Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

05/06/2007 GMT -1

SOLDADUAK ALA UMEAK (Lorena)

xaranba @ 12:16

 10 urte baino gutxiago duten umeek soldaduak izatea, nahiz eta guk ez dugu gauza horiek ezagutzen , lurralde batzuetan bai. Nahiz eta oso gogorra izan gure munduko errealitatea da, batzuetan bai, agertu egin dira telebistan erreportaje edo anuntzio batzuk esanez ume hauek soldaduak dira zergatik ez diegu laguntzen?. Guk? Nola lagunduko diegu? Ezin dugu gauza handirik egin lurralde horretako gobernuak umeei soldadutzan lan egiteko deitzen badiete edo gerrateka egotea lurralde batzuetan edo norbaiten kontra joatea nahi badute zer egin? Kaleko ume bat hartu , arma bat eman eta kito bera izango da hurrengo soldadua . Gobernatzaileak direnei, beraien seme -   alabak jarri behar lirateke soldadutzat eta ez edozein ume kalean dagoena, horrela jakingo zuten zer gertatzen den beraien lurraldetan.Nola 7 urteko edo gazteago den ume batek hartu dezake arma bat? Zergatik ez da gizon heldu bat jartzen beraien lekuan? Ez al dute lan bera egiten? Galdera gehiegi dira hauek baino erantzuna zein da? Nik gutxienez ez dakizkit. Telebistan lehen agertzen ziren horrelako berriak baino orain, dagoeneko ez dute hainbeste botatzen, ez dakit zergatik baino zer dira garrantzitsuago bozketak ala?  Interneten begira artikulu bat aurkitu dut jartzen zuena mundu osoan milioi eta erdi baino gehiago 18 urte beherakoek erreklutatu dutela gobernuan, talde militarretan,   milizia zibiletan eta beste eratako talde armatuetan. Edozein momentuan 300.000 ume borrokatzen dute soldadu bezala, ia guztiak 10 urte baino gutxiago dute eta gehienak bahituta daude bertan. Gerrateak gertatu ondoren, ume batzuk hilak gelditzen dira eta beste batzuk oso zauri garrantzitsuekin gelditzen dira. Gerrateak gertatzen diren bitartean umeak   arrisku handietan daude eta jendeari zer axola zaie? Ezer ez.. Hau irakurtzean 2 gauza pentsatu ditut bata hau zer da? Eta bigarrena zein suertea dugun bizi garen tokian bizitzen. Hau gertatzea oso serioa eta penagarria da, dugun gizartearekin nola gerta daiteke hau? Azalpenik gabe gelditzen naiz. Suerte handia daukagu hemen bizitzeaz eta ez beste lurralde batzuetan. Bukatzeko esan dezakedan bakarra gai hau ez dela oso gustukoa baino errealitate utsa da.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!