Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BARETU TXO!
Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du.

http://video.google.es/videosearch?q=bmw+k+1200s&hl=es&emb=0&aq=f#

10/12/2007 GMT -1

TXAKURRARI GAUEAN GERTATUTAKO ISTRIPU BITXIA(Kristina Zaldua)

xaranba @ 08:37

Mark Haddon ipuin honen idazlea, 1962an jaio zen Northampton (inglaterran).

Literatura ingelesa ikasi zuen Oxford-en eta Edinburgoko unibertsitatean bukatu zituen ikasketak.

Urte batzuetan adimen urriko pertsonekin lan egin zuen eta inspirazio oso ona izan zuen liburu hau idazteko.

LIBURUA:

Liburua irakurtzen hasi nintzenean ez zitzaidan batere gustatu, oso arraroa zen eta gauza asko kontatzen zituen eta asko nahasten zidan. Baina liburu erdia irakurri eta gero jakingura nuen ea nor zen beste ama hori… Lehengo kapituluak nahiko zailak ulertzeko dira, baina gero, istorioa pixka bat ulertzen duzunean, nahiko ona da.

LABURPENA:

Cristopher istorioaren protagonista da, 15 urte ditu baina autista da.

Ez ditu pertsonak ulertzen. Baina matematika, zenbakiak, fisika eta honelako gauzak oso ondo daki. Bigarren mailako ekuazioak, buruz egiten ditu eta 7507 bitarteko zenbaki lehenak esateko GAI DA.

Ez ditu kolore horia eta marroia gustuko eta ez ditu jaten kolore hauetako janak.

Ez zaio gustatzen jendea ukitzea eta ez zaio jende pilaturik egotea. Arratoi bat du Tobby izena du.

Liburua txakur hil batekin hasten da, Wellington, Shears andrearen txakurra.

Eta Christopher  ikertzen hasten da baina bere aita ez du  nahi bera ikertzerik. Liburu bat idazten dago txakurraren hiltzaileari buruz. Aitak esaten dio bere ama bihotzekoa jota hil dela. Egun batean bere aitak ikertzen harrapatzen dio eta liburua kentzen dio. Shears andreak esaten dio shears jauna eta bere ama maitemindu zirela. Christopher bilatzen du eta liburuarekin batera bere amaren gutunak Londresetik idatziak aurkitzen ditu. Aitak christopherri esaten dio bera dela txakurraren hiltzailea dela, eta Christopher hori entzutean ikaraturik dago eta bere amarekin joatea erabakitzen du.

Londresera doa eta bere ama aurkitzen du.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!