Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

11/06/2007 GMT -1

• Egunero hasten delako. (Ramon Saizarbitoria)(SilvIA)

xaranba @ 13:53

Irakurgai honetan gizon baten pentsamenduak agertzen dira. Gizona geltokiko kafetegian eserita dagoela, pasatzen diren neskei buruz pentsatzen du; zer eramango du maleta txiki horretan, zein izango den bere etorkizuna, eta horrelakoak.  Geroago, bera trenean doala, erreflexionatzen du neska hauei buruz.   Nire iritzia: Ez dut gogokoa izan. Ulertzeko zaila gertatu zait eta irakurtzeko luzea.

• Hamabost egun Urgainen. (Jose Antonio Loidi) (sILVia)

xaranba @ 13:48

Urgaineko lurperatzaileari, Txomin, gertatutako egoera arraro samarra da hau. Txomin kanposantuan zegoela, hildako gizon bat lurperatu behar zuen eta bere emaztea dagoeneko hilda zegoenez, bere alboan lurperatu zuen. Baina emakumea ikusterakoan harrituta geratu zen, kopetan tiro bat zeukan. Harriduraren poderioz, alkatearengana joatea erabaki zuen. Bere etxean zegoela, emaztearekin hitz egiten egon zen eta alkatea etxean ez zegoenez, ikusitakoa emazteari azaldu zion. Honek ez zekien zer egin eta irtenbide bila herriko sendagileari deitu zioten. Sendagileak ez zuen ezertxo ere ulertzen eta guztion artean Garaidiri (herriko polizi ohia) deitzea erabaki zuten. Garaidik kanposantura joatea proposatu zien emakumearen egoera ikusteko asmotan eta ondoren erabakiko zuten zer egin.  Nire iritzia: Nahiko interesgarria iruditu zait. Erreza irakurtzeko, misterioa dela eta jarraitzeko gogoarekin gelditzen baitzara.

MATEMATIKA (Nahikari)

xaranba @ 13:40

matematikaInoiz entzun al duzu norbaitek "matematika ona da" esaten duela? Nik ez
beintzat.
Egia esan, matematika kontrako sentimendua sortzen du gugan, oso sentsazio
txarra. Horregatik, gai hau aztertzeko aukera edo obligazioa, hobeto esanda,
eman didazunez, momentu honetan bertan egitea erabaki dut.
Lehenengo, sortzen digun sentsazioaren arrazoian pentsatzen hasi naiz.
Zergatik da matematika hain txarra? Bakarrik pixka bat pentsatzea da ez?
Gero, zenbakitxo batzuk idatzi eta kitto.

Ba ez, ez da horrela.

Agian, matematikari diodan estima txikia, egia esanda zientzarekin zerikusia
duten ikasgai guztiei diedana, gelaren giroarekin elkartzen dudalako da.
Gelako giroarekin esan nahi dudana aspertzea eta lan eta lan egotea da.
Baina ez, gero pentsatu egin dut letrazko ikasgaiekin ere berdina gertatu
behar zitzaidala arrazoi horren bidez. Orduan soluzioarekin topo egin dut.
Badakit zergatik gertatzen zaidan hau.

Letrazko ikasgaien azterketak gainditzeko lana egin behar duzu, mahai batean
atera behar dituzu liburuak eta IKASI. Matematikarekin, ordez, horrekin ez
du balio. Jakintsua izan behar zara. Pentsatu matematikan ikasi behar
duzunean. Mmmm... egia esan ez zait ezer burura etortzen. Ah bai!! Txikiak
ginenean ikasi genituen biderkatzeko tablak. Gogoan dut. Hori alde batera
utzita, matematika azterketa bat gainditzeko, ariketa asko egin behar direla
esaten dute. Ongi, baina ez baduzu ulertzen? Bai, asmatu duzu! Ezin duzu
ariketarik egin. Bai, bai....irakasleari galdetu diezaiokezu...baina hark
gelan egiten duenean dena oso erraza ematen du. Etxera iristerakoan, berriz,
ez duzu jada ezer ulertzen. Horregatik, egun horretan ohera joaten zara,
beldurtuta, bihar matematikako azterketa duzulako eta ez duzulako ulertzen.
Pitagoras...trigonometria....aljebra....biderkagai nabarmenak...

Nire pentsakera honek bere konklusioak ditu. Gai honetan zenbait konklusio
atera dira, egia esanda.

