Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

05/10/2007 GMT -1

ABERATSAK ETA POBREAK (MaRIA IriONDO)

xaranba @ 09:45

Mundu honetan pertsonak era desberdinean gaude bananduak:jende polita eta itsusia,jende berekoia eta eskuzabala,jende pobre aeta aberatsa…Ni horietako gai batez hitz egingo dut.Esaten duten bezala diruak ez du zoriontasuna ematen baino momento askotan laguntzen du.Munduan pertsonak klasetan gaude bananduak adibidez kalean bizi direnak edo jan ahal izateko egun osoa lanean eman behar dutenak eta gero beste jende mota bat dago dena eskura ematan zaionei adibidez.Jende askok esaten du pertsona guztiak eskubide berak ditugula mundu honetan baina nire ustez hori gezur galanta da.Telebistan ateratzen direnak adibidez  iragarkietan fisiko egoki bat izan behar dute askotan: pisu,altuera,ile kolore…konkretu bat behar  dute,pisutik 100 gramo pasatzen baldin bazara ez duzu iragarki horretarako balio izango.Jende aberatsa askotan zoriontsuak direla ematen du, baina, hori ez da horrela ez dute ilusiorik gauzak lortzeko  badakitelako nahi dutena eskura ematen zaiela eta bizitza honetan nere ustez ilusioa beharrezkoa da.Jende  pobrea ordea egun osoa lan da lan ematen dute eta hori egiten dute ilusioz urrengo egunean jana izan ahal izateko,jantzi berriak eros ahal izateko edo askotan lan bat aurkitzeko ilusioa bakarrik dute.Pobre asko daude munduan nire ustez aberats baino gehiago eta askotan ez dute eskubide berak izaten jende pobreak askotan lana ez dute aurkitzen bere janzkera oso zatarra delako edo bestela lan zatarrak konsideratzen diren lanetan lan egiten dute.Falta zaidana da erdiko taldeaz hitz egitea ,erdiko taldea lan egin behar izaten du baina ez zaie ain beste kostatzen lan bat aurkitzea,gauz berriak erostea…baino nire ustez ilusio asko dute  pertsona hauek ere gauz berriak egiteko eta gauzak lortzeko esfortzua egin behar dute.Testu hau bukatzeko gauz bakar bat esan behar dut nire ustez mundu hau gaizki banatuta dago denak eskubide berak izan behar genituzke janaria lortu ahal izateko edo jostailu berriak erosi ahal izateko adibidez.Esaldi hau errepikatzea gustoko dut: diruak ez du zoriontasuna ematen askotan lagundu egiten du baina bizitza honetan nire ustez diruak ez du hainbeste garrantzirik.

BIDEAN (ANe BArrOSo)

xaranba @ 09:33

Askotan geratzen zara pentsatzen ea zer den bizitza, eta konturatzen zara
arazo tonto batengatik kriston drama ateratzen dugula. Ikusten ditugu
Afrikako pobreak, gerratean daudenak. eta esaten dugu zer zorte txarra
daukate, baina ez gara konturatzen nola dauden. Politikoei hori gertatzen
zaie, haiek bere etxe handiaren barruan dena oso ondo dago, bere semeak nahi
duten guztia daukate, baina ez dira konturatzen hor daudela beren herriak
bozkatu dielako, eta bere lana dela guztia ondo gobernatzea eta saiatu,
gutxienez, guztiak berdina edukitzea, ez batzuk 500?-tako billeteetan
dutxatzen eta beste batzuk gosez hiltzen.

Uste dut pobre eta aberatsa izatea ez duela zerikusirik zoriontsua
izatearekin. Batzuk esaten dute: "Nire gurasoak BMW bat erosten badidate,
munduko zorionena izango naiz." Eta nik pertsona horiei esaten diet: "Autoa
erosten badizute eta edozein gauzagatik maite duzun jendea bizkarra ematen
badizu?. Momentu txar batean bakarrik ikusten bazara? Laguntza behar baduzu
eta inork ez badizu eskaintzen?

