BARETU TXO! http://matraka.nireblog.com Blog honek nire ikasle maitagarrien lanen txokoa izan nahi du. Thu, 24 Jul 2008 12:14:46 -0100 BARETU TXO! http://nireblog.com/imagenes/logo.png http://matraka.nireblog.com http://nireblog.com Hizkuntzaren iraultzari buruz (David Crystal) http://matraka.nireblog.com/post/2008/05/19/hizkuntzaren-iraultzari-buruz-david-crystal http://matraka.nireblog.com/post/2008/05/19/hizkuntzaren-iraultzari-buruz-david-crystal Historian zehar natural izan dira hizkuntzek jasan dituzten aldaketak, ez ezagutzerainoko aldaketak. Gerrateak izan direla, arrazoi ekonomikoengatik  emigrante kolonoak, izurriteak… baina gaur, XXI. Mendean zerk erasotzen du gure hizkuntza preziatua?  Orduan bezala gaur ere badira gerrateak, badira izurriteak eta badira ere, nola ez, arrazoi ekonomikoak. Gaur, ingelesaren indarra aberasgarria zaigu. Aniztasuna onuragarria zaigu. Ez dirudi marokoarra edo hungariarra edo… gailenduko zaigunik Euskal Herrian.   Garai batean ez bezala gaur arrazoi politikoak dira, ene uste apalean, euskararen arerioak.  Frantziar errepublikarekin batera hasi ziren komeriak. Frantziak bat behar zuen izan, hizkuntza bakarrarekin, nortasun bakarrarekin. Gaur iparraldeko euskara desagertzear dago, eta ez dirudi Sarkozyri ezta ipar euskaldun gehiengo bati ere gehiegi axola zaienik. Hor dago kakoa, NORTASUNA. Hego aldean zer? Beno, Crystal irakurri ondoren iruditzen zait gauzak ez daudela hain gaizki. Ikastetxeek – planak direla eta- lanean dihardute, hedabide zenbait euskaldunak ditugu,  jaurlaritzak neurriak hartzen ditu (internet etxe askotan, euskal Curriculuma…). Athletic inoiz baino euskaldunagoa “duzue, “Akaba bera-bera” ez akaba eta ez bera, gora eta gora Europan zehar. Soroiz eta konpainia hor dihardute euskal antzerkigintzan; Ken-7, Oskorri ibiltari, Asgarth, garai bateko Ertzainak, Idi bihotz, kauta, Su ta gar, EH sukarra… bertsolaritza geroz eta indar gehiago hartzen ari da… izan gaitezen baikor.Finantzazioan huts egiten badugu ere.  Hau da gure ARTEA. Arerioa nortasun kontzientzia falta da.  Baina zergatik?Gureak ezin duelako atzerritar artearekin lehiatu.  Hala, nortasuna galtzen dugu, lapurtzen zaigu.  Izan gabe nor garen dakigula diogu. Ja!Gaur erreal-ari asko ditugu, guztiak madril zaleak!! Euskaldun loti ugari ditugu gure artean. Horiekin zer? Zein jarrera izan? Ferran Suayren haritik, asertiboak izan gaitezen!  Asertiboak? Gazteleraz behin eta berriz hitz egiten didan ikaslearekin asertiboa  behar dut izan? Ez dakit.  Gure helburua lor nahian “zuzena” deritzot 111.orrialdean Crystalek esaten diguna: “hizkuntza ofizial” kontzeptua “helburu jakin baterako ofizial” izaerarekin ordezkatzea eta denbora helburu horiek zein izan behar luketen argitzeko ahaleginetan ematea. Batez ere nekea gutxiago izango litzatekeelako. Ados, jarri gaitezen orain denok zein bide euskaraz jorratu eta zein bide beste hizkuntzaren batean  egin behar dugun erabakitzen. Baina, zergatik jorratu behar ditugu bide batzuk euskara ez den beste hizkuntza batean?  Zein bide? Gaztelerak bide guztiak ditu erabilgarri eta euskarak  “pagozkoak”? (…) Berriro ere makurtu behar gatzaizkio gaztelerari? Zergatik? Etorkizuneko erronka nagusia kontzientzia da. Nola esnatu euskaldun loti horiek? Etorkizuneko erronka nagusia Nortasuna da.     Nola esnatu … ez al naiz politika egiten ari???? Geure arteari gogor eutsi behar diogu.  Ez dut beste irtenbiderik ikusten. Bide berriak euskaraz jorratu behar ditugu gaztelerari tokia eman gabe. Beste batzuk arduratuko dira hortaz.  Ikastetxeetan horiek dira landu behar ditugunak kontzientzia piztu nahi badugu. Ez da erraza, lehia izugarria da. R.Madril, Fama, OT, Bisbal, El canto del loco, La oreja de…,