Lehengoa, badakit zergatik erabaki dudan letrazko batxillergoa egitea.
Bigarrena, tontoa naiz?...badakit arraroa iruditu zaizula baina matematika
jakintsuentzat da...eta nik askotan ulertzeko arazoak izaten ditut. Arraroa
iruditu zait justu letrazko batxilergoa egiteko izena eman dudanean Goyo-k
matematikako gai errazena (nire ustez) jarri digula. Hori edo ni bat-batean
oso jakintsua bihurtu naiz. Egia esanda, funtzioen kontu hau asko gustatzen
zait. Agian izango da ez delako dena zenbakia...Goyo-k esaten duen bezala
funtzioa "aztertu" egin behar da. Badakizu zer? Matematika beste modu batez
ikusten hasi naizela uste dut.

Hirugarren konklusioa. Ikusten pentsakera batek ekartzen dizkizun
buruhausteak? Homer-ek esaten zuen bezala...buruhausteak sufrimendua
ekartzen dizute. Ez ezazu pentsatu. Eta gero tontoa dela esaten dute.
Horregatik esango dizut orain pentsatzeari utziko diodala. Orduan bakarrik
idazketa honi agurra ematea geratzen zait.
Zer iruditu zaizu? Nik ondo pasatu dut ordenagailuarekin batera pentsatzen.
Baietz hiru puntu jarri? Ez zaitez lotsatia izan! Badakit gogoak dituzula!
Beno orain bai...AGUR.

Leturiaren egunkari ezkutua(nAHIKARi)

xaranba @ 13:30

Ba pixka bat gizon baten bizitza kontatzen du. Gizon honek, bakardadea
gustoko du. "Zerubide" deitzen duen leku batera joaten da askotan
irakurtzera, eta beste batzuetan, zerbait idaztera. Egun batean horretan
zegoela, neska bat pasa zen txakur batekin, Miren deitutakoa. Orduan, beraz
maitemindu zen eta elkar ezagutu ziren. Protagonistak berarekin ateratzeko
eskatu zion baina neskak ez zion ezer esan. Gero denbora asko egon zen neska
ikusi gabe baina egun batean topatu egin zuen. Miren beste mutil batekin
zegoen. Mirenen lana zen hura, gizonekin ibiltzea. Azkenean ezkutitz bat
idazten dio sentitzen duena esanez.

Iritzi pertsonala:


Gehiena gustatu zaidana izan da ulerterraza izan delako. Nahiko gustatu zait
baina ez nion 10 bat emango ezta ere. Ez ditut gustoko asko pertsonaien
izaerak.

KANPOKO ZORRAK (IkEr)

xaranba @ 13:22

Kanpo zorraKanpoko zorrak, hegoaldeko estatuek iparraldekoei zor dieten dirua da. Zor hauek gobernuak jasotako maileguetatik datoz, ezin izan zieten aurre egin eta. Zorrak handitzen joan dira nahiz eta herriak ordaintzen gelditu ez direnik. 1999-an 1982-an baino lau aldiz gehiago ordaindu behar zen, eta zorrak ordaintzeko mailegu gehiago eskatu behar izan zuten. 1979-an lau ekintza kaltegarri gertatu ziren. Lehenegoa, interesen igoera da, honek zorren krisia eragiten du. Mailegu gehiago eskatzen dira zor handiei aurre egiteko. Bigarrena, dolarra garrantzia hartzen duela da. Hirugarrena, merkataritza mundiala puskatzen da eta hegoaldeko esportazioak gutxietsi egiten dira petroleoa izan ezik. Eta laugarrena, akordio estrukturalaren planak hasten dira.   Hau guztia, petroleoaren prezioa hirukoizten denean hasten da. Estatu produktoreak diru asko irabazten dute, eta diru hori bankuetan sartu zuten interes txikiarekin. Baina geroago, interesak igo egiten dira eta maileguak eskatu behar izan zituzten zorrak ordaindu ahal izateko. Ondorioz, Hirugarren Munduko herriek zorrak ordaintzeko diru gehiago erabili dute bere aurrerapenean baino.  Zorren zergatiak hauek dira:

  • Hondamendi naturalak, izurriak eta horrelakoak, maileguak eskatzera behartzen dutenak.
  • Industrian, laborantzan etab. Inbertsioak, porrot egin dezaketeenak.
  • Fondoen administrazio txarra.
  • Gehiegizko zorrak izan dezaketen efektuak ahaztea.

