UMEA ALA GERRA OBEJTUA?(Ander)
Gaur egun esan genezake gizarte aurreratu batean bizi garela ezta? Gauza pila ditugu gure arazoak konpontzeko, nahi duguna lortzen dugu eta ez ditugu inongo kezka larririk. Bai, ondo irakurri duzu, ez ditugu kezka larririk esan dut, kezkak guk egiten ditugulako larriak. Gainera gure “supermundu” honetan nola egongo dira kezkak mesedez! Denok BIKAIN bizi gara, horretarako agian gure munduko beste leku batzuk esplotatzen ditugu baina, berdin da hori guztia mundu berekoi honetan. Hau da gure mundua ikuspuntu objektibo batetik ikusita baina gure mundua ez da arrosa kolorekoa. Ezinezkoa da gizarte honetan denok ondo bizitzea, horregatik badaude gure “supermundu” honetan “puntu beltzak”, lekuak non, jaio egiten diren pertsonak hobe egongo lirateke hilak. Leku horietan ez dago ezer, beno bai badago: pobrezia eta gerrak. Gerrak zergatik? Gure berekoitasungatik.Gure munduko “puntu beltzetan” gertatzen diren gerrek ondorio latzak ekartzen dituzte bertan bizi direnentzako, nik idatzizko honetan gerra munduko umeetaz hitz egingo dut, batez ere ume baten historiaz.Ume hau Jasin du izena eta miseria herrialde batean jaio zen, ezer ez dagoen lurralde batean, eta jaio bezain laster konturatu zen ASKATASUNA ez zuela inoiz ezagutuko. Gerrate batean preso hartu zuten, torturatua izan zen eta hiltzailea izateko prestatua. Jasin, bakarrik ume bat identitate galduarekin zen eta hiltzailea bihurtu zuten. Egunak pasatzen joan ziren, eta umea hiltzaile madarikatu bat bihurtu zen baina gauzarik harrigarriena izan zen leku “beltz” horretan egun “beltz” batean gertatu zena. Jasin pistola bat bere buruari apuntatzen zuela bere aita hil egin zuen. Harrigarria benetan!Guk zer egiten dugu gure munduko puntu “beltz” hauetan hori gerta ez dadin? Guk egiten dugun gauza bakarra da beste leku batera begiratzea da. Gure mundu zoragarriari begiratzen diogu eta zein zoriontsu garen pentsatzen dugun bitartean munduko leku “beltz” horietan ume batek bere aita hiltzen du, ume bat hiltzailea bihurtzen da, ume bat gerra objektua bihurtzen da, ume bat gure zoriontasunarengatik hil egiten da. Zergatik ez dugu zerbait egiten guk beraiengatik? Berekoi mundu batean bizi garelako, MUNDU BELTZA.

Zabaldu
del.icio.us