Comments

]]>
Mon, 19 May 2008 09:22:18 -0100
Ferran Suayren ikastaroa http://matraka.nireblog.com/post/2008/04/02/ferran-suayren-ikastaroa http://matraka.nireblog.com/post/2008/04/02/ferran-suayren-ikastaroa Martxoak 25-26an, Ordiziako udaletxeak antolaturiko Ferran Suayren ikastaroan izan naiz. "Taller d`splai linguistic". 10 orduko ikastaroa. Euskaldun izanik, izan nahirik, bizimodua euskararen alde normalizatu nahian  dabilenarentzako interesgarria oso.  Norberak hainbat egoeratan izaten dituen jarrerari buruz hausnarketarako baliogarria.Zein hizkuntza-jarrera izaten dut euskaldun berri baten aurrean?, Ezagunen aurrean?, Eroskiko kutxa-zainaren aurrean? Lankide euskaldun baina beti gazteleraz zuzentzen zaidanaren aurrean? Zergatik makurtzen natzaio gaztelerari halako egoeratan? Zergatik gertatzen zait hain erraza makurtzea? Ez dut bestea egoera deseroso batean jarri nahi.  Barkamena ere eskatu  izan diot, aitortzen dut, hari euskaraz egin eta ez dakiela erantzun didanean. Barkamena eskatu! Baina zergatik?????? Hark jakin ez eta nik barkamena eskatu!!!!!!!!!!!!! Zer demontre dut buruan egoera horietan??? Halakoak ez jasateagatik, azkenean, nekeak jota, gazteleraz egiten dut. Eta honek bere ondorioak ditu. Amorrua.  Oporraldi hauetan Euskadiko Kutxan, Caja Laboral guztiontzat, izan naiz nire diru urriak moldatzen. Sartu bezain azkar konturatu naiz bertako erdaldun guztiak miopeak direla. DIRECCION-zuzendaritza / ATENCION AL CLIENTE- bezeroari arreta… eta halakoak dituzte sabaitik zintzilik. Laguna dudan langileari aipatu eta zer esan ez dakiela utzi dut. “Bai, badakit hobe dela biak tamaina berean jarriko bagenitu”. erantzun dit halako batean.    Eta nik neure buruari: “biak tamaina berean!” bai, ziur?  Euskaldun loti hauek noiz esnatuko zain bagaude…gureak egin du. Iruditzen zait esanguratsua gertatzen dela gure herriko dendatan izenak, horma-irudiak, zein hizkuntzatan jarririk ditugun ikustea. Gaztelera hutsean, euskara hutsean, elebietara… bata edo bestea azpimarratuz. Zein azpimarratuz? Zein interesen arabera azpimarratuz?Duela aste batzuk telebost ikusten ari nintzela, tertulistoak Duran i Lleida politiko katalanari aipatzen zioten nola Generalitateak arkitekto bati isun bat jarri zion bere negozioan horma-irudia gaztelera hutsean jarri zuelako. Ez omen ziren kontuak hala, hau da Katalunian legeak dio gutxienez katalaneraz jarri behar direla halakoak. Beraz legea ez betetzeagatik jaso zuen isuna. Ferranen haritik , gazteleraz askotan entzun izan dugun esaldi polit horietako bat  aipatuz: “VIVE COMO PIENSAS O PENSARAS COMO VIVES”. Nola bizi naiz? Nola pentsatzen dut?  Pentsatzen dudan moduan bizi naiz? Hala bizitzen saiatzen naiz? Jabetzen al naiz hortaz guztiaz?Kontua ez da besteek dituzten aurreiritziak, nik ditudanak baizik. Justifikatu beharra al dut euskaraz zergatik hitz egiten dudan? Ferranen gomendioa: ez arrazoitu, tranpa hutsa da, arrazoitzeak galdetzailea indartzea garamatza. Tinko eutsi. Ez makurtu.  “Errudun” sentiarazten bagaituzte manipulatuak gara. “Ez-jakin” sentiarazten bagaituzte manipulatuak gara. “Deseroso” sentiarazten bagaituzte manipulatuak gara. Manipulatua naiz? Psikologia ikuspuntutik badira pertsona pasiboak, asertiboak eta oldarkorrak. Nolakoa naiz ni egoera horietan?  Ez da harritzekoa topatzea adibidez euskaldunak gaizki sentitzen direnak erdaldun bati euskaraz egiten zaionean. Badira ere pertsona oldarkorrak, hauek aldiz pentsatzen , sentitzen , irizten eta nahi duena esaten eta egiten dute…baina besteek errespetatuak izateko duten eskubideak errespetatu gabe. Nolakoa naiz ni? Hala, jarrera asertibo-linguistikoa dut? Hau da: norberaren hizkuntza erabiltzea, mintzakideak errespetatuz, mehatxurik gabe, inor behartu gabe, eroso sentituz.  Nahi bai, ja!  TINKO EUTSI EZ MAKURTU NIK EGITEN DUDANA GARRANTZITSUA DAX2R

Comments

]]>
Wed, 02 Apr 2008 10:07:19 -0100
Drifting http://matraka.nireblog.com/post/2007/12/18/drifting http://matraka.nireblog.com/post/2007/12/18/drifting

Comments

]]>
Tue, 18 Dec 2007 07:08:36 -0100
BIDEAN -7 (iOSU mONTEro) http://matraka.nireblog.com/post/2007/12/11/bidean-7-iosu-montero http://matraka.nireblog.com/post/2007/12/11/bidean-7-iosu-montero Nik abesti honen zenbait balorazio edo ideia azalduko dizkizuet. Beno niri abesti hau ez zait asko gustatu, zeren eta ez dator bat nire gustoko musikarekin (punk eta rock n’ roll) baino bai bere barnean dituen zenbait mezu importante. Adibidez "ba al daki inork bereizten zerua ta infernua", nere ustes ez norberak bereiztuko ditu bere zerua eta bere infernua baino ez ondoan dagoenaren zerua eta infernua, hau da , norberak daki zer dagoen gaizki berarentzako eta zer ondo, zer gustatzen zaio eta zer ez. Gero ere gustatzen zait "erantzunen beldur al zara" esaten duen parrafoa zeren bizia bezain egia iruditzen zait zeren batzutan egiten ditugu zenbait galdera eta gero erantzuna ematen digutenean harrituta gelditzen gea eta pentsatzen dugu zergatik galdetu nion hori. Hori askotan gertatzen da eta guztioi noizbait gertatu zaigu horregatik uste det pentsatu behar dugula galdetu baino lehen, hori hobeagoa delako gaizki geratu baino lehenago. Ostean beste esaldi bat dago,horretaz baita ere komunikazioen optatiban hitzegin dugu, "ba al dakigu bereizten albisteen kolorea",hau da ba al dakigu nork bidaltzen digun informazioa, zeren ez da berdina zu informazio ezkerti bat entzutea edo informazio eskuinti bat entzutea. Segun zein da gu entzuten duguna informazioa aldatuko da nabarmenki gainera.azkenekoz beste esaldi on bat: "begiak ireki behar dira kolpe ta kolpe artean" hau da begiak ireki behar dira ikusteko txiroen gosea eta dirudunen gaiztekeriak. Zerbait egiten dugunean pentsatu behar dugu zerbait alboan dugunarengan ere zeren bestela dirudun amorragarri batzuk bezala izango gara. Horregatik kolpe ta kolpeka mundua aldatuz jun behar gara eta ahal dugun moduan lagundu behar dugu aldaketa hori zortu ahala izateko. Textu hau idatzita dago irakurlea zenbait erreflexio edo halako zerbait egiteko. Abestia bezala naiz eta ez gustatu textua irakurri eta erreflexionatu hortaz, zeren ez da textu bat gezurrez beteta dagoena baizike ta egiaz neure egiaz.  Hau amaiera da.

Comments

]]>
Tue, 11 Dec 2007 07:12:59 -0100
TXAKURRARI GAUEAN GERTATUTAKO ISTRIPU BITXIA(Kristina Zaldua) http://matraka.nireblog.com/post/2007/12/10/txakurrari-gauean-gertatutako-istripu-bitxiakristina-zaldua http://matraka.nireblog.com/post/2007/12/10/txakurrari-gauean-gertatutako-istripu-bitxiakristina-zaldua Mark Haddon ipuin honen idazlea, 1962an jaio zen Northampton (inglaterran).

Literatura ingelesa ikasi zuen Oxford-en eta Edinburgoko unibertsitatean bukatu zituen ikasketak.

Urte batzuetan adimen urriko pertsonekin lan egin zuen eta inspirazio oso ona izan zuen liburu hau idazteko.

