Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

14/06/2007 GMT -1

"Un dedo de espuma, dos dedos de frente" (Joseba)

xaranba @ 12:55

Idazketa hau egiteko alkoholaren gaia aukeratu dut interesgarria iruditzen zaidalako. Alkohola gazteekin erlazionatzen dute. Baina orain asko ikusten dena alkoholarengatik gertatzen diren autoen istripuak. Kotxeak ez dituzte gazteak gidatzen horregatik gazteen arazoa ez da, guztiena baizik. Gidariek ez dute alkoholaren kantitatea ondo kalkulatzen baina neurtu ordez egin behar dena da ez edan ezer alkohola daukana. Horrela istripuak gutxiago izango ziren eta isunak ere asko murriztuko ziren. “DGT”-ak erabaki du alkoholaren kontrol gehiago eta kontrol horietan zauritu medularrak egongo dira gidariarekin elkarrizketa labur bat edukitzeko. Isuna geroz eta garestiagoak dira, eta gainera karneta kentzeko baimena daukate. Alkohola gazteekin asko erlazionatzen da, boteiloia egiten dute eta abar. Edatea ez dauka gauza positiborik, jendea hasieran alai dago baino gero izkina batean daude negarrez batzuk eta besteak botaka egiten.  Pixka bat edatea ez dago gaizki baino asko bai, zentzugabeko gauzak egitea derrigortzen zaitu. Gazteak alkohola lortzeko 18 urtekoei eskatzen beraientzako erostea eta 18 urtekoak prezio berberagatik saltzen diete nahi duten gazteei. Nik ez dut asko ulertzen horrelakoak egitea ez baduzu ezer irabazten, eta gainera gazte horiei bere bizitzarako kalte egiten diete.  Argazkian ikus daiteke nola hoberena da bakoitzak bat edukitzea eta ez batek guztiak edukitzea. Batekoek alai ikusten zaie eta ondo pasatzen baina guztiak dituena bakarrik eta gaizki. Goiko argazkikoek gaua seguru merkeago irtengo zaiela beheko argazkikoarekin konparatuz. Izenburua esaten duen bezala hoberena da bi  hatz eduki kopètaren aurrean. Nire ustez edatea ez dago gaizki baina edan edateagatik niretzat oso gaizki dago. Arazo hau ez da gurasoen arazoa gazteena baizik.  Baino garrantzitsua dena da,bakoitzak askea da nahi duena egiteko baina besteei ez molestatu, hori txarrena delako. Niri gaizki iruditzen zait edaten ez dutenek edo edaten dutenek baina ondo daudenak, edanak daudenei lagundu edo zaindu behar dietela. Beraien gainean beti baina ni horiei ez diet laguntzen beraiek aukeratu dutelako edatea eta hori egiterakoan ondorioak jakin beharko zituzten.

UME soLDAduak (SILVIA)

