Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

05/06/2007 GMT -1

SOLDADUTZA (7a)

xaranba @ 13:25

"Razhid Alhamel nauzue eta zazpi urte besterik ez ditut, baina gobernuarentzat handia naiz, bai, handia, indartsua eta ausarta! Afrikako hego-erdialdeko herri batean jaio nintzen 2000ko maitzak 3an.  Nire ama oso gazte zelarik behartu zuten haurdun geratzea, 14 urte zituen, orain sei anai-arreba gara eta txikienak ez da hilabetera iritsi oraindik. Soldadua nuen aita, orain direla bi hilabete hilik agertu dena bataila kanpo haietariko batean, bai benetan pena... nik ez det pena asko sentitzen ez bainuen nire aita ia ezagutzen, beste askok bezela hil egiten den bat gehiago zen nire aita.  Soldadu izatea erabaki zuen, bere lurraldea defendatzea zen haren helburua , bere ideologia ez da batere nirearen antzekoa ezta urrutitik ikusita ere. Sei urte eman ditu nire aita soldadutzan, zertarako? A zer nolako galdera nirea...  Nire egunak zenbaturik daude, datorren hilean, zehazki ekainak 15ean, soldadutzara naramate.  Lasai mundua, oso indartsua naiz eta ia ez det jan egiten ere, handia nahiz eta zazpi urte egin berri ditut baina benetan ausardi galantako mutila nauzue, izugarrizko gaitasuna daukat  kalashnikov horietako arma bat hartzeko eta ezagutzen ere ez dudan   pertsona bat, pertsona asko hil egiteko. Nire lagunen zain nago ea noiz etorriko diren zain eta nolakoa den soldadutza kontatzeko irrikitan nago, badakit ez direla bueltatuko eta badakit soldadutza nolako izan daitekeen, baina honela pentsatuz, esperantza apur bat izanez, hobe sentitzen naiz. Nire amarekin nahiago izaten dut egoera honetaz ez hitz egitea, oso gaizki pasatu du jada eta etorkizunean datorkiona ez dela asko hobetuko badakigu,  hemendik alde edo hil egin, beste irtenbiderik ezin dugu aurkitu. Nire soldadutza egunak oso beltz eta ilunak ikusten ditut, egia esan ez ditut oso hurrun eta luzeak ikusten. Hurrun ezin ditut ikusi bueltan ditudalako, egun batzuk besterik ez dira falta, eta luzeak ez dira izango heriotza gertu sentitzen dudalako edo ala sentitu   nahi dudalako. Sufritzea badakit zer den, beti ama laguntzen saiatu nahiz, ezer asko lortu gabe eta 5 anai-arreba txikiek  ez dute asko laguntzen baina familiako kideak amona eta izeba batez ere gure ondoan daude beti laguntzeko prest  baina orain   izango dut aukera beste ikuspuntu batetik ikusteko sufrimendua, bakardadea sentitzeko, hotza eta beroa era gogor batean sentitzeko eta halako sentimendu eta sentsazio ezagunak beste modu batera bizitzeko aukera. Pentsatuko duzue zergatik ez dut ezetz esaten eta soldadutzara ez joaten, baina nire amaren aurrean hil ez egitea besterik ez dut nahi, ezetz esatearekin ez dut ezer lortzen, behartuta eramango naute eta horrela ez bada hil egingo naute nire ama eta anai-  arreben aurrean. Bukatzeko esan nahi, eskatzen eta desiratzen dudan azkenekoa,  ni eta nirekin doazen gazte guztiak azkeneko soldaduak izatea da.  Nahi duenak soldadutzara joan dezala baina ez gerra egitera edo gerran parte hartzera, baizik eta bakea lortzearen aldeko soldadutzara joatea."  Asmatutako historiatxo honekin batera salatu nahi izan dut errealitatean ematen den egoera hau, aintzinean esklabuak erabiltzen zituzten eran, erabiltzen dituzte pertsonak gaur ere gerrateetan eta ikaragarriena umeak horretara behartu egiten dituztela da.Ume horiek esaten den bezela, jaio egiten  dira arma bat besoetan edukita eta gure gizarteko umeak berriz jaio egiten dira ogi barra bat besoetan edukita.Oso gainetik ikusten dugu arazoa, gure arazoa ez denez gero ez gara asko arduratzen ahal den eran konpontzeko, egia da ez digutela hainbesteko konfiantza adierazten eman dezakegun laguntza hori eskeini ahal izateko. Telebistako iragarki askoetan ikusten dugu zenbait laguntza elkarteak, gure laguntza eta partaidetza esakatzen digutela, umeak apadrinatzeko eta diru laguntzak eskatzen dituzten iragarkiak izaten dira gehien bat. Iragarki hauek ikustean eta laguntzeko gaitasuna duzula ikusterakoan hori egin behar duzula sentitzen duzu baina pentsatzen hasten zarenean gauzak asko aldatu egiten dira, hau da, pentsatu momentu batez,  telebistan oraintxe bertan ikusitako iragarki bat diru laguntzak eskatzen dituena afrikako umeak eskolara joan ahal izateko, nolako izan daitekeen eta  burutik zer pasatzen zaizun. Nire burutik pasatu egin den lehenengo pentsamendua hori ikusterakoan, dirua bidali behar dudala izan da, baina geroxeago pentsatuz beste idei honekin topatu egin nahiz, " eta bidalitako dirua, benetan iritsiko da umeak eskolara joateko? edo, bidean norbaitek hartuko du bere poltsikorako? "Galdera honen bidez azaldu nahi izan dut hasiera batean aipatutako deskonfiantza hura, benetan atzetik zer dagoen ezagutzen ez duzulako sortzen den deskonfiantza. Nire ustez benetan fidatzekoak  badira, beste biderenbat bilatu beharko lukete hobe adierazteko benetan laguntzen ari direla edo guztion partaidetzaz baliatuz lagundu nahi dutela.

