Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

31/10/2007 GMT -1

TOrtURa gElAK (josu ETxaniz)

xaranba @ 14:20

Tortura gelak… ez nago ados termino horrekin. Nik uste dut ikasgelan baino gehiago gelatik kanpo gertatzen direla gertakizun hauek. Baina badaude kasu batzuetan asko handitzen dela  istorioa. Normala umeen artean horrelako gauzak gertatzea, egun batean bati eta beste batean bati. Bale eginkizun hau gaizki dagoela baina mundua horrelakoa da, gauza asko daude munduan “Bulling”-a baino inportanteagoak. Baina  “Bulling” hitz honen esanahia gaizki dagoela uste dut.Duela urte batzuk gure gurasoak eskolan zeudenean irakasleek ikasleak egurtzen zituzten zerbait gaizki egin ezkero edo gaizki portatzeagatik.Eta hori, ez al da “Bulling”-a? Edo orain zenbait autonomia erkidegoko ikastetxetan gertatzen den bezala ikasleek irakasleak jotzen eta apaltzen dituzte,Eta hori, ez al da “Bulling”-a? Hori gelditzeko era bakarra umeei txikitatik irakastea da nahiz eta oso zaila den.Umeei betidanik erakutsi zaie beste ume batzuei burla egitea edo jotzea gaizki dagoela baina argi dago ez dela nahikoa. Errespetua oso inportantea da elkarbizitzarako baina norbaitek ez zaitu zu errespetatuko zuk bera ez baduzu errespetatzen. Beraz guztion eskuetan dago hori aldatzea. Nik adibidez eskola kiroleko talde bat entrenatzen dut beste ikaskide batekin batera eta oso gustura nago umeekin zeren  eta gehiengoa oso ondo portatzen da entrenamenduetan. Baina badago ume bat edo beste besteen gainetik dagoela uste du eta horien erruagatik taldeko giro ona hausten da.Gainera hori guztia gutxi balitz entrenamendu batzuetan “borrokak” egon dira ume batzuen artean eta kasu horietan bi umeak korrika egitera bidaltzen ditugu.Normalean umeen eta gure artean giro ona egoten da eta ume askok ikasteko gogoa erakusten dute eta hori pozgarria da edozeinentzat.Honekin esan nahi dudana da eskola kiroleko entrenamendu batean txintxo egoten badira nik pentsatzen dut klase barruan antzeko egongo direla  eta ea zorte pixka batekin horrela jarraitzen duten hemendik aurrera.  Idazlan honekin argi uzten dut “Bulling”-a ez dela oraingo arazo kezkagarrienetakoa badago beste arazo handiagorik eta konpontzeko premia handiagoa duenik.Gainera ausartuko nintzateke esatera “bulling”-a gauza tenporala dela eta hemendik urte batzuetara ez da horrelako kasurik egongo behintzat gure eskolan (taldetxo batzuk kenduta).

XABINEITOR (UnAi)

xaranba @ 14:12

Xabinator , poxpolinen super heroia da eta bere komikietan zer egiteko gai den erakutsiko digu .Xabi bere pastillatxo bat hartuta Xabinatorren bihurtzen da eta jendea salbatzen du bere super botereekin .Pertsonaiak :1 – Xabi da gure pertsonai handiena .2 – Kariñe , Xabik gustuko duen neska da .3 – H jauna , Xabiren homeopata da eta hari esker lortu zituen Xabik bere botereak .4 – Aldanondo inspektorea Xabinator atxilotu nahi du eta edozer egingo du hori lortzeko .5 – Kortajarena Xabinatorren etsai handiena da . Gainera Xabinatorrek Lauburu bat jaurti zion burura eta bertan geratu zitzaion.Potroak ditu Xabi egiten duena egiteko !Nahi duen neska guztiekin egiten du txortan !Baita zipayoen aurka egiten du eta ez diote harrapatzen .Bere komikiak oso interesgarriak dira eta jendeari gustatuko zaizkiela uste dut .Ez dago bera bezalakorik eta super heroi guztietatik hoberena izango da .