xaranba @ 12:41

Gaur egungo gerretan umeak dira hildakoen erdia baino gehiago. Baina umeak hiltzaile ere badira batzuetan, borroka armatuetan soldadu bihurtzen dituztelako. Munduan 18 urtetik beherako 300.000 soldadu inguru daude. 1989ko Nazio Batuetako Batzar Orokorrak 15 urtetan finkatu zuen soldadutzarako eta gerrarako gutxieneko adina. Eta, konbentzio horretan babestuta, estatu askok hartzen dituzte adoleszenteak armadarako, besteak beste Estatu Batuek. Aurten Nazio Batuetako aditu-talde batek aztertu zuen gutxieneko adin hori 18 urtetara igotzea. Baina sei estatuk, Estatu Batuek, Britainia Handiak, Israelek, Pakistanek, Hego Koreak eta Kuwaitek; hain zuzen, ez zuten ontzat hartu adin hori. Dena den, aurten, Umeen Eskubideen Konbentzioaren 10. urteurrena ospatzen da. Zenbait gobernu eta GKE (Gobernuz Kanpoko Erakunde) lan gogorrean ari dira aldaketaren aldeko kanpainan. Baliteke egun gutxi batzuetarako aurrerapausoren bat egitea. Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundea nabarmentzen ari da ume soldaduen kontrako kanpainan. Umeak soldadu bihurtzearen zergatiak honako hauek dira: -Soldadu gutxi daudelako. Alemaniak adibidez, Bigarren Munduko Gerratearen amaieran, 12 urte zituzten umeak hartu zituen soldadu. -Arma arin asko dagoelako. Antzinako armak astunak eta erabiltzen zailegiak ziren umeentzat. Oraingo arma arinak, berriz, 10 urtekoentzat ere egokiak dira. -Ume soldaduak merkeak dira eta txikiak direnez, esandakoa betetzen dute. -Hiltzekotan, hobe delako umeak hiltzea. -Ume hauek beldurrik ez daukatelako.  Arrisku handiko egoeretan, ez dira hainbeste beldurtzen. Bestalde, zaila da ume bat aurrez aurre tirokatzea. Borroka armatu askotan, soldaduen aurretik bidali izan dituzte. Izan ere, egoera horretan etsaiak ez daki zer egin ume haiekin: hil ala bizirik utzi.Zergati hauei irtenbide egoki bat bilatzeko modu ugari daude baina guk, hau irakurtzen ari garen guztiok, ume hauei laguntzeko erak bilatuz gero; oso irtenbide gutxirekin topo egiten dugu.  Bata, egoera hau ematen den herriko gobernuetara zuzentzea izango litzateke. Bestea, aldiz, gure kabuz laguntzea, dirua emanez edo umeei gure laguntza eskainiz.  Nire iritzia gai honi buruz ez dator bat gobernuek daukatenarekin. Beraiek, lehen aipatutako arrazoiengatik jartzen dituzte umeak gudaren ezaugarri nagusi bezala eta hori ezin da onartu.

"UN DEDO DE ESPUMA, DOS DEDOS DE FRENTE"(nHaIkArI)

xaranba @ 12:38

Lehenengo gauza Xabi, oso gaizki iruditzen zait argazkian esaldi bat
gaztelaniaz jartzea. Zuk esaten duzun bezala, txapela erosten baduzu
erabiltzeko da. Beraz, argazkietan ere, erabil ezazu.

Beno, orain benetako idazketarekin hasiko naiz. Denok ezagutzen duzue, edo,
gutxienez, noizbait entzun edo irakurri duzue esaldi famatu hau. Denok
ulertzen dugu bere esanahia. Alkohola edan dezakezu, bai, baina beti
kontrolpean eduki behar duzu edatearena.

Askotan telebistan entzuten ditugu, gaueko festa baten ondoren, norbaitek
edanda autoa hartzen duela eta istripu bat izaten
, bertan bizia galtzen
duela.
Ondoren, familia telebistan azaltzen da gertatutakoarekin oso triste. Guk
hau entzuten dugunean, agian segundu batez begiratzen dugu telebista, baina
gero egunerokoa dela konturatzerakoan berriro gure gauzetara bueltatzen gara
eta ez dugu horretan gehiago pentsatzen. Izango da ohituta gaudela horrelako
berriak entzutera? Edo ohituta gaude gure herrian bertan horrelako pertsonak
ikustera? Erantzuna, "Bai" da.

Espainian (eta baita Euskal Herrian ere) alkohol-kontsumoa oso-oso altua da,
mundu osoko indizeei begira, baina beste herrialde batzuetan ez bezala,
alkohola edatea ohitura sozial bat da eta kontsumo hori ez dago beste
lekuetan bezain gaizki ikusia. Horregatik, asko kostatzen zaigu ulertzea eta
onartzea alkoholaren kontsumoak arazoak ekar ditzakeenik (familiaren
barruan, sozialak, medikoak, etab.) eta horiek begi-bistakoak direnean ere,
ukatu egiten dira, edota horiekiko tolerantzia izugarria erakusten du.

Familiaren barruan adibidez, seme-alabak badituzu, ez litzaieke gustatuko
bere aita edo ama etxera edanda iristea. Oso kaltegarria da hori
beraientzat. Agian eskolakide batek kaletik ikusten du eta gero gelan
zerbait esaten badio gizon edo emakume honen semeari oso gaizki sentituko
zen.

Medikoak, denok ezagutzen ditugu. Adibidez, koma etilikoa eduki dezakezu.
Koma etilikoa alkohol asko edaterakoan azaltzen da. Kentzeko, odola garbitu
behar dizute eta ez da egoera oso erosoa , ez zuretzat, ez zure
familiarentzat.

