geroz eta indar gehiago hartzen ari da… izan gaitezen baikor. Finantzazioan huts egiten badugu ere, hau da gure ARTEA. Arerioa nortasun kontzientzia falta da. Baina zergatik? Gureak ezin duelako atzerritar artearekin lehiatu. Hala, nortasuna galtzen dugu, lapurtzen zaigu. Izan gabe nor garen dakigula diogu. Ja!Gaur erreal-ari asko ditugu, guztiak madril zaleak!! Euskaldun loti ugari ditugu gure artean. Horiekin zer? Zein jarrera izan? Ferran Suayren haritik, asertiboak izan gaitezen! Asertiboak? Gazteleraz behin eta berriz hitz egiten didan ikaslearekin asertiboa behar dut izan? Ez dakit. Gure helburua lor nahian “zuzena” deritzot 111.orrialdean Crystalek esaten diguna: “hizkuntza ofizial” kontzeptua “helburu jakin baterako ofizial” izaerarekin ordezkatzea eta denbora helburu horiek zein izan behar luketen argitzeko ahaleginetan ematea. Batez ere nekea gutxiago izango litzatekeelako. Ados, jarri gaitezen orain denok zein bide euskaraz jorratu eta zein bide beste hizkuntzaren batean egin behar dugun erabakitzen. Baina, zergatik jorratu behar ditugu bide batzuk euskara ez den beste hizkuntza batean? Zein bide? Gaztelerak guztiak ditu erabilgarri eta euskarak “pagozkoak”? (…) Berriro ere makurtu behar gatzaizkio gaztelerari? Zergatik? Etorkizuneko erronka nagusia kontzientzia da. Nola esnatu euskaldun loti horiek? Etorkizuneko erronka nagusia Nortasuna da. Nola esnatu … ez al naiz politika egiten ari???? Geure arteari gogor eutsi behar diogu. Ez dut beste irtenbiderik ikusten. Bide berriak euskaraz jorratu behar ditugu gaztelerari tokia eman gabe. Beste batzuk arduratuko dira hortaz. Ikastetxeetan horiek dira landu behar ditugunak kontzientzia piztu nahi badugu. Ez da erraza, lehia izugarria da. R.Madril, Fama, OT, Bisbal, El canto del loco, La oreja de…,
Martxoak 25-26an, Ordiziako udaletxeak antolaturiko Ferran Suayren ikastaroan izan naiz. "Taller d`splai linguistic". 10 orduko ikastaroa. Euskaldun izanik, izan nahirik, bizimodua euskararen alde normalizatu nahian dabilenarentzako interesgarria oso. Norberak hainbat egoeratan izaten dituen jarrerari buruz hausnarketarako baliogarria.Zein hizkuntza-jarrera izaten dut euskaldun berri baten aurrean?, Ezagunen aurrean?, Eroskiko kutxa-zainaren aurrean? Lankide euskaldun baina beti gazteleraz zuzentzen zaidanaren aurrean? Zergatik makurtzen natzaio gaztelerari halako egoeratan? Zergatik gertatzen zait hain erraza makurtzea? Ez dut bestea egoera deseroso batean jarri nahi. Barkamena ere eskatu izan diot, aitortzen dut, hari euskaraz egin eta ez dakiela erantzun didanean. Barkamena eskatu! Baina zergatik?????? Hark jakin ez eta nik barkamena eskatu!!!!!!!!!!!!! Zer demontre dut buruan egoera horietan??? Halakoak ez jasateagatik, azkenean, nekeak jota, gazteleraz egiten dut. Eta honek bere ondorioak ditu. Amorrua. Oporraldi hauetan Euskadiko Kutxan, Caja Laboral guztiontzat, izan naiz nire diru urriak moldatzen. Sartu bezain azkar konturatu naiz bertako erdaldun guztiak miopeak direla. DIRECCION-zuzendaritza / ATENCION AL CLIENTE- bezeroari arreta… eta halakoak dituzte sabaitik zintzilik. Laguna dudan langileari aipatu eta zer esan ez dakiela utzi dut. “Bai, badakit hobe dela biak tamaina berean jarriko bagenitu”. erantzun dit halako batean. Eta nik neure buruari: “biak tamaina berean!” bai, ziur? Euskaldun loti hauek noiz esnatuko zain bagaude…gureak egin du. Iruditzen zait esanguratsua gertatzen dela gure herriko dendatan izenak, horma-irudiak, zein hizkuntzatan jarririk ditugun ikustea. Gaztelera hutsean, euskara hutsean, elebietara… bata edo bestea azpimarratuz. Zein azpimarratuz? Zein interesen arabera azpimarratuz?Duela aste batzuk telebost ikusten ari nintzela, tertulistoak Duran i Lleida politiko katalanari aipatzen zioten nola Generalitateak arkitekto bati isun bat jarri zion bere negozioan horma-irudia gaztelera hutsean jarri zuelako. Ez omen ziren kontuak hala, hau da Katalunian legeak dio gutxienez katalaneraz jarri behar direla halakoak. Beraz legea ez betetzeagatik jaso zuen isuna. Ferranen haritik , gazteleraz askotan entzun izan dugun esaldi polit horietako bat aipatuz: “VIVE COMO PIENSAS O PENSARAS COMO VIVES”. Nola bizi naiz? Nola pentsatzen dut? Pentsatzen dudan moduan bizi naiz? Hala bizitzen saiatzen naiz? Jabetzen al naiz hortaz guztiaz?Kontua ez da besteek dituzten aurreiritziak, nik ditudanak baizik. Justifikatu beharra al dut euskaraz zergatik hitz egiten dudan? Ferranen gomendioa: ez arrazoitu, tranpa hutsa da, arrazoitzeak galdetzailea indartzea garamatza. Tinko eutsi. Ez makurtu. “Errudun” sentiarazten bagaituzte manipulatuak