AEB-ETAKOAK, ETA EUSKARAZ
Badago jendea udan euskara ikastera etortzen direnak, adibidez John eta Kristine Boyd anai-arrebak, Juliet Morgan eta Anikka Piphagen.Lau ikasle hauek Donostiako kanpusean egon dira euskara ikasten Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Sailaren bidez. Nik ez nekien horrelako gauzak egiten zirenik euskara ikasteko, banekien Ingalaterrara edo Frantziara joateko aukera dagoela ingelesa edo frantsesa ikastera baina ez nuen inoiz pentsatuko gauza bera euskara ikasteko egingo zenik. Programa honetan parte hartzen duten pertsona gehienak Estatubatuetakoak dira, arbaso euskaldunak dituztenak. Hona etortzen dira beraien arbasoen hizkuntza ikastera. Beste asko japoniarrak dira euskara ikasten dute euskararekin miretsita daudelako. Pertsona hauek guztiak 20 eta 23 urte bitartekoak dira. Programa honekin gainera turismoa garatzen da. Anikkak esan zuen bezala Euskal Herria bisitatzeko asmoa du etorkizunean. Baliteke Euskal Herria gustatzea eta gero beraien familiei argazkiak erakutsiz jakin-mina piztea haiengan eta haiek Euskal Herrira bidaiatzea beste leku batera ordez. John Boyd-ek esan zuenez Euskal Herria asko gustatu zitzaion. Egona zen aurreko ikasturtean Bilbon 6 hilabetez. Bere ustez hemengo eta hango kulturak oso desberdinak dira. Hemen jendea librago bizi da han ordez lanetik etxera eta batzuetan lagunekin egoten dira besterik ez. Japoniarrak ere jakin-min handia dute euskararengan, hegazkinetik jaitsi bezain laster euskal ,musika lortu nahi dute. Esan ohi da musikaren bitartez errazagoa dela hizkuntza bat ikastea. Japoniar asko etorri ohi dira Donostia edo Bilbora oporretan eta beti ageri ohi dute jakin-min handia hemengo kulturarekiko. Nik uste dut estatu batuarren kasuan oso polita dela honaino etortzera zure arbasoek hitz egiten zuten hizkuntza ikastera eta beraiek bizi izan ziren lekua, bizitzeko era …Eta japoniarrek ere euskara eta euskal kultura nolakoak diren jakiteko gogo handia erakutsi dute eta eskertzekoa da nola hain urruti bizi den pertsona batek gure kultura eta hizkuntza ikasi nahi dituen, eta gertuago bizi den batek euskarak ezertarako balio ez duela esatea ez dago batere ongi.

Zabaldu
del.icio.us