Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

23/11/2007 GMT -1

IpuIn LizuNAk (AitorFndez)

xaranba @ 08:40

Ipuin Lizunak Liburuko hiru atal irakurri ditugu klasean.Liburu hau Aitor Aranak idatzi zuen 1994ean. Aitor Arana 1963. ean jaio zen abenduak 21ean, Legazpin (Gipuzkoa).Unibertsitatera iritsi arte ikasi zuen, eta hamazazpi urterekin idazten hasi zen. Klasean irakurri ditugun ataletan denetik dago, hildakoekin sexua, munstroekin etab. Izenburuak esan bezela ipuin lizunak dira.

 

Lehenengo istorioa bi gazteein buruzkoa da, Maritxu eta Bartolo. Maritxu uraren bila joaten denean Bartolorekin topatzen da eta txortan egiten dute. Maritxuren aitak harrapatu egiten ditu eta ezkontzen derrigortzen ditu. Bigarren istorioan zientzialari batek esperimentu bat egiten du, pertsona bat sortu. Taberna batera joaten da eta han Gizon bat ikusten du, Iñaki. Honi garuna kentzen dio eta berak sortzen arri den gizonari jartzen dio. Hurrengo egunean gizona esnatu egiten da eta zientzialariarengana joaten da honi arropa kendu eta sexu harremanak edukitzen dituzte. Hirugarren istorioko protagonista Josu deitzen da eta berak maite duen neska istripu batean hil egin da. Neskak Josuri txortan egingo zutela hitz eman zion eta Josuk bere hilobira sartzea pentsatzen du. Josu kanposantuan sartzen da  eta neskaren  hilobia aurkitzean hil kutsa ateratzen du eta neskarekin txortan hasten da, atzetikan norbait gerturatzen zaio eta hilkutsan ixten ditu mutila eta neska batera.

19/11/2007 GMT -1

BuLLIng (Miriam)

xaranba @ 14:11

Nik bulling-ari buruz hitz egingo dizuet idazketa honetan.Nire ustez bulling-a gaur egun edozein lekutan dagoen arazo larri bat dela pentsatzen dut. Gelako “ikaskideek” izaten dira normalean beste gelako ikaskide bati egiten dizkioten mehatxuak, irainak etab.Ikaskide horrek gainera jasan behar izaten ditu.Ez da normala gaur egun gertatzen ari dena, bai, beti egon da klaseko jendea indartsua izan dena, eta indartsu hitzarekin ez nago hitz egiten indar fisikoari buruz baizik eta “boterea” duen pertsonaz baizik.Normalean bulling-ak jasaten duten pertsonek, zoritxarrez ,pertsona “ahulak”izaten dira erasotzaileen ikuspegitik.Gauza bat da bromak egitea eta horrelako gauzak, baina noski beste pertsonak jakinda bromak direla eta ez broma mingarriak baizik eta bi pertsonak barre egiteko bromak;egiten duena eta egiten zaionari eta alderantziz.Baina oso gauza desberdina da “broma” egitea jakinda besteari ez zaiola gustatzen, eta gainera hori jakinda behin eta berriz egitea.Nire ustez horrelako egoerak sortzen direnean klase baten barruan, eta maisua edo irakaslea ohartu egiten bada, tutoreari abisatu beharko lioke ,edo tutorea baldin bada ikusi duenak erasotzailearen etxera deitu beharko luke gurasoak jakiteko. Ez dena normala da gaur egun daukagun egoera bulling-arekin erlazionatuta.Adibide argi bat izango litzateke Jokinen kasua (Hondarribikoa).Nire eskuetan egongo balitz erasotzaileei merezi duten zigorra jartzea , bi aldiz pentsatu gabe kartzelaratu egingo nituzke , zeren bi edo hiru “kakamokordok” egin dutena Jokinen familia bizitza guztirako egongo dira jasaten historia gogoratzean.Niretzat bulling-a egiten duten pertsonek , errealitatean ahulak direnak haiek izaten dira.Beste batekin sartzeko beharra daukate zenbait izateko, norbaitek txalokatzeko edota boterea edukitzeko.Niretzat erru berdina dauka bulling-a egiten duen pertsona batek eta dakienak norbaitek bulling-a jasaten ari dela eta ez du ezer egiten edo ezer esaten. Ez zaidana batere normala iruditzen ,lehenengo bulling-a egitea hori hasteko eta okerrago sakelako telefonoaz grabatu sekulako jipoiak ematen eta ondoren interneten zintzilikatu.Erasotzailearen familia jakingo balu bere semea, bai neskak eta bai mutilak, ari direna egiten  batek baino gehiagok eskuak burura eramango lituzke , eta noski normalena izango litzateke. Eta bukatzeko esango dut, horrelako egoera sortuko balitz nire gelan , bi aldiz pentsatu gabe erasoa jasaten ari dena defendatuko nukeela , hortaz seguru nago.