Eta ez da izango alkoholaren eragin kaltegarriak aztertu ez direlako, ezta
gutxiagorik ere. Izan ere, alkoholaren kontsumoa da gaur egun
heriotza-kausarik garrantzitsuenetako bat. Gure artean 100 heriotzatik 6
alkoholaren eraginez gertatzen dira, eta horietatik gehienak patologia
organiko (infartua, hipertentsioa, etab.) eta psikiatriko zuzena direla
medio gertatzen dira, luzaroan eman izan den alkohol-kontsumo etengabearen
ondorioz baino gehiago.

Arazo sozialekin esan nahi dut, adibidez, edanda zaudenean ez duzula zure
gorputza kontrolatzen ezta esaten duzuna ere. Horregatik askotan tontakeri
bat esan dezakezu edo norbait jo benetan nahi izan gabe.


Gauza hauetatik adibidez, ez da komenigarria alkohola edatea. Horregatik
esaten dut ez dela oso osasungarria alkohola edatea, beti salbuespenak egon
arren.

Adibidez, esaten dute ona izaten dela egunero ardo edalontzi bat edatea.
Osasunarentzako edo ona dela. Nik hori bai ez dakidala baina lehen esan
dudanarekin oso ados nago. Kalte asko ekartzen dizkizu alkoholak. Bates ere,
kontrolperik gabe edaterakoan. Bestela, ez da izaten oso kaltegarria.

Badakizue orduan, "un dedo de espuma, dos dedos de frente".

ALKOHOLISMOA (IkEr)

xaranba @ 12:13

Alkoholismoa edari alkoholikoen menpekotasuna da. Bere ezaugarriak autokontrola galtzea, menpekotasun fisikoa eta abstinentzia sindromea dira. Alkoholismoa osasunerako oso arriskutsua da, askotan heriotza dakar barruko hemorragia, toxikazioarengatik, istripuengatik edo suizidioarengatik. Gehiegizko eta ohiko kontsumoa, efektuak nabaritzeko organismoa geroz eta kantitate handiagoak edatera behartzen du pixkanaka, hau da, gorputza alkoholara egokitzen da. Baina gorputza alkoholari eusteko erresistentzia limite batera iristen da, non erresistentzia hori alderantzikatzen da eta orduan, gehiago eustea ordez, erresistentzia txikitu egiten da.Alkoholismoaren tratamenduen artean destoxikazio programa dago. Bertan gaixoa denboraldi batez zentro batean egon behar da. Destoxikazioa ondoren, taldeko terapia betan sartzen da arazo psikologikoak konpontzeko. Nutrizio terapia beste tratamendu bat da. Alkoholiko askok intsulinari erresistentziako sindromea dute, bertan gorputzak ez du azukrea ongi erregulatzen eta odolaren zirkulazioari hornitze ezegonkorra eragiten dio. Hau hipoglucemica dieta batekin konpondu daiteke. Alkohola ustea oso gutxitan ekar dezake gaixoaren heriotza heroinarekin bezala, alkoholikoaren destoxikazioa farmakoekin, alkohola barbituriko eta benzodiazepina-rengatik ordezkatzean datza. Hauek alkoholaren hantzeko efektuak sortzen dizkiote burmuinari. Beste farmako batzuk Disulfiram eta Naltrexone dira, gorputzak anti-depresiboak eta horrelakoak hobeto onartzea eragiten dute.  Alkoholismoak sortzen dituen arazo sozialen artean lanpostua galtzea, finantzazko arazoak, familiarekin arazoak, gartzela (edanda kotxean ibiltzeagatik), marjinazioa eta errespetu falta alkoholismoa erraz saihestea ikusten duten pertsonengan. Baina pertsona baten alkoholismoak ez du bere buruarengan soilik arazoak eragiten, bere ingurukoengan ere eragiten du. Adibidez alkoholiko baten seme-alabak arazoak izan ditzakete, adinez nagusiak direlarik ere. Eskoletan, batez ere derrigorrezko bigarren hezkuntzan, arazo larri hau aurkezten da, geroz eta adin gutxiagorekin hasten dira edaten eta askok bere lagunen artean “adorea”  erakusteko soilik egiten dute.Alkohola zein kantitatetan kontsumitzen den jakiteko, formula oso errez bat dago alkohol gramoen bidez. Formula hau, edari kantitatea (ml edo cc), alkohol gradu kopurua eta 0,8 zenbakia multiplikatzean eta erantzuna 100-engatik zatitzean datza, edariaren alkohol gramo kantitatea kalkulatzeko. Gehiegizko kontsumoa, eguneko 40 gramoetatik aurrera gizonetan (alkoholari erresistentzia handiago diotelako) eta 20 gramoetatik aurrera emakumezkoetan dago. 