LIBURUA:

Liburua irakurtzen hasi nintzenean ez zitzaidan batere gustatu, oso arraroa zen eta gauza asko kontatzen zituen eta asko nahasten zidan. Baina liburu erdia irakurri eta gero jakingura nuen ea nor zen beste ama hori… Lehengo kapituluak nahiko zailak ulertzeko dira, baina gero, istorioa pixka bat ulertzen duzunean, nahiko ona da.

LABURPENA:

Cristopher istorioaren protagonista da, 15 urte ditu baina autista da.

Ez ditu pertsonak ulertzen. Baina matematika, zenbakiak, fisika eta honelako gauzak oso ondo daki. Bigarren mailako ekuazioak, buruz egiten ditu eta 7507 bitarteko zenbaki lehenak esateko GAI DA.

Ez ditu kolore horia eta marroia gustuko eta ez ditu jaten kolore hauetako janak.

Ez zaio gustatzen jendea ukitzea eta ez zaio jende pilaturik egotea. Arratoi bat du Tobby izena du.

Liburua txakur hil batekin hasten da, Wellington, Shears andrearen txakurra.

Eta Christopher  ikertzen hasten da baina bere aita ez du  nahi bera ikertzerik. Liburu bat idazten dago txakurraren hiltzaileari buruz. Aitak esaten dio bere ama bihotzekoa jota hil dela. Egun batean bere aitak ikertzen harrapatzen dio eta liburua kentzen dio. Shears andreak esaten dio shears jauna eta bere ama maitemindu zirela. Christopher bilatzen du eta liburuarekin batera bere amaren gutunak Londresetik idatziak aurkitzen ditu. Aitak christopherri esaten dio bera dela txakurraren hiltzailea dela, eta Christopher hori entzutean ikaraturik dago eta bere amarekin joatea erabakitzen du.

Londresera doa eta bere ama aurkitzen du.

Comments

]]>
Mon, 10 Dec 2007 08:37:42 -0100
Tortura gelak (eLeNA) http://matraka.nireblog.com/post/2007/12/10/tortura-gelak-elena http://matraka.nireblog.com/post/2007/12/10/tortura-gelak-elena Gaur egun, Builling izeneko tortura, geletan, kalean eta beste leku batzuetan gehien bat hasi dira ikusten. Urte hauetan kasu asko eman dira tortura hauei buruz. Tortura hauek geletan, gertatzen dira normalean, mutil edo neska berri bat etortzen direnean eskolara eta oso lotsatiak izaten denean eta ez duenean inorekin harremanetan jartzen, eta egun guztia bakarrik igarotzen duelako. Gelan barruan, mehatxuak egon daitezke ikasleak eta ikasle berriaren artean, adibidez, ikasle berria etxeko lana egin beharrak beste ikasle bati, ezer ez gertatzeko beraien artean. Gaurko umeak, oso krudelak bihurtu dira, ikasle berriari zeozer egiten badiote, umilazio hori grabatzen dute eta internetera eramaten dute jendea ikusteko, eta “barre” batzuk egitera, baina neska edo mutil horren kasuan jartzen bagara, ikusiko dezakegu oso zaila izango zela bere lekuan bizitzea eta egiten dizuten gauzak aurre egitea. Ume horiek, beldurra edukiko dute, bere gurasoei esatea, zer gertatuko ote zen beldur. Tortura hau, txantxa bat ez da, guk tortura hau, pentsatzen dugu, leku urrun batean gertatzen dela, baina urteak pasatuak, gehioz eta hurbilago ikusten dugu tortura mota hauek. Jende batzuek pentsatzen dute gertatzen dena, ez dela gehiegizkoa suizidio batera ailegatzeko, baina oso gaizki pasatzen dute ume hauek geletan eta gela kanpoan, tortura hauek izaten baldin badituzu. Kalean ere ikusi dezakegu tortura mota hauek, gehien bat handietan… adibidez, oraingo  mutil eta neskak gauza asko egiten dute, adibidez, erre egin, eta bere inguruan egoten diren jendea ez baldin badute hori egiten, arraroa da eta alde batera uzten diote, eta batzuetan pertsona hori egoten da derrigortuta hori egitea bakarrik ez badu egon nahi. Nire ustez, tortura hau egiten duena, egiten du inoiz ez duelako hortik pasatu, baina egun batean, bera pasatu behar du ikusteko zer sentitzen duen pertsona hori tortura hau egiterakoan, esaten dizut ez dela sentsazio on bat, lagun bat eduki nuelako eta oso gaizki pasa zuelako. Hau ezin da jasan!

Comments

]]>
Mon, 10 Dec 2007 08:19:27 -0100
AEB-ETAKOAK, ETA EUSKARAZ http://matraka.nireblog.com/post/2007/12/10/aeb-etakoak-eta-euskaraz http://matraka.nireblog.com/post/2007/12/10/aeb-etakoak-eta-euskaraz Badago jendea udan euskara ikastera etortzen direnak, adibidez John eta Kristine Boyd anai-arrebak, Juliet Morgan eta Anikka Piphagen.Lau ikasle hauek Donostiako kanpusean egon dira euskara ikasten Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Sailaren bidez. Nik ez nekien horrelako gauzak egiten zirenik euskara ikasteko, banekien Ingalaterrara edo Frantziara joateko aukera dagoela ingelesa edo frantsesa ikastera baina ez nuen inoiz pentsatuko gauza bera euskara ikasteko egingo zenik. Programa honetan parte hartzen duten pertsona gehienak Estatubatuetakoak dira, arbaso euskaldunak dituztenak. Hona etortzen dira beraien arbasoen hizkuntza ikastera. Beste asko japoniarrak dira euskara ikasten dute euskararekin miretsita daudelako. Pertsona hauek guztiak 20 eta 23 urte bitartekoak dira. Programa honekin gainera turismoa garatzen da. Anikkak esan zuen bezala Euskal Herria bisitatzeko asmoa du etorkizunean. Baliteke Euskal Herria gustatzea eta gero beraien familiei argazkiak erakutsiz jakin-mina piztea haiengan eta haiek Euskal Herrira bidaiatzea beste leku batera ordez. John Boyd-ek esan zuenez Euskal Herria asko gustatu zitzaion. Egona zen aurreko ikasturtean Bilbon 6 hilabetez. Bere ustez hemengo eta hango kulturak oso desberdinak dira. Hemen jendea librago bizi da han ordez lanetik etxera eta batzuetan lagunekin egoten dira besterik ez. Japoniarrak ere jakin-min handia dute euskararengan, hegazkinetik jaitsi bezain laster euskal ,musika lortu nahi dute. Esan ohi da musikaren bitartez errazagoa dela hizkuntza bat ikastea. Japoniar asko etorri ohi dira Donostia edo Bilbora oporretan eta beti ageri ohi dute jakin-min handia hemengo kulturarekiko. Nik uste dut estatu batuarren kasuan oso polita dela honaino etortzera zure arbasoek hitz egiten zuten hizkuntza ikastera eta beraiek bizi izan ziren lekua, bizitzeko era …Eta japoniarrek ere euskara eta euskal kultura nolakoak diren jakiteko gogo handia erakutsi dute eta eskertzekoa da nola hain urruti bizi den pertsona batek gure kultura eta hizkuntza ikasi nahi dituen, eta gertuago bizi den batek euskarak ezertarako balio ez duela esatea ez dago batere ongi.

