Planeta bero jartzen da(SigRID)
Planeta bero-bero dago; zergatik ordea? Gaixo al dago? Sukarra al du? Haserre dago?
Honako galderei erantzuten dizkieten erantzunak badaude eta honakoak dira:
Planeta haserre dago, bai; eta gaixo ere,ez dugulako behar bezala zaintzen.
Klima aldaketa handiak nabaritzen ari dira azken urte hauetan. Neguan, aldi bat baino gehiagotan elurra egiten du, udaberrian hotz handia eta euria egiten hasten da, udan badira egunak goizetan eguzki eta gauean trumoiak azaltzen direnak, temperaturak asko igotzen dira....
Kutsadura, ondorio bat da, hau da, hiri handietan edota herrixketan autoek ke asko sortzen dute eta hauen ondorioz ozono geruza apurtzen da. Baina zer gertatzen da ozono geruza apurtzen bada?
Ozono geruza apurtuz gero intentsitate handiko eguzki izpi gehiago iritsiko ziren gure lurraldera eta kalte handiak sortuko zizkiguten azalean, adibidez azaleko minbizia. Gainera esan behar da, autoen kea kaltegarria dela gure birikentzat. Hau saiesteko, plan batzuk garatu dira, bai estatu mailan, bai herri mailan. Plan horiek autoaren erabilera murrizteko eta garraiobide publikoak maiz erabiltzeko egin dira. Adibidez: Propulsio bidezko autobusak erabiltzea teknika on bat da, gainera gasolina aurrezten da; egunero lanera joateko ere ez legoke gaizki lankide batzuk eramatea edo beren autoetan joatea. Horrelako hainbat plan daude. Edo agenda 21, ikastetxetan, haurrak kontzientziatu nahi dituen programa da. Eskolarteko programa hontan hainbat gai azaldu eta aztertzen dira, inkestak egiten dira, herriko enpresa, txoko eta bazter guztiak bisitatzen dira, arazo bati soluzio bat bilatzen da eta behin ideia guztiak emanda, udalaren aurrean proposatzen dira.
Suteek ere kalte handia eragiten dio pasaiari.Udan batez ere agertzen dira eta asko kostatzen da hauek itzaltzea. Galizia famatua da bere suteengatik, mendietan aurki ditzazkezu, bai goizez bai gauez. Helikopteroak gora eta behera ibiltzen dira hondartzetako ura biltzen, ibilbidearen erditik ur hori galtzen eta sua itzaltzen saiatzen. Baina ordu asko behar dituzte eta jende mordoa ere, su hori guztiarekin amaitzeko. Gainera, errautsa airearekin nahasten da laino antzeko bat sortu arte. Aipatu beharra dago, jendeak beren etxeak galtzen dituztela, erre direlako eta herriko udalek pentsioa 3 hilabetez ordaintzen dietela.
Nire ustez jendea konturatu beharko zen eguneroko egoeraz. Mundu mailan, adibidez Alemanian, birziklatzeko zakarrontzi gehiago daude, jendea geroz eta kontzientziatuagoa dago eta gobernuak plan asko aurrera eramaten ditu eta martxan jartzen ditu.
Pentsatu behar dugu, ura aurrezteak, energia aurrezteak, trafikoa murrizteak... gure eguneroko bizitzan eragina izango duela, eta horrela ez bada denbora gutxi barru, hondartzak desagertuko dira, klima aldatuko da, gaixotasun berriak azalduko dira....
Beraz, badakigu, zain dezagun lurra planeta, gaixotu ez dadin, berak eskertuko digu egindako guztia.

Zabaldu
del.icio.us