HAMABOST EGUN URGAINEN (Iker)
Ilunabarra zen eta euria ari zuen. Ez zegoen inor kaleetan, gizon bat izan ezik. Estaltzeko zaku bat, petatxos betetako galtzak, abarkak eta aitzur bat zeraman. Gizon hau Txomin zen, kanposantuan zuloak egiten lan egiten zuena. Herriko alkatearen etxerantz zihoan, oso gauza garrantzitsua esan behar zion alkateari eta. Iritsi zenean alkatea Bilbon zegoela esan zioten, ala ere etxera sartu zen Maritxurekin, alkatearen emaztea, hitz egiteko. Emazteak bere senarra etorri arte itxarotea eskatu zion, baina oso garrantzitsua zela esan zion Txominek, gizon bat lurperatu behar zuenean, gizon horren emaztea, lehenago lurperatua izan zena, tiro bat buruan zuela.Geroago, Larrola, herriko mediku berria, agertu zen. Guztia kontatu zioten eta honek poliziari esatea proposatu zuen. Baina Maritxu detektibea zen bere lagun bati deitu zion. Detektibea heldu zenean, galdera batzuk egin zizkien hirurei eta azkenik, kanposantura joatea proposatu zuen. Nire iritsia: Erraza izan da ulertzeko eta hiztegia ez zen oso zaila. Historia asko gustatu zait eta nola jarraitzen duen jakin nahiko nuke.

Zabaldu
del.icio.us
Nolako polizia eleberria da????
flabia | 2009-11-15 - 15:25:35 GMT -1 #
nolako polizia eleberria da???
flabia | 2009-11-15 - 15:56:43 GMT -1 #