15 EGUN URGAINEN (Sheila)

xaranba @ 13:04

Txomin herriko enterratzailea da.Hilerrian zegoela, hilda zegoen herriko emakume baten gorpua ikusi zuen kopetan tiro bat zuena. Izutu egin zen eta alkatearen etxera joan zen hark iritzia emateko. Baina etxean alkatea ez zegoenez, bere emaztearekin hitz egin zuen.Honek, ezin zuen ulertu nola lehendik hilda zegoen emakume batek tiro bat kopetan zuenik eta arazoari irteera aurkitzeko medikua zen ezagun bati deitu egin zion.Gertatutakoa kontatu zioten eta gero, ezaguna, itzuli egingo zela esanez, joan egin zen.Oraindik zalantzak izaten, alkatearen emaztea, bere senarraren lagun zahar bati telefonoz deitu egin zion bere etxera joan zedin.Laguna etorri eta Txomin ea fidagarria zen galdetu zion. Emakumea baietz esan eta honek Txomini eta emakumeari hurrengoa egingo zutela esan zien: hilerrira joango ziren emakumearen gorpua nola zegoen ikusteko eta ikusi ondoren, egingo zutena eztabaidatuko zuten.Hor amaitzen da kapitulua. Irakurgaia polizia generokoa da. 3.pertsonan kontatuta dago eta ulerterraza iruditu zait.Oso interesgarria da ekintzak misteriotsuak direlako baina ez da zaila irakurtzeko ekintzak ez direlako oso poliki joaten, beraz ez zara galtzen irakurtzen.

LETURIAREN EGUNKARI EZKUTUA (Sheila)

