Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

28/09/2007 GMT -1

-7 (Josu 4B)

xaranba @ 06:42

Nire ustez ken zazpik abestian oso argi uzten ditu bere pentsamenduak oraingo mundu onetaz. Azkenean oraingo arazoetan hitz egiten du pixkanaka-pixkanaka. Lehenengo parrafoa kontuan hartuta jendeak gauza desberdinak ulertu ditzake baina azkenik bi gauza esan nahi ditu: gauza(leku) onak eta txarrak alde batetik eta bertan bizi diren pertsonak bestetik. Parrafo horretako azkeneko esaldian asko sakondu daiteke, nork daukan errua, azkeni ondo pentsatu ondoren konturatzen zara guztiok garela horren errudunak eta baita ere gu garela hori aldatu dezaketen bakarrak guztiok batera lan eginez. Nik uste dut estribilloen arteko estrofak lastoa bakarrik direla uste dut inportanteena lehenengo parrafoa eta estribilloak direla.Abestian ondo azaltzen den bezala hemen bi pertsona mota daude, boteretsuak = dirua duten pertsonak, eta etorkinak edo diru gutxien duten pertsonakAzkeneko mota onek beti galtzekoak dauzka beren baliabideak urriagoak baitira.Beraz herrialde indartsu batek Afrikako edozein herrialde atakatuko baluke beti herri indartsuak irabaziko luke gainera herrialde pobrea guztiz suntsituta utziz. Dagoen beste arazo bat da telekomunikabideek albisteak beren interesekin jarraituz aldatu egin ditzakete.Adibidez atentatu bat egon bada segun ze telebista kate jartzen duzun hildako kopurua asko aldatzen da  eta horrela ia ezinezkoa da seguraski zenbat hildako dauden jakitea. Baina ez da hildakoekin bakarrik beste edozein albisterekin ere gerta daiteke.Baita ere segun eta nola esaten den hitz bat era desberdinean ulertu daiteke eta orregatik ezinezkoa da albiste batekin guztiz ziur egotea geroz eta pertsona gehiagoren ahoetatik pasa gero eta aldatuago dago albistea. Ken zazpik oso ondo esaten duen bezala azkeneko parrafoan errazagoa da ezer egin gabe egotea ori guztia aldatzeko lanean astea baino. Horrela jarraitu ezkero azkenean boteretsuak geroz eta boteretsuago dira eta pobreak geroz eta pobreagoak.Horregatik ken zazpik esan bezala gu geu izanda, aurrera eginez, gure bidean…Horrela aldatu daiteke mundua eta ez begiak itsiz gurekin zerikusirik ez balu bezala.Guztiok batera lan eginez lortu daiteke.   Amaiera

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!