gOsEa (usefa)
Gai hauek behin eta berriz ikusi ditugu: izugarrizko pobrezia, etengabeko gosea, desnutrizioa, gaitz kutsakorrak... baina hau, gure ingurunean ere ikus dezakegu, ez hainbesterainoko graduan baina bai gauza serio bat bezala. Artikuluan, Argentinako goseaz mintzatzen zaigu, baina gai horiek betidanik dakizkigu eta edonon ikusi ditzakegu.
Kalera ateratzen zara, eroskira, eta atean badago eskale bat eta pertsona horrek seguruenik gosea pasatuko duela.
Argentina osoko gizartea ekonomia, osasun eta hezkuntza adierazlerik okerrenak ditu, Chacok. Chaco, Argentinako eskualde bat da, non pobrezia lurraldea hartuta dauka eta jendea hil egiten da desnutrizio eta gosez. Argentinako ipar-ekialdean dago eskualde hau. Elikagai faltak, Argentina osoan du eragina baina ez da berdin ikusten eskualde guztietan edo jendearen poltsiko guztietan. Argentinan bada jendea ere diruduna eta geroz eta horrelako jende gehiago egon, pobreziak gora egiten du. Lurralde hauetan aldaketa horiek oso nabarmenak dira eta herrietako jendea hil egiten da.
Gainera leku hauetako bizi baldintzak oso onak ez direla esan dezakegu. Hango jendea kotoia lantzetik bizi dira, jarduera honetatik aparte ez dago ezer aipagarririk, bakarrik laborantza minoritarioa.
Gobernuak larrialdietarako hainbat neurri hartu eta elikagaiez betetako zakuak bidali ditu Chacora, baina gobernuak bidalitako laguntzak nahikoak dira?
Ezin daiteke beti han egon, eta hori erantzun bat da baina ez da konponbidea. Horregatik konponbide bat bilatu behar zaio arazo honi. Gosea arazo mundial bat da eta geroz eta zailagoa da konpontzeko zeren geroz eta handiagoa egiten hari da arazoa eta ez zaio konponbiderik ematen.
Gainera gobernuak oztopoak ere jartzen dizkiela esan daiteke, zeren haiek beren arauak dituzte eta gobernua etortzean denean eta egiten zituzten gauzak debekatzen ditu, ez die ehizan egiten uzten, ibaian arrantza egitea edo bestelako ekintzak, baina enpresei basoa mozten uzten diete. Gainera ehizaz bizi ziren herriek orain ezin dute ehizatu eta janari eza dute eta janari falta eta horrelako arazoak. Haien ohiko janariak kendu eta beste batzuk hartzean tuberkulosia jasaten dute pertsona batzuk, eta haiek, tuberkulosia sendatzeko animali baten haragia erabiltzen zuten eta ezin dutenez ehizatu ba arazo gehiago sortzen dira.
Horrelakoa da hango egoera eta egia esanda, egoera txarrean bizi dira, arazoetan murgildurik bizi direla esan daiteke, arazoak ebatzi ordez gehiago eta gehiago sortzen dituzte.

Zabaldu
del.icio.us