SOLDADUA NAIZ(aLaZnE)
Kaixo! Abderraman Mohammad nauzue. 2000ko urtarrilaren 8an jaiotako ume bat naiz, beraz zazpi urte ditut eta Afrikako hegoaldean bizi naiz.Orain dela bi urte nire aita eta nire anaia zaharra hil ziren Afrika iparraldearen kontra egon zen gerraren ondorioz.Ama eta nire 10 urteko ahizpa oso triste jarri ziren notizia jakin zutenean, baina aurrera jarraitu behar izan zuten.Etxe txiki batean bizi gara, logela bakarrekoa da, sukalde txikia eta komuna ere badu. Goizeko 8etan ama lanera joaten da. Amak 5 urte zituenetik jostuna bezala lan egiten du. Egunean 6 orduz lan egiten du eta hilabete batean gehienez 50€ irabazten ditu.Yamalia ahizpak bizilagunen umeak zaindu egiten ditu goizeko 8etatik gaueko 9ak arte, ahizpari asko gustatzen zaizkio umeak.Yamalia ama baino ordu gehiago lan egiten du, baina gutxiago irabazten du.Ni etxeko txikiena naiz, baina mutila naizelako eta gorbenuak esaten duenez, soldadu bezala lan egin behar dut.3 urte nituenean asko atsegin nuen soldadu izatea nire aita eta anaia soldadu bezala lan egiten zutelako, baina orain ez zait gustatzen.Goiz jaiki behar naiz, goizeko 7etan, oso azkar soldadu-trajea jarri, gosaldu eta soldadu izateko irakasten didaten zentrura joan beharra dut.5 urtekin hasi nintzen eskola horretara joaten. Bertan lagunak egin ditut, hori da eskola horretako gauza positibo bakarra. 10 urte betetzen ditudanean zentroko arduradunek gerra dauden lekuetara eramango didatela esan didate, ikasi dudan guztia praktikan jartzeko. Nik ez dut nahi beste leku batera bizitzera joatea, hemen oso ondo nago, lagunekin, ama eta ahizparekin. Amak esan dit ez dela ezer pasatzen, handia naizela eta jakingo dudala nola defendatu, gainera, ez naiz bakarrik joaten, Raziya (nire lagunmina) nirekin ere joango dela eta bion artean babestuko garela.Amak ez du gaizki pentsatu nahi eta nigan konfiantza handia du. Nik nahiko nuke zuek bezala izatea, zuek etxe erosoa duzue, familia handi bat eta ez duzue lanik egin behar soldadu bezala. Gainera eskolara joaten zarete eta esan didate bertan gauza asko ikasten direla. Ezkerrak eman nahi dizkizuet bidaltzen dizkiguzuten janari eta botikengatik oso ondo etortzen zaizkigulako.Eta baita ere misiolariei. Nire lurraldean orain dela gutxi misiolari bat etorri zen eta oso ondo zaindu gintuen. Beno oheratzeko ordua iritzi zait, berandu da eta bihar soldadu eskolara joan beharra daukat.Aprobetxatu daukazuten guztia, laster arte! Abderraman Mohammad

Zabaldu
del.icio.us