Bizitzako momentu batzuetan konturatzen zara ez dakizula, zer den ona eta
zer da txarra, ez dakizu zertarako zaude munduan, maite dituzun pertsonak
laguntzeko edo haiek zugatik nahi gabe gaizki pasatzeko. Galdetzen zara zure
barrura pertsona ona zaren, baina inork ez du erantzuten, momentu txarretan
galdetzen zara hori merezi zaren ala ez, baina zure barnean isiltasuna baina
ez da entzuten. Nik uste dut, nahi gabe egiten dugula hori noski, baina
arazoak guk bilatzen ditugula, bizitzan pertsona bat gogorra izan behar da
etorriko denarengatik babesteko, batzuetan nire ametsa da sentimendurik ez
izatea, mina egiten badidate negar ez egiteko, baina konturatzen naiz, hori
ez baldin badaukat, ezin izango nukeela momentu onik eduki, eta bizitza ez
luke sentidurik edukiko.  Inoiz ez badituzu sufrimenduak gertutik ikusi eta
sentitu, ezingo duzu zoriontasuna baloratu, gero eta gehiago eskatuko
zenuke, pentsatzen duzulako lortu behar duzula, baina daukazu eta ez duzu
ikusten. Bizitzak bi bide aukeratzeko ematen digunean, ez dugu hartu behar
errazena, hartu behar da zure bihotzak nahi duena, agian gehien kostatzen
dena da, baina lortzen duzunean sentitzen duzun poza, dena konpentsatzen du.

Bidean (aItOr pAuLe)

xaranba @ 09:19

Ken zazpiko abesti polit bat da eta hori buruz hitz egingo dut ondorengo lerroetan. Abesti honek bizitzari buruz hitz egiten du, galdera batzuk egiten dizkigu eta galdera horiek zentzu askorekin idatzita daude.Betidanik esan digute infernura bakarrik pertsona problematikoak joaten direla eta zerura ondo portatzen direnak, baina hori gezurra da nire uztez, zerua eta infernua ezin dira bereiztu ez dakigu zer denez gero ezin da hitz egin jakin gabe zer dagoen ni beti pentsatzen dut gauza hauetan baina ez dakigu batere eta nire ustez ez dago zerurik ezta infernurik bakarrik dago beste gauza bat inoiz jakingo duguna.Beti bezala mundu honetan dena gaizki dago eginda eta erruduna beti ondo bizi da eta erruduna ez dena sufritzen zeren erruduna eskuak garbitzen ditu eta libratzen da beti,eta gehienetan lagunen gauzekin sufritzen duzu lagun bat gaizki badago zuk ere gaizki ipintzen zara eta hori normala da zeren sentimenduak badauzkagu.Gure bizitzan galdera asko egiten ditugu gure buruari batzuk erantzuna dituzte eta beste batzuk ez baina buruari bueltak ematen diogu erantzun bat bilatzeko,bizitzan daude fase asko batzuetan ondo zabiltza bestetan gaizki, lagunak dira gehienetan gure momentu tzarrak pasatzea egiten digutenak zeren beraiek gaizki daudenez zu ere.Guk oso zorte ona dugu zeren goserik ez dugu pasatzen etxe bat daukagu non bizitza pasatzen dugu ez zaigu falta ezertxo ere, baina beti daukagun baino gehiago nahi dugu kapritxo asko ditugu bizitzeko soberan gelditzen zaizkigunak Gu denok zerua eta eguna bezalako desberdinak gara eta batzuetan besteak egiten dutena kopiatzen dugu baina hori gero gauza tzarrak dakarzkigu zeren gu gauza batzuk egiten ditugu eta besteak egiten badituzte zuk ere egiten dituzu eta askenean gorputzaren kontrola galtzen duzu eta zure lagunak esaten dizutena egiten duzu, hori ere beldurra izan daiteke eta beldur zaudela besteak bezalako gauzak egiten ez badituzu baztertzen dizutela, baina ni bakarra naiz mundu osoan eta ni izan behar naiz,ez beste pertzonak egiten dutena.Hau izan da guztia eta beste idazlan bat arte.

TORTURA GELAK (Iñigo Carrillo)

