Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

04/10/2007 GMT -1

BIDEAN (Ianire Carrasco)

xaranba @ 08:32

Txikitatik,jakin dugu,infernua sufritzen den leku bat dela,lur azpian
aurkitzen dena. Hemen,asko sufritzen da eta sufrimenduan
pentsatzean,bakarrik pentsatzen dugu pobrezian,hirugarren munduan. Konturatu
gabe,hementxe bertan,ere dagoela,ez dugula behar hain urrun joatea,edota
pobrezian pentsatu behar.
Sufrimendua bakoitzaren barnean dago.ezin dugunean gehiago,malkoak ateratzen
dira begietatik,gure sentimendu guztiak kanporatzen. Nahiz eta askotan ez
jakin zergatik egiten dugu hori. Besteen errua dela ziur gaude,baino egia al
da? Batzutan hain berekoiak gara,ez garela gertatzen denaz ohartzen.
Erantzunen beldur garelako,zergatik? Erreza,ez dugulako egia jakin nahi,eta
modu honetaz ohartzea,beharbada gu badugula partez errua.
Ihes egiteko,besteak esaten dutenaz fidatzen gara. Adibide oso ona da
komunikabideena. Haiek informatzen gaituzte,baina erditik sartzen dute haien
pentsaerak. Modu honen bidez,itsu bezala jokatzen dugu gizarte honetan.
Boteretsuak gure dirua armetan gastatzen dute,etorkinak gosez hiltzen diren
bitartean.baina gu,bakarrik begiratzen dugu,tristuraz. Bai,soluzioa jarri
nahi diogu honi,baino zerbait zaila da,horregatik honetan jartzen dugu
atentzioa. Hau da,dakigunez (edo pentsatzen dugunez) ezin dugula gu ezer
egin ez gara ezta saiatzen ere. Beste aldera begiratzen dugu,ez zaigu
errealitatea gustatzen eta ez dago nahiko borondatea aldatzeko.
Horrela ez da mundua inoiz aldatuko! Baina.mundua aldatzeko,lehenengo gu
aldatu behar gara. Batzuk pentsatzen dute protestatzen balio duela edota
biolentziarekin konpondu arazoak. Ez da tratatzen leihoak edo aurpegiak
hausteaz,baizik eta pentsaera hausteak hausteaz.
Ez gara eroso jarri behar haiek nola jokatzen duten ikusten dugun bitartean.
Altxatu behar gara gauzak aldatzeko ,amets egiteari utzi! Beldurra
baztertu,aurrera egin jende guzti horri! Ez dezatela guri
maineilatu.badakigu gu bakarrik ibiltzen,edo ez?
Saila da ditugun proposamenak  lortzea. Bakarrik borondatez ez dira gauzak
egiten, baino pausu bat aurrera da. Ez da batere erraza mundua aldatzea,ez
dut uste inoiz benetan lortuko dugula.baino  hasi gaitezke gu aldatzen,gure
mundua. Arazoei aurpegia ematen,beste aldera begiratu gabe. Inoiz ez bagara
arazoei aurre egiten,inoiz joango dira. Burua behingoz bere lekuan
edukitzean jakingo dugu gure sentimenduen edo pentsaeren zergatiak,orduan
jakingo dugu nola suberatu dugun sufrimendua.  Amets egiteari utzi behar
dugu.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!