Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

05/06/2007 GMT -1

ALKOHOLA (Koldo)

xaranba @ 12:30

Argazkia ikusita nik ulertzen dudana hemen adieraziko dut. Bertan, bi argazki ikusi daitezke. Goikoan pertsona talde bat alkohola edaten bakoitza ontzi batekin, eta behekoan berriz pertsona bakarra ontzi pilo batekin. Tartean ateratzen den "slogan"a oso egokia iruditzen zait, "una para todos, no todas para uno", espero dut horrela gaur egungo jendeak erreflexio txiki bat egitea horri buruz. Alkohola gaur egun adin handikoek eta adin gabeek edaten duten gauzetako bat da eta normala dela esan dezakegu gaur egun alkohola kontsumitzea. Baina hori kontrolatzen ere jakin behar da, ez gara pasatu behar, ontzi bat edo ontzi pare bat edanda ez zaigu ezer gertatuko baina hortik aurrera arazoak sortu daitezke eta ospitalean bukatzeko aukera ere badugu koma etiliko batekin; hori, kasurik txarrenean jarrita, noski. Era moderatu batetan edaten jakin behar da, eta ez da pasatu behar, gainera zuretzat okerrago izango da, zu ibiliko zara erabat mozkortuta kaleetan zehar eta edozein lekutan botaka egiten. Gainera, emakumeengan eta gizonezkoengan erreakzio ezberdina sortzen du, kasu gehienetan emakumeak negarrez hasi eta beraien penak mundu guztiari komunikatzen hasten dira. Gizonezkoak, berriz, erabat agresibo bihurtu eta aurkitzen duten lehenari ostikada ematen diote, nahiz eta hura ezertatik ere ez ezagutu. Alkoholak beste arazo batzuk ere ekarri ditzake, adibidez autoa artzen dugunean edan eta gero, istripua izan dezakegu errepidean zehar, edaterakoan eta mozkortzerakoan erreflexu asko galtzen ditugulako. Hau da, autoa baldin badugu eta gero gidatu egin behar baldin badugu ezin dugu aurretik edan zergatik zoritxarreko ondorioak ekar hitzake, edo hori ez gertatzeko beste era bat ondorengoa a, hainbat lagun bazarete eta denek gidatzeko baimena baldin badute, joan txandakatzen eta egun bakoitzean bakar batek ez dezala edan. Gainera, alkohola edan gabe eta drogarik gabe ere oso ondo pasa dezakegu nahiz eta jendeak hori ez pentsatu; jendeak pentsatzen du ez badute alkoholik edaten edo erretzen edo drogarik hartzen ez dutela horren ondo pasatuko baina hori ez da horrela, ondo pasatzen ere ikasi egin behar da. Hau da guztia. 

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!