Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

05/06/2007 GMT -1

ZEZENAK (Koldo)

xaranba @ 12:27

ZEZENAK  Estatu espainolean, bereiziki, edo behintzat nik gertutik ikusten dudan gauza bat delako, zezen plaza asko daude. Tradizioa homen da zezen plazan hainbat gizonek "torero" deitutakoek zezenak hiltzea. Espainiako jende askok du zezen plazetara joan eta zezenak nola hiltzen diren ikusteko zaletasuna, eta jendeak duen beste zaletasun bat dela diote. Nik, beno, ez diot ezer berezirik ikusten horri, ez diot zentzurik ikusten zezenak horrela, zentzurik gabe hiltzeari; errespetatu egiten ditut jendearen gustuak, gustuetarako koloreak esaten den bezala. Nahiko gaizki ikusten dudana ondorengoa da, zezen plazako espektakulu (zergaitik, espektukuloa besterik ez da) horietan, zezenak orduak ematen ditu erabat minduta gorputz osoan zehar eta asko sufriarazten diote gorputzean sartzen dizkieten gauza horiekin. Uste dut nabarmentzen dela zezenei buruz arrastorik ere, baina nire ikuspuntua horixe da. Ala ere, zezenak zentzurik gabe hiltzea baino beste gauza batzuk okerrago ikusten ditut, "torero" famatu horiek komunikabideetan ateratzen diren ia egunero egunero ez esateagatik. Izugarrizko dirutza jasotzen dute zezenak hiltzeagatik, eta gero gainera milaka eta milaka euro irabazten dituzte exclusiba txoro batzuk egiteagatik beraien bizi pribatua iragarriz. Eta gero, kaletik doazenean bere neskalagun edo emazteekin eta kazetariak atzetik galdezka doazenean, beraien bizitza pribatua inbaditzen hari direla diote. Hau da, lehenengo izugarrizko dirutza jaso beraien bizitza publikoari estaeagatik, baina ondoren, kaletik esandakoarengatik galdetzen dietenean, nola ez duten inolako dirurik jasotzen, orduan haserretu egiten dira. Batzuetan kazetariak amenazatu edo jota, hori gertatu zen behin Jesulin de Ubrique "torero" famatuarekin; beno baina gaitik irten egin dut, hau ez baitzaie toreroei bakarrik gertatzen, jende famatuari gertatzen zaio orokorrean. Gainera itzuliz, argazkia begiratu dut berriz ere eta bertan gizon bat azaltzen da biluzik zezen plaza batean korrika, bere gorputza idatzirik duela protesta moduan; nire iritziz horrelako lekuetan modu honetan protesta egiten duen jendeak izugarrizko ausardia du hori egiteko. Batzuek, atentzioa deitzeko egingo dute, eta benetaz protesta egiten dutenak ez dute ezer lortuko; zein arduratuko da eta zezen plaza batean biluzik doan gizon edo emakume zoro batengatik?Hau izan da guztia. 

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!