BULLING (ChristiNA)

xaranba @ 07:33

Idazlan honetan bullyng-ari buruz hitz egingo dut. Bullyng hitza entzutean ez dakigu oso ondo zer esan nahi du. Ingelesetik datorren hitza da ,eta bere  esanahia hauxe da: pertsonen arteko tratu txarrak; fisikoki eta psikikoki izan daitezke. Ikasleak, lan bullyng-a egon daiteke, irakasle bullyngHitz hau geroz eta gehiago  entzuten ari da. Nire ustez ikasleen arteko tratu txarrak beti egon dira, baina orain geroz eta gogorragoak dira; hau izan daiteke, gazteak geroz eta informazio gehiago dutelako. Zigorrak ere oso baxuak dira.“Lehengo” bullyng-a oso desberdina zen, hau da, broma txikiak ikasleen artean, baina malezia gabe. Oraingo gazteak, mugikorrarekin ostikadak eta kolpeak grabatzen dituzte eta beste ikasleak txalokatzen eta barre eginez eta gero jipoia  interneten zintzilikatzen dute, nahi duen jendea ikusteko.Gazteak beste batzuk jotzen dituzte hainbat arazoengatik: inbidiak, batek beste baino nota onagoak ateratzen dituelako, batek bestea baino arropa politagoak dituelako…Mutilen eta nesken arteko lehiak ospeagatik ere izen daitezke.Niretzat eskola guztietan ikasle talde asko daude. Baina ez dira bakarrik borrokak, jipoiak eta horrelakoak psikoki ere izan daiteke.Adibidez, nire lagun baten ahizpa, sei urte dituela:Eskolan neska bat dago eta neska honek esaten die nola jantzita etorri behar diren jantzita eskolara, bestela iraintzen edo jotzen die. Hau gertatzen bada zer egin behar dugu? galdetzen gara.Biktimaren familiak, susmoa badute, tutorearengana joan behar dira, bera ere adi egoteko eta prebentzio lana egiteko.Bullyng egoera baldinba dago, inoiz  erasotzaileengana edo erasotzaileen familiara joan behar dute. Lan hau tutorea egin behar du. Eta seme alabari errurik ez duela azaldu behar dio. Orain dela gutxi, aldizkari batean irakurri nuen, Espainian ehuneko bian bullyng-a ematen dela. Jende asko “bullyng” entzutean ikasleetan pentsatzen du, baina hain bat motatako bullyng-a dago.Niri penagarria iruditzen zait hain gazte izanda, horrelako gauzak egitea,eta gainera jendea geroz eta gazteagoa izanda. Hau izan da nire iritzi pertsonala bullyng-ari buruz.                                                                                                     AMAIERA

29/10/2007 GMT -1

ToRtUrA GeLaK (UnaI)

