Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

28/09/2007 GMT -1

BIDEAN (Mikel 4B)

xaranba @ 09:18

Nire ustez ken zazpiko abestia oso egokia dago mundu honetan gertatzen diren gauzekin zeren jende gehiena ni barnean sartuta beste lekuetako jendea mespretxatu egiten ditugu.

Jende hori gu bezalako pertsonak dira gure penintsulara etorri direnak bere bizia, aurrea ateratzeko.

Abestiak letraren barruan galdera batzuk ditu eta galdera hoiek oso garrantsutsuak dira niretzako  zeren ez dizkiogu kasorik egitn horrelako galderei eta ken zazpi taldea garrantsi handia ematen diote abesti horretan horrelako galderei .

Erlijioari dagokionez oso garrantsitsua da .Munduan pobresia dago guk nahi dugulako bestela ez zen egongo oso xuhurrak garelako eta dena guretzat nahi dugulako , eta munduko bakearekin berdina gertatzen da ezin da bakea egon zeren zerbait gertzatzen denean beti borroka eginez kompontzen deguu eta tontakeri batengatik eta gau serio bat izaten bada lehergailuekin egiten ditugu borroka edo armekin kompontzen degu eta horrekin jokatzen badegu gerratea deritzona da,hitzegiten komponduko bagenu eta denok berdinketa edukiko bagenu ondo joango zen gure mundua baina inork ez dago  ohituta horrela kompontzera arazoak.

Pertsonen errespetua oso garrantsitsua da mundu honetan  beste jendearekin arremanak edukitseko eta ez badakizu beste jendeei errespetatzen ezingo dezu inoiz ongi  hazi edo hezi.Jende askok oso nazkagarri direlako beste guztiek ordaintzen ditugu berain zergak.

Diru asko duten pertsona oso zoriontsu bizi dira dirua dutelako baina dirua ez du zoriontasuna ematen eta horrelako jendea pobrezian dauden jendeei diru kopuru bat emango balieke hilabetero edo bi hilabetero horrela emango zuen zoriontasuna dirua baina 3-ko munduan bizi direnei ez lehenengo munduan bizi direnei.Baita ere pertsona gay edo lesbianak direnak asko baina asko mesprexatzen ditugu eta nik naiz gehien mesprexatzen ditudanak zeren zerbait txarto ematen dit berain bizimodua edo pentsakaera eta horrelako jendearekin ezin nahiz ondo eraman baina nik badakit aldatu behar detela zeren mundo honetan denok ez gara berdin eta bakoitzak den bezala tratatu behar da.Bueno hau da nire erlijioko lana errespetuas hitz egin dizut eta espero det gustatzea agur eta beste baterarte.

Mikel 4B

Ken zazpi- bidean (Julen 4B)

xaranba @ 09:15

Kaixo Julen naiz eta orain hitz egingo dizuet ken zazpiren abestiari buruz.
Ken zazpi abesti honetan oso sakona izan da, eta bizitzako galdera asko
ateratzen ditu. Bertan niretzako garrantzitsuenak diren galderen erantzunak
emango ditut. Baina hau nik uste dudana izango da, hori ezan nahi du nik
esaten dudana ez dela egia izan behar.

Abestian galdetzen du ea norbaitek badakien zerua eta infernua bereizten eta
nire ustez  bai, jendea zerua zein den eta infernua zein den bereizten
badaki  baina jendea ez du agian  galdera horretan pentsatu nahi eta
horregatik bere erantzuna baztertu egiten du. Honek, beste galdera
batzuetarako bidea ematen digu. Baina hori baino lehenago beste galdera bati
erantzuna ematea nahi dut.
Galdera hori galdetzen diguna da ea nor dakien nor dagoen sufritzen eta nork
daukan errua eta nire ustez galdera honen erantzuna, ez da, baina jendea
agian baietz ezan dezake eta honen arrazonamendua honako hau izango
litzateke: jendea badaki nor dagoen sufritzen eta nor duen errua baina
gehienetan  begiak itxi egiten dituzte eta itsuak egiten dira. Beti beste
alde batera begiratzea errazagoa izango da, nire ustez hori ez da izango
soluziorik egokiena baina horrekin ez dut ezan nahi nik egiten ez dudanik,
gehienetan  denok  bide erreza nahiago izaten dugu, bertan abestiak esaten
duen bezala  oztopoak ez daudelako eta hau ezan nahi du, kolperik ez direla
egongo.