12/11/2007 GMT -1

uMEA EtxEan EDukitzeKO AuKeRA.(Mikel)

xaranba @ 07:53

Orain umeak etxean edukitzearen gaiaz hitzegingo dizut pixka bat.Lehen  orain dela 20 urte gutxi gora behera mutil eta neska guztiak etxean jaiotzen ziren ,baina etxean jaiotzen ziren zeren eta lehen ez zegoen hospital askorik , probintzi bakoitzarentzat bat egoten ziren gero denbora pasa ahala hospitalak ia herri guztietan egiten hasi ziren .Hospitalean jaiotzea edo etxean jaiotzea ezberdintasun garrantsitsua dago .Hospitalen jaiotzen baza jende espezializatuekin jaiotzen zara eta beraiek badakite nola egin behar den erditze bat eta etxean egiten badezu etxeetara joaten diren medikueei deitu behar dezu bestela zu bakarrik egiten badezu ez dakizu umea atera denean nola erreakzionatu behar dezu zeren ni entzun det jaioberriei ezin zaiela asko ikutu zeren txarra da beraientzat .Nire ustez jendea hospitalera jotzen dutela zeren pentsatzen dute esku honetan daudela, nire ustez ere esku honetan zaude zeren beraiek anestesia jartzen dizute zuk ahal den gutxiago sufritzeko eta semea eduki bezain laster hartzen dute eta “enkubadora” batean sartzen dute semea eta “enkubadora” horretan pare bat egun edukitzen dute semea idartseko eta jaten ematen diote zainetatik.Etxean erditzen badezu zuk ez dakizu zer egin, manta batekin estaliko nioke ni .beste batzuk da dirua ez dutelako eta horregatik ez dute hospitalean erditzen .Erditzearen aurretik  oso urduri zaude   eta hospitalean oso ondo tratatzen dizute ez zaizu ezer faltatzen.Nire ustez etxean erditzea beldur handia  emango ninduke zeren zuk(amak) ez dakizu ea ondo pesatzen duen edo gehiegi pesatu duen ala alergiaren bat duen txikitatik eta gaitera etxean erditzearen ondorio txar bat da zuk etxean bakarrik egote aeta erditzeko ardua heltzen ba da eta ez dezu esta zure  senargairik esta bizilagunik zu bakarrik ezin dezu ezer egin eta oso arriskutzua da hori gertatzea .Beste ama batzuk ez dute hopitalean erditzen zeren hospitalari beldurra edo errespetua diotelako eta beraiek esaten dute hospitalera joan behar dela zerbait garrantsitsua edo oso txartoa denean baina erditzeko tontakeri batentzako ez dela joan behar horrelako emakume baten izena aipatuko dizuet Marta Iraurgi da hospitala beldurra ematen dion emakumea,hau da ni dakidan guztia umeak etxean edukitzeko aukeraz.

gOsEa (usefa)

xaranba @ 07:49

            Gai hauek behin eta berriz ikusi ditugu: izugarrizko pobrezia, etengabeko gosea, desnutrizioa, gaitz kutsakorrak... baina hau, gure ingurunean ere ikus dezakegu, ez hainbesterainoko graduan baina bai gauza serio bat bezala. Artikuluan, Argentinako goseaz mintzatzen zaigu, baina gai horiek betidanik dakizkigu eta edonon ikusi ditzakegu.