  Zor gehiegi edukitzearen ondorioak:

  • Kreditu gehiago ezin jasotzeko aukera behar baldin badira.
  • Inflazioaren hazkunde handia.
  • Askotan zorra hain da handia, non herria ez da ezta interesak ordaintzeko gai. Beraz zorrak handitzen dira txikitu ordez. Horrela herria ezin da garatu.
  • Barruko politikan erabilera txarrak, krisi ekonomikoak dakartzatenak.

 1970-ean zorrak 68000 milioi dolarrekoak ziren, baina 1980-an 577000 milioi dolar arte igo ziren. Gainera, laurogeiko hamarkadan, garatzen ari diren herriek milioi bat milioi hirurehun mila milioi dolar ordaindu behar izan zuten, mailegua ematearen zerbitzua emateagatik.  Duela gutxi, G-8 taldea ,munduko 8 potentziek osatzen dutena (EstatuBatuak, Britainia Handia, Frantzia, Alemania, Italia, Kanada, Japonia eta Errusia), zorrak dituzten munduko hemezortzi herri pobreei zor guztiak barkatu zizkieten.

Matematikak, ikasle guztien buruhaustea(GoRkA)

xaranba @ 13:15

matematikaMatematikak…nire ikasgairik gustukuena. Zenbatetan entzun dugu horrelako esaldi bat esaten??? Matematikak nire ustez ikasgairik aspergarrienetakoa da. Zenbakiak, formulak, zenbaki gehiago eta formula gehiago…eta guzti hori zertarako? Hau bai galdera ona, kalkulagailu bat izanda zertarako irakasten digute gauza horiek guztiak egiten? Eta adibidez, gure eguneroko bizitzan zertarako balio digu honek: 2x2 -4x +5 eta guzti horren erro kuadroa. Zertarako? Joan eta jakin. Urte guztietan matematikak lantzen dira, gauza batzuk oso errazak dira baina beste batzuk beraien mamia dute…Gainera matematikak ez dira eskolako beste ikasgaiak bezalakoak. Historian adibidez, zerbait ulertzen ez baduzu ez da ezer gertatzen, ikasi beharrekoa buruz ikasten duzu eta kito. Baina matematikekin ezin da hori egin. Ez da nahikoa formula bat buruz ikastea, gero erabiltzen ez badakizu, eta hor dago koska. Nork esango luke, hain saila dela zenbakiekin lan egitea: 1+1=2, oso erraza, ezta? Gustatuko litzaidake matematikaren mundua horrelakoa izatea beti. Matematikako azterketak…beti berdina gertatzen da. Zertarako ikasi? Hori ez da ikastea, ulertzea baizik. Beti “aitzaki” berdina jartzen dugu, baina azterketaren ordua iristen denean…eta hau nola egiten zen? 15 minutu ariketa berdinean egon eta gero, zerbait egiten duzu, nahiz eta jakin egin duzuna gaizki dagoela. Hurrengo ariketa irakurtzen duzu, eta orduan galdetzen diozu zeure buruari: eta hau noiz ikasi dugu? Orduan kalkulagailua hartzen duzu, eta zenbakiak jartzen hasten zara, halako batean emaitzarekin topo egingo duzula pentsatuz. Beste 15 minutu tontoarena egiten, eta beste ariketa bat gaizki. Klase osoaren 30 minutu galduak ezertarako ez, eta oraindik sei ariketa falta zaizkizu!! Riiing, txirrina. Klasearen amaiera, eta azterketaren erdia baino gehiago egin gabe, eta egindakoa, gaizki egina. Eta hori zergatik? Ahh noski: “matematikak ez da ikastea, ulertzea baizik”.  Nahiz eta matematikak gustatu ez, ikasi beharreko beste ikasgai bat dira, eta oso garrantzitsuak dira gainera. Niri asko kostatzen zait matematikak ulertzea baino egin beharra daukat gainditu nahi baldin baditut, eta gainera, nire etorkizunean eduki nahi dudan lana edukitzeko, matematikak ikasi behar ditut.Matematikak ikasi behar dira, nahi eta ez gustatu, eta nahiz eta gogo handia ez eduki horretarako.