xaranba @ 09:07

Zergatik gertatzen dira hainbeste  builling  kasuak  ikastoletan?  Nire ustez ez da oraingo gauza builling-a betidanik gertatu da baino orain komunikazio bideak garrantzi gehiago ematen diote kasu honi . Builling-a egiten duten pertsonak normalean besteak baino gehiago direla uzte dute eta horregatik beste pertsonengana joaten dira eta bere bizitza birrindu nahian ibilltzen dira. Kasu hauek ez emateko ikastoletan irakasleak kontrol gehiago eduki behar dute, nire ustez builling kasu bat ematen denean  irakasleak zerbait jakin beharko dute  ikastolan ordu asko egoten garelako beraiekin . Builling egiten duten pertsonei zigor haundiak jarri behar zaizkie eta beraien kaltetuei  kalte-oradainketa bat eman behar diote.Gaur egun kasu asko ematen hari dira eta hori ezin da onartu, zerbait egin behar da hau galgatzeko, nahiko kezkagarria da.Orain dela urte batzuk Ondarribian eman zen kasu oso zehatz bat, kaltetua  Jokin deitzen zen eta urte batzuk egon zen umilazioak,isekak,irainak,mehatxuak,zaplastekoak...jasaten eta azkenean ezin zuenean gehiago pareta batetik bota zen eta  hil egin zen. Bere erasotzailei zentru batean sartu zieten baino hori ez da nahikoa, 18 urte egiten dutenean espetxe batean sartu beharko zieten pertsona bat hiltzeagatik. Batzuk, bideoak grabatzen dituzte eta interneten sartzen dituzte. Poliziak video hori zein sartu duen jakin dezakete baino ez dute hori egiten eta hori ez badute egiten bideoak sartzen jarraituko dute.Urtean zehar espainian 4.200 salaketak egoten dira builling kasuengatik eta hori ezin da onartu. Gaur egun polizia oso aurreratuta dago eta arreta gehiago jarriko baliote arazo honi ziur nago askoz kasu gutxiago egongo zirela espainiako ikastola guztietan.Arazo honi buruz  ikastoletan gahiago hitz-egin behako zen eta garrantzi handiago eman beharko zitzaion, tutoria klase gehiago egon beharko ziren gertatzen diren gauza  guztiei buruz hitz-egiteko. Eta bukatzeko mundu  osoan Bulling-a jasaten duten pertsonei gauza bat ezan; arazoa beraiek bakarrik konpentzea zaiatu behar dira  eta ezin badute beraien garasoei edo irakasleei laguntza eskatu eta horrela arazoa konpondu beharko zen.AMAITUTA.

04/10/2007 GMT -1

ERLIGIOKO ABESTIAREN LANA(Aitor Fernandez)

xaranba @ 14:42

Ken 7 ren “Bidean”  abesti honekin ikasgelanbakoitzak bere  iritzia aipatu du eta abestiak dituen galdera modukoak eta esaldiak erantzun eta aipatu ditugu . Niretzat aipagarrienak hauek izan dira : Lehenengo esaldia abestiaren hasieran , “Ba al dakigu bereizten zerua eta infernua” , nire ustez pertsona bakoitzak ikuspegi ezberdina izango du infernuaz eta zeruaz , horrek gatazkak ekar ditzake erligio eta pertsonen artean , niretzat infernua jendea izorratu duenarentzako da eta zerua besteei laguntzen saiatu denaretzako . Esaldi honek ulertzeko modu ezberdinak ditu eta era hontan ulertu dut nik , “Erantzunen beldur zara” , honekin gure buruari egiten dizkiogun galdera batzuen erantzunei beldur diegula esan nahi du eta ez dugula beti espero dugun erantzuna lortzen . Hau informazio eta komunikabideen egiaz hitz egiten du , “ Ba al daki inork bereizten albisteen kolorea” , telebista, prentsa etb. bakoitzak beren albistea beraien intereserako apaindu egiten dutela esan nahi digu eta ez dugula beti sinistu behar , horregatik bakoitzak bere informazio fidagarria bilatu behar du . Esaldi hau gehien gustatu zaidana da , “Ustel usaiak dena estaltzean” , honek gizartean dagoen faltsukeria aipatzen du, munduko guda eta gatazkei ustel usaia dutela esanez eta lurra geroz eta gehiago estaltzen ari dela honelako usaiez. Honek haurreko esaldian esandakoaren aurkako laguntza dakar , “Gauzak aldatzeko beharra, serrailak bidean” , honekin gizarteko ustelkeri guztia aldatu behar dugula esaten du , topatzen ditugun zailtasun guztiak atzean utziz eta deuseztuz . Esaldi honek buruauste handiak eman dizkit , “Begiak ireki behar dira horma zaharren aurrean” , honek betiko gauzen aurrean, politika, ekonomia, gudak, gezurrak etb. ,  zerbait egin behar dugula gauza hauek aldatzeko esaten digu . Hau jende askok egiten duena da , “Itsu eta isilik egotea errezagoa da” esaldi honek jendeak gauza batzuk ez dituela kontuan hartzen  edo ez ikusiarena egiten duela adierazten digu . Esaldi batzuk asko kostatu zaizkit agertzea baina azkenean lortu dut amaitzea .

