Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

05/10/2007 GMT -1

BIDEAN (ANe BArrOSo)

xaranba @ 09:33

Askotan geratzen zara pentsatzen ea zer den bizitza, eta konturatzen zara
arazo tonto batengatik kriston drama ateratzen dugula. Ikusten ditugu
Afrikako pobreak, gerratean daudenak. eta esaten dugu zer zorte txarra
daukate, baina ez gara konturatzen nola dauden. Politikoei hori gertatzen
zaie, haiek bere etxe handiaren barruan dena oso ondo dago, bere semeak nahi
duten guztia daukate, baina ez dira konturatzen hor daudela beren herriak
bozkatu dielako, eta bere lana dela guztia ondo gobernatzea eta saiatu,
gutxienez, guztiak berdina edukitzea, ez batzuk 500?-tako billeteetan
dutxatzen eta beste batzuk gosez hiltzen.

Uste dut pobre eta aberatsa izatea ez duela zerikusirik zoriontsua
izatearekin. Batzuk esaten dute: "Nire gurasoak BMW bat erosten badidate,
munduko zorionena izango naiz." Eta nik pertsona horiei esaten diet: "Autoa
erosten badizute eta edozein gauzagatik maite duzun jendea bizkarra ematen
badizu?. Momentu txar batean bakarrik ikusten bazara? Laguntza behar baduzu
eta inork ez badizu eskaintzen?

Bizitzako momentu batzuetan konturatzen zara ez dakizula, zer den ona eta
zer da txarra, ez dakizu zertarako zaude munduan, maite dituzun pertsonak
laguntzeko edo haiek zugatik nahi gabe gaizki pasatzeko. Galdetzen zara zure
barrura pertsona ona zaren, baina inork ez du erantzuten, momentu txarretan
galdetzen zara hori merezi zaren ala ez, baina zure barnean isiltasuna baina
ez da entzuten. Nik uste dut, nahi gabe egiten dugula hori noski, baina
arazoak guk bilatzen ditugula, bizitzan pertsona bat gogorra izan behar da
etorriko denarengatik babesteko, batzuetan nire ametsa da sentimendurik ez
izatea, mina egiten badidate negar ez egiteko, baina konturatzen naiz, hori
ez baldin badaukat, ezin izango nukeela momentu onik eduki, eta bizitza ez
luke sentidurik edukiko.  Inoiz ez badituzu sufrimenduak gertutik ikusi eta
sentitu, ezingo duzu zoriontasuna baloratu, gero eta gehiago eskatuko
zenuke, pentsatzen duzulako lortu behar duzula, baina daukazu eta ez duzu
ikusten. Bizitzak bi bide aukeratzeko ematen digunean, ez dugu hartu behar
errazena, hartu behar da zure bihotzak nahi duena, agian gehien kostatzen
dena da, baina lortzen duzunean sentitzen duzun poza, dena konpentsatzen du.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!