xaranba @ 12:57

Protagonista, bakarrik sentitzen da. Jende askorekin egonik ere, bakarrik sentitzen da eta bere bakardadea ekiditeko, parke batera joaten da, “Zerubide” parkera, bere barnea aurkitzeko, ezagutzeko eta aztertzeko. Horretarako, eguneroko bat idazten hasten da.Parkean, egun batean, txakur bat ikusi zuen eta oso polita iruditu zitzaion. txakur hori, neska batena zen eta txakurra ikusi zuen egunetik ikusten zuen bakoitzean agurtu egiten zuen. Poliki-poliki neska hartaz maitemintzen hasi zela konturatu zen eta eskutitz bat idatzi zion bere sentimenduak azaltzen. Noiz ikusiko zain egon zen eskutitza emateko baina neska ez zen denbora askoan itzuli. Orduan, bere etxera ematera joan egin zen  baina han, mutil batekin ikusi zuen, beraz, ez zion eman. Beste egun batean ere eskutitza ematen saiatu zen baina beste mutil batekin zegoen eta Miren, horrela deitzen zen neska, gutuna ez zion onartu. Gertatu zenagatik minduta geratu egin zen, baina eskutitza ematen saiatzen jarraitu egin zen "Cannes Club"-ean ikusi zuen arte. Han konturatu egin zen neska prostituta bat zela eta orduan, mutila eskutitza puskatu eta beste bat idatzi zuen esaten maite zuela baina hobe izango zen inoiz ezagutu ez balu. Azkenean, amore eman eta gutuna ez dio ematen. Nire ustez:Pixkat “rayantea” iruditzen zait epoka honetako idazleak beti bakardadeaz hitz egitea, nire ustez gai asko daude haietaz hitz-egin dezaketenak baina ez, haiek bakardadeaz hitz egiten dute soilik.Ez zait asko gustatu irakurgaia, pentsatzen dudalako, oso erreala ez dela, bizitza gogorra da baina uste dut jende oso gutxiri pasatu zaiola mutil honi pasatu zaiona, beraz, ezin zara harekin ondo identifikatu. Gainera, zer ari zen egiten mutila “Cannes Club”-ean? Maiteminduta zaudenean ez zara putetxe batera joaten ez? Hizkera ulerterraza da eta kapitulua pixkat luzea da hain gauza gutxi gertatzeko. Uste dut, pixka bat errepikatzen dela gauzak kontatzen.Besterik gabe.

15 egun Urgainen (Nahikari)

xaranba @ 12:51

Txomin kanposantuan lan egiten duen gizona da. Herrian gizon bat hiltzen da
eta Txominek bere emaztearen ondoan lurperatu nahi zuen gizona. Zuloa
egiterakoan, bere emaztea hor ikusten du eta konturatu egiten da emaztea
buruan tirokatu egin zutela. Orduan alkatearen etxera doa baina alkatea
bidai bat egiten du. Beraz, alkatearekin emakumearekin hitz egiten du eta
dena kontatzen dio. Orduan mediku bat etortzen da eta kontatzerakoan, ezer
egin gabe joan egiten da. Orduan inspektoreari deitzen diote eta Txominek
sukaldean itxaroten du alkatearen emazteak inspektorearekin hitz egiten duen
bitartean. Azkenean kanposantuaren atean geratzen dira Txomin lehenago joan
behar delako jendeak susmatu ez dadin. Hor bukatzen da.

Nire iritzia da nahiko ondo dagoela...baina....ez dut ia ezer ulertu. Uste
dut apunteetan jartzen duen bezala, ulertzeko saiak direla. Ez zait asko
gustatu egia esanda.

PD: Irakurri dut ez esan tontakeririk .egun asko egon naiz irakurtzen nire
gelan galdetuiozu nire amari.jo.baina hurrengo baterako jarri errezagoak,
estazioarena oraindik okerragoa da eta.

Leturiaren egunkari ezkutua(Lorena)

xaranba @ 12:46

Iruzkina:

Mutil bati buruz doa, berak parkera doa  bere gauzetaz pentsatzeko eta parkean zegoenean, txakur bat hurbildu zitzaion eta txakur horren jabea neska polit bat zen, hortik aurrera egunero joaten zen neska hori ikusteko gogoekin, Miren izenekoa zena. Egun batzuen ondoren, konturatu zen maitemindu zela Mirenetaz orduan, eskutitz bat idatzi zion. Parkera joaten segitzen zuen baino dagoeneko ez zuen ikusten Miren, orduan Mirenen etxera joatea erabaki zuen baino mutil batekin ikusi zuen eta eskutitza puskatu zuen. Beste egun batean putetxera joan zen eta han ikusi zuen beste batekin eta eskutitz bat idatzi zion esanez ez zuela gehiago ikusi nahi.

 

Nire iritzia:

nahiko ondo ulertu dut baino ez zait gustatu, hitz batzuk ez ditut ulertzen.

