Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

08/10/2007 GMT -1

TORTURA GELAK (JoSeBa)

xaranba @ 06:40

Artikulua irakurrita, bakoitzak bere pentsamenduak ditu, alde edo kontrakoak eta irakurtzen hari den pertsonaren araberakoa da.

Orain izena jarri diote eta bulling-a deitzen zaio, baina hau ez da ezer berria, lehen ere ematen zen eta beti emango da, baina desberdintasun bat dago lehen eta oraingo ikasleek egiten zituzten ekintzetan eta ez da umeen konturik.

Gaur egun, kontuan hartzeko zerbaitetan bihurtu da. Ez da lehen bezala, orain ikasleen artean, oso gauza serioak gertatzen hari dira. Adibidez hamalau urteko neskatoari egindako sexu erasoa edo Jokini gertatutakoa, hori ez dut uste lehen ematen zenik. Horregatik, ez dira ume kontuak soilik, seriotasun batekin hartu behar da eta gaur egungo gazteei hankak gelditu. Eta honen errua ez da bakarrik gazteena, gurasoek ere badute honetan zerikusia, etxean ez badute ezer ikasten, baloreak finkatzen eta umeak ondo hezitzen, nola nahi dute hori dena eskolan egitea. Gainera bulling-a egiten duten gazteen gurasoek haien berdinak dira, eta ez dute ulertzen haien semeak beste gazte bati bizitza zailtzen hari diotela eta bere erruagatik gazteak, tratamendu psikologiak izan ditzakeela.

Gainera gaur egungo gizartea oso bakarkoia da eta bakoitzak bere bizitza dauka. Arazo hauek ikustean, normalean, ez dute ezer egiten haiek ez dituztelako arazorik nahi ezta gehiagorik nahi. Beti egon ohi dira mutiko edo neskato batzuk, besteen haserreak jasotzen dituenak, eta pertsona horiek ez dira beti egoera horretatik ateratzeko gai izaten.

Horregatik orain badago jendea hau tratatu egiten dutenek eta bulling-aren aurka daudela eta hau eragozten saiatzen dira, gainera orain dagoen egoeran egonda, gazteak ez dituztela beraien ekintzak neurtzen eta ezta ekarri ditzakeen ondorioak.

Orain ere egiten dena, bideoak grabatzea da, eta batzuk bideoak grabatzearren jipoitzen dituzte beraien lagunak, eta ez hain lagunak, goitizenak jarri, baztertu eta halako gauzak egiten.

Hau badago gelditzea eta justizia zorrotzago jartzen hari da kontu hauekin. Honelako kasurik ikusten baduzu, honena irakasle bati salatzea izango da, biktimaren onerako izango delako.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!