Bidean (aItOr pAuLe)
Ken zazpiko abesti polit bat da eta hori buruz hitz egingo dut ondorengo lerroetan. Abesti honek bizitzari buruz hitz egiten du, galdera batzuk egiten dizkigu eta galdera horiek zentzu askorekin idatzita daude.Betidanik esan digute infernura bakarrik pertsona problematikoak joaten direla eta zerura ondo portatzen direnak, baina hori gezurra da nire uztez, zerua eta infernua ezin dira bereiztu ez dakigu zer denez gero ezin da hitz egin jakin gabe zer dagoen ni beti pentsatzen dut gauza hauetan baina ez dakigu batere eta nire ustez ez dago zerurik ezta infernurik bakarrik dago beste gauza bat inoiz jakingo duguna.Beti bezala mundu honetan dena gaizki dago eginda eta erruduna beti ondo bizi da eta erruduna ez dena sufritzen zeren erruduna eskuak garbitzen ditu eta libratzen da beti,eta gehienetan lagunen gauzekin sufritzen duzu lagun bat gaizki badago zuk ere gaizki ipintzen zara eta hori normala da zeren sentimenduak badauzkagu.Gure bizitzan galdera asko egiten ditugu gure buruari batzuk erantzuna dituzte eta beste batzuk ez baina buruari bueltak ematen diogu erantzun bat bilatzeko,bizitzan daude fase asko batzuetan ondo zabiltza bestetan gaizki, lagunak dira gehienetan gure momentu tzarrak pasatzea egiten digutenak zeren beraiek gaizki daudenez zu ere.Guk oso zorte ona dugu zeren goserik ez dugu pasatzen etxe bat daukagu non bizitza pasatzen dugu ez zaigu falta ezertxo ere, baina beti daukagun baino gehiago nahi dugu kapritxo asko ditugu bizitzeko soberan gelditzen zaizkigunak Gu denok zerua eta eguna bezalako desberdinak gara eta batzuetan besteak egiten dutena kopiatzen dugu baina hori gero gauza tzarrak dakarzkigu zeren gu gauza batzuk egiten ditugu eta besteak egiten badituzte zuk ere egiten dituzu eta askenean gorputzaren kontrola galtzen duzu eta zure lagunak esaten dizutena egiten duzu, hori ere beldurra izan daiteke eta beldur zaudela besteak bezalako gauzak egiten ez badituzu baztertzen dizutela, baina ni bakarra naiz mundu osoan eta ni izan behar naiz,ez beste pertzonak egiten dutena.Hau izan da guztia eta beste idazlan bat arte.

Zabaldu
del.icio.us