ABERATSAK ETA POBREAK (MaRIA IriONDO)
Mundu honetan pertsonak era desberdinean gaude bananduak:jende polita eta itsusia,jende berekoia eta eskuzabala,jende pobre aeta aberatsa…Ni horietako gai batez hitz egingo dut.Esaten duten bezala diruak ez du zoriontasuna ematen baino momento askotan laguntzen du.Munduan pertsonak klasetan gaude bananduak adibidez kalean bizi direnak edo jan ahal izateko egun osoa lanean eman behar dutenak eta gero beste jende mota bat dago dena eskura ematan zaionei adibidez.Jende askok esaten du pertsona guztiak eskubide berak ditugula mundu honetan baina nire ustez hori gezur galanta da.Telebistan ateratzen direnak adibidez iragarkietan fisiko egoki bat izan behar dute askotan: pisu,altuera,ile kolore…konkretu bat behar dute,pisutik 100 gramo pasatzen baldin bazara ez duzu iragarki horretarako balio izango.Jende aberatsa askotan zoriontsuak direla ematen du, baina, hori ez da horrela ez dute ilusiorik gauzak lortzeko badakitelako nahi dutena eskura ematen zaiela eta bizitza honetan nere ustez ilusioa beharrezkoa da.Jende pobrea ordea egun osoa lan da lan ematen dute eta hori egiten dute ilusioz urrengo egunean jana izan ahal izateko,jantzi berriak eros ahal izateko edo askotan lan bat aurkitzeko ilusioa bakarrik dute.Pobre asko daude munduan nire ustez aberats baino gehiago eta askotan ez dute eskubide berak izaten jende pobreak askotan lana ez dute aurkitzen bere janzkera oso zatarra delako edo bestela lan zatarrak konsideratzen diren lanetan lan egiten dute.Falta zaidana da erdiko taldeaz hitz egitea ,erdiko taldea lan egin behar izaten du baina ez zaie ain beste kostatzen lan bat aurkitzea,gauz berriak erostea…baino nire ustez ilusio asko dute pertsona hauek ere gauz berriak egiteko eta gauzak lortzeko esfortzua egin behar dute.Testu hau bukatzeko gauz bakar bat esan behar dut nire ustez mundu hau gaizki banatuta dago denak eskubide berak izan behar genituzke janaria lortu ahal izateko edo jostailu berriak erosi ahal izateko adibidez.Esaldi hau errepikatzea gustoko dut: diruak ez du zoriontasuna ematen askotan lagundu egiten du baina bizitza honetan nire ustez diruak ez du hainbeste garrantzirik.

Zabaldu
del.icio.us