            Kalera ateratzen zara, eroskira, eta atean badago eskale bat eta pertsona horrek seguruenik gosea pasatuko duela.

            Argentina osoko gizartea ekonomia, osasun eta hezkuntza adierazlerik okerrenak ditu, Chacok. Chaco, Argentinako eskualde bat da, non pobrezia lurraldea hartuta dauka eta jendea hil egiten da desnutrizio eta gosez. Argentinako ipar-ekialdean dago eskualde hau. Elikagai faltak, Argentina osoan du eragina baina ez da berdin ikusten eskualde guztietan edo jendearen poltsiko guztietan. Argentinan bada jendea ere diruduna eta geroz eta horrelako jende gehiago egon, pobreziak gora egiten du. Lurralde hauetan aldaketa horiek oso nabarmenak dira eta herrietako jendea hil egiten da.

            Gainera leku hauetako bizi baldintzak oso onak ez direla esan dezakegu. Hango jendea kotoia lantzetik bizi dira, jarduera honetatik aparte ez dago ezer aipagarririk, bakarrik laborantza minoritarioa.

            Gobernuak larrialdietarako hainbat neurri hartu eta elikagaiez betetako zakuak bidali ditu Chacora, baina gobernuak bidalitako laguntzak nahikoak dira?

            Ezin daiteke beti han egon, eta hori erantzun bat da baina ez da konponbidea. Horregatik konponbide bat bilatu behar zaio arazo honi. Gosea arazo mundial bat da eta geroz eta zailagoa da konpontzeko zeren geroz eta handiagoa egiten hari da arazoa eta ez zaio konponbiderik ematen.

            Gainera gobernuak oztopoak ere jartzen dizkiela esan daiteke, zeren haiek beren arauak dituzte eta gobernua etortzean denean eta egiten zituzten gauzak debekatzen ditu, ez die ehizan egiten uzten, ibaian arrantza egitea edo bestelako ekintzak, baina enpresei basoa mozten uzten diete. Gainera ehizaz bizi ziren herriek orain ezin dute ehizatu eta janari eza dute eta janari falta eta horrelako arazoak. Haien ohiko janariak kendu eta beste batzuk hartzean tuberkulosia jasaten dute pertsona batzuk, eta haiek, tuberkulosia sendatzeko animali baten haragia erabiltzen zuten eta ezin dutenez ehizatu ba arazo gehiago sortzen dira.

            Horrelakoa da hango egoera eta egia esanda, egoera txarrean bizi dira, arazoetan murgildurik bizi direla esan daiteke, arazoak ebatzi ordez gehiago eta gehiago sortzen dituzte.

XABINEITOR (Joseba)

xaranba @ 07:31

Patxi Gallego Palacios, Errenterian jaioa da (Gipuzkoa), 1973. urtearen apirilaren hamarrean. Bere bizitza eta ikastetei dagokionez, Arte Ederretan lizentziatua da, Leioan. Institutu bateko irakaslea ere bai, DBH-ko ikasleak zituen. Komikigilea izatea da bere lana. Komiki-tirak egin izan ditu aldizkari baterako, “Lau Haizetara” aldizkariarentzako.

            2004.urtean sortu zuen euskal super heroi bat, Xabinator. Orain arte, hiru liburu aterata ditu. Euskaraz idatzitako komikiak dira. Euskaraz idatzita euskaldunentzako. Hala ere helduentzako liburuak dira, barruan dituen gaiak direla eta. Komikian prosa atalak ere ikus daitezke, baina bakarrik zati batzuetan.            Irakurritako liburua, Pololoak, Poxpoliñen Lurriña da. Komikia Xabinator super-heroiaren istorioa kontatzen du pixka bat eta Kariñe emakume poxpoliñari buruz ere hitz egiten du. Euskal Herriko gai batzuei buruz ere barre “ironikoa” ere egiten du. Gure kultura edo gizartearekin barre eginez, eta ez kritikatzen. Bera ere euskalduna da, eta bere helburua, ez dut uste gu kritikatzea izango denik.