ALKOHOLA SALDU, ARAZOAK SORTU(aNdEr)

xaranba @ 12:55

Gaur egungo gizartean, alkohola edatea normala da, festa egunetan, ondo pasatzeko eta barre batzuk egiteko. Edatea ez da delitua baina, kontrolarekin eta 18 urte baino gehiago edukita. Zeren eta gazteek uste dute alkoholak boterea ematen diela, uste dute zaharrago egiten diela alkohola edateak. Hori arazo bat da gure gizartean, eta ez baldin badugu hori konpontzen gazteak, 10 urterekin hasiko dira edaten eta horrek gazte alkoholikoak ekarriko lituzke eta gizartean atzerapen bat. Zer egiten dute gure gizarteko buru diren “pentsalari” garrantzitsu horiek? Ba ahal dakite nolakoa den beraiek sortutako gizartea? Bai beraiek sortutako gizartea, zeren eta alkohola ez da bakarrik saltzen. Beraiek izan dira alkoholari ospe ona eman diotenak. Ospea gauza guztiei ematen diote baina, alkoholarekin pasatu egin dira eta orain ez dute kontrolatzen alkohol salmentak eta errua gizarteari botatzen diote, esanez gurasoek gaizki hezi dituztela gazteak. Errua gazteena eta gurasoena da bai, baina, zergatik edaten dute gurasoek? Alkohola duen ospeagatik.Alkoholaren beste arazo bat da lehen esan dudan bezala kontrola galtzea litzateke. Behar dena baino gehiago edatea edo norberak jasan dezakeen  alkohol kantitatea gainditzea. Horrek gatazkak, koma etilikoak eta beste hain bat hondamendi, adibidez, kotxe istripuak. Automobil istripuetan jende pila hil egin da autoa mozkor gidatzeagatik eta jende pila hil egin da baita ere, hordi joaten diren pertsonekin talka egiteagatik. Hori guztia alkohola edategatik. Zer egiten dute gure gizarteko “pentsalariek” hori konpontzeko? Kontra-iragarkiak egin. Alkohola iragarkien bidez saldu zuten, orduan kontra-iragarkien bidez salmenta tasak jaitsi nahi dituzte sortu egin diren gatazkak, kotxe istripuak, eta lehen komentatutako arazoak desagertu daitezen.Automobilen istripuen tasa jaistea lortu dute baina ez dute lortu mozkorren tasa jaistea ezta gazte mozkorrena ere.Hau guztia hausnarketa batzuk sortu dizkit. Lehenengoa gizarteko buruetaz litzateke: Nire ustez botere gehiegi dute gugan, gainera beraiek sortu egiten dituzten arazoak guri leporatzen dizkigute. Bukatzeko, bigarren islapena gizarteri buruz litzateke: Nola huts dezakegu, “pentsalari” horiek, gure bizitza, haien trikimailuen bidez, beraien gustura moldatzea? MANIKIAK ALA PERTSONAK GARA?

06/06/2007 GMT -1

Bardeak 2007

xaranba @ 13:15

txirringanAurten ere bertara goaz. Ea Legazpiko Korosti taldetik zenbat animatzen diren. Nire bederatzigarren bardeak izango dira. 100Km basamortuan, beroa, egarria, hautsa, 1500 txirrindulari bata bestearen aldamenean, azken kilometrotako nekeak, ezin egonak, aldamenekoaren arpegi etsia... Urtero komeria berdinak izena ematerakoan. Herriaren sinpatia horrengatik bakarrik merezi du bertaratzea.

UME SOLDADUAK (Iker)

xaranba @ 12:26

 

