Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

21/06/2007 GMT -1

HIES.(IkEr)

xaranba @ 05:19

HIES edo Hartutako Inmuno Eskasiaren Sindromea, GIB izeneko birusak eragitearen ondorioz gertatzen da. Ingelesezko baliokidea "AIDS" (Acquired Immune Deficiency Syndrome) da, unibertsalki erabilia dena.Sindromea gaixotasun infekzioso eta ez-infekzioso multzo batek osatzen du, heriotza tasa altua daukana gaur egun. Pandemia honek ia 40 milioi gaixo sortu ditu mundu osoan (2006). OME-k kalkulatzen du 25 milioi pertsona baino gehiago hil dela 1981etik, sindromea deskubritu zutenetik alegia.HIES –a infekzioei aurre egiteko sistema immunitarioaren ezintasuna da. Normalean, globulu zuriak eta antigorputzak eraso eta suntsitzen dituzte giza gorputzean sartzen den edozein organismo arraroak. Erantzun hau zelula batzuk koordinatzen dute, eta HIES-a egiten duena zelula horiek erasotzea eta bere barnean sartzea da. Behin bere barruan daudela, bere material genetikoa sartzen die eta bere buruaren kopiak egiteko erabiltzen dute. Birus kopia berriak zeluletatik odolera irteten direnean, beste zelula batzuk bilatzen dituzte erasotzeko, eta bitartean egon diren zelulak hil egiten dira. Ziklo hau behin eta berriz errepikatzen da. Birus produkzio honetatik babesteko, pertsona baten sistema immuneak zelula CD4 asko produzitzen ditu egunero. Baina egunero produzitzen egotean, azkenean geroz eta zelula CD4 gutxiago produzitzen ditu, eta orduan pertsona ezin da beste birusetatik babestu. Beraz oso zaurgarri usten du pertsona.Estatu garatuetan, HIES-arengatik kutsatutako pertsona kopurua gutxitu egin da arriskurik gabeko sexuarengatik eta dohaineko xiringak emateagatik. Baina laurogeita hamar hamarkadaren amaieran infektatuen kopurua pixka bat igotzen hasi da. Erresuma Batuan %26-a igo zen 2000-2001 urteen artean. Baita gertatu zen Estatu Batuetan eta Australian ere. Hau gertatu da, gazteak preserbatiboak erabiltzeaz nekatu egin direlako. HIES-a arazo bat izaten jarraitzen du langile ilegal sexualen artean.Garatu gabeko estatuetan, batez ere afrika erdialdean eta hegoaldean, ekonomi arazoengatik eta heziketa sexualaren faltarengatik, HIES-agatik infektatutako pertsona kopurua oso handia da. Arazoa Hegoaldeko Afrikan geroz eta larriagoa da, 2002-an 4,7 milioi infektatu zeuden. Nigerian eta Etiopian ere arazoa oso larria da, 3,7 eta 2,4 pertsona infektatuekin.      

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!