Comments

]]>
Mon, 10 Dec 2007 07:49:40 -0100
IpuIN LIzuNAk (Mikel) http://matraka.nireblog.com/post/2007/11/30/ipuin-lizunak-mikel http://matraka.nireblog.com/post/2007/11/30/ipuin-lizunak-mikel -Nik ipuin lizunaren istorio bat kontatuko dizut.

Ipuin hau neska eta mutil batzuen erlazioa kontatzen du,hau,Bartolok Maritxurekin erlazionatu nahi da eta maritxuk ere nahi du Bartolokin erlazionatu.Bartolok Maritxurekin arreman sexualak egiten ditu .Batolok Maritxuri larrua jotzen dio behin eta berrriro ondoren Maritxuk zakila miazkatzen dio Bartolori eta hitzegin dute beraien artean ze nolako zakila duen Bartolok eta ze nolako alua duen Maritxuk.

-Idazleari buruz  hitzegingo dizuet pixka bat idazlea Aitor Arana da.

Aitor legazpian (Guipuzkoa)jaioa da1963 abenduaren 21 ean.Idazle honek idazteko gai oso arraroak artzen ditu nere ustez zeren nik irakurri ditudan hiru liburuak arreman sexualetas doazte (mutila eta neska/bi mutilen arreman sexualaketa mutiko batek bere emaztea hilda dagüela larrua jotzen dio.

-Orain nere iritzia emango dut :Nire ustez ez nuke gai horretaz hitzegindo zeren perbertitu bat dela ezango dute Euskal herrian eta gehien bat bere herrian (Legazpian) denok gaizki begiratu lioketen.Nire ustez hitzegin beharko zuen orain Euskal herrian eta mundu guztian moda dagoen gai batetaz hitzegin beharko luke jende guztia bera ezagutzeko eta horrela ospetxua egingo lirake.

-Hau izan da nere kritika literarioa.

Comments

]]>
Fri, 30 Nov 2007 10:12:00 -0100
AEB etakoak, eta euskaraz (Kristina) http://matraka.nireblog.com/post/2007/11/23/aeb-etakoak-eta-euskaraz-kristina http://matraka.nireblog.com/post/2007/11/23/aeb-etakoak-eta-euskaraz-kristina                       AEBetakoak, eta euskaraz. “AEBetakoak, eta euskaraz” artikulua irakurri dut  eta nire iritzia emango dut. Izenburua irakurri nuenean, ez nuen uzte hori. Ideia oso ona, interesgarria eta aprobetxagarria  izan dela iruditu zait. Estu Batuar batzuk, euskal herrira etortzea eta gainera euskara klaseak hartzea oso ondo dago.Nire ustez, idei hau euskal herriko eskola guztiak kopiatu behar zutela, iruditzen zait. Euskara, mundu mailan oso jende gutxi mintzatzen du eta horrelako bidaiak egiten, mundua pixka bat gehiago jakingo du euskarari buruz.  Baina ez bakarrik estatu batuetako ikasleak euskal herrira etortzea ez, Euskal Herrikoak Estatu Batuetara ere joatea, ingelesa ikastera. Adibidez, gure eskolan truke bat egiten da: Frantses obtatiba hartzen dutenak, Frantziara joateko aukera dute. Nik orain dela bi urte Baigorrira  joan nintzen eta primeran pasatu nuen, klasean urtean zehar ikasitako frantses guztia baino gehiago  ikasi nuen aste batean. Esperientzia oso ona gogoratzen  dut.Artikuluan jartzen duen bezala ez dira estatu batuetatik bakarrik etortzen, beste lurralde batzuetatik ere, hala nola: Txinatik,Danimarkatik,Irlandatik, Alemaniatik,Italiatik, Eta Britainia Handitik ere etortzen dira euskara mintzatzera.Niri asko harritu nau, hainbeste herrialdetik, Euskal Herrira etortzea Euskara mintzatzeko bakarrik. Eta munduko beste puntatik etortzea euskara mintzatzeko oso harrigarria da, oso deigarria iruditu zait, adibidez, Txinatik Euskal Herrira, Txinatarrak etortzea. Horrelako gauzak ere egin behar ziren Euskal Herrian,baina ez bakarrik euskara ikastera, ez  beste hizkuntza batzuk ere ikastea hala nola, ingelesa frantsesa… edo adibidez Estatu Batuetara joan ingelesa ikastera, edo Kanadara, frantsesa eta ingelesa ikastera…Bidai hauek oso interesgarriak eta probetxagarriak dira, egun osoan hizkuntza hori, hitz egiten saiatzen zaudelako, entzuten  eta ulertzen saiatzen zarelako.Gainera eskola batera zoaz, baina ez egun osoan eskolan, ez, lekua erakusten dizute, bertako janariak probatzen dituzu, leku aipagarrienak erakusten dizkizute, bertako musika, kirolak, hondartzak, dendak…Gainera lagun berriak egiten dituzu, hango jendea nolakoa den, ikusten duzu, beraien kultura eta beste hainbat gauzak ere ikasten dituzu.

Comments

]]>
Fri, 23 Nov 2007 08:58:00 -0100
xABIneitoR (kRISTINA) http://matraka.nireblog.com/post/2007/11/23/xabineitor-kristina http://matraka.nireblog.com/post/2007/11/23/xabineitor-kristina                                                   POLOLOAK:              POXPOLIÑEN LURRIÑA  

Pololoak poxpoliñen lurriña, “trilogia” antzeko komikiak dira eta oraingoz bi daude:

 -Pololoak 1.” Poxpoliñen lurriña" (2004an argitaratu zen)-Pololoak 2.” Poxpoliñaren bahiketa" (2006an argitaratua)

-Pololoak 3. Atxeritoko balada"  (ez dago argitaratuta zeren komiki honetan lanean dago oraindik ).

 

Trilogia honen idazlea Patxi Gallego da.

Patxi Gallego Errenterian jaio zen 1973ko apirilak 10ean.

Komikigile gipuzkoarra da.

Leioan arte ederrak ikasi zituen eta aldizkarientzako komikiak egin ditu, hala nola, “lau haizetara” aldizkariarentzat.

 

Komikiaren protagonista  Xabinator ezizenez ezagutzen da, baina bere benetako izena Xabino Iizuniaga da.

