• Leturiaren egunkari ezkutua. (Txillardegi)(SilvIA)
Leturia deituriko mutil bati buruzko irakurgaia da hau. Mutil hau egunero joaten da parkera bere buruarekin hitz egitera (erreflexionatzeko moduan). Egun batean eserleku batean eserita zegoela, txakur bat hurbildu zitzaion eta berarekin jolasten hasi zen. Denbora pasa ahala, konturatu zen txakurraren jabea Miren deituriko neska polit bat zela. Eta azkenean, maitemindu egin zen. Orduan, beste arrazoi bat zeukan parkera joateko: erreflexionatzeko eta Miren ikusteko. Eskutitz bat idatzi eta bere etxera joatea erabaki zuen, dagoeneko parkean ez zelako agertzen. Mutil batekin ikusi zuenean eskutitza txikitu zuen, amorrua zela eta. Egun batzuk geroago, Club batera joan zen eta bertan beste mutil batekin ikusi zuen. Oraingo honetan, beste eskutitz bat idatzi eta eman zion esanez ez zuela gehiago ikusi nahi. Nire iritzia: Gustokoa gertatu zait, baino nahiko luzea. Ulergarria eta irakurterraza iruditu zait.

Zabaldu
del.icio.us