Abestia beste galdera bati erantzuna emateko gogoa ematen du, galdera hau
aukeratu egin dut guk eramaten dugun bizitzarekin erlazioa duelako. Galdera
hau galdetzen digu ea inork dakien bereizten nahi dugunaren pisua.
Kasu honetan nire erantzuna ez da bai edo ez izango galdera honetan hau ezan
nahi dut: Jendea munduan guztia lortu nahi du baina ez du pentsatzen edo ez
du pentsatu nahi guztia lortzearen ondorioak, ondorioak dira,besteen gosea,
gerrateak eta agian gutxien ikusten dena edo erakusten dena, jendearen
alaitasun falta. Jendearen alaitasun falta ez da bakarrik jende pobrearen
aurpegietan ikusten, baita ere guztia duen jendearen aurpegietan ikusten da.
Fenomeno hau  sozietatea sortu egin du.

Baita ere gustuko dudan ezaldi bat agertzen da abestian eta niretzako esaldi
hori esan nahi duena ezan nahi dut. Esaldia esaten duena da begiak ireki
behar direla horma zaharren ahurrean. Eta niretzako esaldi hau esan nahi
duena honako hau da: jendea  ezan dudan bezala ez ditu hartzen oztopoak
dituzten bideak eta horregatik “ hormak “ agertzen dira bidean baina ez
horma berriak baizik eta horma zaharrak, hau da, jendeak bota ez dituenak,
eta horma hauek izango dira gainditu beharrekoak, agian ez da erraza izango
baina egin beharreko gauza bat da.

Eta hau izan da guztia baina hau nik uzte dudana da eta ez dut nahi jendea
pentsatzea esaten dudana egia dela baizik eta nire pentsatzeko era ulertzea.

Julen 4B

KEN-ZAZPI (CHRISTIAN 4B)

xaranba @ 09:12

Ken zazpiko abeslaria abesti honen bidez jende askoren errealitatea erakutsi nahi digu, hemengoa eta hirugarren mundu jendeenarena ere bai. Adibidez hasteko zeruan bizi den eta infernuan bizi den jendeari buruz hitz egiten saiatzen da, eta honen arabera nire ustez zeruan dirua dutenak dira beste hitzetan lehenengo mundukoak eta infernuan pobreak hirugarren mundukoak txabolismoan bizi direnak. Gero, behar diren galderak egiteaz beldur garen esaten du, eta nire ustez bai, zeren eta ez dakizu zein izango da erantzuna, ea ona edo txarra izango den, edo nahigo duzulako ez jakitea. Hurrengo galdera, ez al daki inork bereizten albisteen kolorea? Hemen abeslaria hitz egiten digu telebistan agertzen diren albisteei buruz, zeren eta  albiste askotan gauzak askok eta asko asmatu egiten dituzte esaldi hau telebistako aurkezle bat esaten zuen “así a  ocurrido y así se lo contamos “ eta hori gezurra da, telebista ikusten ari garenok ez dugu gauzak gertatu diren bezala entzute lehen esan dudan bezala zeren eta gauza asko asmatzen dituzte. Oraingoa esaldi bat da, boteretsuen armak eta etorkinen gosea. Honekin nire ustez abeslaria esan nahi duena da, armetan diru asko gastatu egiten dugula eta bitartean jende asko gosez hiltzen ari dela. Hurrengoa pixka bat konplikatuagoa da, ba al daki inork bereizten nahi dugunaren pisua dena dutenen amorrua esku hutsen mezua, hemen abeslaria jarri nahi dion zentsua hurrengoa da. Gauza asko nahi ditugula eta lortzen dugula eta jende asko oso gutxi dauka eta asko eskatu eta ez du eser lortzen eta esku hutsen horien barruan gauza asko sartzen dira: gosea, mina… Beste zati batean bide batez hitz egiten du eta bide horretan oztopo asko aurkituko ditugula esaten digu. Bukatzeko esaldi bat oso barnean pentsatzeko zailena amets ez egitea, gu geu izanda aurrera eginez gure bidean. Hemen abeslaria esaten digu oso zaila dela ez amets egiten eta gu geu izan behar garela bestela bidea ez duela zentsurik eta bide hori jarraitzea.  