Xabinatorren helburu bakarra emakume euskaldunak salbatzea da horretarako bere usaimena, bueno bere superusaimenarekin. Baina, salbamenaren truk, fabore sexualak nahi ditu.

Xabinator, neska batez maiteminduta dago, kariñe.

Txapela bat du eta  hegan egin dezake.

 NIRE IRITSI PERTSONALA: 

Komiki hau ez zait gehiegi gustatu, zeren ez dut istorioak ondo ulertu.

Gainera oso euskara, niretzat behintzat arraroa, eta ez dut gehiegi ulertu.

Baita ere, ez zaizkit komikiak gustatzen.

Comments

]]>
Fri, 23 Nov 2007 08:48:20 -0100
IpuIn LizuNAk (AitorFndez) http://matraka.nireblog.com/post/2007/11/23/ipuin-lizunak-aitorfndez http://matraka.nireblog.com/post/2007/11/23/ipuin-lizunak-aitorfndez Ipuin Lizunak Liburuko hiru atal irakurri ditugu klasean.Liburu hau Aitor Aranak idatzi zuen 1994ean. Aitor Arana 1963. ean jaio zen abenduak 21ean, Legazpin (Gipuzkoa).Unibertsitatera iritsi arte ikasi zuen, eta hamazazpi urterekin idazten hasi zen. Klasean irakurri ditugun ataletan denetik dago, hildakoekin sexua, munstroekin etab. Izenburuak esan bezela ipuin lizunak dira.

 

Lehenengo istorioa bi gazteein buruzkoa da, Maritxu eta Bartolo. Maritxu uraren bila joaten denean Bartolorekin topatzen da eta txortan egiten dute. Maritxuren aitak harrapatu egiten ditu eta ezkontzen derrigortzen ditu. Bigarren istorioan zientzialari batek esperimentu bat egiten du, pertsona bat sortu. Taberna batera joaten da eta han Gizon bat ikusten du, Iñaki. Honi garuna kentzen dio eta berak sortzen arri den gizonari jartzen dio. Hurrengo egunean gizona esnatu egiten da eta zientzialariarengana joaten da honi arropa kendu eta sexu harremanak edukitzen dituzte. Hirugarren istorioko protagonista Josu deitzen da eta berak maite duen neska istripu batean hil egin da. Neskak Josuri txortan egingo zutela hitz eman zion eta Josuk bere hilobira sartzea pentsatzen du. Josu kanposantuan sartzen da  eta neskaren  hilobia aurkitzean hil kutsa ateratzen du eta neskarekin txortan hasten da, atzetikan norbait gerturatzen zaio eta hilkutsan ixten ditu mutila eta neska batera.

Comments

]]>
Fri, 23 Nov 2007 08:40:31 -0100
BuLLIng (Miriam) http://matraka.nireblog.com/post/2007/11/19/bulling-miriam http://matraka.nireblog.com/post/2007/11/19/bulling-miriam Nik bulling-ari buruz hitz egingo dizuet idazketa honetan.Nire ustez bulling-a gaur egun edozein lekutan dagoen arazo larri bat dela pentsatzen dut. Gelako “ikaskideek” izaten dira normalean beste gelako ikaskide bati egiten dizkioten mehatxuak, irainak etab.Ikaskide horrek gainera jasan behar izaten ditu.Ez da normala gaur egun gertatzen ari dena, bai, beti egon da klaseko jendea indartsua izan dena, eta indartsu hitzarekin ez nago hitz egiten indar fisikoari buruz baizik eta “boterea” duen pertsonaz baizik.Normalean bulling-ak jasaten duten pertsonek, zoritxarrez ,pertsona “ahulak”izaten dira erasotzaileen ikuspegitik.Gauza bat da bromak egitea eta horrelako gauzak, baina noski beste pertsonak jakinda bromak direla eta ez broma mingarriak baizik eta bi pertsonak barre egiteko bromak;egiten duena eta egiten zaionari eta alderantziz.Baina oso gauza desberdina da “broma” egitea jakinda besteari ez zaiola gustatzen, eta gainera hori jakinda behin eta berriz egitea.Nire ustez horrelako egoerak sortzen direnean klase baten barruan, eta maisua edo irakaslea ohartu egiten bada, tutoreari abisatu beharko lioke ,edo tutorea baldin bada ikusi duenak erasotzailearen etxera deitu beharko luke gurasoak jakiteko. Ez dena normala da gaur egun daukagun egoera bulling-arekin erlazionatuta.Adibide argi bat izango litzateke Jokinen kasua (Hondarribikoa).Nire eskuetan egongo balitz erasotzaileei merezi duten zigorra jartzea , bi aldiz pentsatu gabe kartzelaratu egingo nituzke , zeren bi edo hiru “kakamokordok” egin dutena Jokinen familia bizitza guztirako egongo dira jasaten historia gogoratzean.Niretzat bulling-a egiten duten pertsonek , errealitatean ahulak direnak haiek izaten dira.Beste batekin sartzeko beharra daukate zenbait izateko, norbaitek txalokatzeko edota boterea edukitzeko.Niretzat erru berdina dauka bulling-a egiten duen pertsona batek eta dakienak norbaitek bulling-a jasaten ari dela eta ez du ezer egiten edo ezer esaten. Ez zaidana batere normala iruditzen ,lehenengo bulling-a egitea hori hasteko eta okerrago sakelako telefonoaz grabatu sekulako jipoiak ematen eta ondoren interneten zintzilikatu.Erasotzailearen familia jakingo balu bere semea, bai neskak eta bai mutilak, ari direna egiten  batek baino gehiagok eskuak burura eramango lituzke , eta noski normalena izango litzateke. Eta bukatzeko esango dut, horrelako egoera sortuko balitz nire gelan , bi aldiz pentsatu gabe erasoa jasaten ari dena defendatuko nukeela , hortaz seguru nago.