xaranba @ 14:41

biolentzia1.jpgBuilling-a , gaurko gazteen hobbi bat da , eta oso gaizki ikusita egon arren , mutiko horiei ez die axolarik ematen . Denak baten kontra joaten dira eta gauzak botatzen diote , jotzen diote , nahi ez dituen gauzak egitera behartzen diote , psikologora joaten dira besteen “ torturengatik ” eta batzuk suizidatu dira eta guzti.“ Torturatuak “ oso presionatuta sentitzen dira . Hain gaizki daude ze ezin dira inortaz fidatu , ezin dira kalera atera beldurragatik eta ez dira beste pertsonekin erlazionatzen .Eskoletan gertatzen dira gehien bat gauza hauek eta batez ere irakaslea ez dagoenean edo ez duenean begiratzen ; gainera , torturatuak ez diote ezer esaten beldurra ematen dielako .Kasu bat da , adibidez , mutil bat oso potoloa denean denak berarekin sartzen dira : zirikatzen dute , jotzen diote , gauzak kentzen diote eta ezkutatu edo ez diote ematen , korrika egitera behartzen dute , eta abar .Jendeari geroz eta gehiago kezkatzen ari da gai honekin . Oso gaizki pasatzen dute mutiko hauek eta ez dago gazteei hori aldatzeko formarik .Zer da gertatzen hari zaiena gazte horiei hori egiteko beste horiengandik kezkatu gabe .Guraso asko besteen gurasoengana joan dira kexatzera  beraien semeak zer egin duten esateko eta , kasu askotan , gurasoak ez diete kasurik egiten .Pertsona asko daude arazo onekin eta ezin dira lasai bizi . Pertsona hauek trastornaturik geratzen dira kasu askotan eta , batzuk , gaixotzen dira ez dutelako jan nahi edo txoko batean geratzen direlako eta ez direlako bertatik mugitzen beldurrak eraginda .Bizi gogorra eramaten dute eta esaten du psikologo batek , lehenago aipatu dudan kasuetan , oso zaila dela pertsona hauei laguntzea , trastorno handiak izaten dituztenean batez ere .Gogoratu ezazue , gauza hauek , batez ere , klaseetan gertatzen direla.

24/10/2007 GMT -1

UMEA ETXEAN EDUKITZEKO AUKERA (MiRIaM)

xaranba @ 08:17

Nire ustez aukera on bat izan daitekeela pentsatzen dut.Testua irakurri baino lehen ez nuen orain bezala pentsatzen.Uste dut arrazoia daukala,egia da mingarriagoa ,zailagoa edota arriskutsuagoa ,izan daitekeela , baina ospitalean baita ere arrisku hori izateko aukera daukazu.Ospitaleetan gaur egun, haurdun zaudenean ia erditzeko ,zenbait cm - dilatatutaepidurala jartzen dizute,(nahi baldin baduzu bestela ez , askotan hospitaletara joaten diren emakume asko erditzeko epiduralarik gbae izaten dute semea) eta egia da gehienetan ez duzula ezer sentitzen ,epiduralaren ondorioz.Baina askotan pasatu izan da, epiduralak dituen efektuak erditze erdian pasatzea eta orduan min asko sentitzea.Nire ustez etxean izaten balin baduzu umea askoz intimoagoa dela iruditzen zait.Zure etxean zaude eta inorrek ezin dizu ezer esan .Eta garrantzitsuagoa dena , etortzen diren emaginak ,laguntza behar baduzu eskaintzen dizute ,baina inola ere ez ,ez dizkizute ematen ez medikamendurik ez ezer,pentsa gauza sintetiko guzti horiek kalte egin diezaioketela umeari.Ospitale batean ez daukazu etxeko bakea eta lasaitasuna bezala,eta hori ama eta umeari eragin handia sortzen diote.Umea izan aurretik etxea ondo prestatzen da, dena punttuan egoteko.Badira emakume askok bainuontzian izaten dituztenak umeak.Jendeak pentsatu dezake arrisku handia izan daitekeela umearentzat,baina guztiz kontrakoa da.Umea tripa barruan dagoenean urez inguratuta dago,orduan bainuontzian erditzea askoz hobea dela esaten dute medikuek .Umea etxean edukitzearena ,pentsa dezakezue ez dela normalena , baina “balore” eta pentsaera kontua dela pentsatzen dut.Horregatik bakoitzak ikus dezala , baino behintzat jakin dezazuela aukera hori ere hor dagoela eta modu honetan umeek ez dutela arriskurik jasotzen,edo behintzat ez hainbeste medikamendu kontuarekin.Eta bukatzeko , esan modu hau ez dagoela hain ondo ikusita.Baina argi utzi nahi dudana gauzatxo bat da: lehen gure aitona-monen garaian semeak edukitzen zituztenean guztiak ,eta guztiak esaten dudanean guztiak dira, etxean izaten zituzten ,modu naturalean,eta begiratu umeak osasuntsu ateratzen ziren.Nire galdera da:Zergatik ez da modu hori mantentzen eta orain erditzeko ospitaletara joan beharra dago?