haur-soldaduak2.jpg  Geroz eta ume soldadu gehiago daude munduan (garapen urriko herrietan). Ume soldadu bat, 18 urte baino gutxiago duen edozein pertsona da, indar edo mugimendu armatu baten partaidea dena. Arrazoirik nabarmenena ume soldaduak erreklutatzeko joera ohia izateko, hain beste urte gerra igaro ondoren, gerretan parte hartzeko heldu gutxi daudela da, beraz, umeak erreklutatzen dute. Ume hauek kaleetan bahituak izan dira, eskolako geletatik errefuxiatuen kanpalekuetara. Beste batzuk beraien etxeetatik ateratzen dituzte buruan pistola bat dutelarik. Eta beste batzuk, boluntario egin dira soldadu pobrezian bizi direlako edo familiarekin arazoak dituztelako.Umeak edozertarako balio dute gerretan: borrokatzeko, janaria prestatzeko, espia edo mezulari bezala iharduteko, ura ekartzeko, amuak izateko.  Adibidez, Golfo-ko gerran parte hartzen zuten bi aldeek umeak zituzten beraien ilaretan; Iran-en umeak soldaduen aurretik korrika egitera bidaltzen zituzten minak zituzten lurrak garbitzeko. Arma berriekin, pisurik gabekoak eta errazak erabiltzeko, umeak armaz hornitzea errazagoa da, eta hezkuntza gutxiago behar da. Mundu osoan, milioi erdi bat ume baino gehiago erreklutatuak izan dira gobernuko armadetan, talde paramilitarretan, milizia zibiletan eta abarretan 85 herri baino gehiagotan. Hauetako ume asko, batzuk 10 urtera iristen ez direnak, parte hartu dute edo ikusi egin dituzte biolentzia handiko egoerak, batzuetan bere familiaren aurkakoak. Umeak arrisku eta sufrimendu, fisiko eta psikologikoak, handiak jasan behar dituzte. Are gehiago, erraza da manipulatzea eta ekintza oso txarrak egitera behartu. Nesken kasuan, borrokatzeaz gain, zerbitzu sexualak ematea espero da. Argazki honetan, Sudaneko hegoaldean desmobilizazio zeremonia batean, neska-mutil adoleszenteak zibil moduan jantzita, ume soldadu izan zirenean erabili zituzten armetatik urruntzen dira.Hona hemen Ugandako armada batetik ihes egin zuen 15 urteko neska batek esandakoa: “Mezu bat eman nahi dizuet. Mesedez, egin ahal duzuen guztia umeoi gertatzen ari zaiguna mundu guztiari kontatzeko. Beste ume batzuk biolentzia hau jasan behar ez dezaten.”Nire iritsiz, soldadua izan den ume bat, betirako markatua gelditzen da, nahiz eta armada uztea. Beraz, munduko ume bakar bat ere ez du merezi horrelakorik. Soldadua izatea haurtzaroa kentzen die.

UMEA ALA GERRA OBEJTUA?(Ander)

xaranba @ 12:13

Gaur egun esan genezake gizarte aurreratu batean bizi garela ezta? Gauza pila ditugu gure arazoak konpontzeko, nahi duguna lortzen dugu eta ez ditugu inongo kezka larririk. Bai, ondo irakurri duzu, ez ditugu kezka larririk esan dut, kezkak guk egiten ditugulako larriak. Gainera gure “supermundu”  honetan nola egongo dira kezkak mesedez! Denok BIKAIN bizi gara, horretarako agian gure munduko beste leku batzuk esplotatzen ditugu baina, berdin da hori guztia mundu berekoi honetan. Hau da gure mundua ikuspuntu objektibo batetik ikusita baina gure mundua ez da arrosa kolorekoa. Ezinezkoa da gizarte honetan denok ondo bizitzea, horregatik badaude gure “supermundu” honetan  “puntu beltzak”, lekuak non, jaio egiten diren pertsonak hobe egongo lirateke hilak. Leku horietan ez dago ezer, beno bai badago: pobrezia eta gerrak. Gerrak zergatik? Gure berekoitasungatik.Gure munduko “puntu beltzetan” gertatzen diren gerrek ondorio latzak ekartzen dituzte bertan bizi direnentzako, nik idatzizko honetan gerra munduko umeetaz hitz egingo dut, batez ere ume baten historiaz.Ume hau Jasin du izena eta miseria herrialde batean jaio zen, ezer ez dagoen lurralde batean, eta jaio bezain laster konturatu zen ASKATASUNA ez zuela inoiz ezagutuko. Gerrate batean preso hartu zuten, torturatua izan zen eta hiltzailea izateko prestatua. Jasin, bakarrik ume bat identitate galduarekin zen eta hiltzailea bihurtu zuten. Egunak pasatzen joan ziren, eta umea hiltzaile madarikatu bat bihurtu zen baina gauzarik harrigarriena izan zen leku “beltz” horretan egun “beltz” batean gertatu zena. Jasin pistola bat bere buruari apuntatzen zuela bere aita hil egin zuen. Harrigarria benetan!Guk zer egiten dugu gure munduko puntu “beltz” hauetan hori gerta ez dadin? Guk egiten dugun gauza bakarra da beste leku batera begiratzea da. Gure mundu zoragarriari begiratzen diogu eta zein zoriontsu garen pentsatzen dugun bitartean munduko leku “beltz” horietan ume batek bere aita hiltzen du, ume bat hiltzailea bihurtzen da, ume bat gerra objektua  bihurtzen da, ume bat gure zoriontasunarengatik hil egiten da. Zergatik ez dugu zerbait egiten guk beraiengatik? Berekoi mundu batean bizi garelako, MUNDU BELTZA.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!