GURE MUNDUA (Lorena)

xaranba @ 12:43

 

 

 

         

MUndu solidarioaGure mundua gero eta gaizkiago dago.Zergatik? oso erraza geroz eta gerrate gehiago daude geroz eta gaixotasun gehiago daude, gobernatzaile txaragoak etab.


Gure mundua bitan banatua dagoela esan genezake: aberatsak eta ez aberatsak eta nola jakin dezakegu zeintzuk dira aberatsak eta zeintzuk ez, ba oso erraza gerrateak sortzen dituztenak aberatsak dira   eta gerrateak jasaten dituztenak pobreak, gaixotasun oso larriak dituztenak pobreak,  zorrak dituztenak pobreak, dirua dituztenak aberatsak. Hauek izan dira adibide batzuk.

Galdetuko zarete zergatik esna dudan gobernatzaile txarrak ba nahiko logikoa da, Geroz eta diru gehiago eduki geroz eta gehiago eduki nahi dute orduan zer egin? Ba adibide, petrolio bila joan beste lurralde batzuetara eta han ez badizute ematen zer egin? Ba gerratea nola beraiek daukate agintea ba berdin zaie zenbat jende hiltzen den. Beste aldetik arazo handiak ba daude lurraldean ba gobernatzaileak zer egiten dute? Ba esaten den bezala "labarse las manos ".

Lurralde azpigaratuetan geroz eta jende gehiago daude gaixorik, batetik gerratearengatik, bestetik epidemiengatik eta azkenik ez dutelako sendagile edo medizinarik, gobernuek ezin al dute ezer egin edo laguntzak bidali edo gobernuz kanpoko erakundeek ezta?

Lurralde batean dirua falta denean zer egiten du jende ezkutatu edo beraiek ez direla izan esatea. Urrunago joan gabe, Marbellan zer gertatu da? Ba dirua falta zela geroz eta gehiago eta azkenean alkatea, diputatuak alkatearen emaztea eta jende pilo bat or zeuden sartuak, eta azkenean kaltetuak zeintzuk, ba herritarrak.

 

Arazo hauek dituzten lurraldeak zer gertatuko zaie azkenean? Horrela ezingo dute asko iraun edo bai? Orain arte horrela egon badira ba horrela uztea eta punto. Baino hau ez da konponbidea, horrela segitzea zer? Ba beti edukiko ditugu arazo berdinak leku beretan eta horrela izatea gure mundua nahi al dugu? Nik gutxienez ez, baino zer egin dezakegu? Ez dakit.

 

Ez dut uste gure mundua horrela asko iraungo duenik baino ondorioak jasan beharko ditugu ea badugu ezer egiten.

 

 

 

ALKOHOLA (Koldo)

xaranba @ 12:30

Argazkia ikusita nik ulertzen dudana hemen adieraziko dut. Bertan, bi argazki ikusi daitezke. Goikoan pertsona talde bat alkohola edaten bakoitza ontzi batekin, eta behekoan berriz pertsona bakarra ontzi pilo batekin. Tartean ateratzen den "slogan"a oso egokia iruditzen zait, "una para todos, no todas para uno", espero dut horrela gaur egungo jendeak erreflexio txiki bat egitea horri buruz. Alkohola gaur egun adin handikoek eta adin gabeek edaten duten gauzetako bat da eta normala dela esan dezakegu gaur egun alkohola kontsumitzea. Baina hori kontrolatzen ere jakin behar da, ez gara pasatu behar, ontzi bat edo ontzi pare bat edanda ez zaigu ezer gertatuko baina hortik aurrera arazoak sortu daitezke eta ospitalean bukatzeko aukera ere badugu koma etiliko batekin; hori, kasurik txarrenean jarrita, noski. Era moderatu batetan edaten jakin behar da, eta ez da pasatu behar, gainera zuretzat okerrago izango da, zu ibiliko zara erabat mozkortuta kaleetan zehar eta edozein lekutan botaka egiten. Gainera, emakumeengan eta gizonezkoengan erreakzio ezberdina sortzen du, kasu gehienetan emakumeak negarrez hasi eta beraien penak mundu guztiari komunikatzen hasten dira. Gizonezkoak, berriz, erabat agresibo bihurtu eta aurkitzen duten lehenari ostikada ematen diote, nahiz eta hura ezertatik ere ez ezagutu. Alkoholak beste arazo batzuk ere ekarri ditzake, adibidez autoa artzen dugunean edan eta gero, istripua izan dezakegu errepidean zehar, edaterakoan eta mozkortzerakoan erreflexu asko galtzen ditugulako. Hau da, autoa baldin badugu eta gero gidatu egin behar baldin badugu ezin dugu aurretik edan zergatik zoritxarreko ondorioak ekar hitzake, edo hori ez gertatzeko beste era bat ondorengoa a, hainbat lagun bazarete eta denek gidatzeko baimena baldin badute, joan txandakatzen eta egun bakoitzean bakar batek ez dezala edan. Gainera, alkohola edan gabe eta drogarik gabe ere oso ondo pasa dezakegu nahiz eta jendeak hori ez pentsatu; jendeak pentsatzen du ez badute alkoholik edaten edo erretzen edo drogarik hartzen ez dutela horren ondo pasatuko baina hori ez da horrela, ondo pasatzen ere ikasi egin behar da. Hau da guztia. 