13/06/2007 GMT -1

Egunero hasten delako (nHaIkArI)

xaranba @ 14:04

Gizon batek hitz egiten du. Tren geltokian dago eta beti ikusten ditu neska
batzuk bakarrik doazenak. Orduan, neska hauen bizitza asmatzen asten da.
Adibidez, neska bat ikastera doala pentsatzen su. Hurrengoa, norbaitetaz
mantemindu egin dela eta berarengana doala, edo ezkondu egin behar dela.
Denbora guztian geltokian azaltzen diren neskaz hitz egiten du. Geltokian
dagoen beste gizon batekin hitz egiten du.

Nire iritzia: Ez zait gustatu ezer. Irakurgai laburra ez, ez da oso laburra,
Xabi. Egia esan ez zait oso ulerterraza iruditu. Gauza gehienak bi aldiz
irakurri izan behar ditut pixka bat ulertzeko. Gainera, ez zait gustatzen
historioak kontatzen dagoenean bat-batean bere zigarrotxoa pizten duela edo
beste gauzetara dagoela eta gero berdinera bueltatzen dela. Haritik
ateratzen dizu. Nire nota egia esan, 0 da, naiz eta idazlea oso ezaguna
izan.

Ume bat, soldadu bat(Nahikari)

xaranba @ 13:51

Gaur egungo munduko egoera jasanezina da eta mundua osatzen dugun pertsonak
okerragoak oraindik.


Esango duzue, bai arraroa dela neska hau. Agian bai, arraroa naiz, baina
uste dut honen kontra hitz egiten duen pertsona baten faltan dagoela mundua.
Zuek pentsatu ezazue....zuen semeak soldadu bezala utziko zenituzketen? Nik
ez nituzkeen utziko beintzat. Egia esan, horrelako argazkiak ikusten
ditudanean bihotza uzkurtu egiten zait hain txikiak direla ikustean.
Argazki gehienak ikusten badituzue, umeak adin gutxikoak direla konturatuko
zarete. Gehienak ez dira zortzi urtetik gorakoak. Beraien begiradak dena
esaten du.
Hala ere, badaude batzuk ematen dutenak ondo pasatzen dutel hau guztiarekin.
Hor ikusten dituzu gerratearen erdian eta gainera batzuk barrezka daude.
Baina ez pozik daudelako, baizik eta gustora hiltzen dutelako jendea. Hau
zergatik gertatzen den orain azalduko dizuet.


Ume hauek txikitatik ikasi dute zer den hau. Eta ez dut esan nahi zortzi
urteetatik. Askoz txikiagoetatik ikasten ari dira zer diren armak.
Erabiltzen ikasten dute, edo egia esanda, behartzen dituzte ikastera. Baina
hau gehienetan...bueno beti ez da izaten umeen erabakia. Askotan familiak
zerikusia izaten du. Umeak "saldu" egiten dituzte hauek mantentzeko gai ez
direlako edo beste batzuetan, diru pixka bat irabazteko.


Hori da nire ustez okerrena hau guztian, Beraiek erabaki gabe munduko
gauzatatik okerrenetakoan sartzen dituzte beraiek "bai" hori esan baino
lehen. Eta erabakia hartzeko gai balira ere ez dut uste bai esango zutenik.
Ez dute pentsatzen haiek izango balira txikitan ez litzaiekela gustatuko
bere gurasoek horrela saltzea?? Lotsagarria da benetan. Agian egoera
ekonomikoarengatik gaizki biziko ziren baina ez dut uste gerratean hobeto
biziko zirenik, eta gainera bere familiarekin familiaren maitasuna izango
lukete behintzat.


Nik, adibidez, ez nuke nire semea utziko jakinez agian hurrengo egunean
hilda ikusiko nukeela. Badakit han egoera oso zaila dela eta oso erraza
hemen hitz egitea baina burutik pasako zitzaidan azken gauza hori izango
litzateke.
Gainera, hau guztia ikusita zergatik ez dira gurasoak joaten direnak hain
erraz ikusten badute??


