Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

19/11/2007 GMT -1

BuLLIng (Miriam)

xaranba @ 14:11

Nik bulling-ari buruz hitz egingo dizuet idazketa honetan.Nire ustez bulling-a gaur egun edozein lekutan dagoen arazo larri bat dela pentsatzen dut. Gelako “ikaskideek” izaten dira normalean beste gelako ikaskide bati egiten dizkioten mehatxuak, irainak etab.Ikaskide horrek gainera jasan behar izaten ditu.Ez da normala gaur egun gertatzen ari dena, bai, beti egon da klaseko jendea indartsua izan dena, eta indartsu hitzarekin ez nago hitz egiten indar fisikoari buruz baizik eta “boterea” duen pertsonaz baizik.Normalean bulling-ak jasaten duten pertsonek, zoritxarrez ,pertsona “ahulak”izaten dira erasotzaileen ikuspegitik.Gauza bat da bromak egitea eta horrelako gauzak, baina noski beste pertsonak jakinda bromak direla eta ez broma mingarriak baizik eta bi pertsonak barre egiteko bromak;egiten duena eta egiten zaionari eta alderantziz.Baina oso gauza desberdina da “broma” egitea jakinda besteari ez zaiola gustatzen, eta gainera hori jakinda behin eta berriz egitea.Nire ustez horrelako egoerak sortzen direnean klase baten barruan, eta maisua edo irakaslea ohartu egiten bada, tutoreari abisatu beharko lioke ,edo tutorea baldin bada ikusi duenak erasotzailearen etxera deitu beharko luke gurasoak jakiteko. Ez dena normala da gaur egun daukagun egoera bulling-arekin erlazionatuta.Adibide argi bat izango litzateke Jokinen kasua (Hondarribikoa).Nire eskuetan egongo balitz erasotzaileei merezi duten zigorra jartzea , bi aldiz pentsatu gabe kartzelaratu egingo nituzke , zeren bi edo hiru “kakamokordok” egin dutena Jokinen familia bizitza guztirako egongo dira jasaten historia gogoratzean.Niretzat bulling-a egiten duten pertsonek , errealitatean ahulak direnak haiek izaten dira.Beste batekin sartzeko beharra daukate zenbait izateko, norbaitek txalokatzeko edota boterea edukitzeko.Niretzat erru berdina dauka bulling-a egiten duen pertsona batek eta dakienak norbaitek bulling-a jasaten ari dela eta ez du ezer egiten edo ezer esaten. Ez zaidana batere normala iruditzen ,lehenengo bulling-a egitea hori hasteko eta okerrago sakelako telefonoaz grabatu sekulako jipoiak ematen eta ondoren interneten zintzilikatu.Erasotzailearen familia jakingo balu bere semea, bai neskak eta bai mutilak, ari direna egiten  batek baino gehiagok eskuak burura eramango lituzke , eta noski normalena izango litzateke. Eta bukatzeko esango dut, horrelako egoera sortuko balitz nire gelan , bi aldiz pentsatu gabe erasoa jasaten ari dena defendatuko nukeela , hortaz seguru nago.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!