ZEZENAK (Koldo)

xaranba @ 12:27

ZEZENAK  Estatu espainolean, bereiziki, edo behintzat nik gertutik ikusten dudan gauza bat delako, zezen plaza asko daude. Tradizioa homen da zezen plazan hainbat gizonek "torero" deitutakoek zezenak hiltzea. Espainiako jende askok du zezen plazetara joan eta zezenak nola hiltzen diren ikusteko zaletasuna, eta jendeak duen beste zaletasun bat dela diote. Nik, beno, ez diot ezer berezirik ikusten horri, ez diot zentzurik ikusten zezenak horrela, zentzurik gabe hiltzeari; errespetatu egiten ditut jendearen gustuak, gustuetarako koloreak esaten den bezala. Nahiko gaizki ikusten dudana ondorengoa da, zezen plazako espektakulu (zergaitik, espektukuloa besterik ez da) horietan, zezenak orduak ematen ditu erabat minduta gorputz osoan zehar eta asko sufriarazten diote gorputzean sartzen dizkieten gauza horiekin. Uste dut nabarmentzen dela zezenei buruz arrastorik ere, baina nire ikuspuntua horixe da. Ala ere, zezenak zentzurik gabe hiltzea baino beste gauza batzuk okerrago ikusten ditut, "torero" famatu horiek komunikabideetan ateratzen diren ia egunero egunero ez esateagatik. Izugarrizko dirutza jasotzen dute zezenak hiltzeagatik, eta gero gainera milaka eta milaka euro irabazten dituzte exclusiba txoro batzuk egiteagatik beraien bizi pribatua iragarriz. Eta gero, kaletik doazenean bere neskalagun edo emazteekin eta kazetariak atzetik galdezka doazenean, beraien bizitza pribatua inbaditzen hari direla diote. Hau da, lehenengo izugarrizko dirutza jaso beraien bizitza publikoari estaeagatik, baina ondoren, kaletik esandakoarengatik galdetzen dietenean, nola ez duten inolako dirurik jasotzen, orduan haserretu egiten dira. Batzuetan kazetariak amenazatu edo jota, hori gertatu zen behin Jesulin de Ubrique "torero" famatuarekin; beno baina gaitik irten egin dut, hau ez baitzaie toreroei bakarrik gertatzen, jende famatuari gertatzen zaio orokorrean. Gainera itzuliz, argazkia begiratu dut berriz ere eta bertan gizon bat azaltzen da biluzik zezen plaza batean korrika, bere gorputza idatzirik duela protesta moduan; nire iritziz horrelako lekuetan modu honetan protesta egiten duen jendeak izugarrizko ausardia du hori egiteko. Batzuek, atentzioa deitzeko egingo dute, eta benetaz protesta egiten dutenak ez dute ezer lortuko; zein arduratuko da eta zezen plaza batean biluzik doan gizon edo emakume zoro batengatik?Hau izan da guztia. 