gara. “Ez-jakin” sentiarazten bagaituzte manipulatuak gara. “Deseroso” sentiarazten bagaituzte manipulatuak gara. Manipulatua naiz? Psikologia ikuspuntutik badira pertsona pasiboak, asertiboak eta oldarkorrak. Nolakoa naiz ni egoera horietan? Ez da harritzekoa topatzea adibidez euskaldunak gaizki sentitzen direnak erdaldun bati euskaraz egiten zaionean. Badira ere pertsona oldarkorrak, hauek aldiz pentsatzen , sentitzen , irizten eta nahi duena esaten eta egiten dute…baina besteek errespetatuak izateko duten eskubideak errespetatu gabe. Nolakoa naiz ni? Hala, jarrera asertibo-linguistikoa dut? Hau da: norberaren hizkuntza erabiltzea, mintzakideak errespetatuz, mehatxurik gabe, inor behartu gabe, eroso sentituz. Nahi bai, ja! TINKO EUTSI EZ MAKURTU NIK EGITEN DUDANA GARRANTZITSUA DAX2R
Nik abesti honen zenbait balorazio edo ideia azalduko dizkizuet. Beno niri abesti hau ez zait asko gustatu, zeren eta ez dator bat nire gustoko musikarekin (punk eta rock n’ roll) baino bai bere barnean dituen zenbait mezu importante. Adibidez "ba al daki inork bereizten zerua ta infernua", nere ustes ez norberak bereiztuko ditu bere zerua eta bere infernua baino ez ondoan dagoenaren zerua eta infernua, hau da , norberak daki zer dagoen gaizki berarentzako eta zer ondo, zer gustatzen zaio eta zer ez. Gero ere gustatzen zait "erantzunen beldur al zara" esaten duen parrafoa zeren bizia bezain egia iruditzen zait zeren batzutan egiten ditugu zenbait galdera eta gero erantzuna ematen digutenean harrituta gelditzen gea eta pentsatzen dugu zergatik galdetu nion hori. Hori askotan gertatzen da eta guztioi noizbait gertatu zaigu horregatik uste det pentsatu behar dugula galdetu baino lehen, hori hobeagoa delako gaizki geratu baino lehenago. Ostean beste esaldi bat dago,horretaz baita ere komunikazioen optatiban hitzegin dugu, "ba al dakigu bereizten albisteen kolorea",hau da ba al dakigu nork bidaltzen digun informazioa, zeren ez da berdina zu informazio ezkerti bat entzutea edo informazio eskuinti bat entzutea. Segun zein da gu entzuten duguna informazioa aldatuko da nabarmenki gainera.azkenekoz beste esaldi on bat: "begiak ireki behar dira kolpe ta kolpe artean" hau da begiak ireki behar dira ikusteko txiroen gosea eta dirudunen gaiztekeriak. Zerbait egiten dugunean pentsatu behar dugu zerbait alboan dugunarengan ere zeren bestela dirudun amorragarri batzuk bezala izango gara. Horregatik kolpe ta kolpeka mundua aldatuz jun behar gara eta ahal dugun moduan lagundu behar dugu aldaketa hori zortu ahala izateko. Textu hau idatzita dago irakurlea zenbait erreflexio edo halako zerbait egiteko. Abestia bezala naiz eta ez gustatu textua irakurri eta erreflexionatu hortaz, zeren ez da textu bat gezurrez beteta dagoena baizike ta egiaz neure egiaz. Hau amaiera da.
Mark Haddon ipuin honen idazlea, 1962an jaio zen Northampton (inglaterran).
Literatura ingelesa ikasi zuen Oxford-en eta Edinburgoko unibertsitatean bukatu zituen ikasketak.
Urte batzuetan adimen urriko pertsonekin lan egin zuen eta inspirazio oso ona izan zuen liburu hau idazteko.
LIBURUA:
Liburua irakurtzen hasi nintzenean ez zitzaidan batere gustatu, oso arraroa zen eta gauza asko kontatzen zituen eta asko nahasten zidan. Baina liburu erdia irakurri eta gero jakingura nuen ea nor zen beste ama hori… Lehengo kapituluak nahiko zailak ulertzeko dira, baina gero, istorioa pixka bat ulertzen duzunean, nahiko ona da.
LABURPENA:
Cristopher istorioaren protagonista da, 15 urte ditu baina autista da.
Ez ditu pertsonak ulertzen. Baina matematika, zenbakiak, fisika eta honelako gauzak oso ondo daki. Bigarren mailako ekuazioak, buruz egiten ditu eta 7507 bitarteko zenbaki lehenak esateko GAI DA.
Ez ditu kolore horia eta marroia gustuko eta ez ditu jaten kolore hauetako janak.
Ez zaio gustatzen jendea ukitzea eta ez zaio jende pilaturik egotea. Arratoi bat du Tobby izena du.
Liburua txakur hil batekin hasten da, Wellington, Shears andrearen txakurra.
Eta Christopher ikertzen hasten da baina bere aita ez du nahi bera ikertzerik. Liburu bat idazten dago txakurraren hiltzaileari buruz. Aitak esaten dio bere ama bihotzekoa jota hil dela. Egun batean bere aitak ikertzen harrapatzen dio eta liburua kentzen dio. Shears andreak esaten dio shears jauna eta bere ama maitemindu zirela. Christopher bilatzen du eta liburuarekin batera bere amaren gutunak Londresetik idatziak aurkitzen ditu. Aitak christopherri esaten dio bera dela txakurraren hiltzailea dela, eta Christopher hori entzutean ikaraturik dago eta bere amarekin joatea erabakitzen du.
Londresera doa eta bere ama aurkitzen du.