ERLIGIOKO ABESTIAREN LANA(Aitor Fernandez)
Ken 7 ren “Bidean” abesti honekin ikasgelanbakoitzak bere iritzia aipatu du eta abestiak dituen galdera modukoak eta esaldiak erantzun eta aipatu ditugu . Niretzat aipagarrienak hauek izan dira : Lehenengo esaldia abestiaren hasieran , “Ba al dakigu bereizten zerua eta infernua” , nire ustez pertsona bakoitzak ikuspegi ezberdina izango du infernuaz eta zeruaz , horrek gatazkak ekar ditzake erligio eta pertsonen artean , niretzat infernua jendea izorratu duenarentzako da eta zerua besteei laguntzen saiatu denaretzako . Esaldi honek ulertzeko modu ezberdinak ditu eta era hontan ulertu dut nik , “Erantzunen beldur zara” , honekin gure buruari egiten dizkiogun galdera batzuen erantzunei beldur diegula esan nahi du eta ez dugula beti espero dugun erantzuna lortzen . Hau informazio eta komunikabideen egiaz hitz egiten du , “ Ba al daki inork bereizten albisteen kolorea” , telebista, prentsa etb. bakoitzak beren albistea beraien intereserako apaindu egiten dutela esan nahi digu eta ez dugula beti sinistu behar , horregatik bakoitzak bere informazio fidagarria bilatu behar du . Esaldi hau gehien gustatu zaidana da , “Ustel usaiak dena estaltzean” , honek gizartean dagoen faltsukeria aipatzen du, munduko guda eta gatazkei ustel usaia dutela esanez eta lurra geroz eta gehiago estaltzen ari dela honelako usaiez. Honek haurreko esaldian esandakoaren aurkako laguntza dakar , “Gauzak aldatzeko beharra, serrailak bidean” , honekin gizarteko ustelkeri guztia aldatu behar dugula esaten du , topatzen ditugun zailtasun guztiak atzean utziz eta deuseztuz . Esaldi honek buruauste handiak eman dizkit , “Begiak ireki behar dira horma zaharren aurrean” , honek betiko gauzen aurrean, politika, ekonomia, gudak, gezurrak etb. , zerbait egin behar dugula gauza hauek aldatzeko esaten digu . Hau jende askok egiten duena da , “Itsu eta isilik egotea errezagoa da” esaldi honek jendeak gauza batzuk ez dituela kontuan hartzen edo ez ikusiarena egiten duela adierazten digu . Esaldi batzuk asko kostatu zaizkit agertzea baina azkenean lortu dut amaitzea .

Zabaldu
del.icio.us