Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

31/10/2007 GMT -1

TOrtURa gElAK (josu ETxaniz)

xaranba @ 14:20

Tortura gelak… ez nago ados termino horrekin. Nik uste dut ikasgelan baino gehiago gelatik kanpo gertatzen direla gertakizun hauek. Baina badaude kasu batzuetan asko handitzen dela  istorioa. Normala umeen artean horrelako gauzak gertatzea, egun batean bati eta beste batean bati. Bale eginkizun hau gaizki dagoela baina mundua horrelakoa da, gauza asko daude munduan “Bulling”-a baino inportanteagoak. Baina  “Bulling” hitz honen esanahia gaizki dagoela uste dut.Duela urte batzuk gure gurasoak eskolan zeudenean irakasleek ikasleak egurtzen zituzten zerbait gaizki egin ezkero edo gaizki portatzeagatik.Eta hori, ez al da “Bulling”-a? Edo orain zenbait autonomia erkidegoko ikastetxetan gertatzen den bezala ikasleek irakasleak jotzen eta apaltzen dituzte,Eta hori, ez al da “Bulling”-a? Hori gelditzeko era bakarra umeei txikitatik irakastea da nahiz eta oso zaila den.Umeei betidanik erakutsi zaie beste ume batzuei burla egitea edo jotzea gaizki dagoela baina argi dago ez dela nahikoa. Errespetua oso inportantea da elkarbizitzarako baina norbaitek ez zaitu zu errespetatuko zuk bera ez baduzu errespetatzen. Beraz guztion eskuetan dago hori aldatzea. Nik adibidez eskola kiroleko talde bat entrenatzen dut beste ikaskide batekin batera eta oso gustura nago umeekin zeren  eta gehiengoa oso ondo portatzen da entrenamenduetan. Baina badago ume bat edo beste besteen gainetik dagoela uste du eta horien erruagatik taldeko giro ona hausten da.Gainera hori guztia gutxi balitz entrenamendu batzuetan “borrokak” egon dira ume batzuen artean eta kasu horietan bi umeak korrika egitera bidaltzen ditugu.Normalean umeen eta gure artean giro ona egoten da eta ume askok ikasteko gogoa erakusten dute eta hori pozgarria da edozeinentzat.Honekin esan nahi dudana da eskola kiroleko entrenamendu batean txintxo egoten badira nik pentsatzen dut klase barruan antzeko egongo direla  eta ea zorte pixka batekin horrela jarraitzen duten hemendik aurrera.  Idazlan honekin argi uzten dut “Bulling”-a ez dela oraingo arazo kezkagarrienetakoa badago beste arazo handiagorik eta konpontzeko premia handiagoa duenik.Gainera ausartuko nintzateke esatera “bulling”-a gauza tenporala dela eta hemendik urte batzuetara ez da horrelako kasurik egongo behintzat gure eskolan (taldetxo batzuk kenduta).

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!