-7 (Josu 4B)

xaranba @ 06:42

Nire ustez ken zazpik abestian oso argi uzten ditu bere pentsamenduak oraingo mundu onetaz. Azkenean oraingo arazoetan hitz egiten du pixkanaka-pixkanaka. Lehenengo parrafoa kontuan hartuta jendeak gauza desberdinak ulertu ditzake baina azkenik bi gauza esan nahi ditu: gauza(leku) onak eta txarrak alde batetik eta bertan bizi diren pertsonak bestetik. Parrafo horretako azkeneko esaldian asko sakondu daiteke, nork daukan errua, azkeni ondo pentsatu ondoren konturatzen zara guztiok garela horren errudunak eta baita ere gu garela hori aldatu dezaketen bakarrak guztiok batera lan eginez. Nik uste dut estribilloen arteko estrofak lastoa bakarrik direla uste dut inportanteena lehenengo parrafoa eta estribilloak direla.Abestian ondo azaltzen den bezala hemen bi pertsona mota daude, boteretsuak = dirua duten pertsonak, eta etorkinak edo diru gutxien duten pertsonakAzkeneko mota onek beti galtzekoak dauzka beren baliabideak urriagoak baitira.Beraz herrialde indartsu batek Afrikako edozein herrialde atakatuko baluke beti herri indartsuak irabaziko luke gainera herrialde pobrea guztiz suntsituta utziz. Dagoen beste arazo bat da telekomunikabideek albisteak beren interesekin jarraituz aldatu egin ditzakete.Adibidez atentatu bat egon bada segun ze telebista kate jartzen duzun hildako kopurua asko aldatzen da  eta horrela ia ezinezkoa da seguraski zenbat hildako dauden jakitea. Baina ez da hildakoekin bakarrik beste edozein albisterekin ere gerta daiteke.Baita ere segun eta nola esaten den hitz bat era desberdinean ulertu daiteke eta orregatik ezinezkoa da albiste batekin guztiz ziur egotea geroz eta pertsona gehiagoren ahoetatik pasa gero eta aldatuago dago albistea. Ken zazpik oso ondo esaten duen bezala azkeneko parrafoan errazagoa da ezer egin gabe egotea ori guztia aldatzeko lanean astea baino. Horrela jarraitu ezkero azkenean boteretsuak geroz eta boteretsuago dira eta pobreak geroz eta pobreagoak.Horregatik ken zazpik esan bezala gu geu izanda, aurrera eginez, gure bidean…Horrela aldatu daiteke mundua eta ez begiak itsiz gurekin zerikusirik ez balu bezala.Guztiok batera lan eginez lortu daiteke.   Amaiera

Bidean abestiaren ausnarketak(Joseba 4A)