GELETAN TORTURATUAK(Christian Lopez)

xaranba @ 14:22

Zer esango zenuke esaten badizut zure seme/alaba maltratatu egiten dutela
?Askok esango lukete gezurra dela baina oker daude guztiak. Gure eskoletan
geroz eta gehiago gertatu egiten da         `` builling ´´ izeneko maltratua
da. Ikasle askok sailatzen dira eskolara ez joaten beraientzako eskola zulo
beltz eta iluna delako beraien gurasoei gezurrak ezan ikastetxera ez
joateko, bertan oso gaizki tratatzen dituztelako. Mehatsatuak daude ezin
dute eser esan bestela gehiago jo egiten diete, eskutatuak daude beti inork
ez ikusteko asmoz. Ikaslea gaizki pasatzen dute jotzen diotenean edo zerbait
egiten diotenean baina bezteentzat ez da nahikoa horrekin eta eskuko
telefonoarekin grabatu egiten dute eta interneteko web orri batzuetan
jartzen dituzte bideo hoiek, gainera beste batzuei pasa egiten diete bideoak
eta eskolako ikasle guztiak bere kontra jartzen dira eta gehiago jo egiten
diete eta irakasleak ez dira konturatzen eta beraien gurasoak gutxiago. Kasu
askotan ikasle hori bere burua beste egiten du eta inork ez da izan builling
egin diona, guztiak eskuak garbitzen dituzte euskadin aldi batetan baino
gehiago gertatu da eta gero jo diotenak ez dituzte aurkitzen eta ez da ezer
gertatzen eta nire uztes berdina egin behar diote horri orduan jakingo du ze
gaizki pasa duen bezteak. Ez da oso urrun gertatzen gure eskolan batzutan
gertatzen da baina inork ez du eser esaten bestela esan duenari jo egiten
dute eta guztiok isiltzen gara ni ere barruan nago. Ikusten dezutenez gure
mundua pertsona txar askotaz beteta dago eta gainera askoei ez zaie ezer
gertatzen eta onak eta langilleak bakarrik hil egiten dira nire uzte guzti
hoiei gartzelan betirako eta gure kaleak horrelako pertsonataz garbito behar
genuke beztela txarkeria hau ez da inoiz bukatuko eta beti horrela
jarraituko da betirako. Beno orain zer pentsatzen dezute hasierako
galderataz zuen semeak soritxarez maltratatuak izan daitezke hitz egin
beraiekin eta agian zerbaitetaz enteratu egingo zarete baina arraroa izando
da zuen semeak bigilatu.

BIDEAN (Ianire Carrasco)

xaranba @ 08:32

Txikitatik,jakin dugu,infernua sufritzen den leku bat dela,lur azpian
aurkitzen dena. Hemen,asko sufritzen da eta sufrimenduan
pentsatzean,bakarrik pentsatzen dugu pobrezian,hirugarren munduan. Konturatu
gabe,hementxe bertan,ere dagoela,ez dugula behar hain urrun joatea,edota
pobrezian pentsatu behar.
Sufrimendua bakoitzaren barnean dago.ezin dugunean gehiago,malkoak ateratzen
dira begietatik,gure sentimendu guztiak kanporatzen. Nahiz eta askotan ez
jakin zergatik egiten dugu hori. Besteen errua dela ziur gaude,baino egia al
da? Batzutan hain berekoiak gara,ez garela gertatzen denaz ohartzen.
Erantzunen beldur garelako,zergatik? Erreza,ez dugulako egia jakin nahi,eta
modu honetaz ohartzea,beharbada gu badugula partez errua.
Ihes egiteko,besteak esaten dutenaz fidatzen gara. Adibide oso ona da
komunikabideena. Haiek informatzen gaituzte,baina erditik sartzen dute haien
pentsaerak. Modu honen bidez,itsu bezala jokatzen dugu gizarte honetan.
Boteretsuak gure dirua armetan gastatzen dute,etorkinak gosez hiltzen diren
bitartean.baina gu,bakarrik begiratzen dugu,tristuraz. Bai,soluzioa jarri
nahi diogu honi,baino zerbait zaila da,horregatik honetan jartzen dugu
atentzioa. Hau da,dakigunez (edo pentsatzen dugunez) ezin dugula gu ezer
egin ez gara ezta saiatzen ere. Beste aldera begiratzen dugu,ez zaigu
errealitatea gustatzen eta ez dago nahiko borondatea aldatzeko.
Horrela ez da mundua inoiz aldatuko! Baina.mundua aldatzeko,lehenengo gu
aldatu behar gara. Batzuk pentsatzen dute protestatzen balio duela edota
biolentziarekin konpondu arazoak. Ez da tratatzen leihoak edo aurpegiak
hausteaz,baizik eta pentsaera hausteak hausteaz.
Ez gara eroso jarri behar haiek nola jokatzen duten ikusten dugun bitartean.
Altxatu behar gara gauzak aldatzeko ,amets egiteari utzi! Beldurra
baztertu,aurrera egin jende guzti horri! Ez dezatela guri
maineilatu.badakigu gu bakarrik ibiltzen,edo ez?
Saila da ditugun proposamenak  lortzea. Bakarrik borondatez ez dira gauzak
egiten, baino pausu bat aurrera da. Ez da batere erraza mundua aldatzea,ez
dut uste inoiz benetan lortuko dugula.baino  hasi gaitezke gu aldatzen,gure
mundua. Arazoei aurpegia ematen,beste aldera begiratu gabe. Inoiz ez bagara
arazoei aurre egiten,inoiz joango dira. Burua behingoz bere lekuan
edukitzean jakingo dugu gure sentimenduen edo pentsaeren zergatiak,orduan
jakingo dugu nola suberatu dugun sufrimendua.  Amets egiteari utzi behar
dugu.

