UME SOLDADUAK(JoSeBa)
Badaude munduan ume soldadu ugari, gehienak Afrikan daude baina Asian eta Iberoamerikan ere. Gai hau aukeratu dut pena asko sentitzen dudalako ume horiek ikusterakoan.
Umeak 6 eta 16 urte bitartekoak dira eta adin horrekin ez dira eskolara joaten. Urte horiekin armada militar batean sartuta daude, eta bere herriarengatik hiltzeko prest daude. Pentsamendu horiek txikitatik dute eta beraien gurasoek ados daude horrekin, oso pozik bizi dira bere semea soldadu dela pentsatzen dutenean. Ume horiek ez dute beldurrik inori, oso ausartak dira, guk baino gehiago. Telebistan askotan ateratzen dira horrelako umeak, erreportai asko egiten dituzte gai honi buruz. Ikus daiteke nola herrien arteko liskarrak daude eta handiek edo goi karguek ume soldaduei bidaltzen diete herriaren ohorea defendatzeko helburuarekin. Behin telebistan agertu zen nola 6 urteko mutil bat begi estaliekin “kalschnikov” bat prestatzen eta kargatzen tiro egiteko. Arma hori munduko zailena da prestatzeko eta tiro egiteko eta haiek begiak estalita edukita egiten dute. Argazkian ikus daiteke zazpi urteko mutil batek esaten duela bera soldadu bat dela. Azpian sei ume armekin begirada zorrotzarekin. Segur aski heldu baten hitzaldia entzuten ari direla. Ikuz dezakegu nola guztiak arretaz entzuten ari dira despistatu gabe. Arazo honen errudunak mundu guztiak gara, orduan, guztiok egin behar duguna da arazo honi aurre egin eta soluzio on bat atera gaitz honetatik. Lehenak pausu honi eman behar dutenek munduko goi nagusiak, adibidez: “ONU”-k. Edo Estatu batuak ematen duen dirua armak erosteko emango balu horrelako arazoei aurre egiteko leku askotan ez zen egongo, orain dagoenaren erdia baino gutxiago egongo zen. Hau ikusita ez daukagu baimenik gure bizi baldintzengatik eta gure bizitzagatik kexatzen hasteko. Garrantzi gehiago eman behar diogu daukagun gauzei eta gertatzen zaizkigun ekintzei. Hau jakinda segundo batzuk erreflexionatzen geratzen baldin bazara egunero gauzei garrantzi handiago ematen jakingo duzu eta hori zure bizitzarako oso ona da nahiz eta guk hori ez baloratu. Hau esanda zure eskuetan dago erreflexio hori egitea nik bakarrik gomendio on bat eman dut.

Zabaldu
del.icio.us