Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

24/10/2007 GMT -1

UMEA ETXEAN EDUKITZEKO AUKERA (MiRIaM)

xaranba @ 08:17

Nire ustez aukera on bat izan daitekeela pentsatzen dut.Testua irakurri baino lehen ez nuen orain bezala pentsatzen.Uste dut arrazoia daukala,egia da mingarriagoa ,zailagoa edota arriskutsuagoa ,izan daitekeela , baina ospitalean baita ere arrisku hori izateko aukera daukazu.Ospitaleetan gaur egun, haurdun zaudenean ia erditzeko ,zenbait cm - dilatatutaepidurala jartzen dizute,(nahi baldin baduzu bestela ez , askotan hospitaletara joaten diren emakume asko erditzeko epiduralarik gbae izaten dute semea) eta egia da gehienetan ez duzula ezer sentitzen ,epiduralaren ondorioz.Baina askotan pasatu izan da, epiduralak dituen efektuak erditze erdian pasatzea eta orduan min asko sentitzea.Nire ustez etxean izaten balin baduzu umea askoz intimoagoa dela iruditzen zait.Zure etxean zaude eta inorrek ezin dizu ezer esan .Eta garrantzitsuagoa dena , etortzen diren emaginak ,laguntza behar baduzu eskaintzen dizute ,baina inola ere ez ,ez dizkizute ematen ez medikamendurik ez ezer,pentsa gauza sintetiko guzti horiek kalte egin diezaioketela umeari.Ospitale batean ez daukazu etxeko bakea eta lasaitasuna bezala,eta hori ama eta umeari eragin handia sortzen diote.Umea izan aurretik etxea ondo prestatzen da, dena punttuan egoteko.Badira emakume askok bainuontzian izaten dituztenak umeak.Jendeak pentsatu dezake arrisku handia izan daitekeela umearentzat,baina guztiz kontrakoa da.Umea tripa barruan dagoenean urez inguratuta dago,orduan bainuontzian erditzea askoz hobea dela esaten dute medikuek .Umea etxean edukitzearena ,pentsa dezakezue ez dela normalena , baina “balore” eta pentsaera kontua dela pentsatzen dut.Horregatik bakoitzak ikus dezala , baino behintzat jakin dezazuela aukera hori ere hor dagoela eta modu honetan umeek ez dutela arriskurik jasotzen,edo behintzat ez hainbeste medikamendu kontuarekin.Eta bukatzeko , esan modu hau ez dagoela hain ondo ikusita.Baina argi utzi nahi dudana gauzatxo bat da: lehen gure aitona-monen garaian semeak edukitzen zituztenean guztiak ,eta guztiak esaten dudanean guztiak dira, etxean izaten zituzten ,modu naturalean,eta begiratu umeak osasuntsu ateratzen ziren.Nire galdera da:Zergatik ez da modu hori mantentzen eta orain erditzeko ospitaletara joan beharra dago?

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!