MATEMATIKA (Nahikari)
Inoiz entzun al duzu norbaitek "matematika ona da" esaten duela? Nik ez
beintzat.
Egia esan, matematika kontrako sentimendua sortzen du gugan, oso sentsazio
txarra. Horregatik, gai hau aztertzeko aukera edo obligazioa, hobeto esanda,
eman didazunez, momentu honetan bertan egitea erabaki dut.
Lehenengo, sortzen digun sentsazioaren arrazoian pentsatzen hasi naiz.
Zergatik da matematika hain txarra? Bakarrik pixka bat pentsatzea da ez?
Gero, zenbakitxo batzuk idatzi eta kitto.
Ba ez, ez da horrela.
Agian, matematikari diodan estima txikia, egia esanda zientzarekin zerikusia
duten ikasgai guztiei diedana, gelaren giroarekin elkartzen dudalako da.
Gelako giroarekin esan nahi dudana aspertzea eta lan eta lan egotea da.
Baina ez, gero pentsatu egin dut letrazko ikasgaiekin ere berdina gertatu
behar zitzaidala arrazoi horren bidez. Orduan soluzioarekin topo egin dut.
Badakit zergatik gertatzen zaidan hau.
Letrazko ikasgaien azterketak gainditzeko lana egin behar duzu, mahai batean
atera behar dituzu liburuak eta IKASI. Matematikarekin, ordez, horrekin ez
du balio. Jakintsua izan behar zara. Pentsatu matematikan ikasi behar
duzunean. Mmmm... egia esan ez zait ezer burura etortzen. Ah bai!! Txikiak
ginenean ikasi genituen biderkatzeko tablak. Gogoan dut. Hori alde batera
utzita, matematika azterketa bat gainditzeko, ariketa asko egin behar direla
esaten dute. Ongi, baina ez baduzu ulertzen? Bai, asmatu duzu! Ezin duzu
ariketarik egin. Bai, bai....irakasleari galdetu diezaiokezu...baina hark
gelan egiten duenean dena oso erraza ematen du. Etxera iristerakoan, berriz,
ez duzu jada ezer ulertzen. Horregatik, egun horretan ohera joaten zara,
beldurtuta, bihar matematikako azterketa duzulako eta ez duzulako ulertzen.
Pitagoras...trigonometria....aljebra....biderkagai nabarmenak...
Nire pentsakera honek bere konklusioak ditu. Gai honetan zenbait konklusio
atera dira, egia esanda.
Lehengoa, badakit zergatik erabaki dudan letrazko batxillergoa egitea.
Bigarrena, tontoa naiz?...badakit arraroa iruditu zaizula baina matematika
jakintsuentzat da...eta nik askotan ulertzeko arazoak izaten ditut. Arraroa
iruditu zait justu letrazko batxilergoa egiteko izena eman dudanean Goyo-k
matematikako gai errazena (nire ustez) jarri digula. Hori edo ni bat-batean
oso jakintsua bihurtu naiz. Egia esanda, funtzioen kontu hau asko gustatzen
zait. Agian izango da ez delako dena zenbakia...Goyo-k esaten duen bezala
funtzioa "aztertu" egin behar da. Badakizu zer? Matematika beste modu batez
ikusten hasi naizela uste dut.
Hirugarren konklusioa. Ikusten pentsakera batek ekartzen dizkizun
buruhausteak? Homer-ek esaten zuen bezala...buruhausteak sufrimendua
ekartzen dizute. Ez ezazu pentsatu. Eta gero tontoa dela esaten dute.
Horregatik esango dizut orain pentsatzeari utziko diodala. Orduan bakarrik
idazketa honi agurra ematea geratzen zait.
Zer iruditu zaizu? Nik ondo pasatu dut ordenagailuarekin batera pentsatzen.
Baietz hiru puntu jarri? Ez zaitez lotsatia izan! Badakit gogoak dituzula!
Beno orain bai...AGUR.

Zabaldu
del.icio.us