Comments

]]>
Mon, 19 Nov 2007 14:11:17 -0100
uMEA EtxEan EDukitzeKO AuKeRA.(Mikel) http://matraka.nireblog.com/post/2007/11/12/umea-etxean-edukitzeko-aukeramikel http://matraka.nireblog.com/post/2007/11/12/umea-etxean-edukitzeko-aukeramikel Orain umeak etxean edukitzearen gaiaz hitzegingo dizut pixka bat.Lehen  orain dela 20 urte gutxi gora behera mutil eta neska guztiak etxean jaiotzen ziren ,baina etxean jaiotzen ziren zeren eta lehen ez zegoen hospital askorik , probintzi bakoitzarentzat bat egoten ziren gero denbora pasa ahala hospitalak ia herri guztietan egiten hasi ziren .Hospitalean jaiotzea edo etxean jaiotzea ezberdintasun garrantsitsua dago .Hospitalen jaiotzen baza jende espezializatuekin jaiotzen zara eta beraiek badakite nola egin behar den erditze bat eta etxean egiten badezu etxeetara joaten diren medikueei deitu behar dezu bestela zu bakarrik egiten badezu ez dakizu umea atera denean nola erreakzionatu behar dezu zeren ni entzun det jaioberriei ezin zaiela asko ikutu zeren txarra da beraientzat .Nire ustez jendea hospitalera jotzen dutela zeren pentsatzen dute esku honetan daudela, nire ustez ere esku honetan zaude zeren beraiek anestesia jartzen dizute zuk ahal den gutxiago sufritzeko eta semea eduki bezain laster hartzen dute eta “enkubadora” batean sartzen dute semea eta “enkubadora” horretan pare bat egun edukitzen dute semea idartseko eta jaten ematen diote zainetatik.Etxean erditzen badezu zuk ez dakizu zer egin, manta batekin estaliko nioke ni .beste batzuk da dirua ez dutelako eta horregatik ez dute hospitalean erditzen .Erditzearen aurretik  oso urduri zaude   eta hospitalean oso ondo tratatzen dizute ez zaizu ezer faltatzen.Nire ustez etxean erditzea beldur handia  emango ninduke zeren zuk(amak) ez dakizu ea ondo pesatzen duen edo gehiegi pesatu duen ala alergiaren bat duen txikitatik eta gaitera etxean erditzearen ondorio txar bat da zuk etxean bakarrik egote aeta erditzeko ardua heltzen ba da eta ez dezu esta zure  senargairik esta bizilagunik zu bakarrik ezin dezu ezer egin eta oso arriskutzua da hori gertatzea .Beste ama batzuk ez dute hopitalean erditzen zeren hospitalari beldurra edo errespetua diotelako eta beraiek esaten dute hospitalera joan behar dela zerbait garrantsitsua edo oso txartoa denean baina erditzeko tontakeri batentzako ez dela joan behar horrelako emakume baten izena aipatuko dizuet Marta Iraurgi da hospitala beldurra ematen dion emakumea,hau da ni dakidan guztia umeak etxean edukitzeko aukeraz.

Comments

]]>
Mon, 12 Nov 2007 07:53:55 -0100
gOsEa (usefa) http://matraka.nireblog.com/post/2007/11/12/gosea-usefa http://matraka.nireblog.com/post/2007/11/12/gosea-usefa             Gai hauek behin eta berriz ikusi ditugu: izugarrizko pobrezia, etengabeko gosea, desnutrizioa, gaitz kutsakorrak... baina hau, gure ingurunean ere ikus dezakegu, ez hainbesterainoko graduan baina bai gauza serio bat bezala. Artikuluan, Argentinako goseaz mintzatzen zaigu, baina gai horiek betidanik dakizkigu eta edonon ikusi ditzakegu.

            Kalera ateratzen zara, eroskira, eta atean badago eskale bat eta pertsona horrek seguruenik gosea pasatuko duela.

            Argentina osoko gizartea ekonomia, osasun eta hezkuntza adierazlerik okerrenak ditu, Chacok. Chaco, Argentinako eskualde bat da, non pobrezia lurraldea hartuta dauka eta jendea hil egiten da desnutrizio eta gosez. Argentinako ipar-ekialdean dago eskualde hau. Elikagai faltak, Argentina osoan du eragina baina ez da berdin ikusten eskualde guztietan edo jendearen poltsiko guztietan. Argentinan bada jendea ere diruduna eta geroz eta horrelako jende gehiago egon, pobreziak gora egiten du. Lurralde hauetan aldaketa horiek oso nabarmenak dira eta herrietako jendea hil egiten da.

            Gainera leku hauetako bizi baldintzak oso onak ez direla esan dezakegu. Hango jendea kotoia lantzetik bizi dira, jarduera honetatik aparte ez dago ezer aipagarririk, bakarrik laborantza minoritarioa.

            Gobernuak larrialdietarako hainbat neurri hartu eta elikagaiez betetako zakuak bidali ditu Chacora, baina gobernuak bidalitako laguntzak nahikoak dira?

            Ezin daiteke beti han egon, eta hori erantzun bat da baina ez da konponbidea. Horregatik konponbide bat bilatu behar zaio arazo honi. Gosea arazo mundial bat da eta geroz eta zailagoa da konpontzeko zeren geroz eta handiagoa egiten hari da arazoa eta ez zaio konponbiderik ematen.

            Gainera gobernuak oztopoak ere jartzen dizkiela esan daiteke, zeren haiek beren arauak dituzte eta gobernua etortzean denean eta egiten zituzten gauzak debekatzen ditu, ez die ehizan egiten uzten, ibaian arrantza egitea edo bestelako ekintzak, baina enpresei basoa mozten uzten diete. Gainera ehizaz bizi ziren herriek orain ezin dute ehizatu eta janari eza dute eta janari falta eta horrelako arazoak. Haien ohiko janariak kendu eta beste batzuk hartzean tuberkulosia jasaten dute pertsona batzuk, eta haiek, tuberkulosia sendatzeko animali baten haragia erabiltzen zuten eta ezin dutenez ehizatu ba arazo gehiago sortzen dira.

            Horrelakoa da hango egoera eta egia esanda, egoera txarrean bizi dira, arazoetan murgildurik bizi direla esan daiteke, arazoak ebatzi ordez gehiago eta gehiago sortzen dituzte.

Comments

]]>
Mon, 12 Nov 2007 07:49:26 -0100
XABINEITOR (Joseba) http://matraka.nireblog.com/post/2007/11/12/xabineitor-joseba http://matraka.nireblog.com/post/2007/11/12/xabineitor-joseba Patxi Gallego Palacios, Errenterian jaioa da (Gipuzkoa), 1973. urtearen apirilaren hamarrean. Bere bizitza eta ikastetei dagokionez, Arte Ederretan lizentziatua da, Leioan. Institutu bateko irakaslea ere bai, DBH-ko ikasleak zituen. Komikigilea izatea da bere lana. Komiki-tirak egin izan ditu aldizkari baterako, “Lau Haizetara” aldizkariarentzako.

            2004.urtean sortu zuen euskal super heroi bat, Xabinator. Orain arte, hiru liburu aterata ditu. Euskaraz idatzitako komikiak dira. Euskaraz idatzita euskaldunentzako. Hala ere helduentzako liburuak dira, barruan dituen gaiak direla eta. Komikian prosa atalak ere ikus daitezke, baina bakarrik zati batzuetan.            Irakurritako liburua, Pololoak, Poxpoliñen Lurriña da. Komikia Xabinator super-heroiaren istorioa kontatzen du pixka bat eta Kariñe emakume poxpoliñari buruz ere hitz egiten du. Euskal Herriko gai batzuei buruz ere barre “ironikoa” ere egiten du. Gure kultura edo gizartearekin barre eginez, eta ez kritikatzen. Bera ere euskalduna da, eta bere helburua, ez dut uste gu kritikatzea izango denik.