            Liburuaren euskara, zerbait arraroa da, beno arraroa ez, euskara batua ez du erabiltzen, eta erabiltzen badu gutxitan eta prosa dagoen testuetan. Komikiaren bokadiloetan dauden hitz batzuengatik esaten dut. Gainera leku batzuetan ere gaztelera sartzen du.

            Liburua ondo dago irakurtzeko, barre egiteko batik bat. Zeren ez da liburu serioa baina hala ere ondo dago, niri gustatu zait.

31/10/2007 GMT -1

TOrtURa gElAK (josu ETxaniz)

xaranba @ 14:20

Tortura gelak… ez nago ados termino horrekin. Nik uste dut ikasgelan baino gehiago gelatik kanpo gertatzen direla gertakizun hauek. Baina badaude kasu batzuetan asko handitzen dela  istorioa. Normala umeen artean horrelako gauzak gertatzea, egun batean bati eta beste batean bati. Bale eginkizun hau gaizki dagoela baina mundua horrelakoa da, gauza asko daude munduan “Bulling”-a baino inportanteagoak. Baina  “Bulling” hitz honen esanahia gaizki dagoela uste dut.Duela urte batzuk gure gurasoak eskolan zeudenean irakasleek ikasleak egurtzen zituzten zerbait gaizki egin ezkero edo gaizki portatzeagatik.Eta hori, ez al da “Bulling”-a? Edo orain zenbait autonomia erkidegoko ikastetxetan gertatzen den bezala ikasleek irakasleak jotzen eta apaltzen dituzte,Eta hori, ez al da “Bulling”-a? Hori gelditzeko era bakarra umeei txikitatik irakastea da nahiz eta oso zaila den.Umeei betidanik erakutsi zaie beste ume batzuei burla egitea edo jotzea gaizki dagoela baina argi dago ez dela nahikoa. Errespetua oso inportantea da elkarbizitzarako baina norbaitek ez zaitu zu errespetatuko zuk bera ez baduzu errespetatzen. Beraz guztion eskuetan dago hori aldatzea. Nik adibidez eskola kiroleko talde bat entrenatzen dut beste ikaskide batekin batera eta oso gustura nago umeekin zeren  eta gehiengoa oso ondo portatzen da entrenamenduetan. Baina badago ume bat edo beste besteen gainetik dagoela uste du eta horien erruagatik taldeko giro ona hausten da.Gainera hori guztia gutxi balitz entrenamendu batzuetan “borrokak” egon dira ume batzuen artean eta kasu horietan bi umeak korrika egitera bidaltzen ditugu.Normalean umeen eta gure artean giro ona egoten da eta ume askok ikasteko gogoa erakusten dute eta hori pozgarria da edozeinentzat.Honekin esan nahi dudana da eskola kiroleko entrenamendu batean txintxo egoten badira nik pentsatzen dut klase barruan antzeko egongo direla  eta ea zorte pixka batekin horrela jarraitzen duten hemendik aurrera.  Idazlan honekin argi uzten dut “Bulling”-a ez dela oraingo arazo kezkagarrienetakoa badago beste arazo handiagorik eta konpontzeko premia handiagoa duenik.Gainera ausartuko nintzateke esatera “bulling”-a gauza tenporala dela eta hemendik urte batzuetara ez da horrelako kasurik egongo behintzat gure eskolan (taldetxo batzuk kenduta).

XABINEITOR (UnAi)

xaranba @ 14:12

Xabinator , poxpolinen super heroia da eta bere komikietan zer egiteko gai den erakutsiko digu .Xabi bere pastillatxo bat hartuta Xabinatorren bihurtzen da eta jendea salbatzen du bere super botereekin .Pertsonaiak :1 – Xabi da gure pertsonai handiena .2 – Kariñe , Xabik gustuko duen neska da .3 – H jauna , Xabiren homeopata da eta hari esker lortu zituen Xabik bere botereak .4 – Aldanondo inspektorea Xabinator atxilotu nahi du eta edozer egingo du hori lortzeko .5 – Kortajarena Xabinatorren etsai handiena da . Gainera Xabinatorrek Lauburu bat jaurti zion burura eta bertan geratu zitzaion.Potroak ditu Xabi egiten duena egiteko !Nahi duen neska guztiekin egiten du txortan !Baita zipayoen aurka egiten du eta ez diote harrapatzen .Bere komikiak oso interesgarriak dira eta jendeari gustatuko zaizkiela uste dut .Ez dago bera bezalakorik eta super heroi guztietatik hoberena izango da .