xaranba @ 06:17

Abestiak, guri buruz hitz egiten du, gure inplikazioari buruz, zer egiten dugun eta ondo edo gaizki egiten dugun. Pentsatzen badugu, egiten ditugun gauzetan, ala beldurra ematen digun gauza horietan pentsatzea egiten gaitu. Hau idatzi zuenak, begia irekiak ditu eta abesti honen bidez, gu erreflexio txiki edo handi bat egitea nahi du. Guk ere begiak ireki dezagun eta gauzak aldatzeko beharra eta gogoak baditugu, hori gure esku dago, baina idazleak lortu du bere funtzioa, gauzak nola dauden informatzea eta gu hori ikustea. Gainera berari esker zerbait egitea lortzen badugu, beraren intentzioak bete egin dira. Abestiak gauza asko komunikatzen digu, zeinek daukan boterea, nor dagoen sufritzen, zein bizi den ondo eta zein gaizki (zerua eta infernua) eta hor, guk geuk ikusi dezakegu. Batzuetan telebistak nolabait, tapatu dezake, baina egia han dago eta ikusi egin daiteke. Adibidez, telebistak ez ditu kontatzen albisteak diren bezala. Klasean ikusi genuen bezala argazki horrekin, baina ala ere gaur egungo bizitzan, momentu guztietan ikusi ditzakegu adibideak, eta ez bakarrik telebistan, inguratzen gaituzten gauzetan, komunikabideetan eta abar. Guk hau ikusten dugu, baina gero galdera da: Barneratzen al ditugu gauza hauek?Hau da, gauza edo errealitate horiek ikustean ala entzutean, zerbait egiten dugu?Entzun eta kasurik egin gabe gure bizitza aurrera eramaten dugu? Gauza hauetaz ez gara konturatzen, beno batzuk bai, baina gizartea orokorrean ez gara konturatzen, ez garelako gelditzen gauza hauetaz pentsatzera. Eta hau da idazleak nahi duena, abestien bitartez ikustea, ez bakarrik entzun, baizik eta pentsatzea eta hau aldatzeko gauzak egiten hastea, inguratzen gaituzten injustiziak gelditzeko, adibidez. Zaila da gauzak aldatzen hastea, hain eroso gaude egin diguten munduan, gu geu sortu dugu, pertsonak sortu dugu eta sortu dugun, edo sortarazi egin diguten gurpilaren barruan gabiltza biraka. Hau horrela dago, guk nahi izan dugulako, bestela ez geniekeen gurpil hori egiten utziko, baina hori ez da hain erraza egiten ustea bezala. Asko zirikatzen bazabiltz “mina zaurietan” izango duzu eta oztopo pila bat.

21/06/2007 GMT -1

HIES.(IkEr)

xaranba @ 05:19

HIES edo Hartutako Inmuno Eskasiaren Sindromea, GIB izeneko birusak eragitearen ondorioz gertatzen da. Ingelesezko baliokidea "AIDS" (Acquired Immune Deficiency Syndrome) da, unibertsalki erabilia dena.Sindromea gaixotasun infekzioso eta ez-infekzioso multzo batek osatzen du, heriotza tasa altua daukana gaur egun. Pandemia honek ia 40 milioi gaixo sortu ditu mundu osoan (2006). OME-k kalkulatzen du 25 milioi pertsona baino gehiago hil dela 1981etik, sindromea deskubritu zutenetik alegia.HIES –a infekzioei aurre egiteko sistema immunitarioaren ezintasuna da. Normalean, globulu zuriak eta antigorputzak eraso eta suntsitzen dituzte giza gorputzean sartzen den edozein organismo arraroak. Erantzun hau zelula batzuk koordinatzen dute, eta HIES-a egiten duena zelula horiek erasotzea eta bere barnean sartzea da. Behin bere barruan daudela, bere material genetikoa sartzen die eta bere buruaren kopiak egiteko erabiltzen dute. Birus kopia berriak zeluletatik odolera irteten direnean, beste zelula batzuk bilatzen dituzte erasotzeko, eta bitartean egon diren zelulak hil egiten dira. Ziklo hau behin eta berriz errepikatzen da. Birus produkzio honetatik babesteko, pertsona baten sistema immuneak zelula CD4 asko produzitzen ditu egunero. Baina egunero produzitzen egotean, azkenean geroz eta zelula CD4 gutxiago produzitzen ditu, eta orduan pertsona ezin da beste birusetatik babestu. Beraz oso zaurgarri usten du pertsona.Estatu garatuetan, HIES-arengatik kutsatutako pertsona kopurua gutxitu egin da arriskurik gabeko sexuarengatik eta dohaineko xiringak emateagatik. Baina laurogeita hamar hamarkadaren amaieran infektatuen kopurua pixka bat igotzen hasi da. Erresuma Batuan %26-a igo zen 2000-2001 urteen artean. Baita gertatu zen Estatu Batuetan eta Australian ere. Hau gertatu da, gazteak preserbatiboak erabiltzeaz nekatu egin direlako. HIES-a arazo bat izaten jarraitzen du langile ilegal sexualen artean.Garatu gabeko estatuetan, batez ere afrika erdialdean eta hegoaldean, ekonomi arazoengatik eta heziketa sexualaren faltarengatik, HIES-agatik infektatutako pertsona kopurua oso handia da. Arazoa Hegoaldeko Afrikan geroz eta larriagoa da, 2002-an 4,7 milioi infektatu zeuden. Nigerian eta Etiopian ere arazoa oso larria da, 3,7 eta 2,4 pertsona infektatuekin.      