            Liburuaren euskara, zerbait arraroa da, beno arraroa ez, euskara batua ez du erabiltzen, eta erabiltzen badu gutxitan eta prosa dagoen testuetan. Komikiaren bokadiloetan dauden hitz batzuengatik esaten dut. Gainera leku batzuetan ere gaztelera sartzen du.

            Liburua ondo dago irakurtzeko, barre egiteko batik bat. Zeren ez da liburu serioa baina hala ere ondo dago, niri gustatu zait.

Comments

]]>
Mon, 12 Nov 2007 07:31:59 -0100
TOrtURa gElAK (josu ETxaniz) http://matraka.nireblog.com/post/2007/10/31/tortura-gelak-josu-etxaniz http://matraka.nireblog.com/post/2007/10/31/tortura-gelak-josu-etxaniz Tortura gelak… ez nago ados termino horrekin. Nik uste dut ikasgelan baino gehiago gelatik kanpo gertatzen direla gertakizun hauek. Baina badaude kasu batzuetan asko handitzen dela  istorioa. Normala umeen artean horrelako gauzak gertatzea, egun batean bati eta beste batean bati. Bale eginkizun hau gaizki dagoela baina mundua horrelakoa da, gauza asko daude munduan “Bulling”-a baino inportanteagoak. Baina  “Bulling” hitz honen esanahia gaizki dagoela uste dut.Duela urte batzuk gure gurasoak eskolan zeudenean irakasleek ikasleak egurtzen zituzten zerbait gaizki egin ezkero edo gaizki portatzeagatik.Eta hori, ez al da “Bulling”-a? Edo orain zenbait autonomia erkidegoko ikastetxetan gertatzen den bezala ikasleek irakasleak jotzen eta apaltzen dituzte,Eta hori, ez al da “Bulling”-a? Hori gelditzeko era bakarra umeei txikitatik irakastea da nahiz eta oso zaila den.Umeei betidanik erakutsi zaie beste ume batzuei burla egitea edo jotzea gaizki dagoela baina argi dago ez dela nahikoa. Errespetua oso inportantea da elkarbizitzarako baina norbaitek ez zaitu zu errespetatuko zuk bera ez baduzu errespetatzen. Beraz guztion eskuetan dago hori aldatzea. Nik adibidez eskola kiroleko talde bat entrenatzen dut beste ikaskide batekin batera eta oso gustura nago umeekin zeren  eta gehiengoa oso ondo portatzen da entrenamenduetan. Baina badago ume bat edo beste besteen gainetik dagoela uste du eta horien erruagatik taldeko giro ona hausten da.Gainera hori guztia gutxi balitz entrenamendu batzuetan “borrokak” egon dira ume batzuen artean eta kasu horietan bi umeak korrika egitera bidaltzen ditugu.Normalean umeen eta gure artean giro ona egoten da eta ume askok ikasteko gogoa erakusten dute eta hori pozgarria da edozeinentzat.Honekin esan nahi dudana da eskola kiroleko entrenamendu batean txintxo egoten badira nik pentsatzen dut klase barruan antzeko egongo direla  eta ea zorte pixka batekin horrela jarraitzen duten hemendik aurrera.  Idazlan honekin argi uzten dut “Bulling”-a ez dela oraingo arazo kezkagarrienetakoa badago beste arazo handiagorik eta konpontzeko premia handiagoa duenik.Gainera ausartuko nintzateke esatera “bulling”-a gauza tenporala dela eta hemendik urte batzuetara ez da horrelako kasurik egongo behintzat gure eskolan (taldetxo batzuk kenduta).

Comments

]]>
Wed, 31 Oct 2007 14:20:55 -0100
XABINEITOR (UnAi) http://matraka.nireblog.com/post/2007/10/31/xabineitor-unai http://matraka.nireblog.com/post/2007/10/31/xabineitor-unai Xabinator , poxpolinen super heroia da eta bere komikietan zer egiteko gai den erakutsiko digu .Xabi bere pastillatxo bat hartuta Xabinatorren bihurtzen da eta jendea salbatzen du bere super botereekin .Pertsonaiak :1 – Xabi da gure pertsonai handiena .2 – Kariñe , Xabik gustuko duen neska da .3 – H jauna , Xabiren homeopata da eta hari esker lortu zituen Xabik bere botereak .4 – Aldanondo inspektorea Xabinator atxilotu nahi du eta edozer egingo du hori lortzeko .5 – Kortajarena Xabinatorren etsai handiena da . Gainera Xabinatorrek Lauburu bat jaurti zion burura eta bertan geratu zitzaion.Potroak ditu Xabi egiten duena egiteko !Nahi duen neska guztiekin egiten du txortan !Baita zipayoen aurka egiten du eta ez diote harrapatzen .Bere komikiak oso interesgarriak dira eta jendeari gustatuko zaizkiela uste dut .Ez dago bera bezalakorik eta super heroi guztietatik hoberena izango da .

Comments

]]>
Wed, 31 Oct 2007 14:12:19 -0100
BULLING (ChristiNA) http://matraka.nireblog.com/post/2007/10/31/bulling-christina http://matraka.nireblog.com/post/2007/10/31/bulling-christina Idazlan honetan bullyng-ari buruz hitz egingo dut. Bullyng hitza entzutean ez dakigu oso ondo zer esan nahi du. Ingelesetik datorren hitza da ,eta bere  esanahia hauxe da: pertsonen arteko tratu txarrak; fisikoki eta psikikoki izan daitezke. Ikasleak, lan bullyng-a egon daiteke, irakasle bullyngHitz hau geroz eta gehiago  entzuten ari da. Nire ustez ikasleen arteko tratu txarrak beti egon dira, baina orain geroz eta gogorragoak dira; hau izan daiteke, gazteak geroz eta informazio gehiago dutelako. Zigorrak ere oso baxuak dira.“Lehengo” bullyng-a oso desberdina zen, hau da, broma txikiak ikasleen artean, baina malezia gabe. Oraingo gazteak, mugikorrarekin ostikadak eta kolpeak grabatzen dituzte eta beste ikasleak txalokatzen eta barre eginez eta gero jipoia  interneten zintzilikatzen dute, nahi duen jendea ikusteko.Gazteak beste batzuk jotzen dituzte hainbat arazoengatik: inbidiak, batek beste baino nota onagoak ateratzen dituelako, batek bestea baino arropa politagoak dituelako…Mutilen eta nesken arteko lehiak ospeagatik ere izen daitezke.Niretzat eskola guztietan ikasle talde asko daude. Baina ez dira bakarrik borrokak, jipoiak eta horrelakoak psikoki ere izan daiteke.Adibidez, nire lagun baten ahizpa, sei urte dituela:Eskolan neska bat dago eta neska honek esaten die nola jantzita etorri behar diren jantzita eskolara, bestela iraintzen edo jotzen die. Hau gertatzen bada zer egin behar dugu? galdetzen gara.Biktimaren familiak, susmoa badute, tutorearengana joan behar dira, bera ere adi egoteko eta prebentzio lana egiteko.Bullyng egoera baldinba dago, inoiz  erasotzaileengana edo erasotzaileen familiara joan behar dute. Lan hau tutorea egin behar du. Eta seme alabari errurik ez duela azaldu behar dio. Orain dela gutxi, aldizkari batean irakurri nuen, Espainian ehuneko bian bullyng-a ematen dela. Jende asko “bullyng” entzutean ikasleetan pentsatzen du, baina hain bat motatako bullyng-a dago.Niri penagarria iruditzen zait hain gazte izanda, horrelako gauzak egitea,eta gainera jendea geroz eta gazteagoa izanda. Hau izan da nire iritzi pertsonala bullyng-ari buruz.                                                                                                     AMAIERA