BULLING (ChristiNA)

xaranba @ 07:33

Idazlan honetan bullyng-ari buruz hitz egingo dut. Bullyng hitza entzutean ez dakigu oso ondo zer esan nahi du. Ingelesetik datorren hitza da ,eta bere  esanahia hauxe da: pertsonen arteko tratu txarrak; fisikoki eta psikikoki izan daitezke. Ikasleak, lan bullyng-a egon daiteke, irakasle bullyngHitz hau geroz eta gehiago  entzuten ari da. Nire ustez ikasleen arteko tratu txarrak beti egon dira, baina orain geroz eta gogorragoak dira; hau izan daiteke, gazteak geroz eta informazio gehiago dutelako. Zigorrak ere oso baxuak dira.“Lehengo” bullyng-a oso desberdina zen, hau da, broma txikiak ikasleen artean, baina malezia gabe. Oraingo gazteak, mugikorrarekin ostikadak eta kolpeak grabatzen dituzte eta beste ikasleak txalokatzen eta barre eginez eta gero jipoia  interneten zintzilikatzen dute, nahi duen jendea ikusteko.Gazteak beste batzuk jotzen dituzte hainbat arazoengatik: inbidiak, batek beste baino nota onagoak ateratzen dituelako, batek bestea baino arropa politagoak dituelako…Mutilen eta nesken arteko lehiak ospeagatik ere izen daitezke.Niretzat eskola guztietan ikasle talde asko daude. Baina ez dira bakarrik borrokak, jipoiak eta horrelakoak psikoki ere izan daiteke.Adibidez, nire lagun baten ahizpa, sei urte dituela:Eskolan neska bat dago eta neska honek esaten die nola jantzita etorri behar diren jantzita eskolara, bestela iraintzen edo jotzen die. Hau gertatzen bada zer egin behar dugu? galdetzen gara.Biktimaren familiak, susmoa badute, tutorearengana joan behar dira, bera ere adi egoteko eta prebentzio lana egiteko.Bullyng egoera baldinba dago, inoiz  erasotzaileengana edo erasotzaileen familiara joan behar dute. Lan hau tutorea egin behar du. Eta seme alabari errurik ez duela azaldu behar dio. Orain dela gutxi, aldizkari batean irakurri nuen, Espainian ehuneko bian bullyng-a ematen dela. Jende asko “bullyng” entzutean ikasleetan pentsatzen du, baina hain bat motatako bullyng-a dago.Niri penagarria iruditzen zait hain gazte izanda, horrelako gauzak egitea,eta gainera jendea geroz eta gazteagoa izanda. Hau izan da nire iritzi pertsonala bullyng-ari buruz.                                                                                                     AMAIERA

29/10/2007 GMT -1

ToRtUrA GeLaK (UnaI)