18/06/2007 GMT -1

Planeta bero jartzen da(SigRID)

xaranba @ 08:36

Planeta bero-bero dago; zergatik ordea? Gaixo al dago? Sukarra al du? Haserre dago?
Honako galderei erantzuten dizkieten erantzunak badaude eta honakoak dira:
Planeta haserre dago, bai; eta gaixo ere,ez dugulako behar bezala zaintzen.
Klima aldaketa handiak nabaritzen ari dira azken urte hauetan. Neguan, aldi bat baino gehiagotan elurra egiten du, udaberrian hotz handia eta euria egiten hasten da, udan badira egunak goizetan eguzki eta gauean trumoiak azaltzen direnak, temperaturak asko igotzen dira....
Kutsadura, ondorio bat da, hau da, hiri handietan edota herrixketan autoek ke asko sortzen dute eta hauen ondorioz ozono geruza apurtzen da. Baina zer gertatzen da ozono geruza apurtzen bada?
Ozono geruza apurtuz gero intentsitate handiko eguzki izpi gehiago iritsiko ziren gure lurraldera eta kalte handiak sortuko zizkiguten azalean, adibidez azaleko minbizia. Gainera esan behar da, autoen kea kaltegarria dela gure birikentzat. Hau saiesteko, plan batzuk garatu dira, bai estatu mailan, bai herri mailan. Plan horiek autoaren erabilera murrizteko eta garraiobide publikoak maiz erabiltzeko egin dira. Adibidez: Propulsio bidezko autobusak erabiltzea teknika on bat da, gainera gasolina aurrezten da; egunero lanera joateko ere ez legoke gaizki lankide batzuk eramatea edo beren autoetan joatea. Horrelako hainbat plan daude. Edo agenda 21, ikastetxetan, haurrak kontzientziatu nahi dituen programa da. Eskolarteko programa hontan hainbat gai azaldu eta aztertzen dira, inkestak egiten dira, herriko enpresa, txoko eta bazter guztiak bisitatzen dira, arazo bati soluzio bat bilatzen da eta behin ideia guztiak emanda, udalaren aurrean proposatzen dira.
Suteek ere kalte handia eragiten dio pasaiari.Udan batez ere agertzen dira eta asko kostatzen da hauek itzaltzea. Galizia famatua da bere suteengatik, mendietan aurki ditzazkezu, bai goizez bai gauez. Helikopteroak gora eta behera ibiltzen dira hondartzetako ura biltzen, ibilbidearen erditik ur hori galtzen eta sua itzaltzen saiatzen. Baina ordu asko behar dituzte eta jende mordoa ere, su hori guztiarekin amaitzeko. Gainera, errautsa airearekin nahasten da laino antzeko bat sortu arte. Aipatu beharra dago, jendeak beren etxeak galtzen dituztela, erre direlako eta herriko udalek pentsioa 3 hilabetez ordaintzen dietela.
Nire ustez jendea konturatu beharko zen eguneroko egoeraz. Mundu mailan, adibidez Alemanian, birziklatzeko zakarrontzi gehiago daude, jendea geroz eta kontzientziatuagoa dago eta gobernuak plan asko aurrera eramaten ditu eta martxan jartzen ditu.
Pentsatu behar dugu, ura aurrezteak, energia aurrezteak, trafikoa murrizteak... gure eguneroko bizitzan eragina izango duela, eta horrela ez bada denbora gutxi barru, hondartzak desagertuko dira, klima aldatuko da, gaixotasun berriak azalduko dira....
Beraz, badakigu, zain dezagun lurra planeta, gaixotu ez dadin, berak eskertuko digu egindako guztia.