22/10/2007 GMT -1

tORtUra GElak (cHRISTIAN caballero)

xaranba @ 13:07

Nire ustez gelak 3 zatitan banatzen dira: marjinatuak(normalean indar gutxien dutenak), nor marjinatu erabakitzen dutenak(normalean indar handiagoa dutenak) eta normalak. Marjinatuak, hau da, idazlea testu honetan ondo esaten duen bezala bulling-na sufritzen dutenak. Bullinaren barruan gauza asko sartzen dira, eta horien barruan marjinazioa dago. Marjinatu hauei jo eta umiliatu egiten zaie, eta batzuetan grabatu, gero interneten jartzeko. Gainera ume txikietan gertatzen denean arazo mota hau irakasleak gutxiago sartzen dira, ikaslea esan arren. Arazo hauengandik askotan eskola aldaketak gertatzen dira, eta askotan oso zaila da berriz eskola berri batean hasten. Nor marjinatu erabakitzen dutenak, hau da, (abusoiak) gelako mandua daramatenak indar gehiago edukitzeagatik. Hauek besteei jo egiten diote denbora pasatzeko eta normalei burua jaten diote horren kontra joateko, eta beraiek ez marjinatzeko bestearen kontra jotzen dute. Gainera beste marjinatuak bestearen aurka jotzen dute beraien aurka ez joateko. Nire ustez beste marjinatuak eta normala besteen aurka jo beharko zuten baino beldurra dute beraiei marjinatzeaz horregatik ez dute ezer egiten. Normalak, hau da, ez dutenak marjinatzen eta marjinatuen aurka ezer ez dutenak dira. Nire ustez  hauek dira abusoiei aurre egin beharko zutenek besteei bakean usteko, zeren eta normalak gela batean 10 pertsona badaude normalen partean 6 pertsona sartuko lirateke, gero 2 abusoi  eta beste 2 marjinatu, eta 6 normal horiek 21 abusoien aurka irabaziko lukete eta 2 marjinatuak elkartuz 8 biren aurka izango lirateke. Nire ustez modu hau erabiltzen bulling arazo hauek murriztu egingo lukete, eta umeak hau egiteko gela batzuk erabili beharko lirateke umeei errealitatea erakusteko. Bullin-naren erruz biolentzia asko umeetan geratzen da grabatuta eta etorkizunerako gaizki dator influentzia hori umeetan. Eta gurasoak beren umeei adiskidetasunaren garrantziari buruz hitz egin beharko liokete eta irakasleak arazo hauei aurre egin beharko lukete arazo hau dutenen umeei laguntzen eta gehiago bigilatzen jo ez dezaten. Ume askok ere bere burua kontrolatu behar lukete zeren eta ez dira inoiz egon marjinatuen buruan.

IpUiN LiZuNaK (Kristina Zaldua)