BIDEAN (Unai Salgado)

xaranba @ 08:29

 Biziaren bidean gauza asko aurkitu daitezke , eta gauza horietako bat heriotza da .Heriotza ez da biziaren azkena esaten duten bezala , biziaren beste atal bat baizik .Ken - zazpik esaten du bere abestian ea inork al dakien zeru edo paradisu eta infernuaren artean bereizten eta ea nork dakien norbait sufritzen dagoen eta nork daukan errua .Nik beraiekin bat egiten dut iritzi horretan zeren eta inork ezin du hori adierazi benetan .Egia esanda ez ni ez inork ezin dugu bereizi zeru eta infernu artean , zerua ez dugulako ezagutzen , eta infernuan bizi garelako .Jende asko ezagutzeko aukera izan dut eta , batzuetan , aukera hori galdu egin dudalako ezin izan dut lagun berriak eduki , eta kasu batzuetan jende hori ez ezagutzeagatik , etsaiak lortu ditut . Baina , zergatik ? Zergatik jarri dira nire kontra ? Zergatik ikusten nautenean nirekin sartu nahi dute ? Zergatik ezin dira nirekin ondo eraman ? Egia esanda ez dakit zergatia .Lagun batzuk ere etsaitu dira nirekin eta etsai batzuk lagun bihurtu zaizkit .Batzuetan pentsatzen dut mundua aldrebestu egin dela eta nire bidea aldatu egin dela.Aurreko larunbat gauean nire etxera etorri ziren bi Azpeitiko lagun : Leire eta bere lehengusina Nora . Leirerekin ondo eramaten nintzen ezagutu nuenetik eta Norarekin baita , baina ez dakit zer izan zen , Nora eta niri geure harremana estutu egin genuela taberna bateko pistan gaueko lau eta erditan . Posible da alkoholak bultzatuta izan zela , baina musu hori bihotzeraino iritsi zitzaidan .Nire bizi bidean amodioa topatu zen .Batzuetan pentsatzen dut nola hilko naizen , noiz , zer dagoen heriotzaren ondoren eta nola izango den nire bizia momentu horretaraino . Horren ondoren pentsatzen dut ea nor tristatuko den eta nor ez eta nolakoa izango den nire funerala .Nire bidearen amaiera . Bukaera .

 

 

28/09/2007 GMT -1

BIDEAN (Inma4B)

