Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

14/06/2007 GMT -1

UME soLDAduak (SILVIA)

xaranba @ 12:41

Gaur egungo gerretan umeak dira hildakoen erdia baino gehiago. Baina umeak hiltzaile ere badira batzuetan, borroka armatuetan soldadu bihurtzen dituztelako. Munduan 18 urtetik beherako 300.000 soldadu inguru daude. 1989ko Nazio Batuetako Batzar Orokorrak 15 urtetan finkatu zuen soldadutzarako eta gerrarako gutxieneko adina. Eta, konbentzio horretan babestuta, estatu askok hartzen dituzte adoleszenteak armadarako, besteak beste Estatu Batuek. Aurten Nazio Batuetako aditu-talde batek aztertu zuen gutxieneko adin hori 18 urtetara igotzea. Baina sei estatuk, Estatu Batuek, Britainia Handiak, Israelek, Pakistanek, Hego Koreak eta Kuwaitek; hain zuzen, ez zuten ontzat hartu adin hori. Dena den, aurten, Umeen Eskubideen Konbentzioaren 10. urteurrena ospatzen da. Zenbait gobernu eta GKE (Gobernuz Kanpoko Erakunde) lan gogorrean ari dira aldaketaren aldeko kanpainan. Baliteke egun gutxi batzuetarako aurrerapausoren bat egitea. Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundea nabarmentzen ari da ume soldaduen kontrako kanpainan. Umeak soldadu bihurtzearen zergatiak honako hauek dira: -Soldadu gutxi daudelako. Alemaniak adibidez, Bigarren Munduko Gerratearen amaieran, 12 urte zituzten umeak hartu zituen soldadu. -Arma arin asko dagoelako. Antzinako armak astunak eta erabiltzen zailegiak ziren umeentzat. Oraingo arma arinak, berriz, 10 urtekoentzat ere egokiak dira. -Ume soldaduak merkeak dira eta txikiak direnez, esandakoa betetzen dute. -Hiltzekotan, hobe delako umeak hiltzea. -Ume hauek beldurrik ez daukatelako.  Arrisku handiko egoeretan, ez dira hainbeste beldurtzen. Bestalde, zaila da ume bat aurrez aurre tirokatzea. Borroka armatu askotan, soldaduen aurretik bidali izan dituzte. Izan ere, egoera horretan etsaiak ez daki zer egin ume haiekin: hil ala bizirik utzi.Zergati hauei irtenbide egoki bat bilatzeko modu ugari daude baina guk, hau irakurtzen ari garen guztiok, ume hauei laguntzeko erak bilatuz gero; oso irtenbide gutxirekin topo egiten dugu.  Bata, egoera hau ematen den herriko gobernuetara zuzentzea izango litzateke. Bestea, aldiz, gure kabuz laguntzea, dirua emanez edo umeei gure laguntza eskainiz.  Nire iritzia gai honi buruz ez dator bat gobernuek daukatenarekin. Beraiek, lehen aipatutako arrazoiengatik jartzen dituzte umeak gudaren ezaugarri nagusi bezala eta hori ezin da onartu.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!