BULLING (ChristiNA)
Idazlan honetan bullyng-ari buruz hitz egingo dut. Bullyng hitza entzutean ez dakigu oso ondo zer esan nahi du. Ingelesetik datorren hitza da ,eta bere esanahia hauxe da: pertsonen arteko tratu txarrak; fisikoki eta psikikoki izan daitezke. Ikasleak, lan bullyng-a egon daiteke, irakasle bullyngHitz hau geroz eta gehiago entzuten ari da. Nire ustez ikasleen arteko tratu txarrak beti egon dira, baina orain geroz eta gogorragoak dira; hau izan daiteke, gazteak geroz eta informazio gehiago dutelako. Zigorrak ere oso baxuak dira.“Lehengo” bullyng-a oso desberdina zen, hau da, broma txikiak ikasleen artean, baina malezia gabe. Oraingo gazteak, mugikorrarekin ostikadak eta kolpeak grabatzen dituzte eta beste ikasleak txalokatzen eta barre eginez eta gero jipoia interneten zintzilikatzen dute, nahi duen jendea ikusteko.Gazteak beste batzuk jotzen dituzte hainbat arazoengatik: inbidiak, batek beste baino nota onagoak ateratzen dituelako, batek bestea baino arropa politagoak dituelako…Mutilen eta nesken arteko lehiak ospeagatik ere izen daitezke.Niretzat eskola guztietan ikasle talde asko daude. Baina ez dira bakarrik borrokak, jipoiak eta horrelakoak psikoki ere izan daiteke.Adibidez, nire lagun baten ahizpa, sei urte dituela:Eskolan neska bat dago eta neska honek esaten die nola jantzita etorri behar diren jantzita eskolara, bestela iraintzen edo jotzen die. Hau gertatzen bada zer egin behar dugu? galdetzen gara.Biktimaren familiak, susmoa badute, tutorearengana joan behar dira, bera ere adi egoteko eta prebentzio lana egiteko.Bullyng egoera baldinba dago, inoiz erasotzaileengana edo erasotzaileen familiara joan behar dute. Lan hau tutorea egin behar du. Eta seme alabari errurik ez duela azaldu behar dio. Orain dela gutxi, aldizkari batean irakurri nuen, Espainian ehuneko bian bullyng-a ematen dela. Jende asko “bullyng” entzutean ikasleetan pentsatzen du, baina hain bat motatako bullyng-a dago.Niri penagarria iruditzen zait hain gazte izanda, horrelako gauzak egitea,eta gainera jendea geroz eta gazteagoa izanda. Hau izan da nire iritzi pertsonala bullyng-ari buruz. AMAIERA

Zabaldu
del.icio.us