AEB etakoak, eta euskaraz (Kristina)
AEBetakoak, eta euskaraz. “AEBetakoak, eta euskaraz” artikulua irakurri dut eta nire iritzia emango dut. Izenburua irakurri nuenean, ez nuen uzte hori. Ideia oso ona, interesgarria eta aprobetxagarria izan dela iruditu zait. Estu Batuar batzuk, euskal herrira etortzea eta gainera euskara klaseak hartzea oso ondo dago.Nire ustez, idei hau euskal herriko eskola guztiak kopiatu behar zutela, iruditzen zait. Euskara, mundu mailan oso jende gutxi mintzatzen du eta horrelako bidaiak egiten, mundua pixka bat gehiago jakingo du euskarari buruz. Baina ez bakarrik estatu batuetako ikasleak euskal herrira etortzea ez, Euskal Herrikoak Estatu Batuetara ere joatea, ingelesa ikastera. Adibidez, gure eskolan truke bat egiten da: Frantses obtatiba hartzen dutenak, Frantziara joateko aukera dute. Nik orain dela bi urte Baigorrira joan nintzen eta primeran pasatu nuen, klasean urtean zehar ikasitako frantses guztia baino gehiago ikasi nuen aste batean. Esperientzia oso ona gogoratzen dut.Artikuluan jartzen duen bezala ez dira estatu batuetatik bakarrik etortzen, beste lurralde batzuetatik ere, hala nola: Txinatik,Danimarkatik,Irlandatik, Alemaniatik,Italiatik, Eta Britainia Handitik ere etortzen dira euskara mintzatzera.Niri asko harritu nau, hainbeste herrialdetik, Euskal Herrira etortzea Euskara mintzatzeko bakarrik. Eta munduko beste puntatik etortzea euskara mintzatzeko oso harrigarria da, oso deigarria iruditu zait, adibidez, Txinatik Euskal Herrira, Txinatarrak etortzea. Horrelako gauzak ere egin behar ziren Euskal Herrian,baina ez bakarrik euskara ikastera, ez beste hizkuntza batzuk ere ikastea hala nola, ingelesa frantsesa… edo adibidez Estatu Batuetara joan ingelesa ikastera, edo Kanadara, frantsesa eta ingelesa ikastera…Bidai hauek oso interesgarriak eta probetxagarriak dira, egun osoan hizkuntza hori, hitz egiten saiatzen zaudelako, entzuten eta ulertzen saiatzen zarelako.Gainera eskola batera zoaz, baina ez egun osoan eskolan, ez, lekua erakusten dizute, bertako janariak probatzen dituzu, leku aipagarrienak erakusten dizkizute, bertako musika, kirolak, hondartzak, dendak…Gainera lagun berriak egiten dituzu, hango jendea nolakoa den, ikusten duzu, beraien kultura eta beste hainbat gauzak ere ikasten dituzu.

Zabaldu
del.icio.us