Bidean abestiaren ausnarketak(Joseba 4A)
Abestiak, guri buruz hitz egiten du, gure inplikazioari buruz, zer egiten dugun eta ondo edo gaizki egiten dugun. Pentsatzen badugu, egiten ditugun gauzetan, ala beldurra ematen digun gauza horietan pentsatzea egiten gaitu. Hau idatzi zuenak, begia irekiak ditu eta abesti honen bidez, gu erreflexio txiki edo handi bat egitea nahi du. Guk ere begiak ireki dezagun eta gauzak aldatzeko beharra eta gogoak baditugu, hori gure esku dago, baina idazleak lortu du bere funtzioa, gauzak nola dauden informatzea eta gu hori ikustea. Gainera berari esker zerbait egitea lortzen badugu, beraren intentzioak bete egin dira. Abestiak gauza asko komunikatzen digu, zeinek daukan boterea, nor dagoen sufritzen, zein bizi den ondo eta zein gaizki (zerua eta infernua) eta hor, guk geuk ikusi dezakegu. Batzuetan telebistak nolabait, tapatu dezake, baina egia han dago eta ikusi egin daiteke. Adibidez, telebistak ez ditu kontatzen albisteak diren bezala. Klasean ikusi genuen bezala argazki horrekin, baina ala ere gaur egungo bizitzan, momentu guztietan ikusi ditzakegu adibideak, eta ez bakarrik telebistan, inguratzen gaituzten gauzetan, komunikabideetan eta abar. Guk hau ikusten dugu, baina gero galdera da: Barneratzen al ditugu gauza hauek?Hau da, gauza edo errealitate horiek ikustean ala entzutean, zerbait egiten dugu?Entzun eta kasurik egin gabe gure bizitza aurrera eramaten dugu? Gauza hauetaz ez gara konturatzen, beno batzuk bai, baina gizartea orokorrean ez gara konturatzen, ez garelako gelditzen gauza hauetaz pentsatzera. Eta hau da idazleak nahi duena, abestien bitartez ikustea, ez bakarrik entzun, baizik eta pentsatzea eta hau aldatzeko gauzak egiten hastea, inguratzen gaituzten injustiziak gelditzeko, adibidez. Zaila da gauzak aldatzen hastea, hain eroso gaude egin diguten munduan, gu geu sortu dugu, pertsonak sortu dugu eta sortu dugun, edo sortarazi egin diguten gurpilaren barruan gabiltza biraka. Hau horrela dago, guk nahi izan dugulako, bestela ez geniekeen gurpil hori egiten utziko, baina hori ez da hain erraza egiten ustea bezala. Asko zirikatzen bazabiltz “mina zaurietan” izango duzu eta oztopo pila bat.

Zabaldu
del.icio.us