HAMABOST EGUN URGAINEN (Iker)

xaranba @ 12:17

Ilunabarra zen eta euria ari zuen. Ez zegoen inor kaleetan, gizon bat izan ezik. Estaltzeko zaku bat, petatxos betetako galtzak, abarkak eta aitzur bat zeraman. Gizon hau Txomin zen, kanposantuan zuloak egiten lan egiten zuena. Herriko alkatearen etxerantz zihoan, oso gauza garrantzitsua esan behar zion alkateari eta. Iritsi zenean alkatea Bilbon zegoela esan zioten, ala ere etxera sartu zen Maritxurekin, alkatearen emaztea, hitz egiteko. Emazteak bere senarra etorri arte itxarotea eskatu zion, baina oso garrantzitsua zela esan zion Txominek, gizon bat lurperatu behar zuenean, gizon horren emaztea, lehenago lurperatua izan zena, tiro bat buruan zuela.Geroago, Larrola, herriko mediku berria, agertu zen. Guztia kontatu zioten eta honek poliziari esatea proposatu zuen. Baina Maritxu detektibea zen bere lagun bati deitu zion. Detektibea heldu zenean, galdera batzuk egin zizkien hirurei eta azkenik, kanposantura joatea proposatu zuen. Nire iritsia: Erraza izan da ulertzeko eta hiztegia ez zen oso zaila. Historia asko gustatu zait eta nola jarraitzen duen jakin nahiko nuke. 

SOLDADUAK ALA UMEAK (Lorena)

xaranba @ 12:16

 10 urte baino gutxiago duten umeek soldaduak izatea, nahiz eta guk ez dugu gauza horiek ezagutzen , lurralde batzuetan bai. Nahiz eta oso gogorra izan gure munduko errealitatea da, batzuetan bai, agertu egin dira telebistan erreportaje edo anuntzio batzuk esanez ume hauek soldaduak dira zergatik ez diegu laguntzen?. Guk? Nola lagunduko diegu? Ezin dugu gauza handirik egin lurralde horretako gobernuak umeei soldadutzan lan egiteko deitzen badiete edo gerrateka egotea lurralde batzuetan edo norbaiten kontra joatea nahi badute zer egin? Kaleko ume bat hartu , arma bat eman eta kito bera izango da hurrengo soldadua . Gobernatzaileak direnei, beraien seme -   alabak jarri behar lirateke soldadutzat eta ez edozein ume kalean dagoena, horrela jakingo zuten zer gertatzen den beraien lurraldetan.Nola 7 urteko edo gazteago den ume batek hartu dezake arma bat? Zergatik ez da gizon heldu bat jartzen beraien lekuan? Ez al dute lan bera egiten? Galdera gehiegi dira hauek baino erantzuna zein da? Nik gutxienez ez dakizkit. Telebistan lehen agertzen ziren horrelako berriak baino orain, dagoeneko ez dute hainbeste botatzen, ez dakit zergatik baino zer dira garrantzitsuago bozketak ala?  Interneten begira artikulu bat aurkitu dut jartzen zuena mundu osoan milioi eta erdi baino gehiago 18 urte beherakoek erreklutatu dutela gobernuan, talde militarretan,   milizia zibiletan eta beste eratako talde armatuetan. Edozein momentuan 300.000 ume borrokatzen dute soldadu bezala, ia guztiak 10 urte baino gutxiago dute eta gehienak bahituta daude bertan. Gerrateak gertatu ondoren, ume batzuk hilak gelditzen dira eta beste batzuk oso zauri garrantzitsuekin gelditzen dira. Gerrateak gertatzen diren bitartean umeak   arrisku handietan daude eta jendeari zer axola zaie? Ezer ez.. Hau irakurtzean 2 gauza pentsatu ditut bata hau zer da? Eta bigarrena zein suertea dugun bizi garen tokian bizitzen. Hau gertatzea oso serioa eta penagarria da, dugun gizartearekin nola gerta daiteke hau? Azalpenik gabe gelditzen naiz. Suerte handia daukagu hemen bizitzeaz eta ez beste lurralde batzuetan. Bukatzeko esan dezakedan bakarra gai hau ez dela oso gustukoa baino errealitate utsa da.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!