Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

04/10/2007 GMT -1

BIDEAN (Unai Salgado)

xaranba @ 08:29

 Biziaren bidean gauza asko aurkitu daitezke , eta gauza horietako bat heriotza da .Heriotza ez da biziaren azkena esaten duten bezala , biziaren beste atal bat baizik .Ken - zazpik esaten du bere abestian ea inork al dakien zeru edo paradisu eta infernuaren artean bereizten eta ea nork dakien norbait sufritzen dagoen eta nork daukan errua .Nik beraiekin bat egiten dut iritzi horretan zeren eta inork ezin du hori adierazi benetan .Egia esanda ez ni ez inork ezin dugu bereizi zeru eta infernu artean , zerua ez dugulako ezagutzen , eta infernuan bizi garelako .Jende asko ezagutzeko aukera izan dut eta , batzuetan , aukera hori galdu egin dudalako ezin izan dut lagun berriak eduki , eta kasu batzuetan jende hori ez ezagutzeagatik , etsaiak lortu ditut . Baina , zergatik ? Zergatik jarri dira nire kontra ? Zergatik ikusten nautenean nirekin sartu nahi dute ? Zergatik ezin dira nirekin ondo eraman ? Egia esanda ez dakit zergatia .Lagun batzuk ere etsaitu dira nirekin eta etsai batzuk lagun bihurtu zaizkit .Batzuetan pentsatzen dut mundua aldrebestu egin dela eta nire bidea aldatu egin dela.Aurreko larunbat gauean nire etxera etorri ziren bi Azpeitiko lagun : Leire eta bere lehengusina Nora . Leirerekin ondo eramaten nintzen ezagutu nuenetik eta Norarekin baita , baina ez dakit zer izan zen , Nora eta niri geure harremana estutu egin genuela taberna bateko pistan gaueko lau eta erditan . Posible da alkoholak bultzatuta izan zela , baina musu hori bihotzeraino iritsi zitzaidan .Nire bizi bidean amodioa topatu zen .Batzuetan pentsatzen dut nola hilko naizen , noiz , zer dagoen heriotzaren ondoren eta nola izango den nire bizia momentu horretaraino . Horren ondoren pentsatzen dut ea nor tristatuko den eta nor ez eta nolakoa izango den nire funerala .Nire bidearen amaiera . Bukaera .

 

 

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!