Horregatik pentsatzen dut egoera hau lotsagarria dela eta zerbait egin
beharko zela hau guztia (hau guztia jarri dut ee xabi...kontuan hartu xD)
gelditzeko.
horri bat eta erdi dira eeee

Denok dakigunez gure planeta, Lurra, 2 zatitan banatuta dago: Lehenengo Mundua eta Hirugarren Mundua.(AlAzNe)

xaranba @ 13:39

Denok dakigunez gure planeta, Lurra, 2 zatitan banatuta dago: Lehenengo Mundua eta Hirugarren Mundua.Gu Lehenengo Munduan bizi gara, hau da, Lurra planetaren iparraldean eta Hirugarren Munduan, pobreak bizi dira, hegoaldean.Hegoaldekoek aberatsak garela esaten dute, baina gu ikusten garenean, ez gara abertsak izango bagina bezala ikusten. Iparraldean bizi garenak etxe erosoak ditugu, janari osasuntsuak, gauzak erosteko denda aproposak, dirua etab., baina hegoaldean bizi direnak ez dituzte guk ditugun hainbeste gauza. Beraien etxeak ez dira erosoak eta txikiak izaten dira, gainera bertan, familia bat baino gehiago bizi dira, janari gutxi dute, ez dituzte dendak eta ia ez dute dirurik. Guk komodidade hauek eta dirua lortzeko lan egin behar dugu.Iparraldean leku asko ditugu lan egiteko. Gizon gehienek lantegietan lan egiten dute, baina badaude batzuk irakasle, mediku, abokatu edo dendari bezala lan egiten dutenak.Gaur egungo lantegiak modernizatutak daude eta horregatik bertan lan egiten dutenak oso eroso egoten dira, ez dute hotza edo beroa pasatzen, deskansatzeko lekuak dituzte eta ez dute ordu asko lan egin behar, gainera diru dexente irabazten dute.Lantegietan ez dutenak lan egiten leku erosoetan lan egiten dute eta beraien lana hobea da.Hegoaldekoek baita ere lan egin behar dute dirua lortzeko, baina beraien lantegiak ez dira gureak bezalakoak. Beraiek lantegi zaharretan lan egiten dute eta neguan hotz handia eta udan bero handia jasan behar izaten dute.Gainera, ia egun osoa igaro behar dute lan egiten eta oso diru gutxi irabazten dute. Hegoaldekoak ikusten dugun bezala oso gaizki bizi dira eta gauza erosoak lortzeko lantegi zaharretan ordu asko lan egin behar dute. Demografo batzuk esaten dute Hirugarren Mundukoek guretzako lan egiten dutela eta gure arropa batzuk eta produktu asko beraiek egindakoak direla. “Nike” markako arropak eta zapatilak hegoaldean bizi diren umeak egiten dituzte.Ume horiek ez dira iparraldekoak bezalakoak, bertakoak ez dira eskolara joaten eta egun oso igarotzen dute lantegietan edo nekazari bezala lan egiten. Horregatik esaten dute guretzat lan egiten dutela eta horregatik hegoaldekoek pentsatzen dute gu aberatsak garela. Hegoaldekoak eta gu aparte badaude beste pertsona batzuk.Pertsona horiek munduko aberatsenak dira eta aktore eta aktoresak, abeslariak, politikoak etab. dira.Hauek dira munduan hobe bizi direnak, diru asko dute, ez dute lan egiten, marka aberatseko arropak erabiltzen dituzte... Nire ustez, Lurra planeta oso gaizki banatuta dago zeren eta pertsona oso pobreak eta oso aberatsak daude eta gu bezalako pertsona bakarrik egon behar ziren.Horrela ez ziren desberdintasunak egongo ekonomikoki eta bakoitza beretzat lan egin behar zuen eta ez beste familientzat. Urte asko darama gure mundua horrela eta askok pentsatzen dute egun batean aldatuko dela eta ekonomikoki denok berdinak izango garela, baina nire ustez hori ez da gertatuko eta gertatzekotan denbora asko igaro behar da.