xaranba @ 08:12

 “ Ipuin lizunak” ipuina  irakurri dut eta Aitor Aranari buruzko informazioa bilatu dut.Aitor Arana 1963. urtean jaio zen abenduaren 21ean , Legazpi (Gipuzkoa).Unibertsitaterainoko ikasketak egin zituen, eta hamazazpi urtekin  idazten hasi zen. Lau urtez, Euskara irakaslea izan zen Legazpiko AEKn eta Euskaltegian.HOTS kultur aldizkariaren arduraduna izan zen, itzultzailea era da. “Ipuin lizunak” hiru dira: Sasian,egungo frankestein eta horitzako orduan.Istorioak pixka bat faltsuak dira eta arraroak dira, gainera izenburua esaten duen bezala ipuin lizunak dira. Lehengo ipuina bi gazteei buruz da, Bartolo eta Maritxu.Maritxuk Bartolorekin topatzen da mendian eta  sexu harremanak izaten dituzte. Azkenean, Maritxuren aita harrapatzen die eta Bartolori Maritxurekin ezkontzeko agintzen dio. Bigarrena, gizon zientzialari batek esperimentu bat egiten dago, pertsona bat hain zuzen ere.  Baina pertsona egiteko garun bat behar du. Egun batean taberna batera doa eta gizon batekin topa egiten da, Iñaki.Iñaki hiltzen du eta garuna kentzen dio eta “Frankestein”-ri jartzen dio.Frankestein - ri Iñaki izena jartzea eraikitzen du, eta hurrengo egunean Patxi, esnatzen da, eta zientzialariari arropa kentzen hasten dio eta honek ez du nahi baina azkenean sexu harremanak izaten dituzte. Hirugarrena eta azkena gizon eta neska bati buruz da.Josune kotxe istripu batean hil egiten da.Eta Josuk txortan egin nahi du, Josunerekin.Gauean kanposantura joaten da, hil kutxa irekitzen du eta txortan egiten du.Ipuin honek bi amaiera ditu: A)     Bukatzerakoan,  Josune “berpiztu” egiten da eta lasai-lasai joaten dira etxera.B)     Norbait entzuten dio eta hurbiltzen da, Josuk ez ikusteko hilkutxan sartzen da. Eta pertsona hori hilkutxa zuloan sartzen du.

TORTURA GELAK (Mikel Gil)

xaranba @ 08:05

Nik gelan edo eskolan gertatutako torturei buruz hitz egin behar dizuet.

Betidanik  egon dira gelan torturak baina orain dela bi urtetik ona oso

famatua  da. Eta tontakeri horregatik mutil asko bere burua hil dute.

Torturak dira 4 edo 5 lagun beste mutil bati jo eta mobil mugikorrare-

kin  grabatu eta interneten ipini beste munduko gente guztia ikusi

dadila eta arroputzak izateko.torturak egiten dieten mutilei gehien

egiten dietena da  bulling-a egin eta beti berarekin sartu eta azkenean

mutilari edo neskari burlan trauma bat sartzen zaie eta beraien burua

hiltzen dute eta beste batzuei jipoitzen diete escolaren erdian eta

estera heltzen dira gorputz guztia golpez markaturta beraien estera

eta haien ama asko laritzen da eta horrelako gauza egiten dietenei ez

dute nahi ikastolara joan nahi ezta etxetik ateratzea beldurra dutelako

norbaitek berdina egitea eta horrek betirako dute problema  hori buruan

egelditzen zaie bere bizi guztirako.torturak bakarrik ez dira klasean

gertatzen lagunen kuadrillan asko gertatzen da ere bai baina ez da hain

beste nabaritzen .bere burua hiltzen dutenek bere familiakoei buruan beste trauma bat usten diete eta dena mutil tonto batzuengatik eta nere ustez hori egiten duten mutilei

txikien kartzelan sartu egin behar diete baina 18 urte komplitu ondoren kartzelatu

egin beharko zieten betirako.nere ustez hori ez gertatzearen komponbide asko dute irakasleek zeren telebistan agertu diren tortura gehienetatik irakasleak ez zuten esta behatz bat mugitu ere egin.irakasleek kontu horrekin gogorrak jartzen balira ez zen hain beste gertatuko eta horrela burristuko zen.

Horain horrelako kasu batzuk kontatuko dizuet non gertatu dira zer gertatu zen eta guztiz :maiatzaren 18an gertatu zen azpeitian (gipuzkoa)hamalau urteko neskato bati

bere lagunak edo gelako ikaskideek sexu kontuarengatik leporatu igo ziren ikaskideek

eta neskaren ama salaketa bat jarri zien neskaren hiru ikaskidei eta hortik aurrera ez zioten ezer gehiago egin beste leku baten Malagan guardi zibilak hemeretzi eta hogei urteko mutil batzuk atxilotu zituzten zeren urte gabeko batik umilatu eta mobil mugikorrarekin bideo bat egin ziotelako. Bueno hau da nere tortula gelako idazkera.