Comments

]]>
Wed, 31 Oct 2007 07:33:13 -0100
ToRtUrA GeLaK (UnaI) http://matraka.nireblog.com/post/2007/10/29/tortura-gelak-unai http://matraka.nireblog.com/post/2007/10/29/tortura-gelak-unai biolentzia1.jpgBuilling-a , gaurko gazteen hobbi bat da , eta oso gaizki ikusita egon arren , mutiko horiei ez die axolarik ematen . Denak baten kontra joaten dira eta gauzak botatzen diote , jotzen diote , nahi ez dituen gauzak egitera behartzen diote , psikologora joaten dira besteen “ torturengatik ” eta batzuk suizidatu dira eta guzti.“ Torturatuak “ oso presionatuta sentitzen dira . Hain gaizki daude ze ezin dira inortaz fidatu , ezin dira kalera atera beldurragatik eta ez dira beste pertsonekin erlazionatzen .Eskoletan gertatzen dira gehien bat gauza hauek eta batez ere irakaslea ez dagoenean edo ez duenean begiratzen ; gainera , torturatuak ez diote ezer esaten beldurra ematen dielako .Kasu bat da , adibidez , mutil bat oso potoloa denean denak berarekin sartzen dira : zirikatzen dute , jotzen diote , gauzak kentzen diote eta ezkutatu edo ez diote ematen , korrika egitera behartzen dute , eta abar .Jendeari geroz eta gehiago kezkatzen ari da gai honekin . Oso gaizki pasatzen dute mutiko hauek eta ez dago gazteei hori aldatzeko formarik .Zer da gertatzen hari zaiena gazte horiei hori egiteko beste horiengandik kezkatu gabe .Guraso asko besteen gurasoengana joan dira kexatzera  beraien semeak zer egin duten esateko eta , kasu askotan , gurasoak ez diete kasurik egiten .Pertsona asko daude arazo onekin eta ezin dira lasai bizi . Pertsona hauek trastornaturik geratzen dira kasu askotan eta , batzuk , gaixotzen dira ez dutelako jan nahi edo txoko batean geratzen direlako eta ez direlako bertatik mugitzen beldurrak eraginda .Bizi gogorra eramaten dute eta esaten du psikologo batek , lehenago aipatu dudan kasuetan , oso zaila dela pertsona hauei laguntzea , trastorno handiak izaten dituztenean batez ere .Gogoratu ezazue , gauza hauek , batez ere , klaseetan gertatzen direla.

Comments

]]>
Mon, 29 Oct 2007 14:41:02 -0100
UMEA ETXEAN EDUKITZEKO AUKERA (MiRIaM) http://matraka.nireblog.com/post/2007/10/24/umea-etxean-edukitzeko-aukera-miriam http://matraka.nireblog.com/post/2007/10/24/umea-etxean-edukitzeko-aukera-miriam Nire ustez aukera on bat izan daitekeela pentsatzen dut.Testua irakurri baino lehen ez nuen orain bezala pentsatzen.Uste dut arrazoia daukala,egia da mingarriagoa ,zailagoa edota arriskutsuagoa ,izan daitekeela , baina ospitalean baita ere arrisku hori izateko aukera daukazu.Ospitaleetan gaur egun, haurdun zaudenean ia erditzeko ,zenbait cm - dilatatutaepidurala jartzen dizute,(nahi baldin baduzu bestela ez , askotan hospitaletara joaten diren emakume asko erditzeko epiduralarik gbae izaten dute semea) eta egia da gehienetan ez duzula ezer sentitzen ,epiduralaren ondorioz.Baina askotan pasatu izan da, epiduralak dituen efektuak erditze erdian pasatzea eta orduan min asko sentitzea.Nire ustez etxean izaten balin baduzu umea askoz intimoagoa dela iruditzen zait.Zure etxean zaude eta inorrek ezin dizu ezer esan .Eta garrantzitsuagoa dena , etortzen diren emaginak ,laguntza behar baduzu eskaintzen dizute ,baina inola ere ez ,ez dizkizute ematen ez medikamendurik ez ezer,pentsa gauza sintetiko guzti horiek kalte egin diezaioketela umeari.Ospitale batean ez daukazu etxeko bakea eta lasaitasuna bezala,eta hori ama eta umeari eragin handia sortzen diote.Umea izan aurretik etxea ondo prestatzen da, dena punttuan egoteko.Badira emakume askok bainuontzian izaten dituztenak umeak.Jendeak pentsatu dezake arrisku handia izan daitekeela umearentzat,baina guztiz kontrakoa da.Umea tripa barruan dagoenean urez inguratuta dago,orduan bainuontzian erditzea askoz hobea dela esaten dute medikuek .Umea etxean edukitzearena ,pentsa dezakezue ez dela normalena , baina “balore” eta pentsaera kontua dela pentsatzen dut.Horregatik bakoitzak ikus dezala , baino behintzat jakin dezazuela aukera hori ere hor dagoela eta modu honetan umeek ez dutela arriskurik jasotzen,edo behintzat ez hainbeste medikamendu kontuarekin.Eta bukatzeko , esan modu hau ez dagoela hain ondo ikusita.Baina argi utzi nahi dudana gauzatxo bat da: lehen gure aitona-monen garaian semeak edukitzen zituztenean guztiak ,eta guztiak esaten dudanean guztiak dira, etxean izaten zituzten ,modu naturalean,eta begiratu umeak osasuntsu ateratzen ziren.Nire galdera da:Zergatik ez da modu hori mantentzen eta orain erditzeko ospitaletara joan beharra dago?

Comments

]]>
Wed, 24 Oct 2007 08:17:12 -0100