12/06/2007 GMT -1

Lagunak, Festa eta Garagardoa

xaranba @ 06:47

                            Lagunak, Festa eta Garagardoa      Nola atsegin ditugu festak, lagunekin ateratzea, ondo pasatzea....baina hori bai, kontrol batekin; hau da, etxera iristea gehiegizko kopa batzuk edan gabe, gatazkaren bat sortu gabe...Gaur egun gazte gehienek lagunekin ondo pasatzeko edaten dute, bai tabernetan, bai bere kontu, eta batzuetan honek arazoak sortzen ditu. Adibidez: Mozkortzea, asko edanda koma etiliko batean erortzea....Badira tabernak debekatuta dutela 18 urteko gazteei edari alkoholikoak saltzea, horregatik edari hauek erosteko beste modu batzuk bilatzen dituzte. Beste modu bat; adineko pertsona bati erosteko eskatzea,(dendetan ere ez dietelako 18 urtetik beherako jendeari erosten uzten.) eta behin edari guztiak dituztela leku on bat bilatzen dute (mendian, lokalean..) edateko. Badira ere tarberna batzuk gazte hauei saltzen dietenak diru gehio irabazteko, baina kontu handiz ibili behar dira zeren eta taberna itxi diezaiekete.Aipatu behar da ere, “zenbait edari mota nohizbehinka edatea ez dela txarra”. Garagardoa jateko orduan eta batez ere udan, osasungarri eta freskagarria da; beraz, kaltegarria dela esatea atzoko kontua da. Garagardoa 2 motatakoa izan daiteke: Alkoholik gabekoa eta alkoholduna.Edari hau, garagarra deritzon landare batengatik dator eta Amerika Hegoaldean ekoizten da gehien.Beste kontu bat, eta garrantzitsua dena ere, afari batean zaudenean edo festa batetatik edanda irten zarenean, nahiz eta mozkorturik ez egon, kotxea hartzea da. Gaur egun kontrol asko daude errepideetan, alkoholemia froga da ezagunena, hontan putz egin behar da aparatu batean baina...KONTUZ! Garagardo edo sagardo ugari edanda positibo emateko arriskua dago eta honek, isun bat ordaintzea eta gidabaimenatik 2 puntu kentzea dakar. Hau ez da arazo bakarra, gauza larriagoak gerta daitezke mozkorturik joanez gero; adibidez, okerrago ikustea gidatzen ari garen bitartean, lo geratzea, istripu handi bat sortzea... Horretarako, DGT-ak edo trafikoko zuzendaritza orokorrak, hainbat kanpainia egin ditu istripuak murrizteko; hau da; errepideetan pantaila antzeko batzuk jartzea mezu batzuekin, metodo batzuk azaldu, adibidez; egun bakoitzean edan ez duen norbaitek gidatzea eta abar.Gainera metodo horiek jendea sentsibilizatzeko balio izan dute eta azken urte hauetan istripu eta hildakoen kopuruak murriztu dira, beraz merezi ahal izan du.Nire ustez publizitate eta sentsibilizazio kanpaina hauek oso interesgarriak dira, zeren eta hauei esker jendea kontzientziatuko da egoeraz.Festak, alkoholak...aztarna uzten dute, hau da,kaleetan zehar ikus ditzakegu hauen ondorioak; mozkorrak lurrean etzanda, zarata handia gau osoan zehar, jende oso-oso alai, kaleak zakarkeriz beteta...Egun gutxi barru, herriko jaiak direla eta, ikusiko ahal izango ditugu, idazketa honetan kontatutako lagunen, festen eta garagardoaren ondorio latzenak.Adi egon!     

Eskulan Merkea(SiGrId)