11/10/2007 GMT -1

IPUIN LIZUNAK (UnAi SaLGado)

xaranba @ 08:27

Inoiz ez dut ikusi , inoiz , liburu pornografikorik eta gainera maritxuren kantuan basatua zegoena . Bai espabilatua Txernoko tipo hau ! Baditu barrabilak tipo hau hori kalera ateratzeko ! Baina uzte dut pasatu dela , jendea honetatik azkenean kexatuko dela , batez ere emakumeak ; eta hori ez dut uste ez denik gertatuko ( gertatu ez bada , noski ) , gaur egungo emakumeak ez direlako konturatzen hori literatura baino gehiago artea dela .Baina , nire uztez liburu ona izan behar da ( noski pasatu dela pixka bat “gaur egungo Frankenstein” eta beste kapitulu batzuekin ) eta erosiko dugula klasekoak ( mutilak ) .Oso motibatua ikusi dut Gil lhen kapitulua irakurri dugunean eta hori esan nahi du liburu ona izan behar dela ( eta hori esaten dut Gili ez zaiolako irakurtzea gustatzen eta irakurtzeko zerbait gustatzen zaionean ona izan behar da ) .Eta liburua gomendatzen diot mundu guztiari.Bukaera .

08/10/2007 GMT -1

TORTURA GELAK (JoSeBa)

xaranba @ 06:40

Artikulua irakurrita, bakoitzak bere pentsamenduak ditu, alde edo kontrakoak eta irakurtzen hari den pertsonaren araberakoa da.

Orain izena jarri diote eta bulling-a deitzen zaio, baina hau ez da ezer berria, lehen ere ematen zen eta beti emango da, baina desberdintasun bat dago lehen eta oraingo ikasleek egiten zituzten ekintzetan eta ez da umeen konturik.

Gaur egun, kontuan hartzeko zerbaitetan bihurtu da. Ez da lehen bezala, orain ikasleen artean, oso gauza serioak gertatzen hari dira. Adibidez hamalau urteko neskatoari egindako sexu erasoa edo Jokini gertatutakoa, hori ez dut uste lehen ematen zenik. Horregatik, ez dira ume kontuak soilik, seriotasun batekin hartu behar da eta gaur egungo gazteei hankak gelditu. Eta honen errua ez da bakarrik gazteena, gurasoek ere badute honetan zerikusia, etxean ez badute ezer ikasten, baloreak finkatzen eta umeak ondo hezitzen, nola nahi dute hori dena eskolan egitea. Gainera bulling-a egiten duten gazteen gurasoek haien berdinak dira, eta ez dute ulertzen haien semeak beste gazte bati bizitza zailtzen hari diotela eta bere erruagatik gazteak, tratamendu psikologiak izan ditzakeela.

Gainera gaur egungo gizartea oso bakarkoia da eta bakoitzak bere bizitza dauka. Arazo hauek ikustean, normalean, ez dute ezer egiten haiek ez dituztelako arazorik nahi ezta gehiagorik nahi. Beti egon ohi dira mutiko edo neskato batzuk, besteen haserreak jasotzen dituenak, eta pertsona horiek ez dira beti egoera horretatik ateratzeko gai izaten.

Horregatik orain badago jendea hau tratatu egiten dutenek eta bulling-aren aurka daudela eta hau eragozten saiatzen dira, gainera orain dagoen egoeran egonda, gazteak ez dituztela beraien ekintzak neurtzen eta ezta ekarri ditzakeen ondorioak.

Orain ere egiten dena, bideoak grabatzea da, eta batzuk bideoak grabatzearren jipoitzen dituzte beraien lagunak, eta ez hain lagunak, goitizenak jarri, baztertu eta halako gauzak egiten.

Hau badago gelditzea eta justizia zorrotzago jartzen hari da kontu hauekin. Honelako kasurik ikusten baduzu, honena irakasle bati salatzea izango da, biktimaren onerako izango delako.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!