xaranba @ 14:41

biolentzia1.jpgBuilling-a , gaurko gazteen hobbi bat da , eta oso gaizki ikusita egon arren , mutiko horiei ez die axolarik ematen . Denak baten kontra joaten dira eta gauzak botatzen diote , jotzen diote , nahi ez dituen gauzak egitera behartzen diote , psikologora joaten dira besteen “ torturengatik ” eta batzuk suizidatu dira eta guzti.“ Torturatuak “ oso presionatuta sentitzen dira . Hain gaizki daude ze ezin dira inortaz fidatu , ezin dira kalera atera beldurragatik eta ez dira beste pertsonekin erlazionatzen .Eskoletan gertatzen dira gehien bat gauza hauek eta batez ere irakaslea ez dagoenean edo ez duenean begiratzen ; gainera , torturatuak ez diote ezer esaten beldurra ematen dielako .Kasu bat da , adibidez , mutil bat oso potoloa denean denak berarekin sartzen dira : zirikatzen dute , jotzen diote , gauzak kentzen diote eta ezkutatu edo ez diote ematen , korrika egitera behartzen dute , eta abar .Jendeari geroz eta gehiago kezkatzen ari da gai honekin . Oso gaizki pasatzen dute mutiko hauek eta ez dago gazteei hori aldatzeko formarik .Zer da gertatzen hari zaiena gazte horiei hori egiteko beste horiengandik kezkatu gabe .Guraso asko besteen gurasoengana joan dira kexatzera  beraien semeak zer egin duten esateko eta , kasu askotan , gurasoak ez diete kasurik egiten .Pertsona asko daude arazo onekin eta ezin dira lasai bizi . Pertsona hauek trastornaturik geratzen dira kasu askotan eta , batzuk , gaixotzen dira ez dutelako jan nahi edo txoko batean geratzen direlako eta ez direlako bertatik mugitzen beldurrak eraginda .Bizi gogorra eramaten dute eta esaten du psikologo batek , lehenago aipatu dudan kasuetan , oso zaila dela pertsona hauei laguntzea , trastorno handiak izaten dituztenean batez ere .Gogoratu ezazue , gauza hauek , batez ere , klaseetan gertatzen direla.

24/10/2007 GMT -1

UMEA ETXEAN EDUKITZEKO AUKERA (MiRIaM)

xaranba @ 08:17

Nire ustez aukera on bat izan daitekeela pentsatzen dut.Testua irakurri baino lehen ez nuen orain bezala pentsatzen.Uste dut arrazoia daukala,egia da mingarriagoa ,zailagoa edota arriskutsuagoa ,izan daitekeela , baina ospitalean baita ere arrisku hori izateko aukera daukazu.Ospitaleetan gaur egun, haurdun zaudenean ia erditzeko ,zenbait cm - dilatatutaepidurala jartzen dizute,(nahi baldin baduzu bestela ez , askotan hospitaletara joaten diren emakume asko erditzeko epiduralarik gbae izaten dute semea) eta egia da gehienetan ez duzula ezer sentitzen ,epiduralaren ondorioz.Baina askotan pasatu izan da, epiduralak dituen efektuak erditze erdian pasatzea eta orduan min asko sentitzea.Nire ustez etxean izaten balin baduzu umea askoz intimoagoa dela iruditzen zait.Zure etxean zaude eta inorrek ezin dizu ezer esan .Eta garrantzitsuagoa dena , etortzen diren emaginak ,laguntza behar baduzu eskaintzen dizute ,baina inola ere ez ,ez dizkizute ematen ez medikamendurik ez ezer,pentsa gauza sintetiko guzti horiek kalte egin diezaioketela umeari.Ospitale batean ez daukazu etxeko bakea eta lasaitasuna bezala,eta hori ama eta umeari eragin handia sortzen diote.Umea izan aurretik etxea ondo prestatzen da, dena punttuan egoteko.Badira emakume askok bainuontzian izaten dituztenak umeak.Jendeak pentsatu dezake arrisku handia izan daitekeela umearentzat,baina guztiz kontrakoa da.Umea tripa barruan dagoenean urez inguratuta dago,orduan bainuontzian erditzea askoz hobea dela esaten dute medikuek .Umea etxean edukitzearena ,pentsa dezakezue ez dela normalena , baina “balore” eta pentsaera kontua dela pentsatzen dut.Horregatik bakoitzak ikus dezala , baino behintzat jakin dezazuela aukera hori ere hor dagoela eta modu honetan umeek ez dutela arriskurik jasotzen,edo behintzat ez hainbeste medikamendu kontuarekin.Eta bukatzeko , esan modu hau ez dagoela hain ondo ikusita.Baina argi utzi nahi dudana gauzatxo bat da: lehen gure aitona-monen garaian semeak edukitzen zituztenean guztiak ,eta guztiak esaten dudanean guztiak dira, etxean izaten zituzten ,modu naturalean,eta begiratu umeak osasuntsu ateratzen ziren.Nire galdera da:Zergatik ez da modu hori mantentzen eta orain erditzeko ospitaletara joan beharra dago?

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!