xaranba @ 10:01

Inoiz galdetu egin al duzu zer den infernua edo zerua, txikitan Ikasi dugunarekin apartez?Beti sufritzen dugunean norbaiten errua da baina ez bakarrik beste pertsonak, zuk ere errua eduki dezakezu adibidez zeozer gaizki egiterakoan, badaezpada zure errua izan daiteke baina gehienetan besteengandik sufritzen duzu.Bizi izango duguna, gure bidean, galdera asko egin behar izango ditugu, baina batzuetan, galdera horiek ez ditugu galdetuko, haien erantzunaren beldar garelako, gaizki sentituko garelako pentsatzean.Baina noren beldur gara galdera horiek egiten baldin baditugu?ez digu inork erreprotatzuko egiten baldin baditugu.Beltzaran asko etortzen direnean, papelik gabe, batzuetan beste alde batera uzten dugu, zeozer egitekotan etorri direlako pentsatzen baina azkenean lan bila etorri dira, beraien herrietan oso gaizki daudelako, beste bizi on bat bilatzeko asmoz. Mundu honetan jende batzuk haiei gaizki begiratzen diete pentsatzen dute beste kontinente batetik etorri direlako. 3. munduan bizi diren pertsonak ez dute ezer hau da ez arroparik ez jostalurik…eta hemen gu bizi garen lekuan denetarik dugu, ez zaigu ezer falta eta gehienek eta bertan sartzen nahiz, asko dugu eta gehuago nahi dugu, ez gara konformatzen dugunarekin. Eta ez gara konturatzen jende asko ezerrez ez dutela. Bizi honetan, batzuetan nahi duzu zure bizia beste batekin aldatzea, gaizki dabilelako edo, baina ez gara konturatzen bizi honetan kolpeak, sufrimenduak eta mina pasatzen dugula.Baina ez gara konturatzen beste pertsonak ere gu pastasen duguna ere beraiek pastasen dutela baina beste modu batera, kalean gauzak oso ondo ikusten dira baina etxe guztietan arazo asko egoten dira. Eta arazo horiek ez dira bakarrik sortzen guk sortzen ditugulako edo beste batzuk sortzen dituztelako.Batzuetan isilik egotea hobeto da, momentu batzuetan hobeto ez hitzegitea hoberena da, badaezpada hanka sartuko duzu.Aurrera egin behar duzu, arazoei aurre egin eta ez utzi ezer eta inork uztea, zoriontasuna bilatu edo sailatu, ez zaizu ezer kostatzen. Jendea aurrera jarraitu behar du eta ez ataskatuta egon arazo baten aurre edo beste zeozergatik.

BIDEAN (Elena4A)

xaranba @ 10:00

Batzuetan jendea pentsatzen du infernua eta zerua katekesiarekin  erlazionatzen dute, zerua joaten direla onak eta infernuara gauza txarrak egiten dituztenak.Batzuetan momento txarrak igarotzen dugunean sufritzen dugu eta beti norbait errua du, zu bera edo beste pertsona bat, hau da, norbaitengandik egotea maiteminduta eta pertsona hori ez dizu kasurik egiten.Batzuetan  beldur gara galderak egitari haien erantzunen beldar, eta horregatik batzuetan gaizki sentitzen zara, ez dituzulako egiten eta zure bizi osoa edukiko dituzu galdera horeik haien erantzunak jakin gabe.Mundu honetan pobrexi asko dago, eta 3.munduko beltzaran asko edo beste arrazako jendea beste continente batera joaten dira, bizi on baten bila. Baina gaizkiena, papelik gabe etortzen direla, hau da, ilegalak. Hauek etortzen dira adibidez Espainira, lan baten bila gero dirua bere familiekoei bidaltzeko eta bere herrietan beraien arrebak eta abar gosea ez igarotzeko.Inoiz ez zara galdetu, zapatilak batzuk erostean, nork egiten dutela? Edo markako arropak erostean? Ba… nik askotan galdera hauek pentsatu ditut eta seguruenik 3. mundeku ume txiki horiek egiten dutela eta diru gutxikin erosten dute empresek gero hona etortzeko. Ez duzu inoiz esan zure amrai arropa gehiago  nahi duzula? Eta zure armairua ireki eta ia ez da ezer gehiago sartzen? Duzunarekin ez zara konformatzen, edo gehiago nahi duzu? Ume txikian beste mundu batean hiltzen ari dira gozez. Bizi honetan  ez da dena kolore arrosa, edo beltza, bakoitza bere bizia du eta ezin dugu esan besteena hoberena del aedo txarrago, bakoitza berea du, arazoak, diru problemak eta abar. Bizi honetan gertatutako gauzak  bere arrazoia dute, ez dira gertatzen, gertatzeagatik eta egun batean konturatuko gara zein den arrazoia. Bizia bide bat bezala, eta bakoitza  hautatu behar dugu zein bidetik joatea, batzuetan bide txarretik joan gaitezke baina konturatzen bazara atzera egin dezakezu eta bizi berri  bat hazi.Eta pixka bat laburtuta da abesti honek esan nahi duena. Asko gustatu zait zentzumen askokoa delako eta nola den bizia esplikatzen orokorrean.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!