15/06/2007 GMT -1

SOLDADUA NAIZ(aLaZnE)

xaranba @ 07:59

Kaixo! Abderraman Mohammad nauzue. 2000ko urtarrilaren 8an jaiotako ume bat naiz, beraz  zazpi urte ditut eta Afrikako hegoaldean bizi naiz.Orain dela bi urte nire aita eta nire anaia zaharra hil ziren Afrika iparraldearen kontra egon zen gerraren ondorioz.Ama eta nire 10 urteko ahizpa oso triste jarri ziren notizia jakin zutenean, baina aurrera jarraitu behar izan zuten.Etxe txiki batean bizi gara, logela bakarrekoa da, sukalde txikia eta komuna ere badu. Goizeko 8etan ama lanera joaten da. Amak 5 urte zituenetik jostuna bezala lan egiten du. Egunean 6 orduz lan egiten du eta hilabete batean gehienez 50€ irabazten ditu.Yamalia ahizpak bizilagunen umeak zaindu egiten ditu goizeko 8etatik gaueko 9ak arte, ahizpari asko gustatzen zaizkio umeak.Yamalia ama baino ordu gehiago lan egiten du, baina gutxiago irabazten du.Ni etxeko txikiena naiz, baina mutila naizelako eta gorbenuak esaten duenez, soldadu bezala lan egin behar dut.3 urte nituenean asko atsegin nuen soldadu izatea nire aita eta anaia soldadu bezala lan egiten zutelako, baina orain ez zait gustatzen.Goiz jaiki behar naiz, goizeko 7etan, oso azkar soldadu-trajea jarri, gosaldu eta soldadu izateko irakasten didaten zentrura joan beharra dut.5 urtekin hasi nintzen eskola horretara joaten. Bertan lagunak egin ditut, hori da eskola horretako gauza positibo bakarra. 10 urte betetzen ditudanean zentroko arduradunek gerra dauden lekuetara eramango didatela esan didate, ikasi dudan guztia praktikan jartzeko. Nik ez dut nahi beste leku batera bizitzera joatea, hemen oso ondo nago, lagunekin, ama eta ahizparekin. Amak esan dit ez dela ezer pasatzen, handia naizela eta jakingo dudala nola defendatu, gainera, ez naiz bakarrik joaten, Raziya (nire lagunmina) nirekin ere joango dela eta bion artean babestuko garela.Amak ez du gaizki pentsatu nahi eta nigan konfiantza handia du. Nik nahiko nuke zuek bezala izatea, zuek etxe erosoa duzue, familia handi bat eta ez duzue lanik egin behar soldadu bezala. Gainera eskolara joaten zarete eta esan didate bertan gauza asko ikasten direla. Ezkerrak eman nahi dizkizuet bidaltzen dizkiguzuten janari eta botikengatik oso ondo etortzen zaizkigulako.Eta baita ere misiolariei. Nire lurraldean orain dela gutxi misiolari bat etorri zen eta oso ondo zaindu gintuen. Beno oheratzeko ordua iritzi zait, berandu da eta bihar soldadu eskolara joan beharra daukat.Aprobetxatu daukazuten guztia, laster arte! Abderraman Mohammad

Haurrak Soldadutzan(SiGrId)

