Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

12/11/2007 GMT -1

XABINEITOR (Joseba)

xaranba @ 07:31

Patxi Gallego Palacios, Errenterian jaioa da (Gipuzkoa), 1973. urtearen apirilaren hamarrean. Bere bizitza eta ikastetei dagokionez, Arte Ederretan lizentziatua da, Leioan. Institutu bateko irakaslea ere bai, DBH-ko ikasleak zituen. Komikigilea izatea da bere lana. Komiki-tirak egin izan ditu aldizkari baterako, “Lau Haizetara” aldizkariarentzako.

            2004.urtean sortu zuen euskal super heroi bat, Xabinator. Orain arte, hiru liburu aterata ditu. Euskaraz idatzitako komikiak dira. Euskaraz idatzita euskaldunentzako. Hala ere helduentzako liburuak dira, barruan dituen gaiak direla eta. Komikian prosa atalak ere ikus daitezke, baina bakarrik zati batzuetan.            Irakurritako liburua, Pololoak, Poxpoliñen Lurriña da. Komikia Xabinator super-heroiaren istorioa kontatzen du pixka bat eta Kariñe emakume poxpoliñari buruz ere hitz egiten du. Euskal Herriko gai batzuei buruz ere barre “ironikoa” ere egiten du. Gure kultura edo gizartearekin barre eginez, eta ez kritikatzen. Bera ere euskalduna da, eta bere helburua, ez dut uste gu kritikatzea izango denik.

            Liburuaren euskara, zerbait arraroa da, beno arraroa ez, euskara batua ez du erabiltzen, eta erabiltzen badu gutxitan eta prosa dagoen testuetan. Komikiaren bokadiloetan dauden hitz batzuengatik esaten dut. Gainera leku batzuetan ere gaztelera sartzen du.

            Liburua ondo dago irakurtzeko, barre egiteko batik bat. Zeren ez da liburu serioa baina hala ere ondo dago, niri gustatu zait.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!