xaranba @ 06:40

Enpresa edo multinazionalei dagokienez arazo larriak daude. Lehen munduan, hau da, planetaren iparraldean edo berdina dena, lurralde aberatsetan; empresa eta multinazional hauek lanpostu ugari sortu dituzte eta esan behar da, langile gehienek “soldata on bat” jasotzen dutela.Aipatu beharra dago ere, ez dela berdina Espainiako estatuan 8 orduz lan egitea  Frantziarekin alderatuz. Espainiako estatuan eskulana merkeagoa baitda. Hala ere, multinazional edo empresa horiek beren lantegiak ixten ari dira lurralde aberatsetan beste lurralde ez hain garatuetan berriak ireki ahal izateko. Lurralde horiek, normalean, India, Txina, Hego Amerika...izaten dira eta bertan, langileek ordu asko sartzen dituzte diru gutxiren truke.“Nike”, Kirol marka ospetsuak, Amerika Iparraldean ditu bulegoak. Baina, nork egiten du lanik gogorrena?Multinazional honek, Indian ditu bere lantegiak eta bertan emakume eta haurrek, (7 urtetik aurrerakoak izaten dira), igarotzen dituzte ordu asko lanean, baldintza txarretan eta diru gutxi irabaziz. Gainera, irabazten duten diru hori lantegietan ematen dieten janari eta logelak ordaintzeko dira. Beraz, beren senideei mantentzeko ez zaie dirua iristen.Baina harrigarriena, Beckham edo Michael Jordan-i adibidez; “Nike” zapatillak, kirol arropa, baloiak eta abar iragartzeagatik ematen dizkieten zifra millonarioak dira, hau da minutu erdian, telebistan, kirol arroparekin ateratzeagatik aberats bihurtzen dira eta bitartean haur asko Indian, bere haurtzaroa galtzen.Gainera, kirolari famatu horiek diru gehiago eskatzen diete, bestela ez dago kontraturik.Behin irakurri nuen bazela Indian haur bat, 10 urtekoa “Nike”- en zapatillak ekoizten zituena eta egun batean hain nekaturik zegoenez boikot-a egin zuela, zapatillak ez erosteko esanez, bera bezalako ume askok egiten zituztela...Baina ez zuen merezi; jendea oraindik iragarki-ren bat edo baloi modelo berri bat ikusten duenean ez du pentsatzen beste jende batek pairatzen duena edo nork ekoiztu dituen.Gu beti ari gara kezkatzen ea erosiko diguten elastiko modelo berria, ea atera duten joku garesti hori... eta ez gara konturatzen beste batzuek jatekoaz, janztekoaz...kezkatzen direla eta bizitza ahal duten moduan ari direla irabazten.Nik uste dut herrialde horietako gobernuek zerbait egin beharko zutela egoera hori desagertzeko eta lurralde aberatsetako gobernuek berriz, lantegiak itxi ez daitezen zerbait gauzatu beharko zuten, bestela jende pilo bat, bai emakumeak bai gizonak kalean geratuko ziren eta ezingo zuten etxea, janaria, seme-alaben gastuak, kotxea... ordaindu, ez da nahikoa diru laguntzekin, zeren eta hauek normalean ez dira ezertarako iristen. Gainera, zailagoa izango zen 40-60 urteko jendearentzat lan berri bat aurkitzea, egun, jende gaztea eta prestatua ari baitdira lantegi edo bulegoetan sartzen.Telebistan ikusten ditugu egunero langileak gatazka baten erdian, beren lanpostuak mantentzeko ahaleginak egiten, baina batzuetan ahalegin horiek ez dute ezertarako balio. Empresei dirua axola zaie, zer ateratzen zaien errentagarriagoa, baina ez zaie axola egunero empresa hori aurrera eramaten duten langile kopurua.

11/06/2007 GMT -1

• Leturiaren egunkari ezkutua. (Txillardegi)(SilvIA)

xaranba @ 13:54

Leturia deituriko mutil bati buruzko irakurgaia da hau. Mutil hau egunero joaten da parkera bere buruarekin hitz egitera (erreflexionatzeko moduan). Egun batean eserleku batean eserita zegoela, txakur bat hurbildu zitzaion eta berarekin jolasten hasi zen. Denbora pasa ahala, konturatu zen txakurraren jabea Miren deituriko neska polit bat zela. Eta azkenean, maitemindu egin zen. Orduan, beste arrazoi bat zeukan parkera joateko: erreflexionatzeko eta Miren ikusteko. Eskutitz bat idatzi eta bere etxera joatea erabaki zuen, dagoeneko parkean ez zelako agertzen. Mutil batekin ikusi zuenean eskutitza txikitu zuen, amorrua zela eta. Egun batzuk geroago, Club batera joan zen eta bertan beste mutil batekin ikusi zuen. Oraingo honetan, beste eskutitz bat idatzi eta eman zion esanez ez zuela gehiago ikusi nahi.   Nire iritzia: Gustokoa gertatu zait, baino nahiko luzea. Ulergarria eta irakurterraza iruditu zait.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!