xaranba @ 07:31

Aipatu beharra dago, lurralde pobreetan, adibidez: Afrika, Hego Amerika, Errumania... Haur askok 6 urte betetzen dituztenean lan egiten hasten direla. Batzuk meategietan eta egoera txarretan ordu asko igarotzen dituzte gelditu gabe, beste batzuek ordea, harrobietan lan gogorra egiten dute. Arrazoiak askotarikoak dira; gosea, familiakoak mantentzea...Baina ez zorte txarragoa duten haurrek edo beste erremediorik ez dutenek, armadan sartzen dira soldadu bezala.Bertan entrenamendu gogorrak izaten dituzte egunero; armak erabiltzen irakasten diete, eta okerrena, etsaia suntsitzea dute bere buruan. Laburbilduz hiltzen irakasten diete eta gainera, beraien bizitza jartzen dute arriskuan.Esan behar da, armadan egonda jateko ematen dietela eta lo egiteko ere. Baina hala ere irabazten duten dirua ez da ia iristen senideei lagundu ahal izateko. Ezin da ulertu nola hain adin gutxiko ume hauek erabil ditzaketen eskopeta, pistola, misil...Duela gutxi; Amerika Iparraldean, aiton batek bere 2 urteko ilobari pistola bat oparitu zion urtebetetze egunean, baimena eta guzti. Jakin behar da, Amerika Iparraldean, legezkoa dela arma bat erostea, edozeinek duela bat eta edozein lekutan eros dezakezula. Hemen, berriz, ezin da saldu; ehizarako ez bada. Gainera, ehizarako armak ez dizkiete edozeini ematen; hau da, 18 urtetik gorakoa izan behar da pertsona hori, baimena lortu nahi badu.Baita, hemengo armadan sartu nahi izanez gero, adinekoa izan behar zara, noski, eta prestakuntzarik ez da behar, bertan irakasten dizute jakin beharreko guztia. Egun, jendeak ez du denbora luze batez kanpora joan nahi, eta gogor lanean aritu, horregatik, armadan sartzen diren pertsona gehienak etorkinak izaten dira. Hauek ondo etortzen zaien soldata bat jasotzen dute hilabetero.Niri iruditzen zait, haurrek ez dutela gogor lan egin behar eta are gutxiago armada batean sartzea. Gobernuak  laguntzen saiatu beharko ziren eta zerbait planteatu hau guztia sahiesteko eta aurrera ez joateko. Pentsa beharko lukete, haur gehienek beren haurtzaroa galtzen ari direla; hau da, ez dutela jolasten, lagunak galtzen dituztela.... Gainera esplotazioaren biktimak dira.Badira ONG batzuk, gauza hauek gertatzea sahiesten dutenak. Adibidez: Eskolak eraikiz, etxeak, diru laguntzak emanez....

14/06/2007 GMT -1

UME SOLDADUAK(JoSeBa)

xaranba @ 12:57

Badaude munduan ume soldadu ugari, gehienak Afrikan daude baina Asian eta Iberoamerikan ere. Gai hau aukeratu dut pena asko sentitzen dudalako ume horiek ikusterakoan.

 Umeak 6 eta 16 urte bitartekoak dira eta adin horrekin ez dira eskolara joaten. Urte horiekin armada militar batean sartuta daude, eta bere herriarengatik hiltzeko prest daude. Pentsamendu horiek txikitatik dute eta beraien gurasoek ados daude horrekin, oso pozik bizi dira bere semea soldadu dela pentsatzen dutenean. Ume horiek ez dute beldurrik inori, oso ausartak dira, guk baino gehiago. Telebistan askotan ateratzen dira horrelako umeak, erreportai asko egiten dituzte gai honi buruz. Ikus daiteke nola herrien arteko liskarrak daude eta handiek edo goi karguek ume soldaduei bidaltzen diete herriaren ohorea defendatzeko helburuarekin. Behin telebistan agertu zen nola 6 urteko mutil bat begi estaliekin “kalschnikov” bat prestatzen eta kargatzen tiro egiteko. Arma hori munduko zailena da prestatzeko eta tiro egiteko eta haiek begiak estalita edukita egiten dute. Argazkian ikus daiteke zazpi urteko mutil batek esaten duela bera soldadu bat dela. Azpian sei ume armekin begirada zorrotzarekin. Segur aski heldu baten hitzaldia entzuten ari direla. Ikuz dezakegu nola guztiak arretaz entzuten ari dira despistatu gabe. Arazo honen errudunak mundu guztiak gara, orduan, guztiok egin behar duguna da arazo honi aurre egin eta soluzio on bat atera gaitz honetatik. Lehenak pausu honi eman behar dutenek munduko goi nagusiak, adibidez: “ONU”-k. Edo Estatu batuak ematen duen dirua armak erosteko emango balu horrelako arazoei aurre egiteko leku askotan ez zen egongo, orain dagoenaren erdia baino gutxiago egongo zen. Hau ikusita ez daukagu baimenik gure bizi baldintzengatik eta gure bizitzagatik kexatzen hasteko. Garrantzi gehiago eman behar diogu daukagun gauzei eta gertatzen zaizkigun ekintzei. Hau jakinda segundo batzuk erreflexionatzen geratzen baldin bazara egunero gauzei garrantzi handiago ematen jakingo duzu eta hori zure bizitzarako oso ona da nahiz eta guk hori ez baloratu. Hau esanda zure eskuetan dago erreflexio hori egitea nik bakarrik gomendio on bat eman dut.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!