Haurrak Soldadutzan(SiGrId)
Aipatu beharra dago, lurralde pobreetan, adibidez: Afrika, Hego Amerika, Errumania... Haur askok 6 urte betetzen dituztenean lan egiten hasten direla. Batzuk meategietan eta egoera txarretan ordu asko igarotzen dituzte gelditu gabe, beste batzuek ordea, harrobietan lan gogorra egiten dute. Arrazoiak askotarikoak dira; gosea, familiakoak mantentzea...Baina ez zorte txarragoa duten haurrek edo beste erremediorik ez dutenek, armadan sartzen dira soldadu bezala.Bertan entrenamendu gogorrak izaten dituzte egunero; armak erabiltzen irakasten diete, eta okerrena, etsaia suntsitzea dute bere buruan. Laburbilduz hiltzen irakasten diete eta gainera, beraien bizitza jartzen dute arriskuan.Esan behar da, armadan egonda jateko ematen dietela eta lo egiteko ere. Baina hala ere irabazten duten dirua ez da ia iristen senideei lagundu ahal izateko. Ezin da ulertu nola hain adin gutxiko ume hauek erabil ditzaketen eskopeta, pistola, misil...Duela gutxi; Amerika Iparraldean, aiton batek bere 2 urteko ilobari pistola bat oparitu zion urtebetetze egunean, baimena eta guzti. Jakin behar da, Amerika Iparraldean, legezkoa dela arma bat erostea, edozeinek duela bat eta edozein lekutan eros dezakezula. Hemen, berriz, ezin da saldu; ehizarako ez bada. Gainera, ehizarako armak ez dizkiete edozeini ematen; hau da, 18 urtetik gorakoa izan behar da pertsona hori, baimena lortu nahi badu.Baita, hemengo armadan sartu nahi izanez gero, adinekoa izan behar zara, noski, eta prestakuntzarik ez da behar, bertan irakasten dizute jakin beharreko guztia. Egun, jendeak ez du denbora luze batez kanpora joan nahi, eta gogor lanean aritu, horregatik, armadan sartzen diren pertsona gehienak etorkinak izaten dira. Hauek ondo etortzen zaien soldata bat jasotzen dute hilabetero.Niri iruditzen zait, haurrek ez dutela gogor lan egin behar eta are gutxiago armada batean sartzea. Gobernuak laguntzen saiatu beharko ziren eta zerbait planteatu hau guztia sahiesteko eta aurrera ez joateko. Pentsa beharko lukete, haur gehienek beren haurtzaroa galtzen ari direla; hau da, ez dutela jolasten, lagunak galtzen dituztela.... Gainera esplotazioaren biktimak dira.Badira ONG batzuk, gauza hauek gertatzea sahiesten dutenak. Adibidez: Eskolak eraikiz, etxeak, diru laguntzak emanez....

Zabaldu
del.icio.us