"Un dedo de espuma, dos dedos de frente" (Joseba)
Idazketa hau egiteko alkoholaren gaia aukeratu dut interesgarria iruditzen zaidalako. Alkohola gazteekin erlazionatzen dute. Baina orain asko ikusten dena alkoholarengatik gertatzen diren autoen istripuak. Kotxeak ez dituzte gazteak gidatzen horregatik gazteen arazoa ez da, guztiena baizik. Gidariek ez dute alkoholaren kantitatea ondo kalkulatzen baina neurtu ordez egin behar dena da ez edan ezer alkohola daukana. Horrela istripuak gutxiago izango ziren eta isunak ere asko murriztuko ziren. “DGT”-ak erabaki du alkoholaren kontrol gehiago eta kontrol horietan zauritu medularrak egongo dira gidariarekin elkarrizketa labur bat edukitzeko. Isuna geroz eta garestiagoak dira, eta gainera karneta kentzeko baimena daukate. Alkohola gazteekin asko erlazionatzen da, boteiloia egiten dute eta abar. Edatea ez dauka gauza positiborik, jendea hasieran alai dago baino gero izkina batean daude negarrez batzuk eta besteak botaka egiten. Pixka bat edatea ez dago gaizki baino asko bai, zentzugabeko gauzak egitea derrigortzen zaitu. Gazteak alkohola lortzeko 18 urtekoei eskatzen beraientzako erostea eta 18 urtekoak prezio berberagatik saltzen diete nahi duten gazteei. Nik ez dut asko ulertzen horrelakoak egitea ez baduzu ezer irabazten, eta gainera gazte horiei bere bizitzarako kalte egiten diete. Argazkian ikus daiteke nola hoberena da bakoitzak bat edukitzea eta ez batek guztiak edukitzea. Batekoek alai ikusten zaie eta ondo pasatzen baina guztiak dituena bakarrik eta gaizki. Goiko argazkikoek gaua seguru merkeago irtengo zaiela beheko argazkikoarekin konparatuz. Izenburua esaten duen bezala hoberena da bi hatz eduki kopètaren aurrean. Nire ustez edatea ez dago gaizki baina edan edateagatik niretzat oso gaizki dago. Arazo hau ez da gurasoen arazoa gazteena baizik. Baino garrantzitsua dena da,bakoitzak askea da nahi duena egiteko baina besteei ez molestatu, hori txarrena delako. Niri gaizki iruditzen zait edaten ez dutenek edo edaten dutenek baina ondo daudenak, edanak daudenei lagundu edo zaindu behar dietela. Beraien gainean beti baina ni horiei ez diet laguntzen beraiek aukeratu dutelako edatea eta hori egiterakoan ondorioak jakin beharko zituzten.

Zabaldu
del.icio.us